Shanghaiko gudua (japonieraz: 第二次上海事変 Dai-niji Shanhai jihen?, euskaraz: «Shanghaiko bigarren istilua») edo Songhuko gudua (txinera tradizionalaz, 淞滬會戰; txinera sinplifikatuaz,: 淞沪会战; pinyinez, Sōnghù Huìzhàn) Txinako Armada Nazional Iraultzailearen eta Japoniako indar inperialen arteko lehen gudu garrantzitsua izan zen. 1937ko Txinak japoniar aurrerapena geldiarazteko egin zuen lehen ahalegin serioa izan zen, Marco Polo zubiko istiluaz geroztik geldiezina zirudiena.[1]

Shanghaiko gudua
Bigarren Txina-Japonia Gerra
Japoniar gudarosteak Shanghain
Data1937ko abuztuaren 13a – 1937ko azaroaren 26a
LekuaShanghai
Koordenatuak31°14′N 121°28′E / 31.23°N 121.47°E / 31.23; 121.47
EmaitzaJaponiar garaipena
Gudulariak
Taiwan Txinako Errepublika Japonia Japoniar Inperioa
Buruzagiak
Taiwan Chiang Kai-shek
Taiwan Chang Chih-chung
Taiwan Chen Cheng
Taiwan Feng Yuxiang
Japonia Iwane Matsui
Japonia Heisuke Yanagawa
Japonia Hasegawa Kiyoshi
Japonia Okawachi Tsutonana
Indarra
600 000 tropas
200 aviones
17 tanques
300 000 tropas
500 aviones
300 tanques
130 barcos

Txinak Japoniak bere lurraldea pixkanaka nola gehitzen zuen ikusi ondoren, Chiang Kai-shek jeneralak bere indarrak Txina barrurantz modu antolatuan erretiratzeari ekin zion. Denbora irabazteko eta bere tropen moral eskasa altxatzeko ahaleginean, Chiang Kai-shek bere troparik onenak Shanghaira bidali zituen, industria asko beste eskualde batzuetara ebakuatzea ahalbidetuz. Hurrengo hiru hilabeteetan, Shanghaiko erdigunea, bere aldiriak eta Jiangsu kostaldea XX. mendeko gudu bortitzenetako baten eszenatoki bilakatu ziren.

Aireko eta artilleriako laguntza gutxirekin, Txinako Armada nazionalistak troparik onenak galdu zituen hor, nazioarteko laguntzarik lortu gabe. Bestalde, japoniar tropek ezusteko harridura izan zuten ustekabeko erresistentzia txinatarrarekin topo egitean, Shanghai astebete baino gutxiagoan eroriko zela aurreikusi baitzuten. Borroka hori japoniar espantsionismoak Txinan aurkitu zuen erresistentzia setatsuaren hasiera izan zen eta, besteak beste, japoniar militarrak Asia hego-ekialdeko europar koloniak okupatzera eraman zituen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Crowley, James B.. (1963). «A Reconsideration of the Marco Polo Bridge Incident» The Journal of Asian Studies 22 (3): 277-291..
  2. Morley, James William. (1983). The China quagmire : Japan's expansion on the Asian continent, 1933-1941 : selected translations from Taiheiyō Sensō e no michi, kaisen gaikō shi. Columbia University Press, 503 or. ISBN 9780231055222..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.