Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2012

Kalitatearen hamabostaldia aldatu

Kaixo! Zelan doa dena? Beno, batzuek jakingo duzuen bezala Wikilari batzuk hor ari gara buru-belarri Elhuyarrek jarritako lanarekin, Lur entziklopedia wikiratzeko prozesuan. Milaka artikulu dira eta egia esan artikulu onak ekarriko ditugu, batez ere biografien atalean, nahiko motz geundela honekin. Lan hau 3 aste barru bukatuko da eta ondo egongo da urte bukaeran 120.000 artikulutik gertu egotea. Urte honetan gure wikipedia bikoiztuko dugu!

Hala ere milaka artikulu hauek gehitu izanak eta azken bi hilabetetan hainbat wikilarik wikipediari kasu gutxiago egin izanak, desorden pixka bat sortuko duelakoan nago. Artikulu asko egongo dira kategorizazio arraroekin. Kategoria batzuetan 100ka artikulu berri izango ditugu (adibidez Euskal Herriko margolariak). Horregatik kalitatearen hamabostaldi bat egitea proposatzen dut, lana txukundu, artikulu laburrenak osatu, wikitze lanekin jarraitu, kategorizazioak ondo egin, irudiak jarri, interwikiak ondo txukundu, zuzenketak egin, gure botak lan ta lan jarri... guzti hori.

Zer iruditzen? Zer egin daiteke? Egingo dugu orrialdetxo bat eta lan horiek zehaztu? -Theklan ·   ·   12:47, 9 Abendua 2011 (UTC)

Ideia ona. Urte berria hasteko ekimen polita. Orraztutako artikuluak orrialde batean (edo kategoria jakin batean, agian lizentzia betetzeko txantiloi batek sortua) agertzen badira, askoz errazago. --Marklar 13:13, 9 Abendua 2011 (UTC)
Zuek aipatu bezala ongi legoke orrialde hori sortu, bertan artikulu horien zerrenda idatzi eta oraindik wikituak ez daudelako ohar moduan txantiloiren bat jartzea, kategorizatzen eta wikitzen dihoazten einean txantiloi hori kendu eta zerrendatik ere pasaportea eman eta kentzea. Honela orden antolatu batetan wikituz eta txukunduz. Bestalde, eguberri eta urte amaiera opari ona izango da Euskal Wikipedia 120.000 artikuluetan ikustea (gainera kalitatea eta sakontasunean hobetuz): Zorionak. -Euskalduna 14:55, 2011ko abenduaren 9a (UTC)
Ez nintzen ari etorriko diren horiek wikitzeaz (horretan ari gara orain) baizik eta orokorrean etxe osoa txukuntzeaz. Kalitatea ere beharko dugu, artikulu hobeak sortuz, nabarmendutakoen zerrenda eskas geratzen ari dela. -Theklan ·   ·   14:07, 9 Abendua 2011 (UTC)
Ni ados, ze uste dut askotan garrantzi txikiegia ematen diogula kategoriak sortzeari eta antolatzeari.--Assar; (erantzun hemen) 14:41, 9 Abendua 2011 (UTC)
Ni ere ideia ona delakoan nago. Helburuak pixka bat mugatuko nituzke, milaka artikulu direnez:
  • Kategoriak zuzentzea eta osatzea.
  • Artikulua irudiekin osatzea, ahal bada.
  • Interwikiak egiaztatzea.
  • Biografietan, hasieran, jaiotza eta heriotza data osoak jartzea, beste hizkuntzetako wikipedietan bilatuta (milaka biografia berri txertatuko dira Wikipedian, eta horietako askotan jaiotza eta heriotza urtea ageri da, baina ez hila eta eguna).
Uste dut zeregin horiekin dagoeneko lan piloa izango dugula. Beste kalitate hamabostaldi batzuetarako utziko nituzke beste lan batzuk.
Kalitate hamabostaldiarena hau oso-oso ideia ona dela uste dut, ea probetxua ateratzen diogun oraingoari, eta ea gero beste kalitate hamabostaldi asko ere egiten ditugun. --Xabier Armendaritz   2011-12-09, 16:11
Bai. Datorren urtean kalitate hamabostaldi bat baino gehiago izan ezkero, beharbada ongi legoke hurrengo urterako egutegian jada kalitate hamabostaldi horiek zenbat eta noiz izango diren ezartzea. Alegia, horrela data horiek iristeko unean berealakoan kalitatearen lantegi horretan denborarik galdu gabe ekiteko.
-Euskalduna 18:31, 2011ko abenduaren 9a (UTC)
Kalitate hamabostaldia egitearekin ados. Nik uste dut urtarrilerako bat prestatzen hasi beharko genukeela. Beti zezenak harrapatzen baikaitu...--An13sa 11:16, 10 Abendua 2011 (UTC)
Jarriko al dugu data bat honetarako? Adibidez otsaileko lehenengo hamabostaldia... -Theklan ·   ·   12:42, 12 urtarrila 2012 (UTC)
Niretzat, bigarren hamabostaldia baldin bada, hobexeago, baina lehenengoa ere ez datorkit erabat gaizki. Ea zer dioten gainerako lankideek. --Xabier Armendaritz   2012-01-12, 15:07

Lurreko artikuluak Wikipedian: balorazioak, arazoak... aldatu

Gogoeta txiki bat:

  1. Kopurua: 119.528 artikulu (bi hitzetan: ikara-garria)
  2. Azken egunetan sortutako artikuluak (Lurrekoak eta Theklanen ugaztunak) botek sortuak direnez, ez dira interwikietarako botek "ikusiak" eta beste hizkuntzetako wikipedietan ez daude eguneratuta.
  3. Izenak: Artikulu batzuetan bi abizen erabiltzen dituzte eta gure ohitura bakarra erabiltzea izan da (politika ere al da?)
  4. Errepikatutako artikulu batzuk ditugu (adibidez, Rodolfo Bozas eta Rodolfo Bozas-Urrutia). Zaila izango da guztiak topatzea.
  5. Kontuz artikulu berrien edukiarekin: José M. Caballero Bonaldek Jose Manuel du izena, ez Jose Maria; beno, gaztelaniazko atsotitzak "hasta el mejor escribano echa un borrón" dio. --Marklar 19:23, 27 abendua 2011 (UTC)
Abizenei dagokienez, Lur hiztegietan bi abizenekin ageri dira biografietako sarrerak; beraz, gure arauetara moldatu behar dira, oraindik moldatu gabe wikipediaratu direnak. Bestalde, hiztegietako testua Jaurlaritzakoek Elhuyarkoei ez zieten zuzenean inprentarako prestatutako fitxategietan eman, baizik eta papereko ediziotik OCR programaren bidez aterata. Beraz, akats xelebre samarrak nahi baino ugariago izango dira oraintxe (eta ez naiz Jose María hori OCR programari leporatzen ari), baina Elhuyarkoek zuzenketa lanak bukatutakoan oso gutxi izango direlakoan nago.
Errepikatutako artikuluak, tamalez, ez ditugu arazo berria: Lur hiztegiak wikipediaratzeko proiektu hau egin baino lehenago ere, artikulu bikoiztuak bakandu behar izan ditut euskal Wikipedian (neronek sortuak, batzuetan). Interwikien bidez beharbada izango da bikoiztu horiei antzemateko bideren bat. Izan ere, erdal wikipedietako artikulu bati loturik euskal Wikipediako artikulu bat baino gehiago baldin baditugu, hori detektatzeko bideren bat izango da, edo? --Xabier Armendaritz   2011-12-27, 19:45
Nik ere zalantza izan dut bi abizenen kontuarekin. Ondo egongo litzateke Wikipediako arau bat finkatu balitz horren inguruan.--Assar; (erantzun hemen) 20:08, 27 abendua 2011 (UTC)

