Francis Bartolozzi

margolari espainiarra
Francisca Bartolozzi» orritik birbideratua)

Francisca Bartolozzi Sánchez, Piti/Pitti edo Francis Bartolozzi[1] ezizenez ezaguna, (Madril, 1908ko irailaren 6a - Iruñea, 2004ko azaroaren 8a) nafar[2] kartelgile, marrazkilari, margolari, idazle eta haur-ipuinen ilustratzailea izan zen. Nafarroako Museoak dioen bezala, artisten biloba, alaba, emaztea, ama eta amona ere izan zen.

Francis Bartolozzi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisca Bartolozzi Sánchez
JaiotzaMadril1908ko irailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIruñea2004ko azaroaren 8a (96 urte)
Familia
AitaSalvador Bartolozzi
AmaAngustias Sánchez y García
Ezkontidea(k)Pedro Lozano Sotés  (1933ko abenduaren 22a -  1985eko ekainaren 11)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, komikigilea eta ilustratzailea
Izengoitia(k)Francis Bartolozzi

Biografia aldatu

Salvador Bartolozzi komikigilearen eta Angustias Sanchezen alaba izan zen, eta berak zioenez, arte giroan hazi zen, marrazkilari, pintzel eta arkatzez inguratuta. Tomás Borrás kazetariak Pinotxoren gertuko senidea zela esan zuen 1931n, Bartolozzik jasotako herentzia aipatuz.[3]

1918an, Ikastetxe Institutuan hasi zituen batxilergoko ikasketak, Irakaskuntzako Erakunde Librearen hedapenean, non Menéndez Pidal, María de Maeztu, Gimena Menéndez Pidal, Rafael Benedito edo Victoria Kent.

1925ean, San Fernandoko Arte Ederren Eskolan matrikulatu zen, eta bertan ezagutu zuen bere senarra izan zena, Pedro Lozano de Sotés.[4] Bere senarraz gain, Remedios Varo, Pilar Gamonal, Francisco Ribera eta Adela Tejeroren lankide izan zen.

Bartolozzik bere lan jarduera Calleja argitaletxeko ipuin ilustrazioan kolaboratuz hasi zuen. Bertan Canito eta Gata Peladillaren pertsonaiak sortu zituen.

ABC egunkariko Gente Menuda asteroko haur-gehigarrian parte hartu zuen. Garaiko giro kulturaleko beste emakume batzuk bezala, Elena Fortun, Alma Tapia edo Rosario Velasco kasu, Lyceum Club Femeninoko tertulietan ibili zen eta 1931an Marrazkilaritzako Lehen Aretoa bultzatu zuen.

1932an, misio pedagogikoetako antzerki-dekoratuak egin zituen Pedro Lozano de Sotesekin batera, eta hurrengo urtearen amaieran, 1933ko abenduaren 22an, ezkondu egin zen. Iruñean egon ziren bidaian eta Madrilera itzuli ziren eszenografietan lanean jarraitzeko.

1934 eta 1937 artean Crónica aldizkarirako Canito y su gata Peladilla saila argitaratu zuen, arrakasta handia izan zuena.

Bartolozzik, bere senarrak eta Carmen koinatak Sanferminak Iruñean igaro zituzten, 1936ko uztailaren 16an Madrilera itzuli zirenean, bi egun geroago Espainiako Gerra Zibila hasi zen eta Bartolozzi bere koinata Carmenekin fusilatzeko zorian egon zen frankotiratzaile bat harrapatu zuelakoan. Ondoren, Valentziara joan ziren, non Bartolozzik 1937-an Parisko Erakusketa Unibertsaleko Espainiako Pabilioirako aguafuerteak egin zituen, Sofia Erregina Arte Zentro Nazionalean 1987ko ekainaren 25etik irailaren 15era bitartean erakutsi zirenak.[5]

1939an, ama izateko zorian zegoela, senarrarekin Iruñera joan zen bizitzera, eta bertan jaio ziren bere lau seme-alabak: Pedro, Rafael (1943), Marisa (1946) eta Maria del Mar (1949).

