Urrutume baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Albizturren

Urrutume Albizturreko (Gipuzkoa) baserri barrokoa da, Olateaga auzoan kokatua.

Urrutume baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAlbiztur
Koordenatuak43°08′N 2°07′W / 43.13°N 2.12°W / 43.13; -2.12
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1690
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea24

2002ko ekainaren 3ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Eraikuntza trinkoa eta bakartua da, ez dauka atxikitako eraikinik, oinplano laukizuzena eta handia da, teilatua lau isurialde eta hiru solairu ditu: behekoa, lehena eta estalkipea. Arkudun ataripea dauka.

Fatxadak aldatu

Maldan gora jasoa da eta horregatik, neurri desberdineko fatxadak ditu alboetan. Baserria entokatutako harri-hormaz armatua dago eta fatxada nagusiaren eskantzu eta hutsarteetan kareharri griseko harlanduak ditu. Kareharrizko harlanduak inposta segidetan ere agertzen dira bai mendebaldeko eta hegoaldeko fatxadetan bai sarrerako arku bikoitzean ere. Badira adreiluzko bilbaduradun paramentuak ere, eta bilbadura hori osatzen duten eskuineko oinak eta besoak agerian izaten dira.

Fatxada nagusia mendebaldera begira dago eta egitura simetrikokoa da; hutsarteak hiru ardatzen arabera antolatuak daude eta beheko solairuan erdi-puntuko bi arku ditu. Arkuak erdiko ardatzarekiko simetrikoki daude. Erdiko ardatza bi arku bikien bidez behetik gora antolatua dago, hauetatik eskuinekoa, gaur egun, estalita dago. Bi arkuen elkargunearen gainean JHS anagrama daukan kartela dago. Goian, lehenengo solairuan, burdinazko karela duen erdiko balkoi-leihoa dago. Balkoiaren hutsarteak plakez egindako apaingarri arrunta du, eta goialdean 1690 urtea duen idazkia dauka. Estalkipearen buruan aitoren semeen armarri laurdendua den harri armatu barrokoa dago; armarriak bi gaztelu, giltza eta alderen aldeko otsoa dauka; armarriaren gainean aireztatzeko leiho txikia dago. Alboetako ardatzak berdinak dira, eta beheko eta lehen solairuan leihoek tamaina berdineko inguratuak dituzte eta ganbara aireztatzeko hutsarteak txikiagoak dira. Hutsarte guztiek harlanduzko inguratua dute, eta zeharkako eta jarraian ezarritako inposten bidez markatzen da solairu-lerroen altuera banaketa, behekoak hegoaldeko fatxadaren azpitik paramentuaren erdiraino, gutxi gorabehera, jarraitzen du. Alboko alde horrek, desnibelagatik, garaiera handiagoa du.

Hegoaldeko fatxadak lau zati ditu: ezkerraldean estuagoak eta kareztutako adreiluez betetako zurezko bilbaduraren paramentua diren bi zati batetik, eta entonkatutako paramentuan bi hutsarte ardatz zabalagoak diren beste bi bestetik. Fatxada honetan neurri desberdinetakoak diren zortzi hutsarte daude, solairu bakoitzean lau, eta estalkipea, aldiz, partzialki zabalik gelditzen da eskuineko muturra izan ezik han hutsartea dago. Fatxada egitura erregular samarreko horma baten gainean dago, ia harlanduzkoa da eta egitura gotikoa gogoratzen du. Iparraldeko fatxadan ateburudun sarrera handi bat eta zenbait gezileiho daude, ekialdekoan, berriz, banaketa desberdineko zenbait hutsarte eta ganbara ireki bat.

Egitura aldatu

Eraikinaren egitura bitarikoa da: harri euste-fatxadetakoa eta hegoaldeko fatxadaren zati baten zurezko bilbadurazkoa. Barneko egiturari dagokionez, eremua lau hormarteetan egituratzen duten zurezko zutabe sendoetan oinarrituta dago, hormarte hori gainean finkatuta daude soliberiari eusten dioen habe handiak eta zutikoak. Zutiko horiek, aldi berean, jabaloi eta tirante sistema konplexu baten bidez zeramikazko teila estalkia eta enlatatua duen lau uretako estalkiaren habeak eta gapirioei eusten diete. Zutoinak estalkipeko erdiko eremua libre utziz, gatzarien eta zubien bidez lotzen dira, hauek, era berean, lau uretako teilatu-zurajearen gailur motza datzan petral eta zubi eta bikoitzeko bi zertxari eusten diete. Azpimarragarriak dira larako eta enara-buztan itxurako lapraneko mihiztura bidez egindako egurrezko zatien arteko junturak.

Barnealdea aldatu

Baserria banaketa erabilgarri baten arabera antolatua dago: horrela, eraikinaren behe eta lehen solairuko aurrealdea etxebizitza izango da, gainerakoa ukuilu eta lastategia, eta estalkipeko ganbara handia lehor tokia. Beheko solairuan horma batek ukuiluaren aurrealdea banatzen du. Aurrealde horretan, eskuinaldean dagoen sukaldeaz gain hainbat gela daude. Fatxadaren hormarteak, barruko aldetik, arku eskartzanoak azaltzen ditu. Bizitegi aldeak lehen solairuan, gelen eremu honetan egindako zabalkuntzengatik, beheko solairuan baino eremu gehiago hartzen du. Estalkipean, aldiz, teilatu-zuraje korapilotsua ikusten da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu