Histamina

Histidina aminoazidoaren deskarboxilaziotik eratorritako konposatua. Muskulu lisoa uzkurrarazten, kapilarrak zabalarazten eta urin gastriko gehiago jariarazten duen substantzia. Erreakzio alergikoetan parte hartzen du

Histamina histidina aminoazidotik gorputzak sintetizatzen duen substantzia da, zenbait prozesu fisiologikotan parte hartzen duena. Besteak beste, erreakzio alergikotan, nerbio-bulkadaren transmisioan eta urdaileko fisiologian.

Histamina
Histamin - Histamine.svg
Formula kimikoa C₅H₉N₃
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta karbono
Aurkitzailea Henry Hallett Dale
Ezaugarriak
Fusio-puntua 83,5 °C
84 °C
Irakite-puntua 209,5 °C
210 °C
Masa molekularra 111,08 u
Erabilera
Elkarrekintza Histamine receptor H1 (en) Itzuli, Histamine receptor H3 (en) Itzuli, Histamine receptor H3 (en) Itzuli, Histamine receptor H4 (en) Itzuli eta Histamine receptor H4 (en) Itzuli
Rola histamine agonist (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey NTYJJOPFIAHURM-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 51-45-6
ChemSpider 753
PubChem 774
Reaxys 2012
Gmelin 18295
ChEBI 2968
ChEMBL CHEMBL90
EC zenbakia 200-100-6
ECHA 100.000.092
MeSH D006632
RxNorm 5333
Human Metabolome Database HMDB0000870
KNApSAcK C00001414
UNII 820484N8I3
NDF-RT N0000147867
KEGG D08040

SintesiaAldatu

Histamina histidinaren deskarboxilazioaren ondorioz eratzen da.

Hipofisi eta hipotalamoaren neuronek ekoizten dute substantzia hau, eta baita mastozitoek eta granulozito basofiloek. Mastozitoak ehun konjuntiboan eta odol-hodietako endotelioan dauden zelulak dira, eta granulozito basofiloak leukozito mota bat.

FuntzioakAldatu

  • alergia kasuetan zeregin oso garrantzitsua betetzen du, bera baita prozesu alergikoetan agertzen diren sintomen eragilea.
  • urdaileko fisiologian ere parte hartzen du, azido klorhidriko eta urin gastrikoaren isurketa sustatuz.
  • nerbio sistema zentralean neurotransmisore moduan jarduten du.

EfektuakAldatu

Histaminak efektu hauek eragiten ditu:

  • kapilarren basodilatazioa
  • gihar lisuen uzkurdura
  • frekuentzia kardiakoaren areagotzea
  • azido klorhidrikoaren isurketa (urdailean)
  • arteria presioaren jaitsiera

Histamina eta janari-intoxikazioakAldatu

Janari-intoxikazioetako mota bat, arrainaren kontsumoarekin lotuta dagoena, histaminak eragindakoa da. Histaminak sortutako intoxikazioa egoera txarrean dagoen arraina jateagatik agertu ohi da. Arrainaren bakterio hondatzaileek histidina aminoazidoa -arrainean oso ugaria dena- histaminan eraldatzen dute, eta histamina horrek alergiaren sintomak eragiten ditu.

Kanpo estekakAldatu