Gogoetarekin jarraituz... Artikulu batzuk wikitu gabe igo dira, ez duelako denborarik eman, adibidez Basahuntz alpetar. Artikulu horiek hemendik aurrera datozen egunetan wikituko dira, baina zuzenean Wikipedian egingo da. Bestalde, akatsak egongo dira, nik aurkitu ditut batzuk eta saiatu naiz zuzentzen, baina oraindik egongo dira. --Assar; (erantzun hemen) 20:08, 27 abendua 2011 (UTC)

Nik ere gogoetarekin jarraituta, arazoa ez da botek ez dituztela berriak ikusten, baizik eta botak ez zeudela martxan hori detektatzeko. TXiKiBoT jartzeko eskatu nion Txikiri eta berehala jarri zen horretara. Denbora beharko du, baina horrek ere hobetuko du gurea.
Abizenen inguruan, nire ustez bi behar dira dudak daudenean (adibide klasikoa, Jose Luis Rodriguez "El Puma" eta "Zapatero" bereizteko). Baina kasu honetan Lur Entziklopedian bi izen eta bi abizen dituztenak ere jartzen dituzte, en plan Jose Luis Garmendia-Urrutia Barandiaran... eta noski, horrek ez du zentzu handiegirik. Konpondu beharreko edo finkatu beharreko zerbait da.
Errepikapenak, denborak esango digu, kategorizatze ona ematen bada, azkar detektatzen dira kategoria horien barruan dagoena. -Theklan ·   ·   16:57, 29 abendua 2011 (UTC)

Afrikaner artikuluan informazio okerra sartu zen. Artikulutik kendu, eta eztabaida orrian utzi dut. Mesedez, norbaitek informazio hori zein alderdiri dagokion baldin badaki, jakinarazi dezala eztabaida-orri horretan. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 23:10, 29 abendua 2011 (UTC)

Surfin Kaos aldatu

Dudarik ez Lur-etik igo diren edizioek wikipedia aberastu dutela, kantitatez bederen; egokitzapen honetan parte hartu ez dudanez, neure eskerrona orduak sartu dituzuen (eta aitortza-bannerrik gabe geratu zareten) lankideekin. Hemen laster batean Jaurlaritzarekin balorapen batzarra egingo dela aipatzen denez, azken egunetan editatzen ibili naizela topatu ditudan desajusteen berri eman nahi dizuet, orrialde honetan jaso diren bikoizketak-Afrikaner eta abarrarekin biltzeko. Opari honek (alfer)lan handia eman(go) digula iruditu zait sistematiko izan gabe Lurretik pasatutako artikulu ugari bisitatzen ibili naizenean. Kasuak:

  • Tabula rasa: Matxin Irabola horrela zegoen eta horrela utzi zuten. Berdin Rodrigo Jiménez de Rada artikulu xumeak lehendik genuen Errodrigo Ximenez behin-behinean ordezkatu duenean. Honelako asko egongo al dira?
  • Ordezkapena aurrekoa salbatu gabe: Mixel Elizanburu horrela zegoen eta Michel Elizanburu izenarekin oso bestelako artikulua igo da, aurrekoa kontuan hartu gabe; artikulu berrian erdarazko aipua dago eta wikitua izatetik urrun dago.
  • Bikoizketak, zuetako batzuek aipatu bezala, asko izan daitezke (artikulu bakan batzuk kontsultatuta kasu asko agertu zaizkit) eta zenbaitetan “detektatzea” ez da lan samurra izango, bien bitartean kalitatean galdu dugularik; gehienetan igo direnak lehendik genituenak baino eskasagoak eta “zirriborroagoak” dira. Lehengo Jon Zabalo vs John Zabalo, Astor Piazzolla vs Astor Piazzola, Estitxu vs Estibalitz Robles Arangiz eskasa, Mariano José de Larra vs Mariano José Larra akasduna (1936 dakar 1836 barik eta beste), Joan Etxamendi vs Jean Etxamendi Larralde (bi lerro artikuluan, bi lerro publi-oharrean)
  • Plagioak: Artikulu asko Lurrek beste nonbaitetik kopiatu zituela argi dago; adibidez Eñaut Larralde minimalista. Jatorria: hemen. Edo Javier Urquijo Arana (hemen) etab...Aitortza: Lur eta Jaurlaritzarentzat. Geurea “bigarren eskuko copyright urraketa” litzateke, ezta?
  • Plagioek eragindako akats eta bitxikeriak: Julio Jose Duler artikulu minimalista igo da; Baionan ”Julio Jozé” bezalako izenak ipintzeko ohitura handirik ez dutenez, arakatzen hasi eta berriro ere hauxe da jatorria. Bestela ez dago “Julio José” topatzerik eta Lapurdiko enegarren kortsarioak Julien-Joseph zuen izena. Beste artikulu-telegrama bat aipatzearren: Apaiza Iribarnek (sic) bazuen izena, gero: Jean; orduan nondik atera dute izendapen xelebre hori? Akaso hemendik kopiatuta?
  • Bikoizketa gehi plagioa eta akats larria: publi-oharra artikulua baino luzeagoa den Jean Etxamendi oparian hiru arazo pilatzen dira. Bikoiztuta dago eta bi pertsona desberdin nahasten ditu biografia minimalista honetan (ikus Mañex Etxamendi (argipena)); zergatik sartu dute hanka? Hemendik plagiatu zutelako, gainera txarto kopiatu zuten ez baitakar Parisen hil z(ir)ela. Honelakoek zuzenean kalitate jaitsiera handia dakarte; beste aldetik, txolopote hauek konpontzeak ekarriko duten lana ikusita “Zorionak, oparia!” bannerrarekin pittin bat deseroso sentitzeko arrazoiak daude.
  • Oro har, hausnarketa moduan: HPS, Jaurlaritza eta Lurri aitortza eta publi-oharra eskaintzeak beti eta betiko al du zentzurik? Aipatu adibideetan akats eta plagioak egoteaz gain, Eñaut Larralde bezalakoetan seguraski laster batean artikulua edozein lankidek “potolotuko” du; beti irakurri behar izango da publi-oharra, artikulu hain “zirriborratua” igo den arren? Beste edizio mota batzuk aztertzearren: Jon Sobrinon egin den edizioak publi-oharra jartzea justifikatzen du? Aurretik artikulua ez zen hain makala. Edo Maracaibon egindako edizioak, edo...
  • Ea harrikada honek “bigarren bueltako” negoziaketarako (eduki benetan libreak lortze aldera) balio duen.--Adrar (erantzunak) 19:11, 5 urtarrila 2012 (UTC)
Ni ere akats batzuez konturatu, eta konpontzen saiatu naiz. Oro har, nik ere nire ardura erakutsi nahi dut, Adrarrek dioenaren ildotik, wikitu gabeko eta akatsak dituzten artikulu asko ditugu orain eta. Eekarpena oso txikia izan denean, erreferentzien ataleko txantiloi hori kentzearen aldekoa naiz. --Orereta (erantzunak) 14:58, 11 urtarrila 2012 (UTC)
Beste aukera bat, publi-oharraren kontuari lotuta: Txantiloi hori ( {{lur }} ) ez al litzateke logikoagoa eztabaida-orrian jartzea, itzulpen txantiloiarekin egiten den bezala? --Orereta (erantzunak) 15:06, 11 urtarrila 2012 (UTC)
Bat nator Adrarrekin, oro har Wikipedia aberastu den arren, akatsak ugari direla. Jatorriak hainbat dira: entziklopedia tematikoko testuak eskaneatuta eskuratu zituen Jaurlaritzak (eta eskaneatzean zenbakiren bat aldatzea ez da zaila), lan guztiak egiteko epea oso laburra izan da (eta, beraz, hizkuntzaren aldetik nahiko txukun daude testuak, baina edukiaren aldetik ezin izan zen den-dena egiaztatu), epea hain laburra izanik wikitzea bigarren mailan utzi zen (hizkuntza ondo zuzentzea eta edukia azaletik behintzat zuzentzea izan zen lehentasuna), oso eskasak ziren Lur hiztegietako artikulu batzuk epe laburrarengatik ezin izan dira ondo iragazi, eta abar.
Ez nator bat erreferentziak eztabaida orrian jartzearekin; ezta itzulpenarena ere. Uste dut iturri guztiek berdin-berdin bistan izan behar dutela, eta eztabaida orrian ezkutuan geratzen direla.
Bat nator ekarpena txikia izan bada Lur hiztegien erreferentzia kentzearekin, salbu eta artikuluak beste erreferentzia sendoren bat ez badu: halakoetan, Lur entziklopediaren erreferentziak oinarri bat ematen dio artikuluari.
Azkenik, uste dut ez dagoela aski frogarik Auñamendi-Lur hiztegien bat-etortze horiek plagio direla esateko. Ez dakigu ea Auñamendin aritutako nor edo nor ez ote zen Lur hiztegietan ere aritu, edo ea elkarri baimenen bat eman dioten. --Xabier Armendaritz   2012-01-12, 13:11
Analisi bikaina, bai horixe! Nire ustez {{lur}} mantentzeak badu zentzua erabili delako, nahiz eta oso txikia izan. Hala ere nik erreferentziaren letra jaitsiko nuke, gazteleraz 20 minutos egunkaritik hartutako berrietan bezala, hain nabarmen ez egiteko. -Theklan ·   ·   13:36, 12 urtarrila 2012 (UTC)
Ez dut uste oraindik letra txikiagoa jarri beharko litzaiokeenik. Letra tamainaren aldetik, Lur hiztegien erreferentziak (euskal Wikipediako gainerako iturri erreferentziek bezalaxe) tamaina txikiagotua du. Hain zuzen ere, letra normalaren % 90 da erreferentzia horien neurria. Konpara bedi gaztelaniazko Wikipediako 20 minutos erreferentzia txantiloiaren eta gure Lur hiztegiak txantiloiaren kodea. Bietan ondo agerian dago letra tamainaren kode berbera: font-size: 90%. Oraindik txikiagoa jarriz gero, irakurgaitz bihurtzen da (eta, gainera, Lur hiztegien aipua beste erreferentzia iturriak baino letra txikiagoarekin azaltzea ere ez dirudi oso txukuna litzatekeenik). --Xabier Armendaritz   2012-01-12, 14:52
Aupa. {{Lur}} txantiloiaren kokapenari eta formatuari dagokionez, nik uste dut {{Euskalnatura}} txantiloian oinarritu ginela. Txantiloi hori artikuluaren orri nagusiaren "Erreferentziak" atalean dago, horregatik beste hau ere toki berean dago. Uste dut ez dela ulergarria, orokorrean, bi horiei trataera desberdina ematea. Egia da, nire ustez, bigarrena jarri denean artikuluaren oso zati handia Euskalnatura webgunean oinarritu dela, eta lehen kasuan, artikulu askotan Lurren ekarpena txikia izan dela.
Orain, ikuspuntu praktikotik: uste dut lan nekosoa dela Lurren txantiloia duten artikuluak banan-banan begiratzen hastea ea zeinek merezi duen txantiloi hori edukitzea eta zeinek ez. Proposamenak:
  1. Txantiloia orain dagoen bezala uztea denboraldi batez (6 hilabete?), eta gero letra-tamaina txikitzea. Irtenbiderik errazena da, baina ez da bateragarria mota horretako beste txantiloi batzuekin gertatzen denarekin.
  2. Norbaitek artikulu horietako bat aldatzen duenean, Lurren ekarpena begira dezala, eta txikia izan dela pentsatzen badu, txantiloia ken dezala.
Plagioarena, bat nator Xabierrek dioenarekin.
Lurreko informazioa kargatzeko prozesuan informazioa galdu duten (alegia, orain laburragoak diren) artikuluak identifikatu ditu Igor Leturiak, eta 18 atera zaizkio. Nik uste dut horiek proiektu honetan parte hartu dugun 6 wikilarion artean konponduko ditugula, ezta?.
Momentuz gogoeta horiek bururatzen zaizkit...--Assar; (erantzun hemen) 15:25, 12 urtarrila 2012 (UTC)

