Ireki menu nagusia
Arantzazu
Arantzazuko Ama Birjina
Arantzazuko Ama Birjina
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Euskalduna
Izenaren eguna Irailaren 9
Artikulu hau izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arantzazu (argipena)».

Arantzazu, Arantza edo Arantxa euskarazko emakumezko izena da.[1]

Euskal Herriko Andre Maririk ezagunenetako eta gurtuenetako bat dugu hau; 1918tik Gipuzkoako zaindaria da. Bitan agertu omen zen eliza eraikitzeko aginduz, dirudienez lehen aldian ez baitzuten haren manua aintzat hartu. Bigarrenean, berriz, Rodrigo Balantzategiri agertu omen zitzaion elorri edo arantza batean, eta honi zor zaio hain zabaldurik dagoen etimologia. Izan ere, kondairak dioenez, "Arantzan zu?" galdegin omen zion artzainak Andre Mariari. Argi dago azalpen polita bezain okerra dela eta esanahia askoz ere arruntagoa dela: arantza + zu, hau da 'arantza landarea ugari dagoen lekua'. Bertan frantziskotarren komentua dago, behinola mertzedariena izan zena.[2]

Arantxa izeneko pertsonakAldatu

Arantza izeneko pertsonakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Yáñez Solana, Manuel (1995) El gran libro de los Nombres Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2.
  2. Euskaltzaindiaren izendegiak: Maider

Kanpo estekakAldatu