Arantxa Tapia

euskal politikaria

Miren Arantzazu Tapia Otaegi (1963ko irailaren 24a, Astigarraga), ezagunagoa Arantxa Tapia gisa, gipuzkoar politikari jeltzalea da. Hiru legealdiz Eusko Jaurlaritzako sailburua izan zen, Iñigo Urkullu lehendakariaren hiru gobernuetan. 2012ko abenduaren 17tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua izan zen. Gainera, 2016an Azpiegitura sailburu ere bilakatu zen.[1] 2020ko irailean, Iñigo Urkullu Lehendakariak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu izendatu zuen bere hirugarren gobernuan.

Arantxa Tapia

(2020)

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2020ko abuztuaren 3a - 2020ko irailaren 21a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2016ko urriaren 21a - 2016ko abenduaren 5a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua

2012ko abenduaren 17a - 2024ko ekainaren 26a

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko abenduaren 2a - 2012ko abenduaren 17a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Aránzazu Tapia Otaegi
JaiotzaAstigarraga1963ko irailaren 24a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaZumaia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
(1987 - 1992) doktore : Ingeniaritza industrial
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea eta ingeniaria
Lantokia(k)Madril eta Gasteiz
Enplegatzailea(k)Donostiako Goi Ingeniaritza Eskola  (1987 -  1992)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1992 -  2011ko urria)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Twitter: arantxa_tapia Instagram: arantxa.tapia LinkedIn: arantxatapia Edit the value on Wikidata

Nafarroako Unibertsitateak Gipuzkoan duen gaur egungo Tecnun-en ikasi zuen ingeniaritza industriala eta bertan egin zen doktore 1992an "Sendoak diren aldagai anitzezko PI kontroladoreen diseinu eta garapena eta potentzia erreaktibo eta tensioaren erregulazio sekundarioan duten aplikazioa"[2] lanarekin, cum laude kalifikazioarekin.[3] 1992an hasi zen klaseak ematen EHUn, eta han "Sistemas de transporte" eta "Teoría de los elementos finitos" eman zituen eta katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ibilbide gehiena ikerlari eta irakasle gisa egin du, unibertsitatean. Politikan sartu baino lehen, Donostiako Eskola Politeknikoaren zuzendaria izan zen, beste hainbat karguren artean.

2005an politikan sartu zen. Orduan, Garraio eta Herri Lan sailburuorde izendatu zuten, Juan Jose Ibarretxeren Gobernuan. Ondoren Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatua izan zen Gipuzkoako Aldundian, Markel Olano ahaldun nagusiarekin. Horren ostean, lurralde horretako zerrenda jeltzalearen burua izan zen 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan.

Espainiako Diputatuen Kongresuan EAJren Hezkuntza bozeramaile izan da, besteak beste, eta, azken asteetan, PPko Jose Ignacio Wert ministroaren erreformaren aurka egin du.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Bernabé Unda
(Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa)
Pilar Unzalu
(Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza)
 
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailburua

2012ko abenduaren 17a - 2016ko azaroaren 28a
Ondorengoa
Bera
(Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak)
Alfredo Retortillo
(Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa)
Aurrekoa
Bera
(IEkonomia Garapena eta Lehiakortasuna)
Ana Oregi
(Ingurumena eta Lurralde Politika)
 
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailburua

2016ko azaroaren 28a - 2020ko irailaren 8a
Ondorengoa
Bera
(Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena)
Aurrekoa
Bera
(Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak)
Iñaki Arriola
(Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza)
 
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

2020ko irailaren 8a - gaur egun
Ondorengoa
Karguan