Bigarren Txina-Japonia Gerra

Bigarren Sino-Japoniar Gerra» orritik birbideratua)

Bigarren Txina-Japonia Gerra[5] (1937ko uztailaren 7a – 1945eko irailaren 9a) Txinako Errepublika eta Japoniar Inperioaren arteko gerra izan zen. 1937 eta 1941 artean, Txinak Hirugarren Reicharen (1938 arte) eta SESBen (19371940) eta AEBren laguntza ekonomikoa jaso zuen Japonia borrokatzeko[6]. Japoniak Pearl Harbor eraso zuenean, gerrak Bigarren Mundu Gerraren Ozeano Bareko Frontearekin bat egin zuen. Bigarren Txina-Japonia Gerra XX. mendeko asiar gerrarik handiena izateaz gain[7], Mundu Gerraren Ozeano Bareko erorien %50a izan zuen.

Bigarren Txina-Japonia Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Ozeano Bareko Frontea
Japoniar gudarosteak
Data1937ko uztailaren 7a – 1945eko irailaren 9a
Lekua Txina
EmaitzaTxinaren garaipena
Gudulariak
Taiwan Txinako Errepublika Japonia Japoniar Inperioa
Buruzagiak
Taiwan Chiang Kai-shek

Taiwan Chen Cheng
Taiwan Yan Xishan
Taiwan Feng Yuxiang
Taiwan Li Zongren
Taiwan Xue Yue
Taiwan Bai Chongxi
Taiwan Peng Dehuai
Taiwan Zhu De
Ameriketako Estatu Batuak Joseph Stilwell
Ameriketako Estatu Batuak Claire Chennault

Ameriketako Estatu Batuak Albert Wedemeyer

Japonia Hirohito
Japonia Hideki Tojo
Japonia Korechika Anami
Japonia Yasuhiko Asaka
Japonia Shunroku Hata
Japonia Seishiro Itagaki
Japonia Kotohito Kan'in
Japonia Iwane Matsui
Japonia Toshizo Nishio
Japonia Yasuji Okamura
Japonia Hajime Sugiyama

Japonia Yoshijiro Umezu
Indarra
5.600.000
3.600 sobietar (1937-40)
900 amerikar hegazkin (1942-45)[1]
3.900.000[2]
900.000 txinatar laguntzaile[3]
Galerak
Nazionalistak:
1.320.000 hildako
1.797.000 zauritu
120.000 desagertu[4]
Komunistak
447.000 hildako eta zauritu
17.530.000 zibil2.
480,000 hildako
600,000 zauritu

Nahiz eta herrialde bien arteko tirabirak eta borrokak 1931n hasi, eskala handiko gerra 1937an hasi eta ez zuen bukatu 1945eko Japoniaren errendiziora arte. Guda zenbait hamarkadaz Txinak pairatu zuen japoniar politika inperialistak sortu zuen, kontinentea baliabideak lortzeko erabili zuena. Era berean txinatar nazionalismoak autodeterminazioa bultzatu zuen etsaia borrokatzeko. 1937 baino lehen, Txina eta Japoniak tokian-tokiko gerrateak besterik ez zituzten, "istiluak" zeritzonak, eta ez zuten erabateko gerra bilatu. 1931n, "Mukdengo istilua"ren ondorioz Japoniak Mantxuria inbaditu zuen. 1937an "Marco Polo zubiaren istilua"k, behin betiko, erabateko gerra sortu bazuen ere, Txinak ez zuen gerra de iure aldarrikatu 1941eko abendura arte.

Izena aldatu

Txineraz gerrak Japoniarren aurkako Erresistentzia Gerra (抗日戰爭 edo 抗日战争), Zortzi Urteko Erresistentzia Gerra (八年抗戰 edo 八年抗战), Erresistentzia Gerra (抗戰 edo 抗战) eta Bigarren Txina-Japonia Gerra (第二次中日戰爭 edo 第二次中日战争) izenak ditu.

Japonieraz, berriz, Txina-Japonia Gerra (日中戰爭; Nitchū Sensō) izenaz ezagutzen badute ere, gerraren hasieran gobernuak Iparraldeko Txinako istilua ( 華北事變; Kahoku Jihen) eta, gero, Txinako istilua (支那事變; Shina Jihen) deitu zuen.