Goian aipatzea ahaztu zaidan beste faktore bat: erabili zen lan metodoarengatik gertatu dira Adrarrek aipatutako triskantza hau eta beste batzuk. Izan ere, Elhuyarkoek euskal Wikipedian zer zegoen zehazteko analisia uztailean hasi ziren egiten, hau da, uztailean argazki bat atera zioten gure Wikipediari; eta ordutik lan guztia wikipediaratu zen arte, Wikipedian falta ziren hainbat artikulu sortu ziren, eta beste hainbat osatu egin ziren. Horregatik, tamalez, Lur hiztegietako edukia wikipediaratzean informazioa galdu zen hainbat artikulutan.

Horrelako informazio galerak non izan diren sumatzea ez da erraza. Bit kopuruan neurtuta neurria galdu duten artikuluak 18 dira, goian Assarrek ederki aipatu duenez. Hala ere, beste askotan, alde batetik informazioa galdu eta bestetik informazioa gehituko zen, eta azkenean artikulu potoloagoa aterako zen, baina lehen zeukan zati hori kenduta geratuko zaio, inor konturatzen ez bada.

Beraz, Lur hiztegien txantiloia duten artikuluetan, historian begiratzea komeni da, badaezpada. Eta noizbait berriz horrelako proiekturik egiten bada, kontuan hartu beharko da, lan prozedura aldatzeko. --Xabier Armendaritz   2012-01-12, 16:01

Miatze lan zorrotza egin duzu, Adrar (ekarpenaren testua bera ere bikaina da; ironia puntuarekin barre egin dudala aitortu behar dut, nahiz eta agian lekuz kanpo dagoen). Ez dakit Lurreko proiektu osoaren lagin adierazgarria osatzen duten, baina aipatzen dituzun horiek hor daude eta zer pentsaturik ematen dute. Publi-oharra edo Lurreko txantiloiari buruz, Lurreko proiektuaren barne-mezu batean proposatu nuen txantiloi hori eztabaida orrian jartzea, baina arreta eskasa jaso nuen (oker ez banago nire proposamenak lankide bakar baten atxikimendua jaso zuen). Nire ustez, Lurreko oharra ez da erreferentzia bat (non orrialdea eta beste datu batzuk ere jasotzen diren); kasu honetan, testu literala nondik hartu den aipatzen duen ohar bat da. Horrela, ez genuke erreferentziekin batera jarri behar. Eredutzat hartu ohi ditudan ingelesezko eta frantsesezko wikipedietan denetarik ikusi izan dut: beste wikipedia batzuetako itzulpenak direnean, artikuluan bertan, hasieran (gutxitan) nahiz bukaeran, baina baita eztabaida orrian ikusi izan dut ohar hori (portzierto, frantsesean oharrak alde batetik, erreferentziak bestetik, erabilitako bibliografia eta bibliografia gehigarria bereizten dira eta oso letra txikiarekin, eta oso txukun geratzen da horrela). Esan bezala, Lurreko oharrari dagokionez, gustatuko litzaidake eztabaida orrian joatea, baina ez daukat arrazoi jakin eta sendorik horretarako, (est)etika kontua da agian. Oso garbi daukat, ordea, ezin dela betirako oharra izan; artikulua zabal garatzen denean, ohar hori uneren batean eztabaida orrira joan beharko litzateke, historiaren atal moduan. Baina hori artikuluz artikulu ebaluatu beharko litzateke. Kontuan hartu behar da gainera, askotan Lurreko artikulu horiek ez direla artikuluak, datu bildumak baizik (artikulu minimalistetan eta beste batzuetan ere bai); horietan nik Lurreko oharra ezabatu egingo nuke zuzenean zerbait gehiago idatzi eta testu piska bat moldatuz gero. Dena den, eztabaida honen ondoren, garbi geratzen da horrelako proiektu batek berarekin batera ekartzen dituen erabaki asko ezin direla wikilari guztien iritzia kontuan hartu gabe, kasu honetan egin den bezala. Hau bezalako proiektuen komenigarritasuna eta bideragarritasuna kolokan jartzen dut, beraz (aurrekoarengatik eta beste hainbat arrazoirengatik). Batek esango du orain artikuluak horiek alda daitezkeela, beste guztiak bezala, baina 11.000 artikulu dira! - --Joxemai; (erantzunak) 16:09, 12 urtarrila 2012 (UTC)

