Arantxa Iraola
Arantxa Iraola (Errenteria, Gipuzkoa, 1972) Euskal Herriko kazetari euskalduna da. BERRIA egunkariko gizarte sailean dihardu lanean. Kazetaritza lizentziaduna da Iraola, eta eskarmentu handia du, ehundaka artikuluak idatzi baititu BERRIAn, eta lehenago Euskaldunaon Egunkarian ere bai.
Arantxa Iraola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Berria Euskaldunon Egunkaria |
2018an "Alardeak, ukatutako plazara" liburua agitaratu zuen Maite Asensio Lozanorekin batera. Liburuak aztertzen du 1996ko udan Irunen eta Hondarribian zer gertatu zen. Emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu ziren orduan. Hainbat ikuspuntutatik aztertu zuten gaia Iraola eta Asensioren artean: Nola aldatu ziren euren bizitzak? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza? Zein argudio erabili zuten auzitegiek alarde mistoa babesteko? Erakunde publiko eta alderdi politikoen jarrerak. Eta nola konpon daiteke egun alardeen gatazka?[1][2][3][4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ARGIA egileak: Arantxa Iraola» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ Etxebeste, Urko. (2024). «Hondarribiko eta Irungo alardeen gatazkari liburu forma eman diote» Bidasoko Hitza (Hitza) (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Arantxa Iraola Alkorta-(r)en liburuak.» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Arantxa Iraola fitxategiak» Hil Argi Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Arantxa Iraolak berrian idatzitako artikuluak (800 baino gehiago). Berria.eus
- Arantxa Iraolak Euskaldunon Egunkarian idatzitako artikuluak (800 artikulu). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. Berria.eus