Zeelanda (nederlanderaz Zeeland entzun) Herbehereetako hego-mendebaldeko probintzia da, Scheldt eta Maas ibaien deltek osatua, Belgikako mugatik hurbil. 2.934 kilometro koadroko eremua du eta 2015eko urtarrilaren 1ean 380.726 biztanle zituen[1]. Hiriburua Middelburg da.

Zeelanda
 Herbehereak
Ereserkia
Zeeuws volkslied (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Herbehereak
ISO 3166-2NL-ZE
HiriburuaMiddelburg
King's or Queen's Commissioner (en) ItzuliHan Polman (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak51°34′00″N 3°45′00″E / 51.5667°N 3.75°E / 51.5667; 3.75
Azaleradenetara 2.934 km²
ura 1.146 km²
MugakideakHego Holanda, Ipar Brabante, Ekialdeko Flandria, Mendebaldeko Flandria eta Anberesko probintzia
Demografia
Biztanleria386.707 (2022ko urtarrilaren 1a)
5.981 (2015)
Dentsitatea130 bizt/km²
Informazio gehigarria
Erreginaren mandatariaHan Polman
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaK
www.zeeland.nl

Zeelanda Berriari izena eman dio.

Historia aldatu

1299 arte Holanda eta Flandriako kondeen artean banatua izan zen; urte horretan Holandako kondeak bateratu zuen. Hortik aurrera Holandaren esku egon zen. 1432an, Filipe Onbera Borgoinako dukeak zituen Herbehereetako jabetzen barnera igaro zen. 1477an, Maria Borgoinakoa eta Maximiliano I.aren Habsburgoen esku geratu zen.

Laurogei Urteko Gerran Utrechteko Batasunaren barnean zegoen, eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren parte izan zen. Frantziaren okupazioaren ondoren, 1815ean Herbehereetako Erresumaren probintzia bilakatu zen. 1953ko

1953ko Ipar Itsasoko uholdeak 1.835 pertsona hil zituen Herbehereetan (bereziki Zeelandan), eta 150.000 hektareako eremua urperatu zuen; horren ostean Delta plana (nederlanderaz: Deltawerken) abiarazi zen[2], eskualdea itsasotik babesteko.

Geografia aldatu

Probintzia ia osorik irlaz osatua dago, eta hortik Zeeland izena (euskaraz: «Itsasoko Lurra»). Azaleraren gehiena, berez, ura da. Lurraren gehiengoa itsas-mailaren azpitik dago, eta gizakiak eraikitako dike sistemari esker bizi daiteke bertan. Irla kopuru handi batez osatua egon arren, gaur egun tunel eta zubiz irla guztiak loturik daude. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Udalerriak aldatu

Borsele 22.643
Goes 36.643
Hulst 27.855
Kapelle 12.423
Middelburg 48.019
Noord-Beveland 7.408
Reimerswaal 21.450
 
Schouwen-Duiveland 34.131
Sluis 24.093
Terneuzen 54.892
Tholen 25.410
Veere 21.932
Vlissingen 44.608

Erreferentziak aldatu

  1. Regionale kerncijfers Nederland. statline.cbs.nl (Noiz kontsultatua: 2016-03-21).
  2. Las obras del Plan Delta deltawerken.com

Kanpo estekak aldatu