40ko hamarkadan zehar, hainbat obra egin zituen bere senarrarekin elkarlanean, elkarrekin lan egitea ohiko praktika izango zen, nahiz eta askotan bera bigarren mailan egon zen. 1944tik aurrera, Pregón aldizkariarekin lan egin zuen maiz. Ikastetxe, eliza eta saltokietan muralak margotzen ere jardun zuen.

1950ean, komikiak marrazten hasi zen Arriba España egunkarirako, Trompeta kapitainaren abenturak eta Trompetín itsasgizona kasu. Orduan, Picatoste eta Tximinia Beltza, Canito edo Carolinaren abenturak eta zoritxarrak eta Marcelina txakurra ere agertu ziren. 1951-an, Vianako Printzea erakundeak eta Iruñeko Udalak babestutako Duguna balletaren jantziak diseinatu zituen. 1953an, San Jose elizan eta Iruñeko La Chantrea auzoko haurtzaindegian horma-irudi batzuk margotzen aritu zen. Beste horma-irudi batzuk jarraitu zituzten Nafarroako ermita eta elizetan eta Atarrabiako Nekazaritza Perituen Eskolan. 1957an, Aita Carmeloren Cunas erakundearekin kolaboratu zuen berriro, eta Iruñeko Gayarre Antzokiaren[6] obrak apaindu zituen.

1965ean, Santos Begiristainen enkarguz, Pedro eta bere seme guztiekin batera, Ermitañoseko Ermandadeko Batzar Aretoko horma-irudia apaindu zuen, Obanoseko Arnotegiko Santa Maria ermitari [7] erantsitako eraikin bat.

Pintatzeaz gain, 1996koa bezalako erakusketak egin zituen Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan eta Berlingo Deutsches Historisches Museum-en.

Artearen Historiako aditu batzuek XX. mendeko Nafarroako artearen lehen erreferentzia femeninoa dela uste dute, bere heziketa eta prestakuntzagatik gerra zibilaren aurreko espainiar abangoardiakoa zena eta Picasso, Miró, Chagall edo Tapiesen eragina jaso zuena.[8]

Aintzataspenak aldatu

 
Francis Bartolozzi Iruñeko Aitzindarien Parkeko muralean (2021)

Erreferentziak aldatu

  1. Dulska, Anna. (2013-12-23). «Julia Pavón Benito - Íñigo Arzoz Mendizábal, 1212. La batalla de las Navas de Tolosa ocho siglos después, Pamplona: Gobierno de Navarra-Caja de Ahorros de Navarra-Diario de Navarra, 2012» Memoria y Civilización 16 (0)  doi:10.15581/001.16.327-329. ISSN 2254-6367. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  2. (Gaztelaniaz) Muez, Mikel. (1999-05-08). «Francis Bartolozzi, la decana de los pintores navarros, presenta una retrospectiva» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  3. «ABC MADRID 02-10-1931 página 10 - Archivo ABC» abc 2019-08-07 (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Piti Bartolozzi, la levedad de la fantasía» abc 2016-12-08 (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  5. «Buscar | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  6. «Pregón 54 – Pregón» www.pregonnavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  7. (Gaztelaniaz) Carreño, Fco Javier Zubiaur. (2017-10-08). «Personajes y modelos en la decoración mural de Santa María de Arnotegui, Obanos (Navarra)» Fco Javier Zubiaur Carreño (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  8. (Ingelesez) Retrospectiva – Francis Bartolozzi – XI salón del cómic de Navarra / Nafarroako komikiaren XI. azoka. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  9. Noticias, Diario de. «Un mural homenajea en Lezkairu a 47 mujeres pioneras en la historia de la humanidad» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).

Kanpo estekak aldatu