Beti oporretan Harkaitz Canok 2015ean kaleratutako ipuin bilduma da, Susa argitaletxearen eskutik. Ipuin guztiak asteburu luze batean edo opor garaian gertatzen dira eta hortik datorkio izenburua. Xabier Montoiak 1995ean disko bat argitaratu zuen Beti oporretan izenburuarekin eta izenburu bera liburuan erabiltzeko baimena eskatu zion Canok Montoiari[1].

Beti oporretan
Datuak
Idazlea (2015)
GeneroaIpuin bilduma
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaNarratiba 114
Orrialdeak203
ISBN978-84-92468-79-9

Hamalau ipuinek osatzen dute bilduma:[2]

  • Arrokarik altuena
  • Igerilekua
  • Ospakizuna
  • Sapore di sale
  • Maiatzaren 1eko zubia
  • Erreka
  • Boeing 767
  • Suedia ez da dirudiena
  • Safaria
  • Ikea Crufixion
  • Danubio mekanikoa
  • Etxeko giltzak
  • Belaontzia
  • Izar ozenak

Itzulpenak

aldatu

Canok berak egin du ipuin bildumaren gaztelaniazko bertsioa, 2017an Seix Barralek argitaratua El turista perpetuo izenburuarekin.[3]

Audioliburua

aldatu

2025eko apirilean EITBk Guau plataforman obraren audioliburua txertatu zuen. Guztira 5 orduko iraupeneko audioa da, Joxefelipe Auzmendik lokutatuta, Iñaki Beraetxek zuzenduta eta OnTime ekoiztetxeak ekoitzita.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Hamalau ipuin bildu ditu Harkaitz Cano idazleak ‘Beti oporretan’ (Susa) izeneko ipuin-liburuan» Deia (Noiz kontsultatua: 2017-10-27).
  2. Beti oporretan. (Noiz kontsultatua: 2017-10-27).
  3. El turista perpetuo nuevo trabajo del escritor vasco Harkaitz Cano. (Noiz kontsultatua: 2017-10-27).
  4. «Beti oporretan» guau.eus (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).

Kanpo estekak

aldatu