Aureli Argemi
Aureli Argemí i Roca (Sabadell, 1936ko otsailaren 1a – ibidem, 2024ko apirilaren 1a) CIEMEN gobernuz kanpoko erakundearen sortzaile 1974an eta lehendakari emeritua izan zen, baita 1996an Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile eta idazleetako bat ere.[1][2]
Aureli Argemi | |||
---|---|---|---|
![]() (2009) | |||
1974 - 2010 ← baliorik ez - Carles Riera → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sabadell, 1936ko otsailaren 1a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Bizilekua | Sabadell | ||
Heriotza | 2024ko apirilaren 1a (88 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa eta militante politikoa | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Beneditar |
Gutxiengo Etniko eta Nazioentzako Escarré Nazioarteko Zentroa da CIEMEN erakundea (katalanez: Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions), Aureli Maria Escarré-ren omenez sortua.[3]
Euskal Herrian erreferentea eta lankide bat izan zen Txillardegirentzat, EKBrentzat eta Iñigo Urrutiarentzat.[2]
Bizitza
aldatu1946 eta 1964 artean Montserrateko Abadian bizi izan zen; ikasle gisa lehenik, eta fraile gisa ondoren. Erromako San Anselmo Unibertsitatean eta Parisko Institutu Katolikoan lizentziatu zen teologian. 1965 eta 1968 bitartean Aureli Maria Escarré i Jané abadearen idazkaria izan zen Montserraten. Berekin batera deserriratu zen (1965-1968), frankismoko agintariek horretarako behartutakoan, Escarrék 1963an Le Monde egunkarian idatzitako eskutitzarengatik.[4]
Frankismoaren aurkako hainbat ekimenetan parte hartu zuen eta 1974an CIEMEN sortu zuen. 1970etik 1974ra bitartean, Vatikanoaren eta Francoren erregimenaren arteko akordioen aurkako lan kritikoak argitaratu zituen, izengoiti batekin.[4]
1985ean, Argemik alde batera utzi zuen bizitza monastikoa, eta funtsezko pertsona bihurtu zen katalanaren kultur dinamizazioan, baita esparru politikoan ere.[4]
2023an argitaratu zuen azken liburua: “La llavor sembrada. Memòries” (Ereindako hazia. Memoriak). 2021eko azaroan, 85 urte zituela, Greziara joan zen Lavrioko errefuxiatu-eremua bisitatzera, Atenastik 40 kilometrora, eta "Bakearen Ontzia" jardunaldian parte hartu zuen, herri kurduak gonbidatuta, kurduekin ere harreman onak izan baitzituen beti. Estaturik gabeko nazioei buruzko topaketa eta hitzaldiak izan ziren jardunaldi hartan.[4]
Gutxiengo nazionalen ezagutzaren eta errekonozimenduaren sustatzailea
aldatuLan handia egin zuen gutxiengo nazionalen ezagutzaren eta errekonozimenduaren alde. Besteak beste ekinbide hauetan partu hartu zuen:
- 1988an Europako Estaturik Gabeko Nazioen Konferentzia sustatu zuen.
- 1993an Herrien Eskubide Kolektiboen Fundazioa sortu zuen.
- 1996an Katalanaren Aldeko Elkarteen Koordinadoraren (CAL) sortzaileetako bat izan zen. Urte berean Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile eta idazleetako bat izan zen.
- 2005ean Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Plataformaren sorreran parte hartu zuen eta plataformaren lehendakaria izan zen.
- Europa de les Nacions aldizkaria eta Nationalia egunkari digitalaren zuzendaria izan zen.
- Hizkuntza Katalanaren Gizarte Kontseiluko kide izan zen.
Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala
aldatuBartzelonan onartu zen 1996an Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile eta idazleetako bat izan zen ArgemÍ. Ondoren bere Jarraipen Batzordeko kide izan zen. Bartzelonako Deklarazioa bezala ezagutzen dena 66 GKEk eta 41 PEN zentrok hizkuntza eskubideak eta bereziki hizkuntza gutxituak sustatzeko sinatutako adierazpena da.
Eskubide horiek ez dira inoiz indarrean sartu nazioarteko hitzarmen gisa, baina berrikuntza nabarmen bat egin zuen, lehenbiziko aldiz hizkuntza komunitateak eskubidedun subjektu gisa definitu zituelako.[2]
Deklarazioari babesa eman zioten mundu osoko hainbat pertsona ezagunek: Nelson Mandela Hegoafrikako presidenteak, Yasser Arafat PAE Palestina Askatzeko Erakundeko buruak, Shimon Peres Israelgo lehen ministroak, Tenzin Gyatso dalai-lamak, Desmond Tutu Hegoafrikako apartheid-aren aurkako ekintzaileak, Noam Chomsky AEBetako hizkuntzalariak, Rigoberta Menchu Guatemalako Bakearen Nobel saridunak, Adolfo Perez Esquivel Argentinako idazle eta Bakearen Nobel saridunak, eta gehiagok.[2]
Idazlanak
aldatu- Chiesa fascista e Stato Cattolico in Spagna (1970)
- Il carcere vaticano (1972)
- Rivoluzione o morte (1974) Burgosko prozesuari buruz.
- I Paesi Catalani (1979)
- Sobirania o submissió (1993)
- Això és Europa (2002)
- Petita història de l'abat de Montserrat Aureli M. Escarré (2008)
- La llavor sembrada. Memòries. (2023)
Antzeko soziolinguistak beste hizkuntza batzuetan
aldatuArgemík katalanarekin egin bezala, Ikuspuntu soziolinguistikotik antzeko ahaleginak egin dira beste hizkuntza batzuekin ere: Txillardegi euskararekin, Timo Riiho finlandierarekin, Ned Thomas Galesarekin, Kas Deprez flandrierarekin,[5][6] María Pilar García Negro galizierarakin, Lluís Vicent Aracil, eta Joan Coromines katalanarekin, eta okzitanierarekin ere Coromines bera.[7]
William McKey-rekin ere harremanetan egon ziren.
-
Joan Coromines (1980)
-
Pilar García Negro eta Queremos Galego .
Sariak eta aitortzak
aldatu- 2016. urtean Sanduzelaiko Gurutzea jaso zuen. Gizalegezko Jarduketaren saria.
- Bartzelonako Ohorezko Domina ere jaso zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Aureli Argemí. CIEMENeko zuzendaria» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ a b c d Rodriguez, Mikel. (2016). «Kolektiboen eskubide aldarria» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ (Katalanez) «Aureli Argemí: 'Catalunya té una gran responsabilitat en la construcció de la nova Europa dels pobles'» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ a b c d (Katalanez) Simon, Lluís. «Mor l'activista Aureli Argemí, que va ser secretari de l'abat Escarré a l'exili» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ Goitia, Koldo; Villagran, Carlos. (1991-12-26). «Kas Deprez eta Armel Wynants: Belgikan konfederazioa osatzeko aukera dago.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
- ↑ Álvarez Enparantza, José Luis. (1994). «Kas Deprez eta Armel Wynants-ekin elkarrizketa» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (12): 41–50. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
- ↑ Txillardegi. (1997-01-12). Jakintsu bat hil da. Euskaldunon egunkaria, 3 or..