Ieup lankideak, hausnarketei segida emanik:

  • {{lur}} oharraren-erreferentzien kokapenaz eta komenientziaz: Assarrek idatzitako proposamenekin bat natorrela esan, "barnerako" alferlana ez sortzearren. Aitortzaz: Joxemaik iturrien aitortzaz-kokapenaz aukera batzuk aipatu ditu. Beste wikipedietan egiten denaz gain, guk geuk ere frantses estatuko udalerrien sortze masiboarekin bestelako bide bat hartu genuen; ikus Bernaville, kasurako: hor, botaren laguntzaz, datu bakoitza nondik zetorren zehaztu zen eta Frantziako gobernuari ez zitzaion betiereko “merituen aitortza” generikorik egin. Gehiago merezi zuen, ordea, gobernu horrek bai liberatu zituelako erabili ziren datuak, eta katalanezko wikipediako lankidearen eta Theklanen lan eskergarekin batera sortutako artikuluak orain igo direnak baino luzeagoak direlako. Artikulu minimalistekin kontua argiago dago; zenbait artikuluk {{laburregia}} txantiloia merezi badute, ipini behar zaie. Zergatik merezi dute Yanagorrik edo Gin tonicek txantiloia eta Eñaut Larraldek edo Julio Jose Dulerrek ez? Eta artikulu baten eduki entziklopedikoaz zalantzak badaude, zein zentzu dauka inori aitortza egiteak?
  • Balizko plagioak: argitzea geure esku dago, ez da nahikoa "ez dakigu" esatea, orain artikulu horiek etxean baititugu. Apaiza Iribarne kasuan guztiz argi dago Auñamenditik kopiatu zutela, abbé Iribarne dokumentazioan topatzea posible delako baina itzulpen bitxi hori ez. Jean Etxamendi ere hemendik kopiatu zutela segurua da; egilea Bernardo Estornes da, denok jakingo duzuenez Estornes ez da gaztetxo bat eta 1999an hil zen. Beraz, -eta joera orokorra, Euskal Herriko edukietan bederen, hori da eta ez alderantzizkoa- zeinek kopiatu zion zeini argi dago. Orduan elkarri emandako baimenaren hipotesia geratzen da; Auñamendikoei edota Lur-ekoei galdetzea proposatzen dut, erantzunarekin eztabaida amaitu egin da: baimena zutela? Aurrera. Ez zutela? Copyryght urraketa baieztatuta.--Adrar (erantzunak)21:12, 12 urtarrila 2012 (UTC)
Yanagorri artikuluari, esaldi bakarrekoa zenean jarri zitzaion {{laburregia}} txantiloia, eta dagoeneko ez zuen merezi; beraz, kendu egin diot (eta {{erreferentzia falta}} txantiloia jarri, ez baitu inongo iturriren aipamenik). Gin tonicek esaldi bakarra izaten jarraitzen du. Lur hiztegietatik hartutako beste horiek, datu gehiago dute; nik, behintzat, aldea garbi ikusten dut. Dena dela, egia da zirriborroen txantiloiak merezi dituztela. Nik neuk, ez diet jartzen (ez Lur hiztegietatik osatutako artikuluei, eta ez beste ezein artikuluri ere), lan hori zazpigarren edo hamaikagarren mailakotzat jotzen baitut, euskal Wikipedia oraindik ere honen berde, osatugabe eta akastun dugun honetan. Inork zirriborro txantiloia jartzen bere denbora eman nahi badu, noski, nik ez dut batere eragozpenik.
Plagioari dagokionez, Lur hiztegiak ez dira atzo goizekoak. Biak ala biak hamabi urtetik gorakoak dira, eta inori ez diot aditu eragozpenik egile eskubideak direla eta. Adrarrek ekarritako datuak ikusita, Auñamenditik hainbat datu hartu dituztela nabari da, baina hamabi urtean edo gehiagoan inork ezer esan ez badu... Hala ere, jakina, Adrarrekin bat nator hobe dela Auñamendi entziklopediaren arduradun ofizialei horri buruzko erantzun ofizial bat eskatzea eta Wikipedia honetan argitaratzea (Lur hiztegien arduradun ofizialik aurkitzea zaila izango dela uste dut, aspalditxo bukatutako lana baita), eta hobe dela jatorrizko iturria aipatzea, eta ez bigarren mailakoa (are gehiago jakinda Auñamendi entziklopedia, edukiaren aldetik, askoz landuagoa dela Lur hiztegiak baino; baina hizkuntzaren aldetik Lur hiztegietan egindako ahalegina aitortzekoa dela ere baderitzot). -Xabier Armendaritz   2012-01-13, 08:23

Lur entziklopedien aipamen testu laburra aldatu

Lur entziklopedietatik wikipediara ekarritako artikulu bat wikitzean, konturatu naiz lehendik genuen artikulu baten paragrafo bat besterik ez zela, eta erreferentzia zehatza egiteko txantiloia sortu dut: {{lur erref}}. Juduen Probintzia Autonomoa artikuluan ikus dezakezue emaitza. Adrarrek azaldutako (eta beste hainbatek berretsitako) kezketako baten konponbidea izan daiteke: artikulu bat wikitzean, zuzentzean, aldatzean... ikusten badugu ekarpena esaldi bat edo paragrafo bat dela, esaldi edo paragrafo horren azkenean txantiloi hori jarri, eta kito. --Xabier Armendaritz   2012-01-16, 17:05

Datsegit. -Theklan ·   ·   17:15, 16 urtarrila 2012 (UTC)
Natxekio. --Adrar (erantzunak)17:38, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Ideia ona! --Orereta (erantzunak) 19:51, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Dadost. --josugoni (erantzun hemen) 22:06, 17 urtarrila 2012 (UTC)

11.000 artikulu berri wikipedian: albisteak aldatu

Dagoeneko hasi dira honen inguruko albisteak argitaratzen.

