Faltsabilitate
Zientziaren filosofiaren diziplinaren baitan faltsabilitateaz mintzatzeari, deduktiboki eta modus tollendo tollensen[1] arabera (latinez: “ezeztatzerakoan, ezeztatu egiten duen modua”), esperientzia eta behagarritasunean oinarrituz, proposizio unibertsal bat (hau da, enuntziatu behagarri bat) faltsua dela demostratu eta egiaztatzeari deritzo. Karl Popper (1902-1994) filosofo austriarrak sorturiko filosofoaren teoria epistemologikoa aren oinarrizko kontzeptua da faltsazionismoa[2][3].

Beste era batera esanda, behaketa enpiriko baten ondorioz, logikoki posiblea den enuntziatu batetik deduzitu baldin badaiteke proposizio unibertsal bat faltsua dela, azkeneko honi atxikituko zitzaiokeen propietateari faltsabilitate deritzo.
Popperrek faltsutu-ezinak diren ideiei erreferentzia egiteko nozio metafisikoen behaketa programazioa asmatu egin zuen. Positibismoa ez bezala (non proposizioen esangarritasun ezaren alde egiten den, hauek faltsutu edo egiazkotzat diren edo ez frogatu ezin denean), Popperrek defendatu egin zuen faltsabilitatea badela kritizismoaren nozio orokorra, nahiz eta gezurtatze enpirikoa, teorien gaineko kritikak gauzatzeko metodo efektiboenetariko bat izan.
Faltsabilitatea eta metodo zientifikoa aldatu
Metodo zientifikoaren oinarrizko bigarren zutabea da faltsabilitatea (erreproduzibilitatea lehenengoa izanik). Honen arabera, edozein proposizio zientifiko faltsutua izateko aukera izan behar du. Hau da, metodo zientifikoak egi absolutuak errefusatu egiten ditu hau ezartzeak, parametro espezifiko batzuen azpimultzoen esperimentuak diseinatzeko gaitasuna emango baliokeela, hasieran aurresandako emaitzekiko beste desberdin batzuk ondorioztatuz (eta modu honetan parametro hauetarako hasierako hipotesia ezeztatuz). Hortaz, proposizio zientifikoek ezingo dira inoiz guztiz egiazkotzat jo, baizik eta “ez faltsutuak” bezala.
Sasizientziak faltsutu ezin daitezkeen proposizioak dituztenak dira, esanahi honen arabera[4].
Demarkazioaren arazoa aldatu
Faltsabilitatearekin lotutako kontzeptu bat demarkazioaren arazoa da. Popperrek demarkazioa zientziaren filosofiaren arazo nagusienetarikoa bezala hautematen zuen.
Popperrek planteatutako irizpidea oso kritikatua izan da, gehien bat bi arrazoien nagusiengatik: lehenengoa zientziaren legitimitatea alde batera uzten duelako eta bigarrena, zenbait sasizientziei zientifikoak izatearen estatusa emateagatik. Astrologia gehien bat Popperrengandik sasizientzia bezala hartu izan duen adibidetzat joz, oso baztertua izan den esparrua da.
Adibidez, astrologia, zein Popperengandik pseudozientzia bezala kontsideratu izan den, oso baztertua egon izan da historian zehar. Era berean, sasizientzia hainbeste kritikatu da hura frogatu delako eta frogetan huts egin duelako. Beraz, arazoa ez dator frogaezina izatetik baizik eta frogagarria izanda huts egiten duelako.
Popperrek bere azken lanean azaltzen zuen demarkazioan beharrezko eta nahikoa den irizpidea faltsabilitatea dela. Berak faltsabilitatea esaldien egitura logikoaren eta esaldi moten elementu bezala definitzen du. Modu honetan, deklarazio baten egoera zientifikoa edo ez zientifikoa ez da denbora zehar aldatzen.[5]
Adibideak aldatu
Beltxarga guztiak zuriak dira aldatu
Metodo hipotetiko deduktiboaren aburuz "beltxarga guztiak zuriak dira" generalizazioa justifikatzeko, beltxarga guztiak bilatu beharko genituzke guztiak zuriak direla frogatu ahal izateko; bide batez, ezinezkoa den zerbait. Izan ere, faltsabilitatearen metodoa aplikatuz, kontrakoa egin beharko litzake; hau da, zuria ez den beltxarga bat bilatu beharko genuke, hasierako hipotesia faltsutu ahal izateko.
