Zutitzearen disfuntzio

Zutitzearen disfuntzioa gizonaren zakila tente jarri eta mantentzeko zailtasuna eta ezintasun iraunkorra da, sarpena burutzea eragozten duena. Arrazoi fisiologikoak nahiz psikologikoak izan daitezke zutitzearen disfuntziorako; aldi berean, badira arrisku-faktoreak, hala nola tabakoa eta bestelako substantziak erretzea eta edari alkoholdunen kontsumoa. Adina zenbat eta handiagoa, arazoa maizago gertatzen dela ere egiaztatu da.

Zutitzearen disfuntzio
Deskribapena
Motadisfuntzio sexuala, reproductive system symptom (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaurologia, Psikiatria, Psikologia
sexologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakyohimbine (en) Itzuli, Papaberina, methyltestosterone (en) Itzuli, ginseng (en) Itzuli, sildenafil citrate (en) Itzuli, Sildenafilo, vardenafil (en) Itzuli eta tadalafil (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10F52.2 eta N48.4
GNS-9302.72 eta 607.84
DiseasesDB21555
MedlinePlus003164
eMedicine003164
MeSHD007172
Disease Ontology IDDOID:1875
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Lexikologia aldatu

Oso ohikoa da  inpotentzia  (latinetik: impotens, «ezina») terminologia erabiltzea harreman sexualekin erlazionaturiko arazoez hitz egiterako orduan; hala nola: desira sexual eza edo orgasmo arazoak definitzeko.  

Heziketa sexual eta sexologiako adituen ustez egokiagoa litzateke  disfuntzio erektil terminologia erabiltzea. Izan ere, ez du  ez kalifikaziorik, ez zailtasun hau pairatzen duen gizabanakoaren inguruko aurreiritzirik sorrarazten. Halere, gaur egun oraindik inpotentzia hitza gehiago erabiltzen da disfuntzio erektila beharrean.

Epidemiologia aldatu

Bere intzidentzia kalkulatzea zaila bada ere, kalkuluen bataz bestekoa  20-30 milioi kasuen ingurukoa dela onartzen da. Kasuen ezagutzaren igoera tratamenduen agerpenarekin azaldu zen, batez ere sildenafil zitratuarekin (Viagra) 1998.urtean.  

Nahiz eta segurtasun osoz esan daitekeen gizon orok jasan duela uneren batean zutitzea mantentzeko arazoren bat, disfuntzio erektil hau pairatzeko derrigorrezkoa da saiakeren %25etan zutitze ezintasuna izatea.

Beraz, hau kontutan izanik, ikerketen emaitzen arabera, gizonen %40ak jasaten du edo jasan ditu noizbait ezintasun honekin erlazionaturiko sintomaren bat.

Etiologia aldatu

Hauek dira zutitzearen disfuntzioa eragiten duten kausa nagusiak:

  • Farmakoak: alfa-2 adrenergikoen hartzaileen antagonistak, tiazudak, ISRS, beta blokeatzaileak, modulatzaile hormonalak eta 5α-erreductasaren inhibitzaileak.
  • Asaldura neurogenikoak: neuropatia diabetikoa, lobulo tenporaleko epilepsia, esklerosi multiplea, Parkinson gaixotasuna eta sistema multiplearen atrofia.
  • Peyronieren gaixotasuna.
  • Pelbisaren fraktura.
  • Hiperprolaktemia (prolaktinoma baten ondorioz).
  • Kausa psikologikoak: estresa, beldur eszenikoa, segurtasun falta, porrot egiteko beldurra, errudun sentimendua, eta asaldura mentalak.
  • Kirurgia (muturreko prostatektomia): kirurgiak batzuetan zutitzerako beharrezkoak diren egitura anatomikoak, nerbioak edo odol horniketa kaltetu dezake. Zutitzeko disfuntzioa prostatako minbiziaren tratamenduen albo-ondorioa izan daiteke. Bestetik kasu batzuetan iztai-hernia kirurgiarekin tratatzean disfuntzio erektila ere desagertzen dela ikusi da.
  • Zahartzea: 60 urteko gizonengan intzidentzia 40 urteko gizonengan baino 4 aldiz handiagoa da.  Gai honen inguruko hainbat gaizki ulertu daude: zahartzaroaren ondorioetako bat denbora gehiago behar dela da zutitze berri bat emateko orgasmo baten ostean. Honez gain, adinarekin  berotzeko, zutitzeko eta eiekulatzeko denbora gehiago behar da, eta honetan farmakoek ere eragin zuzena daukate. Halere, ez da patologiatzat hartzen.
  • Giltzurrunetako gutxiegitasuna.
  • Bizimodu ez-osasuntsua: erretzea adibidez arrisku faktore garrantzitsuenetariko bat da arterien estutzea eragiten baitu.
  • Kasu batzuetan zutitzeko disfuntzioa txirrindularitzarekin lotuta agertzen da, ekintza honek eragiten duen konpresioak arazo neurologiko eta baskularrak eragiten baititu.

Fisiopatologia aldatu

Zakilaren zutitzea 2 mekanismoen bitartez maneiatzen da:

  • Erekzio erreflexua: zakilaren erpina ukituz lortzen da. Nerbio periferikoak eta orno muinaren beheko zatiak erabiltzen ditu.
  • Erekzio psikogenikoa: estimulu erotikoen edota emozionalen bidez lortzen da. Garuneko sistema linbikoa erabiltzen du.

2 kasuetan akatsik gabeko nerbio-sistema beharrezkoa da guztizko zutitzea izateko.

Nerbio-sistemak zakilaren erpinean eragindako kitzikapena oxido nitrikoaren (NO) jariaketa bultzatzen du, zeina zakilan dagoen ehun zutitzaile nagusiaren muskulu leunaren erlaxazioa eragiten duen odol-fluxua handituz, ondoren zakila zutitzeko. Horrez gain, erekzio sistemaren garapen osasuntsua izateko testosteronaren maila egokiak eta kalterik gabeko hipofisia ezinbestekoak dira.

Laburbilduz, zutitzearen disfuntzioa hormonen eskasiagatik, nerbio-sistemaren asaldurengatik, odol-fluxuaren murrizketarengatik eta arazo psikologikoengatik gara daiteke.

Diagnostikoa aldatu

Kasu askotan diagnostikoa burutzeko pazientearen sintomak soilik hartzen dira kontuan. Beste kasu batzuetan, ordea, laborategi azterketak eta azterketa fisikoak burutzen dira disfuntzio erektila kausa larriagoek (adibidez hipogonadismoa edo prolaktinoma) eragiten duten jakiteko.

Diagnosia burutzeko lehen pausoa zutitzearen disfuntzioa fisiologikoa edo psikologikoa den bereiztea da. Ez-borondatezko zutitzeak gertatzen diren jakitea ezinbestekoa da disfuntzioa psikogenikoa den jakiteko. Guztizko erekzioak aldizka lortzea (adibidez pertsona lo dagoenean) asaldura psikogenoa denaren adierazgarri da, honek egitura fisikoen funtzionamendua egokia dela adierazten baitu. Pazieteak masturbazioa burutzeko gai izatea edo sexu harremanak edukitzean antsiedadea azaltzea ere disfuntzioa psikogenikoa denaren adierazle dira.

Bestale diabetes mellitusarekin lotuta dago disfuntzio hau, neuropatiaren kausa nagusienetakoa baita, beraz gaixotasun honen presentzia kontuan hartu behar da diagnostikoa burutzean.

Azkenik zutitzearen disfuntzioa osasun egoera txarrarekin lotuta dagoenez obesitatea, gaixotasun kardiobaskularrak eta gaixotasun kardiobaskularren arriskua handitzen duten faktoreak (erretzea, dislipemia, hipertentsioa eta alkoholismoa) kontuan hartu behar dira disfuntzio erektilaren diagnostikoa burutzeko.

