Joxemartin Apalategi
Joxemartin Apalategi Begiristain (Ataun, Gipuzkoa, 1949ko otsailaren 17a - Bilbo, Bizkaia, 2006ko otsailaren 8a) elizgizona eta antropologoa izan zen.
Joxemartin Apalategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ataun, 1949ko otsailaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Bilbo, 2006ko otsailaren 8a (56 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Paris 8 Unibertsitatea Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola Catholic University of Paris (en) Valentziako Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Anuntxi Arana |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta saiakeragilea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Bizitza
aldatu1969an Filosofiako ikasketak egin zituen Donostiako Apaizgaitegi Nagusian. Soziologiako lizentzia lortu zuen Paris 8 Unibertsitatean, 1972an. 1980an, Valentziako Unibertsitatean Filosofiako lizentzia lorturik, 1984an Kultura Antropologiako doktoregoa eskuratu zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesia Julio Caro Barojaren zuzendaritzapean egin zuen, Jose Migel Barandiaran mahaiburu zela.
1981. urteaz geroztik, euskal eta atzerritar kulturen antropologoa eta irakaslea izan zen EHUn. 1984tik 1985era Paueko Unibertsitatean irakatsi zuen. 1984an, zuzendarikide gisa, Teresa del Vallerekin eta Joanne Crawfordekin batera egin zuen lan ikerketa-proiektu batean, Eusko Ikaskuntzaren Jose Migel Barandiaran beken lehen deialdian.
1994an, lehen saria lortu zuen Lekeitioko Euskal Herriko Bideoa lehiaketan, Manuel Lekuona: 1894/1987 bideoarekin. Barandiaran Joxemiel liburu-bildumaren sortzaile eta zuzendaria izan zen. Haranburu Altuna argitaletxean. 1989an Barandiaran Fundazioaren zientzia-batzordeko kide izendatu zuten. Eta 1990ean, Pertsona eta Sozietatea bilduma sortu zuen Elkar argitaletxean.
1991tik 1993ra Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako lehendakariordea izan zen; eta, Jose Migel Barandiaran hil ondoren, zuzendaritza-taldekoa izan zen.
Lanak
aldatuApalategiren lan argitaratuen artean, aipagarri dira: Introducción a la historia oral. Kontuzaharrak (1987), Antropologia hirian, Bilbon (1987), Antropologia berria. Ahozko herri produkzioa. Ataungo herria, auzoak (1988) eta Hiru etnografiazko galdeketa elikapenaz: Gasteizen, Meñakan, Zumaian (1988).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.