Baionako portua Lapurdiko kostaldearen iparraldean dagoen merkataritza portua da, Baiona, Angelu, Tarnose eta Bokale udalerriek partekatzen dutena.

Baionako portua
Portuaren ikuspegia
Hiria
Herrialdea  Euskal Herria
Hiria Baiona, Angelu, Tarnose eta Bokale
Koordenadak 43°30′39″N 1°29′37″W / 43.510833°N 1.493611°W / 43.510833; -1.493611
Datuak
Irekia XII. mendea
Kudeatzailea Baionako Merkataritza Ganbera
Jabea Akitaniako Eskualdeko Kontseilua
Mota Merkataritza
Estatistikak
Urteko zamaren pisua (Tn) 4 milioi

Euskal Herriko bigarren porturik garrantzitsuena da, Bilbokoaren atzetik, eta Frantziako bederatzigarrena. Frantziako Itsas Armadak bertan zenbait patruilari ere baditu[1].

Portuaren Aturri ibaiako ezkerraldeko ertzeko zatiaren zamen lurreko garraioa Baiona-Itsas Irteerak burdinbidearen burdinbideak ahalbideratzen du.

Historia aldatu

Lehendabiziko Baionako portua Bizkaiko golkoko kostaldean zegoen. Hala ere, Erdi Aroan, itsasoko eta ibaiko portu bilakatu zen, ingelesen okupaziopean bere urrezko aroa ezagutu zuena, XII. eta XIV. mendeen artean hain zuzen ere. Aturri eta Errobiko ibaien lotunean merkataritza jarduera koskortu egin zen.

Gainera, bartetan edo zohikaztegietan barneko portuak sortu ziren: itsasaldiak sortzen zituen ubideak, itsasontzi txikiez (txintxorroz edo txalupaz) nabigatu daitezkeenak. Portuko jarduerak ontziolak sortu zituen, itsaso zabalerako itsasontziak egiten zituztenak (karrakak, galerak, pinaziak…). Portuan Nafarroako Erresuma, Gaskoinia (batez ere Mont-de-Marsango portuarekin), Flandria, Hansako hiriak eta Ingalaterraren arteko bidea hasten zen.

Jarduera garrantzitsu hori hirian mantentzeko, baionarrek ibaia eta haren bokalea bereganatzeko borrokatu behar izan zuten. Izan ere, orduan Aturrik bere ahoa Capbretonen zuen, hiritik hamabost kilometrora. Gainera, 1410 eta 1430an, naturak bokalea iparralderantz mugitu zuen, hiribildutik 32 kilometrotara hain zuzen ere, itsas-jarduerak gainbeheratuz.

1578an, Luis Foixkoa ingeniariak izugarrizko lan bete eta hiritik 6 kilometrotara bokale artifiziala egin zuen; hori zela eta bi herri ezberdin eratu zituzten egungo Bokale eta antzinako Bokale edo Vieux-Boucau-les-Bains

1973 eta 1992an artean Fertiladour izeneko enpresak bere lantegian monazita izeneko lur arraroa xehatu zuen. Honek zeharo kutsatu zuen portua eta egun arazoa konpontzeko ikerketak egiten ari dira[2][3][4].

2006ko irailaren 8an, eta 2004ko abuztuaren 13ko Lege bati esker, Frantziako Gobernuak Akitaniako Eskualdeko Kontseiluari portuaren jabetza eman zion, kudeatzailea Baionako Merkataritza Ganbera izanik.

Jarduera ekonomikoa aldatu

1997tik aurrera, urteko 4 milioi tona baino gehiagoko zama mugitzen du. Aturriko bokalean dagoenez, kokapen logistiko paregabea du. Landak eta Pirinio Atlantikoetako industrien ondasunak esportatzen ditu:

Ijezteko makina ez duen altzairutegi elektrikoa du: Aciéries de l'Atlantique SA hain zuzen ere. Lantegia 1995an Marcial UCIN bilbotar taldeak sortu eta egun Siderurgica ANON galiziar taldearena da.

Fordek eta General Motorsek Iberiar Penintsulan egindako automobilak bertatik ateratzen dituzte. Sotrasol izeneko industria kimikoak ere bertan ditu bere biltegiak.

Baionako portuaren estatistikak
Urtea Zama (tonatan)

2001 4.115.285
2002 4.170.664
2003 4.172.733
2004 4.296.259
2005 3.896.107
2006 4.034.172
2007 4.374.656
2008 3.747.782
2009 4.319.559

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu