Erlatibismo moral edo Erlatibismo etiko gizarte ezberdinetan ematen diren etika ezberdinak azaltzeko ikuspegi filosofikoa da. Etikaren fundamentazioaren arazoa planteatzen du.[1]

Moralaren gaiari heltzen diogunean aurkitzen dugun arazorik handienetakoa bere erlatibotasunarena da. Munduko gizarte guztiek beren kode moralak dauzkate eta horiek ez dira inola ere berdinak, diferentzia nabarmenak dituzte eta. Hortaz, moralaren baliagarritasun unibertsala zalantzan jarri eta erlatibismoaren alde egiteko joerak agertu izan dira historian zehar.

Arazo hori antzinako Greziako zibilizazioan sortu zen, teknologiaren aurrerapenari esker kultura desberdinen berri izan eta bestelako kode moralak ere bazirela ikusi zutenean. Grezian erlatibismo morala defendatzen eta argudiatzen duten filosofoei sofista deritze.

Erlatibismo morala, ona eta txarra gizatalde bakoitzak bizimoduaren araberakoak direla defendatzen duen jarrerari deritzogu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Olariaga, Andoni (2019): Erlatibismoaren egiak, 91. or.

Bibliografia

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.