Galia
Galia (latinez Gallia, grekoz Galatia) antzinatean Europako mendebaldeko eskualde batek zeukan izena da, non gaur egun Frantzia, Belgika, mendebaldeko Suitza, eta Herbehereetako zein Alemaniako zatiak dauden.
IzenakAldatu
Aitzitik, Gallia latindar hitzak, erromatarren garaiko iturrietan, kontzeptu geografiko bat dakar berekin, lehenik Italiako iparralderako eta gero Galia izenaz ezagutu ohi dugunari buruz hitz egiteko balio duena, baina inoiz ez kontzeptu politiko bat; Galia delakoan bizi diren galiarrak K.a. 360. urtean agertzen dira lehen aldiz Fasti triumphales-etan[1], eta Zisalpinako zeltak izendatzen dituzte orduan. Alpeen mendebaldean galiarrek izendatu nahi dituenean, Zizeronek zehaztasun geografiko bat ematearen beharra sentitzen du, Italiako iparraldeko probintzian bizi ziren galiarrengandik bereizteko. Beraz, Gallia Transalpina bezalako esamoldeak erabiltzen ditu Frantziako hegoaldeaz hitz egiteko, Gallia ulterior, alera Gallia, Gallia ultima (Galia iparraldea). Iparra Galiarekoa, Zerrarek Gallia ultima izendapena erabili zuen. Horren legatua, L. Munatius Plancusek, Zizeroni gutun bat bidali zionean, Gallia Narbonensis erabiltzen du lehenengoz hitz egin zuen (Zizeron, Fam. X, 9), aldi berean Gallia Transalpina (Zizeron, Fam. X, 4), Gallia Comata-gandik bereizteko.
Comata, iletsua esan nahi du, eta Césarrek menderatuz zuen (Zizeron, Fam. X, 7 eta 8). Gallia Togata izena (togaz janzten zuen Galia) adierazpena Hirtius-en idazkietan agertzen da Zisalpina adierazteko (César, BG VIII, 52), Gallia Braccata izena (galtzak eramaten dituen Galia) Pomponio Melak erabiltzen du K.a. I. mendearen erdialdean, baina Narbonensearen izen zaharra zela jakinarazteko (Mela V, 74). Tres Galliae (Hiru Galiak) adiera inskripzioetan baino ez da agertzen; Klaudio enperadoreak, Senatuko hitzaldian, Ipar Galia multzo homogeneo gisa tratatzen jarraituko du, Gallia Coma izenarekin. Adierazpen hori bera Bracciano eskualdeko Augustoren garaiko inskripzio batean agertzen da (ILS[2] 916)[3].
Probintzia administratiboakAldatu
Italia iparraldean galiarrak zeuden eskualdeari Galia zisalpinoa (Alpeetatik honantz dagoen Galia, esan nahi duena) izena eman zioten Erromako Errepublikaren garaian, eta k.a. III. eta II. mendeetan konkistatu zituzten erromatarrek. Alpeetatik mendebaldera geratzen zen eskualdeari Galia Transalpinoa (Alpeetarik haratago dagoen Galia esan nahi duena) izena eman zioten.
Julio Zesarrek (K.a. 100- K.a. 44) hiru zatitan banandu zuen Galia: akitaniarrak (Gallia Aquitanian zeudenak), galiarrak (Gallia Celtican) eta belgiarrak (Gallia Belgican). Ordurako Galia Transalpinoa (geroago Galia Narbonensea izango zena) konkistatuta zegoen. Gaur egun, hizkuntzaren arabera sailkatzen dira Galiako herri horiek. Akitaniarrak euskararen era bat hitz eginen zuten, eta galiarrak eta belgiarrak, ordea, galieraren dialekto bat.
Baina erromatarren konkistaren garaian, Galian iberiarrak eta ligureak zeuden ere bai.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Antzinako Erroman, garaitutako herrien izenak zerrendatzen zituen ohol publikoa.
- ↑ Inscriptiones Latinae Selectae. Erromatar garaiko inskripzio esanguratsuenak biltzen dituen zerrenda.
- ↑ Reddé, Michel. (2022-12-14). «Chapitre I. Le pays et les hommes» Gallia Comata. La Gaule du Nord : De l’indépendance à l’Empire romain (Presses universitaires de Rennes): 23–52. ISBN 978-2-7535-8723-6. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).