Ned Thomas
Ned Thomas (Erresuma Batua, 1936) Galeseko idazle eta pentsalaria da, politika-, literatura- eta hizkuntza-arloetan artikuluak eta liburuak argitaratu dituena. Bere hasierako lanak ingelesez idatzita zeuden, eta azkenaldikoak galesez. Ned Thomasek hainbat hizkuntza dakizki: errusiera, alemana, frantsesa, italiera, gaztelania, galesa eta ingelesa. Mosku, Salamanca eta Aberystwyth unibertsitateetako irakaslea izan zen Ingeles Departamentuetan eta denbora horretan liburuak idatzi zituen, besteak beste hauek: Derek Walcott: Poet of the Islands, Orwell eta Waldo.[1][2]
Ned Thomas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1936ko ekainaren 11 (88 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa galesa errusiera alemana frantsesa italiera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Learned Society of Wales (en) |
Europako Hizkuntza minoritarioen hedabideei buruzko datuak biltzen zituen talde bat gidatzen zuen eta 1988an Mercator Guide txostena argitaratu zuten Gales-en.[3][4]
Bizitza eta idazlanak
aldatuGeorge Orwell idazle ingelesaren azterketa batekin hasi zuen bere produkzio akademikoa, baina The Welsh Extremist (Galesko extremista) liburuarekin hasi zen bere karrera editoriala.[5][6] Galesera itzuli zen eleberri bat idazteko asmoz orduan, baina horren ordez galesezko idazleez argitaratu zuen azterketa bat, idazle horien inguruan zegoen kulturaz ere idatzi zuen. Lan hori ingelesez idatzi zuen arren, eta galesezko idazkera eta kultura zelan zegoen audientzia ingeles erradikal batean kontatzeko sortua izan zen arren, liburuak arrakasta handiagoa izan zuen Galesen Ingalaterran baino, eta behin baino gehiagotan berrinprimatu da gero, batez ere Galesezko argitaletxeen artean nagusi den Y Lolfa-k argitaratu zuenetik.[7]
Derek Walcott[8] poetari buruzko bere saiakera elebiduna Galesko Arte Kontseiluak erabili zuen 1980an Walcott-ek Idazleen Nazioarteko Saria jaso zuenean. Ned Thomas-ek bere produkzio kritikoan erabiltzen zuen hizkuntza nagusia ingelesa izatetik galesera izatera igaro zen, Waldo Williams-i[9] buruzko estudioa argitaratu zuenean. Galeseko XX. mendeko kulturan nolabaiteko garrantzia izan zuen Waldo Williams-ek, bai komunitateak bere poesian hartzen zuen enfasiagatik, bai Galesko herriaren identitateak hartzen zuen garrantziagatik. Bydoedd (Munduak) idazlanean, “cofiant cyfnod” gisa azpititulatuta (aldi bateko biografia), autobiografia konbentzional bat idatzi ordez, Ned Thomasek bere bizitzako gertaerak aztertzen ditu Europako beste herrialdetan gertatzen denarekin konparatuta: Alemaniako gerraosteko urteetako testuinguru historikoan, Gerra Hotzaren urteak Errusian, eta herri minoritarioen identitate nazionalak berragertzea XX. mendeko nazionalismo hedatzaileak azaldu ondoren.[10]
Argitalpenak
aldatu- Orwell (Edinburgh, 1965)
- The Welsh Extremist (London, 1971 & Talybont 1973)
- Derek Walcott: Poet of the Islands ( Cardiff, 1980)
- Waldo (Caernarfon, 1985)
- Bydoedd (Talybont, 2010)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Coleg Cymraeg Cenedlaethol honours Ned Thomas - Aberystwyth University» www.aber.ac.uk.
- ↑ HILL, ALAN G. (1992). «REVIEWS» The Review of English Studies XLIII (169): 129–131. doi: . ISSN 0034-6551..
- ↑ Txillardegi. (1997-07-01). «Ondorioak ateratzeko garaia: prentsa elebidunak hogei urte» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- ↑ Thomas, Ned; Davies, Janet. (1988-01). «The Mercator project» Journal of Multilingual and Multicultural Development 9 (6): 553–554. doi: . ISSN 0143-4632. (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- ↑ Thomas, Ned : Orwell (Edinburgh, 1965)
- ↑ Thomas, Ned : The Welsh Extremist (London, 1971 & Talybont 1973)
- ↑ The significance of this work in the output of Ned Thomas is explored in an article by Greg Hill ‘Ned Thomas and the Condition of Wales’, in Ariel 23:3 July 1992 pp. 73-84.
- ↑ Thomas, Ned : Derek Walcott: Poet of the Islands ( Cardiff, 1980)
- ↑ Thomas, Ned : Waldo (Caernarfon, 1985)
- ↑ Thomas, Ned : Bydoedd (Talybont, 2010)