Faltsua ere ez da aldatu
Faltsabilitatearen beste adibide bat Wolfgang Pauliren "faltsua ere ez da" esaldia da. Zerbait hain gaizki azaldua dagoenean ezin dela faltsatu erabil daiteke[6]. Pauliren adibidean "Ez da soilik ez dela zuzena, baizik eta ez dela faltsua izatera ere iristen" esan zuen, eta sasizientzia batzuetarako erabiltzen da[7].
Kanbriarraurreko untxiak aldatu
Popperrek proposatu zuenez teoria zientifiko baten oinarrizko ezaugarria faltsabilitatea zela, dudak zituen eboluzioaren teoriaren izaeraren gainean, nahiz eta ikerketa esparrua guztiz zientifikoa zela adierazi zuen. Proposamen zientifiko guztiek behar zuten euren proposamena gezurtatzeko aukera ematen zuen esperimentu bat[8]. Charles Darwinek uste zuen bere teoria tautologikoa zela funtsean, eta beraz zaila zela frogatzea zuzenki[9]. J.B.S. Haldane biologoak adierazi zuen berarentzat eboluzioa frogatzeko modu bat "Kanbriarraurreko untxi" bat aurkitzea izango zela[10][11][12]. Izan ere, untxiak ugaztunak dira, eta ugaztunak Kanbriarraurrea baino askoz beranduago sortu zirela dio bai eboluzioaren teoriak, bai erregistro fosilak ere. Aurrekanbriarreko untxi bat aurkitzeak bertan behar botako luke eboluzioaren inguruan dakigun guztia[13].
Erreferentziak aldatu
- ↑ 1959-, Stone, Jon R.,. (1996). Latin for the illiterati : exorcizing the ghosts of a dead language. Routledge ISBN 0415917751. PMC 33864101. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ 1902-1994., Popper, Karl R. (Karl Raimund),. (1993). Realism and the aim of science. Routledge ISBN 0415084008. PMC 25130665. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ 1902-1994., Popper, Karl R. (Karl Raimund),. The logic of scientific discovery. ISBN 0415278430. PMC 48533950. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ Handlexikon der Wissenschaftstheorie. (Unveränd. Nachdr. argitaraldia) Dt. Taschenbuch-Verl 1992 ISBN 3423045868. PMC 75261251. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ (Ingelesez) The Logic of Discovery - A Theory of the Rationality of Scientific Research | S. Kleiner | Springer. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Peierls, Rudolf Ernst. (1960-02). «Wolfgang Ernst Pauli, 1900-1958» Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 5: 174–192. doi: . ISSN 0080-4606. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Burkeman, Oliver. (2005-09-19). «Briefing: Not even wrong» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Hull, David L.. (1999-10). «The Use and Abuse of Sir Karl Popper» Biology & Philosophy 14 (4): 481–504. doi: . ISSN 0169-3867. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Benton, MJ; Hitchin, R. (1996). «Testing the quality of the fossil record by groups and by major habitats» Historical Biology 12 (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ Mark., Ridley,. (2004). Evolution. (3rd ed. argitaraldia) Blackwell Pub ISBN 1405103450. PMC 51330593. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ Peter., Godfrey-Smith,. (2003). Theory and reality : an introduction to the philosophy of science. University of Chicago Press ISBN 0226300625. PMC 51223665. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ New uses for new phylogenies. Oxford University Press 1996 ISBN 0198549857. PMC 34114979. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Wallis, Claudia. (2005-08-07). «The Evolution Wars» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).