Kasu batzuetan iztai-herniarik dagoen bilatzea diagnostikorako lagungarria izan daiteke, iztai-herniak ekintza sexualetan eragina izan eragina izan baitezake.

Sintomak alde batera utzita diagnostikoarentzako azterketa fisiokoan hainbat metodo erabiltzen dira:

Ultrasoinua aldatu

 
Zakilaren plano longitudinalean egindako ultrasoinu bidezko irudia.

Doppler  bidezko zakil ekografia erabilgarria izan daiteke zakila tente dagoenean aztertzeko. Kasu gehienetan zutitzearen ezintasunak zakilaren leize-gorputzetako odol fluxuan gertatutako aldaketekin dauka harremana, normalean gaixotasun arterial oklusibo batek eraginda. Arteria hauen oklusioa arteroesklerosiaren edo mekanismo benooklusiboaren ondorioz ematen da. Zakilaren zutitzea eragiteko 10-20 µg prostaglandina E1 injektatzen zaio pazienteari bere odol-fluxua 25-30 minutuz aztertuz, batzuetan fentolamina (2mg) ere gehitzen zaio. Hala ere, ukipenezko estimulazioak eta estimulazio bisualak emaitza hobeak lortzen dituzte. Farmako injektagarriekiko kontraindikaziorik balego autore batzuek sildenafil-aren erabilera (ahozko bidetik) gomendatzen dute, hala ere medikamentu honen eraginkortasuna ez dago guztiz frogatuta.

Doppler ekografiaren bidez azterketa burutu aurretik zakila B moduan aztertu behar da, tumoreak, plaka fibrotikoak, kaltzifikazioak edo hematomak detektatzeko eta baita leize-gorputzeko arteriek itxura bihurgunetsu edo arteromatosorik duten analizatzeko.

Hautatutako botikaren injekzioaren aurretik, fluxuaren patroia monofasikoa da, abiadura sitoliko baxuekin eta fluxu diastolikoaren faltarekin. Injekzioa jarri ostean, abiadura sistoliko eta diastolikoak handitzea, oklusio benosoarekin progresiboki jaistea eta zakila trinko jartzean hauek negatibo bihurtzea itxaroten da. >35 zm/seg-ko baloreek gaixotasun arterialen ez egotea adierazten dute. <25 zm/seg baloreek, berriz, insufizientzia arteriala. 25-35 zm/seg bitarteko baloreak zehaztugabeak dira ez direlako hain espezifikoak.

Lortutako datuak behatutako zutitzearen mailarekin erlazionatuta egon behar dira.

Beste metodo batzuk aldatu

Zakileko nerbioen funtzioa

Zakilean  behar bezain besteko nerbio sentikortasuna dagoen ikusteko erreflexu bulbocabernosoa erabiltzen da. Medikuak glandea zapaltzen du, honela uzkia uzkurtuko da funtzio nerbiosoa egokia bada.

Zakilaren gaueko tumeszentzia (TNP)

Normaltzat hartzen da gizon batek lo dagoenean bost edo sei zutitze bitartean izatea, batez ere REM (begien mugimendu azkarra) fasean. Hau gertatzen ez den kasuetan nerbioen funtzioarekin loturiko arazoren bat egon liteke edo zakilaren zeharreko odolaren banatzearekin.

Zakilaren biotesiometria

Bibrazio elektromagnetikoak erabiltzen dira glandearen sentsibilitatea eta funtzio nerbiosoa ebaluatzeko.

DICC

Abiadura eta presio jakin batetan likidoa bonbeatzen da zakilera, honela zutitzean leize-gorputzeko presio baskularraren neurketa ahabildetzen du.

