Zainzuri
Zainzuria edo frantses-porrua Asparagaceae familiako barazki luzea eta haritsua da, zuri edo berde kolorekoa eta lodiera desberdinetakoa.
Zainzuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Asparagaceae |
Generoa | Asparagus |
Espeziea | Asparagus officinalis Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | esparrago |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Gurean, Nafarroako Erriberakoa preziatua da.
Historia
aldatuZainzuria Afrikatik eta Ekialde Hurbiletik etorritako landarea da[1]. Duela 6.000 urte baino gehiago lantzen zuten egiptoarrek, eta horien bidez iritsi zen Greziara eta Erromara.
Deskribapena
aldatuUrteko landare belarkara bat da. 100-150 cm-ko altuera hartzen duena. Hostoek orratz itxura hartzen dute, kimu moldatuak dira. Loreek kanpai itura dute eta berde argiak edo horixkak izaten dira. Handik sortzen den fruitua baia gorri bat da, gizakientzako toxikoa[2]. Sustraiak koroa baten antzera zabaltzen dira.
Nutrizio balioa
aldatuElikaduraren ikuspuntutik, oso kaloria gutxi dituen janaria dugu (10-20 kcal 100 g-ko): ez du koiperik eta karbohidratoak ere gutxi, proteinetan barazki aberatsenetako bat bada ere (% 2,28). Zuntz dezente du (% 2,1), A, C eta E bitaminak ere bai, eta B taldekoetan azido foliko ugari du. Gatz mineraletan, potasioa, fosforoa, burdina eta magnesioa ditu batik bat.
Kimuek asparagina eta tironina (aminoazido usaintsu bat) dauka. Asparagina gernura pasatzen da eta usain nabarmena ateratzen du pixa egiterakoan. Nitrogenoa, sufrea, koniferina deritzan glukosido bat, bainilina, azido sukzinikoa, azukrea, etab ere baditu[3].
Laborantza
aldatuBi motatako esparrago fresko daude: zuriak eta berdeak. Udaberrian eta uda-hasieran hazten dira, eta 30 cm inguru dutenean biltzen dira.
Ekoizpena
aldatuTxina da zainzuri ekoizle nagusia diferentzia handiz gainera. Ameriketan ere zainzuria ekoizten da[4].
# | Herrialdea | Tonak |
---|---|---|
1 | Txina | 7.845.162 |
2 | Peru | 383.098 |
3 | Mexiko | 245.681 |
Sukaldean
aldatu- Zainzuri-krema
- Zainzuri-tortilla
- Zainzuriak arrozarekin
- Zainzuriak urdaiazpikoarekin
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Asparagus officinalis L. | Plants of the World Online | Kew Science» Plants of the World Online (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
- ↑ (Ingelesez) «GardenGrow - Growing Asparagus» gardengrow.co.nz (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
- ↑ Zainzuriak. Venusen belarrak, Antxon Aguirre Sorondo.
- ↑ «FAOSTAT» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Nafarroako zainzuriaz probintziako gobernuaren webgunean