Supositorio

Medikamentu solidoa, oro har forma koniko nahiz obalatua izaten duena eta ondestetik edo baginatik gorputzeratzen dena

Supositorioak ondeste-bidetik ematera zuzenduta dauden dosifikazio forma solidoak dira. Itxura eta tamaina aldakorra dute eta bere pisua 1-3 g artekoa da. Printzipio aktiboa eszipiente base batean formulatuta egongo da, ondestean urtu edo disolbatzeko gai izango dena. Eragin sistemikoak, lokalak edo mekanikoak ditu.

Glizerinazko supositorioak.

Abantailak eta desabantailakAldatu

AbantailakAldatu

  • Gaizki onartzen diren farmako batzuk emateko aproposak
  • Asaldura gastrikoak sortzen dituzten farmakoentzako (goragalea)...
  • Zapore desatseginaren ondorioz bere administrazioa zaila egiten denean erabili daitezke
  • Farmakoaren gibeleko lehen iragaite efektua neurri batean saihestea (bioerabilgarritasuna handitzen da)
  • Irensteko arazoak dituzten gaixoak, umeak eta zaharrak
  • Digestio-urinetan degradatzen diren farmakoentzako

DesabantailakAldatu

  • Onarpen txarra helduen aldetik
  • Xurgapen geldoa eta ez osoa batzuetan
  • Aldakortasun intra eta interindibidual handia
  • Eskala handian prestatzeko zailtasunak

MotakAldatu

Helburu terapeutikoaren arabera 3 motatakoak bereizten dira.

Efektu mekanikoaAldatu

Efektu libragarrirako/laxanterako erabiltzen dira. Ez dute printzipio aktiborik eta eszipiente hidrofiloak erabiltzen dira, glizerogelatina adibidez. Gizerogelatinak ura erakartzen du supositorioa dagoen gunera, eta ur honek ondestea beteta dagoenaren sentsazioa eragiten du efektu libragarria sortuz.

Efektu lokalaAldatu

Farmakoaren askapen geldoa izatea nahi da. Hau da, farmakoa pixkanaka askatu behar da, eragin iraunkorra lortzeko eta xurgapen sistemikorik ez emateko. Hau lortzeko supositorioaren konposaketan eszipiente oliotsuak erabili behar dira. Adibidez: Hemorroideen tratamendurako edo parasitoen aurkakoak.

Efektu sistemikoaAldatu

Printzipio aktiboaren xurgapena odol zirkulaziora ematen da. Eszipiente hidrofilo zein oliotsuak erabiltzen dira. Printzipio aktiboak: Antiasmatikoak, anti-reumatikoak, analgesikoak

EszipienteakAldatu

Hidrosolugarriak zein liposolugarriak dira.

 
Eszipiente liposolugarriak.

Ezaugarri orokorrak:

  • Inerteak izatea (laxanteak izan ezik)
  • Ondesteko mukosak ondo toleratzea
  • Kanpo-faktoreekiko egonkorrak
  • Farmakoekin bateragarriak eta egonkorrak
  • Ezaugarri organoleptiko egokiak

Ezaugarri espezifikoak:

  • Urtze-puntua < 37°C izan behar da (oinarri koipetsuentzat).
  • Solidifikatze-tarte txikia: solidifikazio azkarra eta homogeneoa edukitzea (oinarri koipetsuentzat)
  • Disoluzio denbora laburra (oinarri hidrofiloentzat)
  • Biskositate egokia izan behar dute itsaspen ezaugarriak aurkezteko
  • Printzipio aktiboaren askapen azkarra eta osoa. Ondestean, disolbatu /dispertsatu.
  • Trinkotasun egokia ingurune eta klima ezberdinetan
  • Uzkurgarritasun egokia izan behar dute moldeetatik ondo ateratzeko

Eszipiente hidrosolugarriakAldatu

  • Glizerogelatina (%70 glizerina, %30 gelatina): Nahiko narritagarriak direnez, gutxitan erabiltzen dira. Eragin libragarria dute peristaltismoa bultzatzen dutelako eta mikroorganismoentzako kontserbatzaileak behar dituzte.
  • Polietilenglikolak: Pisu molekular desberdinetako PEGek konbinatuz gogortasun eta askapen abiadura ezberdinak lortzen dira.

