1. FC Lokomotive Leipzig

1. FC Lokomotive Leipzig (izen osoa 1. Fußballclub Lokomotive Leipzig e.V.) Alemaniako futbol talde bat da, Leipzig hirikoa. Gaur egun laugarren mailan ari bada ere, Ekialdeko Alemaniako 5 Kopa irabazi zituen eta Europako Errekopako finala jokatu zuen. Alemanian jokaturiko lehenengo Liga txapelketaren irabazlea izan zen.

1. FC Lokomotive Leipzig
Ezizena(k)Loksche
Sorrera1896
Futbol zelaiaBruno-Plache-Stadion
edukiera: 15.600 (44.345 izan zituen) lagun
inaugurazioa: 1986
PresidenteaAlemania Steffen Kubald
EntrenatzaileaAlemania Heiko Scholz
Liga4. maila
2016-174. mailan 10.a
Webguneahttp://www.lok-leipzig.com/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

VfB Leipzig aldatu

1845ean sorturiko Allgemeine Turnverein 1845 Leipzig kirol taldeak futbolarentzako zuen atala 1896an banatu egin zen eta 1898an Sport Club Sportbrüder Leipzig izena hartu zuen. 1903an VfB Leipzig zela Alemaniako lehenengo futbol txapelketa irabazi zuen. Hurrengo urteetan ere talde indartsua izan zen eta 1906 eta 1913an beste bi txapelketa lortu zituen.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik Alemaniako Kopa irabazi zuen 1936an.

Lokomotive Leipzig aldatu

Gerra ondorengo urteetan eskas ibili zen. Ekialdeko Alemaniako futbol txapelketetan Kopan nabarmendu zen, 5 aldiz irabazi baitzuen. Rankingeko hirugarren taldea izan zen. Liga ordea ez zuen inoiz irabazterik lortu, hiru aldiz bigarren egin bazuen ere.

Alemania biak batu zirenean bigarren mailan sartu zuten Lokomotive. 1993an lehen mailara igotzea lortu zuen baina urtebete egin zuen bertan. Gaur egun laugarren mailan ari da.

Palmaresa aldatu

Alemanian: 14 aldatu

Nazio artean: 1 aldatu

Kanpo estekak aldatu