Mari Tere Elola

Donostiako ikastoletako andereño aitzindarietako bat

Mari Tere Elola Unanue (Albiztur, 1935eko uztailaren 24a) andereñoa aitzindarietako bat izan zen Donostiako ikastolak sortu zuen mugimenduan. Bera, Kontxita Beitia eta Maite Garagorri izan ziren Gros auzoko Zurriola Ikastolako lehenengo andereñoak 1968an martxan jarri zenean.[1][2]

Mari Tere Elola

Bizitza
JaiotzaAlbiztur1935eko uztailaren 24a (88 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Zurriola Ikastola

Maistra ibilbidea aldatu

Elbira Zipitriarekin harremanetan, Kontxita Beitia lehenago ibilia zen Pasai Antxon eta Groseko bere etxeko gela batean eskolak ematen. Baina Donostiara joan eta bi urtera, ikusita hiriko beste auzoetan ikastolak sortzen hasiak zirela, jendearekin hitz egin eta lokal baten bila hasi ziren Zurriola Ikastola eratzeko.

« Argi eta garbi ikusten nuen ordurarte genituen etxebizitzako ikastolen garaia bukatuta zegoela. Beraz nire burutazioak ekintza bihurtu behar. Nere ikastolara etortzen ziren haurren gurasoei ikastola handi bat jartzeko garaia etorri zitzaigula adierazi nien, hau da, eskola eta kolejioetako ordutegia jarraituz, haurrak mailaka taldekatuz, andereño batzuekin eta abar. Guztiei ongi iruditu zitzaien, baina nondik hasi? »

—Kontxita Beitia, (1993) 1968-2018 Kultura ereiten

 

Zurriolako ikastola ofizialki 1968an sortu zen, hasieran "Escuela Parroquial San Ignacio" izenarekin. Kontxita Beitiak Donostiako Andereñoen Erresidentziako irakaslea zela proiekturako irakasle bila zebilen, eta han topatu zuen Elola, euskaraz irakasteko prest. «Ez, genien soldata on bat eskaintzen, ezta egitasmoak aurrera egingo zuen bermerik ere. Euskararen alde egiteko gogoa eta ilusioa besterik ez genuen eskaintzeko», aitortu zuen Kontxita Beitiak. Ez zen asko, baina nahikoa izan zen Maite Garagorri ere bereganatzeko. Bere bulegoko lan finkoa utzi eta bat egin zuen proiektuarekin. Hala, Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorrik Zurriola ikastola 60 haurrekin abian jarri zuten 1968ko urriaren 8an.[3] Eskolaurrea Elolaren eskuetan geratu zen.[4]

 
Zurriola ikastolako hasierako andereño batzuk (Elola eskuinekoa da)
 
Zurriola ikastolan 1969ko Gabonetan Gros auzoan zehar antolatu zen "Jaiotzan", Elola goian eskuinaldetik bosgarrena, altuena

Ez zuten soldata ona kobratzen baina orduko pasarte askoren artean kontatzen dute MariTere andereñoak, lotsa ere pasatzen zuela bere hileroko ordainketa jasotzerako orduan; soldata 6.500 pezetatakoa zela (39 euro) jakin eta Mari Terek "Ez, ez... nik horren erdiarekin ere nahikoa dut" esan omen zuen.[4]

Elola 2000. urtean erretiratu arte andereñoa izan zen Zurriola ikastolan. 60 ikaslerekin hasi baziren ere, gaur egun Zurriola Ikastolak 1.300 ikasle, mila familia inguru eta ehundik gora langile ditu.

Errekonozimenduak eta sariak aldatu

Erretiroa hartu eta hainbat urteren buruan egindako lanaren ordaina hainbat sarirekin jaso zuen:

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2002-02-25). «Entrevista | 'Ezkutuan egindako lanaren ordain duina espero dugu'» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-03-25).
  2. Orain arteko historia laburra | Zurriola Ikastola. (Noiz kontsultatua: 2017-03-25).
  3. Altuna, Agurtzane. (2012-10-10). «Iragana eta etorkizuna kaxa bakarrean» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  4. a b «Zurriola Ikastola. 25. urteurrena» (pdf) Zurriola ikastola (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).

Ikus gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu