Sexu hezkuntza

Heziketa sexual» orritik birbideratua)

Sexu hezkuntza giza sexualitateari buruzko informazioaren zabaltzeko aktibitate multzoari deitzen zaio. Multzo honetan eduki asko sartzen dira: ugalketarekin lotutako informazioak, sexu-joera inguruko informazioak, harreman sexualei buruzkoak, biologiari buruzko datuak, familia-planifikazioari buruzkoak, antisorgailuen metodoak, sexu eskubideak, genero ikerketak eta beste asko. Helburu nagusia sexu-osasuna zabaltzea eta orokortzea da: "Oso baliagarria da bakoitzaren burua ezagutzeko, besteak ezagutzeko, bakoitzaren bizipenak ulertzeko eta gorputza onartzeko. Baita besteak onartzeko eta haiek gurekiko dituzten desberdintasunak ulertzeko ere".[1] Tradizionalki haurrei eta gazteei zuzendu zaie baina adin guztietan egokia izan daiteke.

«Eta bilaua jarraitzen du jazarten». —XX. mende hasierako postal honetan garaiko emakumeen nahi gabe haurdun gelditzeko kezka ageria da.

Definizioa eta ezaugarriak aldatu

 
Buenos Airesko Obelisko ospetsua kondoi batez estalia.

Sexu hezkuntza alde biologikoen azterketak garrantzi handia du. Nolabait, gizaki berri bat nola sortzen den prozesuaren ezaugarriak ezagutaraztea behar-beharrezkoa da:

Gai hauekin lotuta ere beste arlo biologikoak daude:

Giza-sexualitatea ikuspuntu horietatik, zientzia eta legearen ikuspuntutik definitzea interesgarri eta beharrezkoa da baina, sexu hezkuntzaren ikuspuntutik ez da nahikoa. Informazio horiekin ez ziren pertsonen arteko harremanen mamia aztertuko eta hori guztia garrantzitsua da. Pertsona bere osotasunean garatzeko besteekiko harremanetan oinarritu behar da eta harreman horietako asko sexuan oinarritzen dira. Komunikazioa, espontaneotasuna, errespetoa, estimua, adiskidetasuna... beharrezkoak dira pertsonaren autoestimurako eta, halaber, osasunerako.

Gizakiaren sexualitatea, bestetik, oso konplexu eta heterogeneoa da. Sexuaren inguruko giza jarrerak sexu-pultsioei erantzutea bilatzen du, plazerra lortu nahi du, harreman intimoak bilatzen ditu. Zentzu horretan adin guztiekin dago lotuta, haurtzarotik zahartzarora.

Sexu hezkuntza garatzeko esparruak aldatu

 
Sexu hezkuntza unibertsitateko gela batean.

Sexualitatea konplexua denez ikasteko esparruak ere ugariak dira:

  • Familia: hasierako esparrua da baina hor tabuak eta lotsak muga gaindiezinak dira askotan. Garrantzi handia du hala ere.
  • Eskola: ohikoa izan da sexu hezkuntzaren esparru nagusia eskolan kokatzea. Horrela izatea ez da egokia: eskola beste informazio iturri izan beharko litzateke baina ez bakarra.
  • Lagunak: urtetan hori izan da informazio iturri nagusia eta, neurri handi batean, jarraitzen du izaten.
  • Hedabideak: mendebaldean hedabide askotan oso modan egon dira eta daude sexuaren inguruko saioak. Izan ere, esparru honetan Internet garrantzi handia hartzen ari da; ondorioz ere, pornografiaren eragina handitu da eta horrek arazo berriak planteatzen ditu.

Sexu hezkuntza munduan aldatu

 
HIESaren aurka borrokatzeko McLeod Ganj klinika, Himachal Pradesh, Indian, 2010.

Normala denez herrialde guztietan sexu hezkuntzaren garapena edo erabilera ezin da berdina izan. Aurreiritziak, erlijioa, gizartearen ohiturak, emakumearen egoera eta beste baldintza askok hezkuntza horren garapena mugatu egiten du. Adibidez, Afrikako herrialdetan, musulman herrialdetan, Errusian... homosexualitatea ez dago onartuta eta, ondorioz, arlo horien irakaskuntza oso baldintzatuta dago. Erlijioa baldin handia izaten da; urrutira joan gabe, Euskal Herrian, familia askok ez du onartzen hezkuntza hori eskoletan ematea. Opus Deiko eskoletan, sexuen araberako diskriminazioarekin batera, antisorgailuen eta abortuaren inguruko ezagupenak baztertuta daude...

Planetaren hegoaldean, orokorrean, antisorgailuaren zabalpena mugatuta dago eta, ondorioz, populazio handitze larria izaten dute. Afrikako herri batzuetan ere emakumeen genitalen mutilazioa oso zabalduta dago, dituen ondorio larri guztiekin.

Beraz, sexu hezkuntzak beti baldintza eta muga horiekin borrokatu behar du.

Sexu aktibitateak aldatu

 
Zirriak pertsona batek beste bati egiten dizkion ukituak.

Masturbazioa aldatu

Masturbazioa gozamen sexuala edo orgasmoa lortzeko organo sexualak kitzikatzea da[2], normalean sarketatik kanpo edo horren aurrekari bezala. Estimulazioa lortzeko erabili daitezke eskuak, behatzak, eguneroko objektuak, sexu-jostailuak (adibidez, dildo bat) edo horien arteko konbinazio bat. Masturbazioa norbere organoak kitzikatzea izan ohi da gehienetan, nahiz eta bikote barruan batak bestearenak kitzikatzea ere izan daitekeen.

Zirriak aldatu

Zirria beste pertsona baten gorputzari eginiko ukitu estu eta leuna da, inolako koito edo sarpenetara heldu gabe egiten dena. Abantailatzat du sexu bidezko gaixotasunak kutsatzea saihesten dela sexu praktika honen bidez; eta, antisorgailurik gabe ere, nahi gabeko haurdunaldiaren arriskua oso txikia dela.

Aho sexu aldatu

Aho sexua ahoa, mihia, hortzak edo eztarriaren erabileraren bitartez bikotekidearen organo sexualak kitzikatzean datzan sexu harremana da[3]. Mota askotako aho-harremanak daude: cunnilingus emakume bati egindakoa bada, felazio eta irrumatio gizon bati egindakoa bada. Anilingus uzkiaren akuilatze sexuala da[4]. Gorputzaren beste zatiren aho-akuilatzea (adibidez musuak edota miazkadak) normalean ez dira aho-sexutzat jotzen. Aho-sexua harreman sexual osoa izan daiteke baina baita sexu aurreko aurrekaria edota sexu ondoko jolasa ere.

Sarpen aldatu

Sarpena edo koitoa sexu harreman batean zehar gizonaren zakila beste pertsona baten gorputzean sartzea da. Sarpen mota ohikoena bikote heterosexualetan zakila emakumearen baginan sartzea da, baina uzkian (uzki-koitoa) edo ahoan (felazioa) ere egin daiteke. Koitoa pertsonen arteko lotura fisikoaz gainera, sexu harremana burutzen duen ekintza da, eta pertsonen arteko amodioaren adierazgarri izaten da. Pertsona batek beste pertsona bati egindako ekintza mingarria ere izan daiteke: gizon batek emakume bat bortxatu duenean, kasu.

Parafiliak aldatu

Parafilia normaltzat edo ohikotzat jotzen ez diren praktikak eta praktika horietarako gogoa izendatzeko erabiltzen den izen generikoa da. Gehienetan, koitoarekin edo beste sexu praktikekin loturiko beste praktika bat da (adibidez, janariarekin egindako sexu-jolasak, praktika sexualak pertsona iletsuekin egitean, hondamen edo istripu bat gertatzean sexu praktikak egitea, ...). Perbertsio termino gutxiesgarria ere erabiltzen da parafilia izendatzeko.

Sexu Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldatu

 
Sexu hezkuntza helduentzako.

1997an, Espainiako Valentzian, XIII. Sexologia Nazioarteko Batzarra egin zen eta bertan Sexu Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala formulatu zen. Bi urte geroago, 1999ko abuztuaren 26an, Hong Kongen, 140. Sexologia Mundu Batzarra egin zen eta bertako Asanblada Orokorrean proposamena berriz ikusia izan zen eta, azkenik Sexologiaren Mundu Elkarteak (WAS) aprobatu zuen.[5]

Sexu eskubideak
  • Sexu askatasunaren eskubidea
  • Sexu autonomia, sexu osotasunaren eta sexu gorputzaren seguritatearen eskubidea
  • Sexu pribatutasunaren eskubidea
  • Sexu berdintasunaren eskubidea (sexu gogo-berdintasun)
  • Sexu gozamenaren eskubidea
  • Sexu adierazpen emozionalaren eskubidea
  • Sexu elkartze librearen eskubidea
  • Ugalketari buruzko erabakiak era libre eta arduratsu hartzeko eskubidea
  • Informazio zientifikoan oinarritutako informazioa jasotzeko eskubidea
  • Sexu hezkuntza orokorra jasotzeko eskubidea
  • Sexu osasunaren gaineko arreta klinikoa izateko eskubidea
Sexualitatea eta sexu alderdiak

Sexualitate sexu alderdiekin bakarrik lotzeko joera aurreiritzi kaltegarria da eta, zoritxarrez, askotan ematen da. Sexu alderdiak garrantzitsuak badira ere, sexualitatearen esparru bat besterik ez da. Ohikoa da baita sexualitatea bakarrik sarpenarekin era ernalketarekin lotzea ere. Ondorioz, guraso askok ez dute haien seme-alabek sexu hezkuntzan eskoletan jaso izatea. Halaber, aurreiritzi horiekin sexualitatearen aberastasuna murriztu eta mugatu egiten da.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. (Ingelesez) «Your Guide to Masturbation» WebMD (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  3. Franklin, Jacqueline. (2001). The Ultimate Kiss: Oral Lovemaking, A Sensual Guide for Couples. Los Angeles: Media Press ISBN 0-917181-17-4..
  4. Adams, James N.. (1990). The Latin Sexual Vocabulary. Johns Hopkins ISBN 0-8018-2968-2..
  5. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu