Amália da Piedade Rebordão Rodrigues (Lisboa, 1920ko uztailaren 1a/23aib., 1999ko urriaren 6a) abeslari portugaldarra izan zen, fadista klasiko ezagunenetarikoa eta "Rainha do Fado" ezizena hartu izan zuena.[1] Portugalgo Panteoi Nazionalean lurperatua dago.[2]

Amália Rodrigues

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmália da Piedade Rebordão Rodrigues
JaiotzaPena1920ko uztailaren 23a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa1999ko urriaren 6a (79 urte)
Hobiratze lekuaChurch of Santa Engrácia (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, musikaria, estudioko musikaria eta fado abeslaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)a Rainha do Fado eta a voz de Portugal
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaContinental Records

amaliarodrigues.pt
IMDB: nm0735052 Allocine: 162021 Rottentomatoes: celebrity/amalia_rodrigues Allmovie: an227302 0
MySpace: amaliaparasempre Souncloud: amalia-rodrigues-official Spotify: 0DBF33ctUe4yhxKP3eTcCt iTunes: 14568741 Last fm: Amália+Rodrigues Musicbrainz: 6b605219-90fa-465e-82ae-60d2347bd030 Discogs: 475503 Allmusic: mn0000016448 Find a Grave: 11346518 Deezer: 5005 Edit the value on Wikidata

Portugalgo poeta handienen letrak abestu zituen (adibidez, Camõesenak). Diktadurak bere abesti batzuk zentsuratu zituen. Adibidez, Fado de Peniche, leku hartako kartzelan zeuden presoentzako egindako abestia zelakoan.

1970eko hamarkadan bere irudia kaltetu zuten zurrumurruak zabaldu ziren. Esames horien arabera, Amáliak loturak zituen Portugalgo diktadurarekin. Baina beranduago jakin denez, abeslariak laguntza eskaini zion Alderdi Komunista klandestinoari.[3] 1974ko Iraultzaren ostean, Amáliak "Grândola, Vila Morena" abestu zuen, iraultzaren ereserkia.

Bere bizi osoan, 30 milioi disko baino gehiago saldu zituen 30 herrialdetan.[4][5][6]

Biografia

aldatu

Haurtzaroa

aldatu

Amáliaren aita Albertino de Jesus Rodrigues zen, musikaria eta zapatagilea, besteak beste. Ama, Lucinda da Piedade Rebordão.

Amáliaren jaiotza data ofiziala 1920ko uztailaren 1a da, nahiz eta ikerketen arabera 1915ean jaio zen. Familia txiroa zenez, ez zuten erregistratu 5 urte bete arte.[7]

Aitak lanik topatzen ez zuenez, Lisboatik bere herrira bueltatu zen. Amália hiriburuan geratu zen, amaren gurasoekin.

Amáliak 12 urterekin utzi zuen eskola eta bordatzen hasi zen, besteak beste. 15 urterekin, adibidez, fruta saltzera joaten zen Cais Da Rochara.[8]

1940an Francisco da Cruz gitarra-jolearekin ezkondu zen.

Ibilbide artistikoa

aldatu

1939an Retiro da Severa fado-etxe ezagunean abestu zuen, eta 1940an Teatro Maria Vitóriako errebista batean parte hartu zuen lehen aldiz. Giro hartan ezagutu zuen Frederico Valério, bere fado askoren sortzailea.

1943an senarrarengandik banandu zen eta lehen aldiz abestu zuen atzerrian. Madrilen, hain zuzen ere, Pedro Teotónio Pereira enbaxadoreak gonbidatuta.

1944an Rio de Janeiroko Casino Copacabanan abestu zuen eta arrakasta handia lortu zuen: hasierako lau asteko kontratua lau hilabetera luzatu zioten. Diskoak grabatu zituen, eta Hollywoodeko konpainien interesa piztu zuen.

1947an bi pelikula arrakastatsu grabatu zituen: Capas Negras eta Fado, História de uma Cantadeira.[1]

Hurrengo urteetan Amália munduko hainbat hiritan ibiliko da: Parisen, Londresen, Triesten, Bernan, Dublinen, Erroman... 1952an New Yorken abestu zuen 14 astez, eta 1953an Estatu Batuetako NBC telebistan kantatu zuen. Herrialde hartan fado eta flamenko diskoak grabatu zituen, eta geratzeko gonbidapena egin zioten, baina bueltatzea erabaki zuen.

1961ean bigarrenez ezkondu zen Rio de Janeiron, César Henrique de Moura de Seabra Rangel ingeniariarekin. 1997an gizona hil zen arte egon ziren ezkonduta.

1966an Estatu Batuetara bueltatu zen eta New Yorkeko Lincoln Centerren abestu zuen, besteak beste. Urte hartan Portugalgo polizia sekretuak (PIDE) bere lagun Alain Oulman atxilotu zuen. Amáliak haren askatasuna eskatu zuen.

1999ko urriaren 6an hil zen.

Diskografia

aldatu
  • Perseguição (1945)
  • Tendinha (1945)
  • Fado do Ciúme (1945)
  • Ai Mouraria (1945)
  • Maria da Cruz (1945)
  • Ai Mouraria 1951/52
  • Sabe-se Lá 1951/52
  • Novo Fado da Severa (1953)
  • Uma Casa Portuguesa (1953)
  • Primavera (1954)
  • Tudo Isto é Fado (1955)
  • Foi Deus (1956)
  • Amália no Olympia (1957)
  • Povo que Lavas no Rio (1963)
  • Estranha Forma de Vida (1964)
  • Amália Canta Luís de Camões (1965)
  • Formiga Bossa Nossa (1969)
  • Amália e Vinicius (1970)
  • Com que Voz (1970)
  • Fado Português (1970)
  • Oiça Lá ó Senhor Vinho (1971)
  • Amália no Japão (1971)
  • Cheira a Lisboa (1972)
  • A Una Terra Che Amo (1973)
  • Amália no Canecão (1976)
  • Cantigas da Boa Gente (1976)
  • Lágrima (1983)
  • Amália na Broadway (1984)
  • O Melhor de Amália - Estranha Forma de Vida (1985)
  • O Melhor de Amália volume 2 - Tudo Isto é Fado (1985)
  • Obsessão (1990)
  • Abbey Road 1952 (1992)
  • Segredo (1997)

Argazki galeria

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Wayback Machine» web.archive.org 2011-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  2. https://www.museudofado.pt/fado/personalidade/amalia-rodrigues
  3. (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (1999-10-08). «Saramago desvela que Amália Rodrigues dio dinero a los comunistas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  4. (Ingelesez) Pareles, Jon. (1999-10-07). «Amalia Rodrigues, 79, Queen Of Fado, Lisbon's Sad Songs» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  5. «Amália Rodrigues - 14 anos de saudade» www.portaldofado.net (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  6. (Portugesez) Assistir Jornal da Globo - Fado de Amália Rodrigues continua conquistando fãs online | Globoplay. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  7. Castilho, José Martins Barata de, Castilhos da Beira Baixa-História e Genealogia, 120 or., ed. Pinacoteca José Barata de Castilho, Castelo Branco, 2020.
  8. https://web.archive.org/web/20140629210425/http://www.vidaslusofonas.pt/amalia_rodrigues.htm

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amália Rodrigues