--Assar; (erantzun hemen) 16:44, 29 abendua 2011 (UTC)

Deiako albisteko azken pasarteetan esaten dena eztabaidagarria da oso:

(Gaztelaniaz) Finalmente, la viceconsejera se ha mostrado "convencida" de la capacidad del Gobierno vasco para crear una enciclopedia digital en euskera "de calidad". "La enciclopedia con la que sueño tiene que ser generalista, pero las entradas sobre la lengua y los territorios vascos tienen que ocupar un lugar destacado. Para resultar atractiva a niños y adolescentes, las imágenes y los gráficos tendrán una importancia fundamental. Esa es la voluntad del Gobierno vasco y de Wikipedia, y estamos trabajando en ese sentido", ha concluido. - --Joxemai; (erantzunak) 16:19, 12 urtarrila 2012 (UTC)

Announcing Wikipedia 1.19 beta aldatu

Wikimedia Foundation is getting ready to push out 1.19 to all the WMF-hosted wikis. As we finish wrapping up our code review, you can test the new version right now on beta.wmflabs.org. For more information, please read the release notes or the start of the final announcement.

The following are the areas that you will probably be most interested in:

  • Faster loading of javascript files makes dependency tracking more important.
  • New common*.css files usable by skins instead of having to copy piles of generic styles from MonoBook or Vector's css.
  • The default user signature now contains a talk link in addition to the user link.
  • Searching blocked usernames in block log is now clearer.
  • Better timezone recognition in user preferences.
  • Improved diff readability for colorblind people.
  • The interwiki links table can now be accessed also when the interwiki cache is used (used in the API and the Interwiki extension).
  • More gender support (for instance in logs and user lists).
  • Language converter improved, e.g. it now works depending on the page content language.
  • Time and number-formatting magic words also now depend on the page content language.
  • Bidirectional support further improved after 1.18.

Report any problems on the labs beta wiki and we'll work to address them before they software is released to the production wikis.

Note that this cluster does have SUL but it is not integrated with SUL in production, so you'll need to create another account. You should avoid using the same password as you use here. — Global message delivery 00:07, 15 urtarrila 2012 (UTC)

Toponimia alorreko Euskaltzaindiaren arau berriak: Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia arautua aldatu

Jose Luis Lizundiak eta Alfontso Mujikak toponimiaren alorreko Euskaltzaindiaren arau berriak argitaratu dituzte.--Assar; (erantzun hemen) 15:29, 17 urtarrila 2012 (UTC)

Oraintxe konturatu naiz 163. araua oso interesgarria dela: "Arabieraren alfabetoan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema". Interesgarria bai, baina iruditzen zait oso lan neketsua izango dela izen-abizen eta leku-izen ezezagunak transkribatu behar direnean, zirilikoarekin gertatzen den bezala.--Assar; (erantzun hemen) 15:32, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Assar, eskerrik asko abisatzeagatik. Demontre! 163. araua kriston nahasketa da (transkripzio sinplifikatua ikusita ere). Beno, behintzat, ingelesezko transkripzioa (hamza izan ezik) ontzat ematen dutela dirudi. 162. arauarekin, berriz, gainetik ikusita, ez du ematen aldaketa gehiegi izango denik (toponimo asko igarri ditugu). --Marklar 18:27, 17 urtarrila 2012 (UTC)

Ingelesezko wikipediaren itzalaldia (Urtarrilaren 18an bakarrik, eh!) aldatu

Norbaitek ba al daki zerbait honi buruz? Hor nonbait, alemanezkoak banner bat jarriko duela irakurri dut. --Marklar 18:36, 17 urtarrila 2012 (UTC)

AEBetan Stop Anti Piracy Act (SOPA) legea onartu behar dutenez (Espainiako Sinde Legearen antzekoa) bihar ingelesezko Wikipediak itxi egingo du protesta bezala. Astelehenean Google-ek itzalaldia egingo du.--An13sa 18:45, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Aleman eta katalanezko Wikipediek (behintzat) ere protesta egingo dute Sitenotice-an banner beltz bat jartzen. Kontua da nahiz eta geografikoki urrun geratu, denoi eragiten digula, bertan baitaude zerbitzariak. Onerako (Fair use izatearen aukera, adibidez) eta txarrerako. --Janfri; bai esan? 19:31, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Biharko protestaz erabakitzeko beranduegi izango da honezkero (oraintxe Wikipediari begira ez dauden wikilariei iritzia emateko denbora eman beharko zaie), baina beste protestaldiren bat izanez gero, ni behintzat protestarekin bat egitearen alde izango nintzateke. --Xabier Armendaritz   2012-01-17, 19:53
Nire ustez urrun geratzen zaigu, baina hala ere eragina izango luke. Horregatik ondo legoke zerbait jartzea sitenoticean. Horrela euskaldunek ere irakurriko dute SOPAk mundu osoan izango duela eragina. -Theklan ·   ·   21:43, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Gogoratzen baduzue olerkia: haien bila etorri ziren eta nik ez nuen ezer egin... ba... nik itxiko nuke egun batean. Ondo segi!-Drpolilla 22:00, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Gainera, Wikipedia Fundazioaren zerbitzariak Estatu Batuetan daudenez, Wikipediaren iraupena bera arriskuan izan liteke... Ni, bannerra jartzearen alde. --Xabier Armendaritz   2012-01-17, 22:19
Ni ere bannerraren alde. --Orereta (erantzunak) 23:27, 17 urtarrila 2012 (UTC)
  Alde--Unai (esan) 09:31, 18 urtarrila 2012 (UTC)
  Alde. Badirudi banner-arena hemen egin behar dela.--An13sa 12:59, 18 urtarrila 2012 (UTC)
  Alde - --Joxemai; (erantzunak) 13:37, 18 urtarrila 2012 (UTC)

MediaWiki 1.19 aldatu

(Apologies if this message isn't in your language.) The Wikimedia Foundation is planning to upgrade MediaWiki (the software powering this wiki) to its latest version this month. You can help to test it before it is enabled, to avoid disruption and breakage. More information is available in the full announcement. Thank you for your understanding.

Guillaume Paumier, via the Global message delivery system (wrong page? You can fix it.). 14:58, 12 otsaila 2012 (UTC)

Wikikat: Artikuluen kategoriak errazago esleitzeko aplikazioa aldatu

Kaixo gabon. Artikulu berriak sortzean, askotan lanik zailena niretzat artikulua zein kategoriatan sartu behar dudan erabakitzea da. Lan hori errazten duen Firefoxerako hedapen bat sortu dut, Wikikat izenekoa. Aplikazio hau Firefox gainean instalatu behar da. Hemendik deskargatuta instalatu daiteke. Aplikazioa nola instalatu behar den eta nola funtzionatzen duen ikusteko, begiratu bideo hau.--Assar; (erantzun hemen) 22:09, 15 otsaila 2012 (UTC)

Primeran dabil, eskerrik asko! --Xabier Armendaritz   2012-02-24, 08:57

Kaixo berriro. Wikipediaren HTML edukian aldaketa bat egin dute, eta jadanik Wikikatek ez du funtzionatzen. Aldaketak egin eta bertsio berria igo dut Google Code gunera. Hemen dago, inork erabili nahi badu. Arazotxo bat besterik ez du, ez dakit zergatik, "es" hizkuntza jatorri modura erabiltzen denean ez dabil; beraz, beste hizkuntzaren bat ("en", "de" edo "fr") erabiltzea gomendatzen dut.--Assar; (erantzun hemen) 22:26, 7 martxoa 2012 (UTC)

Eskerrik asko, Asier! Hain tresna baliagarria izatera ohituta, ikaragarri nabaritu dut haren falta. Oso ondo dabil.
Hori bai, harritu nauen txikikeria bat ikusi diot: sorburu hizkuntzako interwikia lehenengo lerroan geratzen da, bereizita; gero lerro bat, hutsik; eta azkenik gainerako interwikiak eta kategoriak. Aurreko bertsioa ondo zebilenean, sorburu hizkuntzako interwikia gainerako interwikien artean azaltzen zen, zegokion tokian. Txikikeria da, gainerakoan oso ondo baitabil. Jakin dezazun baino ez dut esan. --Xabier Armendaritz   2012-03-07, 22:37

