GR 21
- Artikulu hau Iruñea eta Loiolako santutegiaren arteko ibilbideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Inaziotar bidea».
GR 21 edo Ignazio Bidea Nafarroa Garaiko Iruñea hiriburutik Gipuzkoako Loiolako santutegira doan ibilbide luzea da.
Berez, 1512. urtean, Nafarroako konkista garaian, San Ignazio Loiolakoa Iruñeko harresien aurrean zauritu eta Loiolako bere jaiotetxera eramateko burutu zuten ibilaldia birsortzen du.
Bestalde, Iruñean San Ignazio Loiolakoaren lagun mina izan zen San Frantzisko Xabierkoarekin zerikusia duen Xabierraldiaren ibilbidearekin bat egiten du. Hau, Iruñean hasi eta Xabierko gazteluan amaitzen delarik.
Ibilbidea
aldatuHonako ibilbidea jarraitzen du:
Iruñea - Berriozar - Oteitza - Aizkorbe - Irurtzun - Bi Haizpeak - Latasa - Mugiro - Lekunberri - Baraibar - Errazkin - Betelu - Uztegi - Azkarate - Zarateko mendatea (Nafarroa eta Gipuzkoako muga) - Bedaio - Altzo - Albiztur - Bidegoian - Beizama - Azpeitia - Loiolako santutegia
Ikus, gainera
aldatu- Inaziotar bidea: Azpeitiko Loiolako Santutegiaren eta Manresako San Ignazioren leizearen artekoa.