2023ko Emakumezkoen Frantziako Tourrauztailaren 23 eta 30 artean egin zuten. Clermont-Ferranden hasi eta Pauen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 8 etapa egin beharko dituztela. UCI World Tourreko 2.WWT mailakoa zen.
Lasterketako txirrindulari onena Demi Vollering (SD Worx) izan zen. Tourmaleten erabakita utzi zuen Tourra erakustaldia emanda, eta gero bigarren izan zen erlojupeko saioan, bere taldekide Marlen Reusserren atzetik. Dena irabazi zuen Herbehereetako taldeak. Sailkapen nagusiko bigarrena ere talde horretakoa izan zen, Lotte Kopecky. Podiuma osatu du Katarzyna Niewiadomak (Canyon).[1]