Guduak aldatu

Garailea Izena Urtea
  Japoniar Inperioa Mukdengo istilua 1931
  Japoniar Inperioa Mantxuriako japoniar inbasioa 1931
  Japoniar Inperioa Jiangqiao kanpaina 1931
  Japoniar Inperioa Nenjiang zubiaren gudua 1931
  Japoniar Inperioa Jinzhouko operazioa 1931
  Japoniar Inperioa Harbingo gudua 1932
  Japoniar Inperioa Shanghaiko istiulua 1932
  Japoniar Inperioa Mantxukuoko bakea 1932
  Japoniar Inperioa Harresi Handiaren gudua 1933
  Japoniar Inperioa Reheko gududa 1933
  Txinako Errepublika Suiyuango kanpaina 1936
  Japoniar Inperioa Beiping-Tianjingo gudua 1937
  Japoniar Inperioa Chahar operazioa 1937
  Japoniar Inperioa Shanghaiko gudua 1937
  Txinako Errepublika Sihangeko gudua 1937
  Japoniar Inperioa Beiping–Hankouko istilua 1937
  Japoniar Inperioa Tianjin–Pukouko gudua 1937
  Japoniar Inperioa Taiyuango gudua 1937
  Txinako Errepublika Pingxingguango gudua 1937
  Japoniar Inperioa Xinkouko gudua 1937
  Japoniar Inperioa Nanjingeko gudua 1937
  Japoniar Inperioa Xuzhouko gudua 1937
  Txinako Errepublika Taierzhuangeko gudua 1938
  Japoniar Inperioa Honango gudua 1938
  Japoniar Inperioa Lanfengeko gudua 1938
  Japoniar Inperioa Wuhango gudua 1938
  Txinako Errepublika Wanjialingeko gudua 1938
  Japoniar Inperioa Guangdongeko gudua 1938
  Japoniar Inperioa Nanchangeko gudua 1939
  Japoniar Inperioa Xiushui ibaiaren gudua 1939
  Txinako Errepublika Suixian-Zaoyangeko gudua 1939
  Japoniar Inperioa Shantouko gudua 1939
  Txinako Errepublika Changshako gudua 1939
  Txinako Errepublika Hegoaldeko Guangxiko gudua 1939
  Txinako Errepublika Kunlun pasabidearen gudua 1939
  Japoniar Inperioa Neguko kanpaina 1939
  Txinako Errepublika Wuyuango gudua 1940
  Txinako Errepublika Zaoyang-Yichangeko gudua 1940
  Txinako Errepublika Ehun Errejimentuen gudua 1940
  Japoniar Inperioa Vietnamgo kanpaina 1940
  Txinako Errepublika Erdialdeko Hupeiko gudua 1940
  Txinako Errepublika Hegoaldeko Henango gudua 1941
  Txinako Errepublika Mendebaldeko Hopeiko kanpaina 1941
  Txinako Errepublika Shaggaoko gudua 1941
  Japoniar Inperioa Hegoaldeko Shanxiko gudua 1941
  Txinako Errepublika Changshako gudua 1941
  Txinako Errepublika Changshako gudua 1942
  Japoniar Inperioa Yunnan-Birmaniako errepidearen gudua 1942
  Japoniar Inperioa Toungooko gudua 1942
  Txinako Errepublika Yenangyaungeko gudua 1942
  Txinako Errepublika Zhejiang-Jiangxiko gudua 1942
  Txinako Errepublika Mendebaldeko Hubeiko gudua 1943
  Txinako Errepublika Mendebaldeko Yunnango gudua 1943
  Txinako Errepublika Changdeko gudua 1943
  Japoniar Inperioa Ichi-Go kanpaina 1944
  Japoniar Inperioa Erdialdeko Henango gudua 1944
  Japoniar Inperioa Changshako gudua 1944
  Japoniar Inperioa Guilin-Liuzhouko gudua 1944
  Txinako Errepublika Mendebaldeko Hunango gudua 1945
  Txinako Errepublika Bigarren Guangxigo kanpaina 1945

Erreferentziak aldatu

  1. Taylor, Jay, The Generalissimo, p.645.
  2. Chung Wu Taipei "History of the Sino-Japanese war (1937-1945)" 1972 pp 535
  3. Jowett, Phillip, Rays of the Rising Sun, p.72.
  4. Clodfelter, Michael "Warfare and Armed Conflicts: A Statistical Reference", Vol. 2, pp. 956.
  5. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  6. Long-hsuen, Hsu; Chang, Ming-kai. (1972). History of the Sino-Japanese war (1937–1945). Chung Wu Publishers ASIN B00005W210.
  7. Bix, Herbert P.. (1992). «The Showa Emperor's 'Monologue' and the Problem of War Responsibility» Journal of Japanese Studies (18): 295–363.  doi:10.2307/132824...

Kanpo estekak aldatu