Eszipiente liposolugarriakAldatu

  • Kakao-gurina: Theobroma cacao-ren hazietatik lortutako gantza da. Triglizerigo nahasketa batez osaturik dago.
  • Olio hidrogenatuak: kolore zuria eta ehundura egokia dute. 9-17 C atomoko olio begetalen hidrogenizaziotik lortzen dira. Ezaugarri desberdinak dituzten olio hidrogenatuak lortzen dira, baina orokorrean fusio tenperatura 33.37 ºC bitartekoa da. Ahalmen emultsionatzailea du eta ez dira oxidatzen. Bainera berehala solidotzen dira eta uzkurtzeko gaitasuna handia dute. Urtuta daudenean bere biskositatea oso txikia izaten da, ondorioz farmakoaren esekitzea gertatu daiteke. Hau ekiditeko biskositzaileak gehitzen dira biskositatea handitzeko.
  • Eszipiente liposolugarri sintetikoak
    • Witepsol (H, W, E, S motak)
    • Estearinum (A, B motak)
    • Massupol®, Suppocire

Farmakoaren askapena supositorioetatikAldatu

Supositorietan dagoen farmakoaren askapenean eragiten duten faktoreak xurgapen gastrointestinalean eragiten duten berdinak dira:

Supositorioen eszipienteen kontrolakAldatu

Saio fisikoakAldatu

  1. Urtze-tartea (32-44ºC): Liposolugarrien kasuan 37ºC edo baxuagoa da. Supositorioa ur beroan jartzen da eta urtzen hasten denetik urtu arte gertatzen den tenperatura aldaketa neurtzen da.
  2. Solidotze-tartea: oso garrantzitsua da. Ez da komeni urtze puntutik asko urruntzea, 10 ºC-ko tartea izatea komeni da.
  3. Gogortasuna: penetrometroa deritzon tresna baten bidez neurtzen da. Tresna honetara basea isurtzen da eta solidotu arte itxoiten da. Behin solidotu dela, konoa altza eta botoi bat zapaltzen da konoa erortzen utziz. Konoak basearen kontra joko du eta zenbateko barneraketa izan duen neurtuko du. Saioa 25 ± 0,5 ºC-tara egiten da eta hiru lagin neurtzen dira.
  4. Biskositatea
  5. Dentsitatea: homogeneoa izatea garrantzitsua da, banaketa bolumetrikoa egiten delako (orearen banaketa bolumetrikoa)
  6. Uzkurtze bolumetrikoa (masaren bolumen diferentzia urtuta edo 20ºC-tara)

Saio kimikoakAldatu

Olio Hidrogenatuentzat

  • Azidotasun-indizea: KOH mg/eszipiente g (0 edo ahalik eta txikien; mukosa narritatu): gantz azido askeak daudenez neutralizatu egin behar da. izan ere, gantz azido hauek mukosa narritatu eta bestelako konposatuekin erreakzionatzen dute. Beraz, eszipiente gramo batetan dauden gantz azido askeak neutralizatzeko behar diren KOH mg-ak kalkulatzen dira.
  • Iodo-indizea: I g/100g gantz: 100 g gantzekin erreakzionatzen duten iodo gramoak. Txikia izatea komeni da.
  • Hidroxilo zenbakia: mono eta diglizerido kopurua (hidrofilia eta gogertzeko abiadura): basearen 100 g-ra gehitu daitezkeen ur gramoak. Ura hartzeko duen gaitasuna neurtzen da. Apalagoa izango da hidrogenatu dispertsagarrietan baino. Komenigarria da printzipio aktiboa hidrosolugarria izatea base lipido batean sartu nahi dugunean.


Polietilenglikolentzat:

Etilenglikol eta dietilenglikola ez daudela ziurtatu behar da, toxikoak baitira.

PrestaketaAldatu

Prestaketarako bi modu daude: Fusioz, oinarri oliotsua dutenak eta trinkotze prozesu baten bidez.

 
Fusioz prestatutako supositorioa

Fusioz prestatutako supositorioaAldatu

Eszipientea urtzen da eta bertara haustuta dagoen farmakoa gehitzen da disolbatuta, emultsioan edo esekita (desplazamendu faktorea kalkulatu!) Nahastea pixka bat solidotu arte irabiatzen da eta jarraian moldeetara gehitzen da. Hozten uzten da eta moldeetatik ateratzen dira.

