Katarzyna Niewiadoma
Katarzyna Niewiadoma (Limanowa, 1994ko Irailaren 29a) Poloniako txirrindulari profesionala da. Italiako Giroan[1], Frantziako Tourrean[2] eta Munduko Txapelketan[3] podiumera igo izan da.
Kirol ibilbidea
aldatuAmateur aroan ez zen nabarmendu. Rabo Liv taldearekin egin zuen debuta profesionaletan eta Boels Rental Ladies Tour lasterketan gazte onenaren saria irabazi zuen. Hori ikusita Eabobank taldeak fitxatu zuen.
2015ean Italiako Giroan bosgarren egin zuen eta gazterik onena izan zen. 23 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen eta Euskal Herrian emaitza bikainak lortu zituen, Emakumeen Euskal Bira irabazi[4] eta Durango-Durango Sarian bigarrena izan zen.
Azken urteetan puntako txirrindularia bihurtu da. 2020an Italiako Giroan bigarren egin zuen, 2021ean Munduko errepideko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen eta 2022an Frantziako Tourrean hirugarren egin zuen.
2023an Euskal Herriko Itzulian hirugarren postua lortu zuen[5]. Tourrean, gainera, azken etapan galdu zuen bigarren postua, segundo bat baino gutxiagogatik.
Canyon taldekoak dena ez du aldeko izan 2024an ere. Espainiako Vuelta utzi behar izan zuen, gaixo. Eta Olinpiar Jokoetan, eroriko baten ondorioz, ezin izan zen aritu garaipenaren lehian —zortzigarren amaitu zuen—. Tourrean, ordea, balantzari buelta eman dio; ez du etaparik irabazi, baina Alpe d'Huezen bere erritmoa aurkitzen asmatu zuen, eta maillot horia soinean mantendu zuen.[6]
Palmaresa
aldatu2014
2015
- Emakumeen Euskal Bira
- Europako 23 urtez azpiko errepideko txapelketa
- 2. Europako Errepideko Txapelketan
- 2. Poloniako erlojupeko txapelketa
- 2. Durango-Durango Saria
- 5. Italiako Giroa eta gazterik onena
2016
- Ronde van Gelderland
- Festival Elsy Jacobs (Luxenburgo), sailkapena eta etapa 1
- Trentino Alto Adige-Südtirol Giroa, sailkapena eta etapa 1
- Poloniako errepideko txapelketa
- Poloniako erlojupeko txapelketa
- Europako 23 urtez azpiko errepideko txapelketa
- Boels Rental Ladies Tour, 2 etapa
- 2. Europako errepideko txapelketa
2017
- The Women's Tour (Erresuma Batua), sailkapena eta etapa 1
2018
- Alfredo Binda-Comune di Cittiglio
- Ardècheko Itzulia, sailkapena eta etapa 1
2019
- Emakumezkoen Amstel Gold Race
- 2. The Women's Tour (Erresuma Batua), eta etapa 1
2020
- 2. Italiako Giroan
- 3. Europako errepideko txapelketan
2021
2022
- 3. Frantziako Tourrean
- 3. The Women's Tour (Erresuma Batua)
2023
2024
Proba nagusiak
aldatuItzuli Handia | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | 11. | 5. | 7. | 6. | 7. | 5. | 2. | — | — | |
Frantziako Tourra | 3. | ||||||||||
Espainiako Itzulia | |||||||||||
Munduko Txapelketa | UT. | 11. | 7. | 35. | 5. | 12. | 23. | 7. | 3. | 8. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Katarzyna Niewiadoma, la regularidad hecha ciclista - High Cycling. 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ (Ingelesez) m, a. (2022-08-02). «Tour de France Femmes: Katarzyna Niewiadoma finishes third!» PolandDaily24.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ (Ingelesez) updated, Patrick Fletcher last. (2021-09-25). «Niewiadoma: The world doesn't end if you don't win» cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ Berria. «Niewiadoma gaztearentzat Emakumeen Bira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ Berria. «Reusser garaile Itzulian, ezustean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ Garmendia, Aitor. (2024-08-19). «Emozioa, azkeneraino» Berria.