Stavropol (errusieraz: Ставрополь) Errusiako hego-mendebaldeko hiria da, Stavropol kraiko hiriburua. 2010. urtean 398.266 biztanle zeuden[1]; 2009an 365.900; 2002an 354.867; eta 1989an 318.298.

Stavropol
Ставрополь
hiri/herria
Stavropol centre.JPG
Stavropolgo erdiguneaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Stavropol.svg Coat of Arms of Stavropol (1994).png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako kraiak Stavropol kraia
Urban okrug in RussiaCity of Stavropol
Alkatea Georgij Koljagin (en) Itzuli
Izen ofiziala errusieraz: Ставрополь
Jatorrizko izena Ставрополь
Posta kodea 355000–355099
Geografia
Koordenatuak 45° 03′ N, 41° 59′ E / 45.05°N,41.98°E / 45.05; 41.98Koordenatuak: 45° 03′ N, 41° 59′ E / 45.05°N,41.98°E / 45.05; 41.98
Azalera 276,7 km²
Altuera 620 m
Demografia
Biztanleria 398.266 bizt. (2017)
Dentsitatea 1.439,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1777
Telefono aurrizkia (+7) 8652
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Kars, Des Moines, Pazardzhik (en) Itzuli, Omsk, Astrakhan, Zhenjiang, Erevan, Vladikavkaz, Hego-ekialdeko barrutia, Makhatxkala, Feodosia, Elista, Changzhou, Béziers eta Temuco
http://www.stavropol.stavkray.ru/

HistoriaAldatu

Stavropolen eta inguruetan gizakia antzinatik bizi izan da: hasi Brontze Arotik eta Erdi Arora arteko hainbat bizilekuren eta kokalekuren aztarna arkeologikoak aurkitu dituzte. Tashla ibaiaren ezkerreko ertzeko aztarnak dira aurkitu dituzten zaharrenak.

Tatariarrak gaur egungo Stavropol hiriaren kanpoaldean bizi izan ziren, eremu aurrekaukasiar handientzat hartzen den lurraldean.

Erdi Aroan hiri garrantzitsua zen Stavropol: eskualdeko erdigune eta hiriburua izan zen, harik eta kumanoek aldi hori eten arte. Beste herrialde batzuen esku egon ostean, Errusiak eskuratu zuen Iparraldeko Kaukasoko eremua.

1777. urtean Stavropol hiri berria sortu zuten militarren kokalekutzat, Errusia-Turkia Gerra 1768-1774koa gertatu ostean; Katalina II.a Errusiakoak aginduta, Grigori Potemkin printzeak sortu zuen gotorleku-hiria, Azov eta Mozdok arteko gune estrategikoan. Hiri-izendapena 1785. urtean eman zioten.

Hain zuzen ere, kokaleku estrategikoak lagunduta, Stavropolek eragin handia izan zuen Errusiar Inperioak Kaukasoa eskuratzerakoan. XIX. mendetik aurrera hiria asko hazi zen, besteak beste Ipar Kaukasoko merkataritza-gune garrantzitsu bihurtuta zegoelako. Elizaren nahiz administrazioaren gune nagusi ere bihurtu zen.

Errusiako Gerra Zibilak iraun zuen artean hainbat agintariren esku egon zen; azkenean, 1920. urteko urtarrilaren 29an Armada Gorriaren menpe geratu zen. 1935. urtean Voroxilovsk izena eman zioten hiriari, Kliment Voroxiloven omenez, baina 1943. urtean lehengo toponimoa berrezarri zuten.

1946. urtean hasi ziren hiri inguruetatik gas naturala ustiatzen, eta handik gutxira oliobide bat eraiki zuten Moskuraino eramateko.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Stavropol)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 18.9 24.2 31.0 31.0 34.8 38.5 39.7 37.3 33.0 22.9 22.0 39.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.1 0.6 5.9 14.2 18.4 24.0 26.9 26.8 21.4 14.3 6.4 3.0 13.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.7 -2.9 2.1 9.6 14.1 19.3 22.0 21.5 16.3 9.7 2.8 -0.1 9.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.0 -5.4 -0.8 5.7 10.2 15.2 17.5 16.7 12.0 6.5 0.3 -2.5 5.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -27.8 -25.0 -16.7 -8.0 -0.8 2.8 9.0 7.6 -2.0 -12.0 -20.0 -19.7 -27.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 29 28 34 44 66 80 58 43 47 49 45 33 556
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 7 7 9 8 8 6 6 6 8 8 85
Iturria (1): Pogoda.ru.net [2]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (UN) [3]

PertsonaiakAldatu

Sobietar Batasuneko presidente izan zen Mikhail Gorbatxov Stavropol kraian jaiotakoa da.

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Stavropol ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu