Ireki menu nagusia

Porrua (Allium ampeloprasum var. porrum edo Allium porrum) barazki luzea eta haritsua da, zuri eta berde kolorekoa. Tipularekin eta baratxuriarekin batera Amaryllidaceae familiako Allioideae azpifamiliakoa da. Porruaren atal jangarria ez da zurtoina, hala pentsa badaiteke ere, biribildutako hostoz osatutako multzo estu bat baizik.

Porru
2010-06-19-supermarkt-by-RalfR-35.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaAmaryllidaceae
GeneroaAllium
EspezieaAllium ampeloprasum Allium ampeloprasum
Barietatea Allium ampeloprasum var. porrum

Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen direnak. Neguko porruek normalean handiagoak dira eta zapore sakonagoa dute.

GaleriaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Porru