  1. Eszipientea urtu
  2. Haustuta dagoen farmakoa gehitu (disolbatuta, emultsioan edo esekita)
  3. Pixka bat solidotu arte irabiatu
  4. Moldeetara gehitu
  5. Hoztu eta moldeetatik atera

Ontziratu: zelulosa azetatoa, polibinil kloruroa (PVC), geruza metaloplastikoak

Trinkotze prozesuaren bidezAldatu

Printzipio aktiboa eta basea birrindu ondoren nahastu egiten da bikortatu bat sortuz. Hau zapaldu egiten da eta komprimatu. Trinkotze ekipo bereziak daude.


Hiru baldintza bete behar dituzte: Urtze-puntua ondo ezagutzea, biltegiratze tenperatura egokia ondo ezagutzea eta moldeetara botatzeko eta hortik ateratzeko momentu egokienak.

KontrolakAldatu

 
Supositorio bat.

Ezaugarri organoleptikoakAldatu

  • Aspektu homogeneoa
    • Gainazala: laua, distiratsua, uniformea, arrailik gabeak
    • Barrutik: supositorioa bitan moztu (longitudinalki edo zeharka): aglomeraturik edo printzipio aktiboaren prezipitaziorik ez

Printzipio aktiboaren edukiaAldatu

  • 10 edo 20 supositorioen nahasketak
  • Farmako kontzentrazio aldaketak neurtu

Masa uniformetasunaAldatu

  • 20 supositorio
  • 2 supositorioen batezbesteko pisua ± %5-tik kanpo
  • Bat ere ± %10-tik kanpo

Eduki uniformetasunaAldatu

  • B saioa
    • Printzipio aktiboaren edukia <2 mg edo pisuaren <%2 denean
    • 10 unitate
    • Betetzen du:
      • Banakako eduki bat egon daiteke batezbestekoaren %85-115-tik kanpo
      • Bat ere ez %75-125-tik kanpo

Fusio puntua/Fusio tarteaAldatu

Lagina espiral forma duen ontzi batean jarri, ur beroko atorra bero-emaile batez inguratuta.

Apurketarekiko erresistentziaAldatu

  • Supositorioen apurketarekiko erresistentzia determinatzen du, apurtzeko erabili behar den pisuaren arabera.
  • Eszipiente oliotsuentzat
  • Prozedura:
  1. 10 supositorio, 25ºC
  2. Supositorioa bertikalki jarri oinarrien artean
  3. Goikaldean 200g-ko diska bat gehitu.
  4. Min bat itxaron eta beste diska bat gehitu
  5. Errepikatu apurtzen den arte
  6. Erabilitako disken pisua batu

Biguntze denboraAldatu

Base liposolugarria duen supositorioetan egiten da. Hodi batean supositorioa jartzen da eta 36,5 ± 0,5 ºC-ko tenperatutan bainu batean jartzen da. Hagatxo bat sartzen da eta biguntzen doan heinean hagatxoa beheraka joango da. Zenbat denbora behar duen hondoa ukitzeko neurtzen da.

DisgregazioaAldatu

Disoluzioa egiten bada ez da beharrezkoa. Zilindro baten goian eta behean plaka metalikoak jartzen dira. Bi plaken artean supositorioa jarri eta baino batean sartu 36-37 ºC eta 4 L urekin. 10 minuturo 180º-ko buelta ematen dugu. Konprobatu egin behar da supositorioa guztiz disgregatu denean ea zulotiko ateratzen den. Onargarria izateko 3 unitate neurtu behar dira eta bat ere ez ezin da pasa 30 minututik (liposolugarrien kasuan) edo 60 minututik (hidrosolugarrien kasuan).

Disoluzio saioakAldatu

Europar Farmakopeako ekipoa (fluxu jarraituko zelulak)

  • 37ºC. Laginak hartu T jakinetara
  • Supositorioa ganbara moduko batean sartzen da eta pieza osoa 37ºC-tako bainuan sartu. Fluxu konstante bat pasatzen da ganbaratik denbora tarte jakinean. Laginak hartu eta farmako kontzentrazioak neurtu.

Kanpo estekakAldatu