Wikikat 2.0 aldatu

Kodea aldatu dut, beste modu batera kontsultatzen dira wikipediako orriak orain, eta zailagoa da zuk diozun hori egitea. Dena den, denborarekin saiatuko naiz aldatzen.--Assar; (erantzun hemen) 22:48, 7 martxoa 2012 (UTC) Gabon berriro. Pare bat astez gehigarriari bueltak ematen aritu ondoren, Wikikaten 2.0 bertsioa atera dut. Berritasun nagusia kategoriak Wikikatetik zuzenean sortzeko aukera da. Begiratu bideo berria. Instalatzeko, deskargatu hemendik.--Assar; (erantzun hemen) 22:43, 20 martxoa 2012 (UTC)

Bikaina! Milesker hartutako lan guztiarengatik. Pare bat proba eginda, egiaztatu dut lehendik ere oso ona zen tresna orain are hobea dela, eta egin duzun laguntza bideoa ere oso argigarria da, nola erabili jakiteko. Nik behintzat asko erabiliko dut. --Xabier Armendaritz   2012-03-21, 08:18

Eusko Jaurlaritzaren asmoak aldatu

Atzo Gasteizen bildu ginen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bi ordezkari (Ane Crespo eta Xabier Zabaltza) eta bi wikilari (Unai eta biok). Eusko Jaurlaritzatik jaso genuen deia: beren asmoen berri eman nahi ziguten, eta gure iritziak jaso. Laburpentxo bat:

  • Eusko Jaurlaritzaren asmoa da euskal Wikipedia osatzeko laguntza ematen jarraitzea. Aurten, 100.000 euro bideratuko ditu horretara (iaz 200.000 izan ziren). Ondo bidean, beste bizpahiru urtez laguntza ematen jarraituko dute.
  • Asmoa da laguntza hori batez ere euskal Wikipedian falta diren edo labur samarrak diren artikulu garrantzitsuak lantzera bideratzea. Beharbada, diru kopururen bat emango dute Wikipedia honetan ekarpen eta wikilari gehiago izan ditzagun sustatzeko. Adierazi zaie institutuetan sustapen lan hori irakasleekin egin beharko litzatekeela; izan ere, ekarpenak zuzenean ikasleek egiten dituztenean, kalitatearen aldetik nahiko eskasak izaten dira. Hobe litzateke artikuluak ikasleek taldeka egitea eta, irakasleak gainbegiratu ondoren, erreferentziez eta gramatikaz ondo jantzita wikipediaratzea. Era berean, adierazi zaie unibertsitateetan beharbada irakasleei proposa dakiekeela Wikipedian artikuluak sortu edo osatzeko aukera jar diezaietela ikasleei, notarako balio duen lantzat.
  • Eusko Jaurlaritzaren egile eskubideak dituzten lan guztiak (liburuak, argazkiak...) Wikipedian erabiltzeko moduko lizentzia librearekin argitaratzeko erabakia hartuta dago. Besteak beste, Lur entziklopedien testuak Open Data Euskadi webgunean argitaratzeko agindua emanda dago; informatikariek lan karga handia dutelako ez dira argitaratu oraindik.
  • Bidegileak bildumako liburuez galdetu zitzaien, zehazki. Esan zigutenez, hasierako liburuen egile eskubideak ez dira Eusko Jaurlaritzarenak, baina bai azkenekoenak; azken horiei lehenbailehen lizentzia librea jartzeko eskaera dagokionari bidaliko diotela hitzeman zuten.
  • Hiru.com webguneko edukia ere aipatu zen bileran (CC-BY-NC-SA lizentzia duenez, ezin da Wikipedian erabili). Geroago Mikel wikilariak esan digu, berari Hirukoek adierazi ziotenez, horko eduki batzuen jabetza eskubidea ezingo dela askatu, baina badutela beren esku dagoena behintzat lizentzia librearekin jartzeko asmoa.
  • Jaurlaritzakoek Auñamendi entziklopediaren arduradunekin harremanak badituzte, eta ez omen dago inolako arazorik Lur entziklopedietan antz-antzeko edukia duten artikuluak direla eta. Nork nondik kopiatu zuen jakitea oso zaila da, Lur entziklopedietako lantaldea aspaldi desegin zelako, baina artikulu horiengatik ez dago arazorik Auñamendikoen aldetik.
  • Auñamendi entziklopediako edo Elhuyarren entziklopediaren bateko edukien jabetza eskubideak erosteko aukera aipatu zen, baina halako edukiak sortzea lan handia denez oso garesti saltzen dira; gainera, eduki horiek Interneten dohainik daude kontsultagai. Beraz, Jaurlaritzak ez du lehentasunekotzat jotzen.

Beste proposamenik baldin baduzue, edo Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen eta lizentzia librearekin jarriz gero Wikipedia hau aberastuko lukeen beste edukiren bat bururatzen bazaizue, gustura entzungo luketela esan ziguten Jaurlaritzakoek. --Xabier Armendaritz   2012-02-24, 09:39

Nire iritziz aurten diru hori jada artikuluen sorkuntza edo hobetzean baino euskarazko Wikipediaren propaganda eta hedapenean xahutu behar litzateke: ikastetxe, institutu, unibertsitate, Konekta zaitez bulegoak, nahiz jubilatuen elkarteak eta kultur edo euskara elkarteetan euskarazko Wikipediaren ezagutza, artikulugintza eta erabilera jende gazte, heldu nahiz adinekoen artean sustatzeko. Baita ikasle gazteei Wikipedia egoki eta begirunez erabiltzen erakustea, horrela bandalismoak gutxituz. Edota, adibidez Durangoko Azokan burutu zen ekitaldi eta maratoiak antolantzen. Euskal Herriko hedabideetan ere ezagutarazi daiteke (eta ez bakarrik euskarazkoetan). Jada inoiz helduko ez zela zirudien 100.000 artikuluen jomuga iraganda, hurrengo urratsa 10.000 edo 30.000 artikulu gehiago edo gutxiago izan baino lankide aktibo kopurua handitzea litzatekeela iruditzen zait (ikusi gure aurretik dauden Wikipedien erabiltzaile aktiboen kopuruak), horrek bere kaxa artikulugintzan eta entziklopediaren kalitatean berehalako eragin zuzena eta onura ekarriko bailuke. -Euskalduna - 2012ko otsailaren 29a, 0:39
Bat nator zurekin, orain euskal wikipediarako onuragarriena erabiltzaile aktiboak lortzea litzatekeela. Erabiltzaile jantziak, kalitateko ekarpenak egin ahal izango dituztenak (bakarka maila onean aritzeko gai ez badira, taldeka beharbada). Eusko Jaurlaritzak epe laburreko emaitzak nahi izango dituela iruditzen zait (gaur egungo sistema politikoaren morrontza: agintari politikoek gizarteari berehalako emaitza ikusgarriak erakutsi beharra, aginte aulkiari helduta jarraituko badute), eta, beraz, badirudi diru gehiena «euskal wikipedian XXXX artikulu hobetu ditugu eta YYYY artikulu sortu ditugu» esan ahal izateko jarriko dutela. Eta ez litzateke txarra, berehalako hobekuntza nabarituko litzatekeelako; baina luzarora erabiltzaile aktiboak gehitzea askoz onuragarriago litzateke.
Dena den, esan bezala, 100.000 euro horietatik zatiren bat beharbada bideratuko dute sustapen horretara. Aukera hori gogoan dutela adierazi ziguten, behintzat. Ea gauzatzen den. --Xabier Armendaritz   2012-02-29, 10:05

Wikipediari buruzko ikastaroa EHUn aldatu

Kaixo! EHUn, Leioako campusean, Wikipediari buruzko ikastaroa izango dela jakin dut. Hona, berria:

« Wikipedia egin eta erabili (baita ikasleekin ere).

