Audrey Cordon

bretainiar txirrindularia

Audrey Cordon edo Audrey Cordon-Ragot (Pontivy, Bretainia, Frantzia, 1989ko irailaren 22a) bretainiar txirrindularia da. 2012ko Londresko Udako Olinpiar Jokoetan aritu zen.[1]

Audrey Cordon

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAudrey Cordon
JaiotzaPontivy1989ko irailaren 22a (34 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaSaint-Étienne-du-Gué-de-l'Isle
Familia
Ezkontidea(k)Vincent Ragot  (2014ko urriaren 11 -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
FDJ-Suez (en) Itzuli 2008-2013
Team Coop–Hitec Products (en) Itzuli 2014-2014
Wiggle High5 Pro Cycling (en) Itzuli 2015-2018
Lidl-Trek (women) (en) Itzuli 2019-2022
Zaaf Cycling Team (en) Itzuli 2023ko urtarrilaren 1a-2023ko martxoaren 22a
Human Powered Health Women (en) Itzuli 2023ko apirila-
 
Pisua60 kilogramo
Altuera170 zentimetro

audreycordon-ragot.com
Facebook: CordonAudrey Twitter: CordonRagot Instagram: cordonragot Olympic.org: audrey-cordon Edit the value on Wikidata

2022an Munduko txapelketa aurreko probetan garuneko isuria (istripu zerebrobaskularra) izan zuela jakinarazi zioten, gainditu eta lasterrera txapelketetara itzuli zen.[2]

Txirrindulari ibilbidea aldatu

2008an Vienne Futuroscope taldearekin hasi zen lanean, eta, gero, Zaaf Cycling Team-ekin.

Frantziako Erlojupeko Txirrindularitza Txapelketako podiumean sartu zen 2011 eta 2012 urteetan, eta 2012ko Loireko Grand Prix Cholet-Pays saria irabazi zuen. Ondoren, Txirrindularitzako 2012ko Londresko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[1] Udako Joko horietan erlojupekoan parte hartu zuten, 15. postua lortuta; errepideko proban, ostera, deskalifikatua izan zen, kontroletik kanpo geratu baitzen.[3][4][5]

2022ko irailean Audrey Cordonek garuneko isuri bat (istripu zerebrobaskularra) izan zuen. Frantziako txirrindularitza-selekzioak jakinarazi zuen Audrey Cordon Ragotek (CRI probako faboritoetako bat) ez zuela parte hartuko Australiako txirrindularitzako munduko txapelketetan, arrazoi medikoengatik, eta txirrindulariak berak berretsi zuen.[6][7]

"Denek ez dute hainbesteko zortea. Jende gehiena iluntasunean geratzen da, inor ez da haietaz arduratzen, eta milaka hil egiten dira. Izugarria iruditzen zait", esan zuen Frantziako txirrindulariak duela gutxi egindako elkarrizketa batean. Hainbat sintoma izan ondoren, Frantziako Federazioak eskatuta, Munduko Txapelketen aurretik probak egin zituen eta garuneko isuri bat izan zuela jakin zuen.[2]

Urte bereko urrian, udan izandako garuneko isuria gaindituta, Frantziako txapeldun bikoitza hurrengo denboraldian B&B Hotels-KTM taldeko kide izateko prest agertu zen.[2]

Errepideko palmaresa aldatu

 
Cordon, Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetako erlojupeko saioan (15. postua)

2007

  • 1. postua, Txapelduna, Nazioen Junior kronoan

2010

  • 1. postua, Txapelduna, 23 urtez azpikoen Frantziako Kopan

2011

  • 1. postua, Txapelduna, 23 urtez azpikoen Frantziako Errepideko Txapelketan  
  • 1. postua, Txapelduna, 23 urtez beherakoen Frantziako erlojupeko txapelketan  
  • Itsas Charenteko Tourrean etapa baten irabazlea

2012

  • 1. postua, Txapelduna, Frantziako Kopan
  • 1. postua, Txapelduna, Loire Damasko Cholet-Pays-en
  • 1. postua, Txapelduna, Emakumezkoen Vienne Poitou-Charentes-en
  • 1. postua, Txapelduna, Plumelec-Morbihaneko Sari Handian

2013

  • 1. postua, Txapelduna, Bretainiako Tourrean
  • 1. postua, Txapelduna, Emakumezkoen Vienne Poitou-Charentes-en

2014

  • 1. postua, Txapelduna, Plumelec-Morbihaneko Sari Handian
  • 1. postua, Txapelduna, Emakumezkoen Vienne Poitou-Charentes-en
  • Bretainiako Tourreko etapa baten irabazlea
  • Frantziako Errepideko etapa baten irabazlea

2015

2016

  • 1. postua, Txapelduna, Frantziako erlojupeko Txapelketan 

2017

  • 1. postua, Txapelduna, Frantziako txapelduna erlojupeko Txapelketan  
  • 1. postua, Txapelduna, Nazioen Sari Nagusian
  • 1. postua, Txapelduna, Trévé Le Meneceko Sari Nagusian

2018

  • 1. postua, Txapelduna, Frantziako erlojupeko Txapelketan 
  • 1. postua, Txapelduna, Trévé Le Meneceko Sari Nagusian

2019

2020

2021

  • 1. postua, Txapelduna, Frantziako erlojupeko Txapelketan  

2022

  • 1. postua, Txapelduna,Frantziako Errepideko txapelketan  
  • 1. postua, Txapelduna, Frantziako erlojupeko txapelketan  
  • 1. postua, Txapelduna, Suède Vårgåradako Openean
  • Simac Ladies Tourreko etapa baten irabazlea

Pistako palmaresa aldatu

  • 2013
    • 1. postua, Txapelduna, Frantziako Taldekako jarraipeneko txapelketan  

Erreferentziak aldatu

  1. a b Audrey Cordon. london2012.com.
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Audrey Cordon-Ragot habla de su ictus: "Lo único que hay que hacer es recuperarse y luego empezar a entrenar"» ciclismoaldia.es 2022-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  3. Audrey Cordon
  4. Women's Individual Time Trial. london2012.com.
  5. Women's Road Race. london2012.com.
  6. (Gaztelaniaz) «Audrey Cordon Ragot sufrió un derrame cerebral esta semana» Ciclismo a Fondo (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Audrey Cordon-Ragot revela lo cerca que estuvo de la muerte» Ciclismo Internacional 2022-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).

Kanpo estekak aldatu