PIDE edo Polícia Internacional e de Defesa do Estado (euskaraz: «Nazioarteko eta Estatuaren Defentsarako Polizia») Portugalgo Bigarren Errepublikaren isilpeko polizia izan zen. Estado Novo izeneko garai horretan, gehienean António de Oliveira Salazarren agindupean, PIDE errepresio tresna bortitza eta kriminala izan zen, edozein oposizio politikoaren aurka aritzeko. PIDE izen ofiziala 1945tik 1969ra erabili zen; dena dela, izena erregimen osoaren polizia politikoari ezarri zion.

PIDE
Datuak
Izen ofiziala
Polícia Internacional e de Defesa do Estado
MotaIsilpeko polizia eta political police (en) Itzuli
HerrialdeaPortugal
Jarduera
Enplegatuak3.200 (1968)
Agintea
LehendakariaAgostinho Lourenço (en) Itzuli eta Silva Pais, Fernando (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaPortugalgo Gobernua
Historia
Sorrera1945eko urriaren 22a
Ordezkatzen duState Surveillance and Defense Police (en) Itzuli
Desagerpena1969ko azaroaren 24a

Historia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

PIDEren jatorria 1933 urtean bilatu behar dugu. Urte horretan Estado Novo edo Portugalgo Bigarren Errepublika ezarri baitzen[1] Salazarren agindupean PVDE (Polícia de Vigilância e Defesa do Estado) sortu zen; erakunde horrek bi sail zituen:

1936an, Cabo Verden, lehen Kontzentrazio-esparrua eraiki zen, Tarrafalgoa. PVDEren kontrolpean bertara Erregimenaren ikuspuntutik arriskutsuenak omen ziren preso politikoak eraman zituzten. Lau hamarkadetan Tarrafalen gutxienez 32 pertsona hil zituzten, asko torturapean; esparru hau "heritoz geldoaren esparrua" gisa ezagutzen zen. 1936 eta 1937 urteetan, Espainiako Gerra Zibilarekin batera, errepresioa gogortu egin zen, gehiago oraindik gaizki atera zen Salazarren aurka anarkistek prestatutako atentatuaren ondoren. Errepresio horren helburua bereziki Partido Comunista Português alderdia izan zen.

Bigarren Mundu Gerrarekin PVDEk Gestaporen laguntza jaso zuen. Portugalen Alemaniako eta Italiako instruktoreak aritu ziren, Salazarren erregimenari laguntzeko asmoz.[2]

Izen aldaketa

aldatu

1945an, PVDEa desegin zen PIDEk ordezkatzeko,[3]. Une horretatik haien eredua Scotland Yard izan omen zen, baina eredu errepresiboa utzi gabe. Itxuraz botere judizialaren polizia zen. PIDE; PVDE bezala, bi sail zituen:

  • Funtzio administratiboak, inmigrazio zerbitzuak barne
  • Funtzio kriminalak, errepresioa eta estuaren seguritatea

PIDEk, bere lan errepresiboetan, eraginkortasun handia lortu zuen. Ezkutuko ziegak Portugal osoan zituzten, oposizioko taldeetan (ezkertiarrak zein Afrikako herrialdeen independentziaren aldekoak) infiltratu ziren. Zibilen artean bufos izenarekin ezagutzen ziren salatari asko zituen eta, horien bitartez, eguneroko bizitza kontrolatu zuten. Milaka portugaldarrak atxilotuak eta torturatuak izan ziren. Afrikako portugaldar kolonietan gerra zabaldu zenean, PIDEren errepresioa gogortu egin zen. Dena dela, espezialisten ustez, inoiz ez zuten Espainiako frankisten errepresio maila lortu.

Aldaketaren itxura

aldatu

1969n, Marcelo Caetano Salazar ordezkatu zuen eta PIDEri izena aldatu zion: Direção-Geral de Segurança edo DGS. Aldaketari itxura demokratzailea eman izan zitzaion.[4]

Bukaera

aldatu

PIDEren bukaera Krabelinen Iraultzarekin heldu zen, 1974ko apirilaren 25ean. PIDE/DGSren egoitza Lisboan diktaduraren aldekoen azken erresistentzia lubakia izan zen. Altxamenduarekin batera milaka manifestariek António María Cardoso kaleko egoitza inguratu zuten. Han salatarien eta isilpeko agenteak babestu ziren eta jendearen aurka tiroz hasi ziren. Lau manifestari hil zituzten. Egun berean hain gorrotatuta izan zen polizia desegin zen.[5] Ondorioz, PIDEko elementu askok Espainiara ihes egin zuten. Artxibo asko erre egin ziren, frogak desegiteko asmoz. Portugal osoan jendea bufo izandakoen atzetik ibili zen. Salbuespena kolonietan eman zen; han PIDEren egitura beste izen batekin gorde egin zen: Militar Informazioaren Polizia.[6]

Demokrazian PIDEren kide batzuk zigortuak izan ziren. Jose Silva Pais, PIDEren azken nagusia, Humberto Delgado oposizioko burua hiltzeagatik epaitua eta espetxeratua izan zen; 1980an kalean gelditu zen eta urte bat beranduago hil zen. Kausa berean beste batzuk in absentian zigortuak izan ziren baina, gaur arte, ez dute zigorra bete.

Erreferentziak

aldatu
  1. Gil Ferreira, Hugo y Michael W. Marshall (1986); Portugal's Revolution: Ten Years On, 15 or.
  2. Lewis, Paul H. (2002). Latin Fascist Elites: The Mussolini, Franco, and Salazar Regimes, Greenwood publishing group, 146 or.
  3. Palmer, Darren; Michael M. Berlin, Dilip K. Das (2012); Global Environment of Policing, 87 or.
  4. Palmer, Darren; Michael M. Berlin, Dilip K. Das (2012); Global Environment of Policing, 88 or.
  5. Gil Ferreira, Hugo eta Michael W. Marshall (1986); Portugal's Revolution: Ten Years On, 34 or.
  6. Gil Ferreira, Hugo eta Michael W. Marshall (1986); Portugal's Revolution: Ten Years On, 186-253 or.

Kanpo estekak

aldatu