Martxoaren 5 eta 6an, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Dokumentazioari buruzko V. Jardunaldien barruan, Wikipediaren inguruko tailerrak antolatuko dira, euskaraz (arratsaldeko 15:00etatik aurrera; CatiLab laborategian; 3. pisuan). Sarrera libre da aldez aurretik izena emanez. Bi eguneko jardunean, Wikipediarako nola idatzi eta itzulpen automatikorako Matxin programa nola dabilen erakutsiko da. Aukera polita erabiltzaile izatetik egile izaterako bidea egiteko! Informazio gehiago: teresa.agirreazaldegi@ehu.es

»

Ez dakit lankideetako inor egongo den ikastaroa ematen. Besterik gabe, horren berri izan dezazuen. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 13:57, 24 otsaila 2012 (UTC)

Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa aldatu

Gure bandaloen pozerako, gaur goizean irratian Eusko Jaurlaritzak bere itzultzaile automatiko aurkeztu duela entzun dut. Horretarako Bartzelonako enpresa bati dirutza (553.432 €) ordaindu dio, IXA taldeko kideak ahaztuz. Probaren bat egingo dut, ea Googleena baino hobeagoa den. --Marklar 18:23, 29 otsaila 2012 (UTC)

ufff, inoiz ere ez. Lana besterik ez du ematen. Dirua itzuli dezatela ala Sailburuaren dimisioa! --Marklar 19:50, 29 otsaila 2012 (UTC)
Ez naizela bakarra ematen du: "bihar eta berandu", kar-kar. --Marklar 20:00, 29 otsaila 2012 (UTC)
Euskarazko itzultzailearen programazioan ingeniari hau aritu omen da, halere euskarazko gramatikan dexenteko eskarmentua duen hizkuntzalari honen laguntza estimagarria jaso du.
-Euskalduna 5:11, 2 mar 2012 (UTC)
Jon Agirre itzultzaileak ere kritika zorrotza egin dio ItzuL posta zerrendan («itzulgailu abangoardiazkoa», 2012-03-01 16:15). --Xabier Armendaritz   2012-03-02, 09:18

Itzulgailuen arloan oso adituak diren bi wikilarik ere eman dute iritzia gai horretaz. Ordena kronologikoan aipatuko ditut: Kepa Sarasola eta Joseba Abaitua.

Adituen iritziak irakurrita eta itzulgailuaren jokabidea pixka bat probatuta, uste dut itzulgailu horrek betetzen duela jarri zitzaion helburua («Jaurlaritzan egiten diren itzulpenak egiteko erabiliko da, baina modu kontrolatuan, hau da, beti zuzenduko dira makinak egindako itzulpenak eta, zuzenketa horiei esker, sistema zuzendu eta hobetuko da»), baina duda egiten dut ea dirua modurik hoberenean erabili den. Denborak esango digu, segur aski. --Xabier Armendaritz   2012-03-07, 13:20

Pena da: Euskarazko ganorazko itzultzaile automatiko bat euskarazko Wikipediarentzat beruna urre bilakatzeko formularen gisakoa bailitzateke.
- Euskalduna 0:55, 8 mar 2012 (UTC)

Wikimedia proiektu berria: Wikidata aldatu

Kaixo guztioi!

Alemaniako Wikimediaren webgunean irakurri dut Wikidata izeneko proiektua garatzen hasiko direla. Wikimedia Alemaniaren eskutik sortuta (beste laguntzaile batzuk ditu, tartean Google), giza-jakituriaren datuen datu-base librea izango da. Hau da, bertan gordeko dira jaiotza eta heriotza datak, biztanleria eta antzeko datuak, ostean Commons-etik erabiltzen ditugun antzera erabiliko ditugularik datu horiek ere. Era honetan, datuak leku bakarrean mantendu beharko lirateke eta hor bakarrik egin aldaketak, Wikipedia guztietan eskuz egin beharrean. Nire ustez, oso proiektu interesgarria eta beharrezkoa zena aspalditik, datuak era errazean eguneratuta mantentzea ekarriko duena. Datorren urteko martxo inguruan izango da abian. Ondo izan. --Janfri; bai esan? 18:15, 31 martxoa 2012 (UTC)

Ideia ona ematen du, haber nola dabilen. --Marklar (eztabaida) 18:24, 31 martxoa 2012 (UTC)
Berri onak! Aspaldi ari ginen hori eskatzen! -Theklan ·   ·   19:55, 16 apirila 2012 (UTC)

Berriak HPStik aldatu

Iepe! Eusko Jaurlaritzako HPSko Xabierrek deitu berri nau. Antza, Xabier Armendaritz eta biok Lakuan izandako bilera eta gero, euskadi.net webguneko 3 eduki libre jarriko dituzte, "traba burokratikoak" gainditu bezain pronto:

Bestalde, hiru.com webguneko edukiak askatzea zaila omen da, ez omen delako erraza jakitea nor den edukien jabe. Hori dela eta, eskatu dit interesatzen zaizkigun gaien zerrenda bat egitea, ordenean, gai zehatzen egileak topatzea errazagoa izango delakoan (arteari buruzko hainbat artikuluren egileak webgunean agertzen dira, adibidez, honena). Denon artean egingo al dugu zerrendatxoa? Niri, pertsonalki, "hiribilduak" interesatu zait, herri bakoitzean ondare diren hainbat eraikin deskribatzen direlako (artikulu laburtxoak dira, baina txukuna zirriborro moduan). Zer diozue?--Unai (esan) 15:14, 16 apirila 2012 (UTC)

