Aturriko bartak edo partak Landetan dagoen zingira da. Seinautze eskualdean, gaskoieraz barta ere diote eremuari[1]. Ahurtitik Gixunera ere existitzen dira Aturriren ezkerraldean, Lapurdin. Garai batean zingiratsua izan arren, XVIII. mendetik hara lehorrarazten hasi ziren, eta ibar horiek larretarako, basoetarako eta soroetarako erabiltzen, kanalizazio handi batez eta urmaelak gehituz.

Aturriko bartak
Datu orokorrak
Motazingira eta zone naturelle d'intérêt écologique, faunistique et floristique (en) Itzuli
EponimoaAturri
Geografia
Map
Koordenatuak43°38′09″N 1°22′24″W / 43.6358128°N 1.3732354°W / 43.6358128; -1.3732354
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Landak

Ingurumena

aldatu

Zingira hauek Aturriko uholde-ordoki batean daude, ibaiaren edo Gave Batuaren ur-goraldietan urpean gelditzen direnak. XVII. eta XVIII. mendeetan, dikeak eta esklusak eraiki zituzten bertan[1], eta ekologiaren ikuspegitik naturagune interesgarri bilakatu ziren, gero Batasunaren Garrantzizko Leku[2] eta Natura 2000ren Babes Bereziko Eremu[3] izendatu zutenak.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Fénié, Jean-Jacques; Fénié, Bénédicte. (2009). Dictionnaire des Landes. Sud Ouest, 349 or. ISBN 978-2-87901-958-1..
  2. ZNIEFF: « Tronçon du bec du gave de Bayonne »[Betiko hautsitako esteka]
  3. Natura2000: FR7210077

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.