Prudentzio (santua)

San Prudentzio» orritik birbideratua)

San Prudentzio VII. mendean Gasteizko Armentian jaiotako santu katolikoa da. Anakoreta eta elizgizona, Tarazonako apezpiku ere izan zen. Arabako patroia da XVII. mende erdialdetik eta haren omenezko jaia apirilaren 28an ospatzen da Armentian.

Prudentzio (santua)


Tarazona apezpikua

572 -
Elizbarrutia: Tarazonako elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaArmentia, ?
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaEl Burgo de Osma-Ciudad de Osma, ? (38/39 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta Anakoreta
Santutegia
Apirilaren 28
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

15 urterekin gurasoen etxea utzi zuen, Soriako mendi aldera alde eginez. Mikel Goiaingeruaren zaintzapean zeuden koba eta otoitz-lekuan sekulako aurrerakada handia egin zuen santutasun-bidean, han izan baitzen sendotu eta goi argiz bete zen lekua. San Prudentzio, Kalaurriko apostolua eta geroago gotzain jainkozale sutsua izan zen.

Kondairaren arabera, Elizaren eta herriaren arteko gatazka zela eta, Osma hiria bi zatitan banaturik zegoen. Bi aldeetakoen eskariz, gotzain San Prudentziori deitu zioten eta honek lortu egin zuen bakea ezartzea. Hori dela eta, geroztik Bakearen Aingerua izenez ezagutzen da Prudentzio.

Handik hiru egunetara hil zen. Egungo Errioxako Monte Laturcen (Clavijo) lurperatu zuten. Geroago han monasterio bat eraiki zen bere omenez. Armentiako Basilika ere, haren omenez egina da. 950. urtean, bere gorpuzkinak Najerako Santa Maria elizara aldatu ziren.

Ikus, gainera aldatu