Erresonantzia magnetiko bidezko angiografia (ARM)

Erresonantzia magnetikoaren antzekoa da. Odol basoen zehaztasun handiko irudiak sortzeko eremu magnetikoak eta erradio uhinak erabiltzen ditu.

Horretarako medikuak “kontraste agente” bat sar dezake pazientearen odol fluxuan. Honela ehun baskularrak beste ehunengandik desberdintzea errazagoa izango da eta anomaliak detekta daitezke.

Tratamentua aldatu

Tratamentua disfuntzioa eragiten duen kausaren araberakoa da. Kausa psikologikoa bada terapia psikologikoa ala sexuarekin erlazionatutako estresa edota antsietatea murrizteko teknikak erabil daitezke. Aho bidezko botikak eta zakileko injekzioak tratamendu eraginkorrak dira harreman sexualak izan aurretik. Hala ere, arazo fisiologikoa konpon dezakeena berreraikin baskularreko kirurgia da.

Medikamentuak aldatu

Aho bidezkoa medikamentuak (Viagra,Levitra,Cialis) eta injekzioak (papaverina, fentolamina, prostaglandina E1) erabiltzen dira zutitzearen disfuntzioa tratatzeko. Halaber, alprostadil izeneko supositorio bat existitzen da uretran sartzen dena. Behin uretran txertatuta, zutitzea 10 minututan gerta daiteke eta ordu bat iraun dezake.

Zakileko disfuntzioa sendatzeko botikak priapismo deituriko albo ondorioa sor dezake, zeinetan estimulazio bukatu ostean zakila zutik mantentzen den.

Testosterona aldatu

Testosterona maila baxuko gizonek disfuntzio erektilerako probabilitate handiagoa daukate, beraz, testosterona hartzeak zutitzea mantentzen lagun dezake. Bigarren motako diabetesa daukatenek testosterona maila baxuagoa eduki dezaketenez, zailtasun hau edukitzeko aukera hirukoitza dute.

Zakil ponpa aldatu

Zakil ponpa, presio negatiboaren bidez zakilera odol gehiago ekartzen duen tresna da. Erlazio sexualen aurretik erabil daiteke baina gehiegi erabiliz gero, zakilaren luzatzea sor lezake. Albo ondorioetako bat masturbaziorako onurak ekartzea da, bibrazioak erabiltzen baititu tresna honek sarritan.

Kirurgia aldatu

Azken aukera bezala erabiltzen da aurreko tratamentuak huts egin dutenean. Ohikoena protesien ezarpena da, zeina zakilean barilla artifizialen txertaketan oinarritzen den. Batzuen aburuz, berreraikin baskularreko kirurgiak aukera eraginkorrak dira pertsona batzuentzat.

Medikuntza alternatiboa aldatu

Elikagaien eta Medikamentuen Administrazioak (FDA) ez du gomendatzen terapia alternatiboak erabiltzea zakilaren disfuntzioa tratatzeko. Badaude “viagra naturalak” baina ez da existitzen horien eraginkortasuna baieztatzen duen entsegu klinikorik ezta ikerketa zientifikorik ere.

Prebentzioa aldatu

Prebentzio bide nagusiena arteria eta zainei dagokien bizi ohiturak aldatzea da:

  • Ez erre
  • Alkohol kontsumoa murriztu
  • Gantz gutxiko dieta jarraitu
  • Ariketa fisikoa egin
  • Erlaxatzen ikasi.

Aditu askoren hitzetan, prebentzio modurik eraginkorrena erlazio sexualak maiztasun handiagoz mantentzea da. Ez du zertan bikote finko batekin izan behar, baina gomendagarriena da; konfiantza maila altuagoa delako eta gaixotasun infekziosoak ekiditeko probabilitatea handiagoa izango baita.

Halere, hiru hilabeteren ostean zailtasunak jarraituz gero inolako alkohol, tabako, beste drogarik eta egoera estresanterik bizi izan gabe, urologoarena joatea beharrezkoa kontsidera daiteke.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu