Andra Mari tenpluko atea, 12. mendekoa, erromanikoa (Uribarri Harana, Araba).

Erdi puntuko arkua edo arku erdizirkularra zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua da. Arkitekturan erabiltzen da, eta Kanoi-gangaren elementu nagusia da.

Mesopotamian hasi zen erabiltzen eta arkitektura etruriarrean, erromatarrean, erromanikoan eta barrokoan ikusi daiteke.

Erdi puntuko arkuen hainbat mota daude:

  • Beheratua: zirkunferentziaren erdia baino gutxiago hartzen du eta Pizkunde bukaeran eta Barroko hasieran ikus daiteke, nahiz eta aurretik erromatarrek erabili ingeniaritzan (zubietan eta abar).
  • Goratua: inposta eta erdi puntuko arkuaren artean dobelak jartzen dira, honela arku altuago bat sortuz. Arte aurre-erromanikoan eman zen, arte asturiarrean zehazki.

Kanpo estekakAldatu