Domingo Igarabide

Sendalari, petrikilo, segalari

Domingo Igarabide (Betelu (Nafarroa Garraia)-1829- ib., 1915eko irailaren 17a) Juanagorri izengoitiz ezaguna, izen bereko baserrikoa baitzen, korrikalari, segalaria eta petrikilo trebea izan zen.[1]

Domingo Igarabide
Bizitza
JaiotzaBetelu, 1829
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBetelu1915eko irailaren 17a (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
JarduerakSendalaria, segalaria eta lasterkaria

Biografia aldatu

Domingo korrikalari ospetsua izan zen. Erresistentzia handiko gizona izan zen. Sega apustuetan eta lasterketetan parte hartu zuen, Betelu eta Ordizia arteko mendi ibilbideko garaipena ospetsua izan zelarik. Petrikilo gisa ere ospe handia izan zuen. Gizona apustuzalea zen, bestetik, baina ez korrikarako bakarrik, beti, animaliaren bat aposturako prest edukitzen baitzuen etxean.[2]

Juanagorritarrak aldatu

Beteluar honek familia ederra izan zuen. Seme batzuk haurrak zirela hil bazitzaizkion ere, beste batzuk gurasoen jokabideari jarraitu zioten eta aitaren mailara iritsi ziren. Domingoren seme zaharrena Martin Miguel zen. Bere denborako aizkolari eta korrikalari onenetakoa bezala ikusi ondoren, Ameriketako bidea hartu zuen. Juan Ignazio izan zen bigarren semea. Hau ere korrikalaria zen, baina bertsolaritzan ezagunagoa izan zen. Bertsolaria eta korrikalaria izan zen Santiago, Domingoren hirugarren semea, baina petrikilotan erakutsi zituen honek bere dohainak, eta sendaketa harrigarriak egin zituen. Laugarren semea, Fermin, hau ere bertsolaria izan zen eta Argentinara alde egin baino lehen, honek ere, korrikalari ona zela erakutsi zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu