Anatoli Sobtxak

errusiar politikaria

Anatoli Aleksandrovitx Sobtxak (errusieraz: Анатолий Александрович Собчак), (Txita, SESB, 1937ko abuztuaren 10a - Svetlogorsk, Kaliningradoko oblasta, 2000ko otsailaren 20a) Errusiako perthorika garaiko politikaria, Errusiako konstituzioaren egilekidea izan zen. San Petersburgoko lehen alkate demokratikoki aukeratua eta Vladimir Putinen eta Dmitri Medvedeven aholkularia ere izan zen. [1]

Anatoli Sobtxak

member of the Federation Council of Russia (en) Itzuli

1996ko ekainaren 23a - 1996ko ekainaren 26a

Governor of Saint Petersburg (en) Itzuli

1991ko ekainaren 12a - 1996ko ekainaren 5a - Vladimir Anatolyevich Yakovlev (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTxita1937ko abuztuaren 10a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
BizilekuaParis
San Petersburgo
San Petersburgo
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaSvetlogorsk2000ko otsailaren 19a (62 urte)
Hobiratze lekuaNikolskoe Cemetery of Alexander Nevsky Lavra (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Lyudmila Narusova  (1980 -  2000ko otsailaren 20a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law, Saint Petersburg State University (en) Itzuli
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hezkuntza-mailazientzia juridikoetan doktorea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jardueraklegelaria, politikaria eta estatu-politikaria
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBiltzar Federala (Errusia)
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Democratic Reform Movement (en) Itzuli
Our Home – Russia (en) Itzuli

sobchak.org
Find a Grave: 14201607 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Anatoli Sobtxak Txitan jaio zen (Zabaikalski kraia, Siberia, SESB), 1937ko abuztuaren 10ean. Bere aita, Aleksandr Antonovitx Sobtxak, trenbide ingeniaria zen, eta bere ama, Nadezhda Andreievna Litvinova, kontularia. Anatolik hiru anaia zituen. 1939an, familia Uzbekistanera joan zen bizitzera, non Sobtxak bizi izan zen 1953. urtera arte, Stavropoleko Zuzenbide Fakultatean sartu zen arte. 1954an, Leningradoko Estatu Unibertsitate ospetsura eraman zuten.

1958an, Nonna Gandziukekin ezkondu zen, Aleksandr Herzen Irakasleen Fakultateko ikaslearekin. Alaba bat izan zuten, Maria Sobtxak, gaur egun abokatua dena San Petersburgon.

Leningradoko Estatu Unibertsitatean graduatu ondoren, hiru urtez aritu zen abokatu gisa Stavropolen. Leningradoko Estatu Unibertsitatera itzuli zen doktoretza egitera (1962-1965). Horren ostean, Leningradoko Polizia Eskolan eta Zelulosa Teknologia eta Paperaren Industria Institutuan zuzenbide irakasle gisa lan egin zuen, Leningradon ere (1965-1973). 1973-1990 bitartean Leningradoko Estatu Unibertsitate berean irakatsi zuen, bere alma mater.

1980an Liudmila Narussovarekin ezkondu zen, Leningradoko Estatu Unibertsitatean historian lizentziatua, Errusiako Zientzien Akademiako Historia Institutuan doktoretza lortu zuena eta gero Parlamentuko kide nabarmena izango zena. Alaba bat izan zuten, Ksenia Sobtxak, gaur egun telebistako aurkezlea eta Moskuko Demi monden pertsonaia ezaguna.

2000ko otsailaren 20an, Sobtxak bat-batean hil zen Svetlogorsk hirian Putinen hauteskundetan laguntzeko bidaian, otsailaren 16an Putinekin bildu eta gutxira. San Petersburgoko Alexander Nevsky monasterioko Tikhvingo hilerrian lurperatua dago, Galina Starovítovaren hilobitik gertu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Newsweek,Russia's Mighty Mouse 25 de febrer de 2008 (en anglès)

Kanpo estekak

aldatu