Algarveko Itzulia
Algarveko Itzulia (ofizialki Volta ao Algarve) Portugalgo Algarve eskualdean urtero otsaila hasieran ospatzen den etapakako txirrindularitza itzuli bat da.
1936tik ospatzen da, baina 1970 arte ez zen sendotu eta urtero ospatzen hasi. 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren barnean dago 2.1 mailan (aurretik, pixkanaka, 2.5 mailatik 2.3ra igotzen joan zen).
1998tik bost etapaz osatua dago.
Proba honek ez zuen interes berezirik txirrindularien artean, baina, azken urteetan, garrantzi apur bat hartzen hasi da, txirrindulari askok udaberriko klasikoak prestatzeko korritzen baitute. Horien froga bezala, Itzuli honen garaileetako batzuk dira: Alberto Contador, Alex Zülle, Floyd Landis, Melchor Mauri, Stijn Devolder edo Alessandro Petacchi bezalako txirrindulari ezagunak.
Proba honetan garaipen gehien lortu dituena Belmiro Silva portugaldarra izan da, hirurekin.
PalmaresaAldatu
Palmaresa herrialdekaAldatu
Herrialdea | Garaipenak |
---|---|
Portugal | 27 |
Espainia | 3 |
Alemania | 2 |
Brasil | 2 |
Italia | 2 |
Belgika | 2 |
Erresuma Batua | 2 |
Eslovenia | 2 |
Polonia | 2 |
Danimarka | 1 |
Txekia | 1 |
Suitza | 1 |
AEB | 1 |
Australia | 1 |
EstatistikakAldatu
- Gonçalo Amorim da itzuli honetako mendiko sailkapena aldi gehiagotan irabazi duena, hirurekin.
- Cândido Barbosa da puntukako sailkapena aldi gehiagotan irabazi duena
- Cândido Barbosak 1997ko edizioko sei etapak (guztiak) irabazi zituen.
Kanpo estekakAldatu
- (Portugesez)Webgune ofiziala