Hiru.com webgunean euskal kulturari, euskarari eta euskal literaturari buruzko edukiei begiratu bizkor bat eginda, nire iritzia da ezin zaiela probetxu handirik atera, oro har. Ez dute gaian askorik sakontzen, ez dute bibliografiarik (benetako iturriak aipatzeko), eta testu asko ez datoz bat gaiaz gaur egun adituek diotenarekin.
Bidegileak bildumari dagokionez, berriz, irrikatan nago lizentzia librea noiz jarriko dioten, oso eduki baliotsuak baititu, biografiak osatzeko. --Xabier Armendaritz   2012-04-16, 18:37 (Eguzk.)
Aurkitu dut, Hiru.com webgunean, nire ustez hona ekartzea merezi lukeen zerbait: Euskara ataleko Fonetika eta Fonologia azpiataleko testu guztiak. --Xabier Armendaritz   2012-04-16, 18:58 (Eguzk.)
Arte y Euskal Herria atalean artikulu landuak daude (bakoitza aditu batek sinatua) eta gehienak bibliografiarekin. Jesus Altunaren Paleolito garaiko labar artea Euskal Herrian, esate baterako, oso egokia iruditzen zait.--Xirkan (eztabaida) 20:55, 17 apirila 2012 (UTC)
Beste kontu bat: Lur entziklopediaren edukiekin zenbait herrialderi buruzko artikuluak (Italia, Mauritania...) osatu ziren, baino beste asko oraindik informazio gutxirekin daude. Ez da posible horietan ere Lur entziklopediako edukiak txertatzea?--Xirkan (eztabaida) 21:06, 17 apirila 2012 (UTC)
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzakoek esan ziguten Jaurlaritzaren asmoa dela Lur hiztegietako testua lizentzia librearekin argitaratzea; erabaki politikoa hartuta omen dago, eta informatikariei agindua emanda, baina ez dakite Jaurlaritzako informatikariek noiz argitaratu ahal izango dituzten testu horiek, lan karga handiarekin baitabiltza. Ordu arte, Lur hiztegietako edukia ezingo dugu erabili, tamalez. --Xabier Armendaritz   2012-04-18, 07:22 (Eguzk.)
Hala ere, Lur hiztegietako edukiak jadanik txertatu dira wikipedian, beraz norbaitek etxean entziklopedia horien paperezko edizioren bat badu, edo liburutegiren batean kontsultatzen badu, uste dut zilegi dela eduki horiek wikipedian sartzea.--Assar; (erantzun hemen) 11:59, 18 apirila 2012 (UTC)
Ez nator bat: legearen ikuspegitik, oraintxe Lur hiztegiak ez daude lizentzia librearekin argitaratuta, egile eskubideen babesean daude. Jaurlaritzak bere proiektu horretarako eman zuen baimena, eta guri ahoz esan digute edonork erabil ditzan lizentzia librearekin argitaratuko dituztela, baina... itxaron egin behar. --Xabier Armendaritz   2012-04-18, 12:06 (Eguzk.)
Inor gehiagok ez duenez ezer gehitu, aipatu ditugun 3 atal hauek eskatuko dizkiot Xabierri:
  1. Artea eta Euskal Herria
  2. Fonetika eta fonologia
  3. Hiribilduak
Halaber, azpimarratuko diot beste guztiak ere interesatzen zaizkigula.--Unai (esan) 18:39, 18 apirila 2012 (UTC)

Gara egunkariko Gaur8 gehigarria aldatu

Gara egunkariak larunbatetan argitaratzen duen Gaur8 gehigarrian "Ba al zenekien?", "Asteko argazkia" eta "Asteko aipua" (Wikiesanak webgunetik) edukiak jasotzen ziren. Eduki horiek sartzeari utzi egin diote bi astez geroztik. Orain dela hilabete batzuk eduki horiek berritzeko emaila bidali zioten Unai Fdez de Betoñori eta "Ba al zenekien?" atala berritzen joan gara denbora horretan. Aipuak berritzeari ere ekin nion nik, baina duela azkenean beraiek nahi zuten aipua sartzen zuten (ez Wiesanaken azaltzen zen asteko aipua). Kritika egin behar dut: ez da zilegi edukiaren berrikuntza eta gaurkotzea eskatzea eta gero beraiek nahi dutun edukia sartu eta azkenean edukiak argitaratzeari uztea. - --Joxemai; (erantzunak) 08:41, 21 apirila 2012 (UTC)

Lur entziklopediak, sarean aldatu

Eusko Jaurlaritzak sarean jarri ditu Lur entziklopediak, internauta guztien eskura. Hala ere, oraingoz ez dute lizentzia librerik. Sustaturen bidez jakin dut albistea. --Xabier Armendaritz   2012-05-28, 15:07 (Eguzk.)

Ba nik ere ez dut inon ikusten lizentzia librerik webgune horretan; euskadi.net atariaren copyright orokorra besterik ez dut ikusten momentuz.--Assar; (erantzun hemen) 16:02, 28 maiatza 2012 (UTC)
Hemen dago (zehazkiago, hemen), CC-BY lizentziarekin. --Unai (esan) 14:13, 20 ekaina 2012 (UTC)
Ez dakit noiztik, baina orain bisitatu ditut entziklopediak eta ikusi dut jada esplizituki adierazten dela entziklopediek CC-BY-SA 3.0 lizentziapean daudela. Hiztegi entziklopedikoa eta tematikoaren hasiera-orrietan, behealdean agertzen den "Berrerabilpen baimena" atalean ikusi daiteke lizentziaren ikonoa. Barra librea guretzat, beraz. On egin. --Janfri; bai esan? 16:04, 3 uztaila 2012 (UTC)

Beharbada, Lur Entziklopediako eduki horiek Wikipediaratzeko laguntza eskatzeko modu egokia azal nagusiaren goialdean "zuk ere Lur Entziklopediako eduki hauek Euskarazko Wikipedian txertatzen lagun dezakezu..." iragarkia bidez izan liteke, horrela Euskarazko Wikipediak kalitatea eta sakontasunean asko irabaziko lukelako. -Euskalduna - 13:34, 2012ko uztailaren 7a (UTC)

Update on IPv6 aldatu

 

(Apologies if this message isn't in your language. Please consider translating it, as well as the full version of this announcement on Meta)

The Wikimedia Foundation is planning to do limited testing of IPv6 on June 2-3. If there are not too many problems, we may fully enable IPv6 on World IPv6 day (June 6), and keep it enabled.

What this means for your project:

  • At least on June 2-3, 2012, you may see a small number of edits from IPv6 addresses, which are in the form "2001:0db8:85a3:0000:0000:8a2e:0370:7334". See e.g. w:en:IPv6 address. These addresses should behave like any other IP address: You can leave messages on their talk pages; you can track their contributions; you can block them. (See the full version of this announcement for notes on range blocks.)
  • In the mid term, some user scripts and tools will need to be adapted for IPv6.
  • We suspect that IPv6 usage is going to be very low initially, meaning that abuse should be manageable, and we will assist in the monitoring of the situation.

Read the full version of this announcement on how to test the behavior of IPv6 with various tools and how to leave bug reports, and to find a fuller analysis of the implications of the IPv6 migration.

--Erik Möller, VP of Engineering and Product Development, Wikimedia Foundation 00:55, 2 ekaina 2012 (UTC)

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

2011 Picture of the Year competition aldatu

македонскиnorskpolski

Dear Wikimedians,

Wikimedia Commons is happy to announce that the 2011 Picture of the Year competition is now open. We are interested in your opinion as to which images qualify to be the Picture of the Year 2011. Any user registered at Commons or a Wikimedia wiki SUL-related to Commons with more than 75 edits before 1 April 2012 (UTC) is welcome to vote and, of course everyone is welcome to view!

Detailed information about the contest can be found at the introductory page.

About 600 of the best of Wikimedia Common's photos, animations, movies and graphics were chosen –by the international Wikimedia Commons community– out of 12 million files during 2011 and are now called Featured Pictures.

From professional animal and plant shots to breathtaking panoramas and skylines, restorations of historically relevant images, images portraying the world's best architecture, maps, emblems, diagrams created with the most modern technology, and impressive human portraits, Commons Features Pictures of all flavors.

For your convenience, we have sorted the images into topic categories.

We regret that you receive this message in English; we intended to use banners to notify you in your native language but there was both, human and technical resistance.

See you on Commons! --Picture of the Year 2011 Committee 18:15, 5 ekaina 2012 (UTC)

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

Argazki: EJren argazki libreen biltegia aldatu

Iep! Ni gaur konturatu naiz, baina orain dela pare bat egunetik, Eusko Jaurlaritzak, Argazki izeneko argazki libreen biltegia sareratu du. 10.000 argazki, CC-BY lizentziarekin. Gainetik baino ez diot jaramonik egin, eta itxura ona du. Sarrera bideoa Irekia.net-en ikus dezakezue. On egin! --Janfri; bai esan? 07:34, 5 uztaila 2012 (UTC)

Help decide about more than $10 million of Wikimedia donations in the coming year aldatu

 

(Apologies if this message isn't in your language. Please consider translating it)

Hi,

As many of you are aware, the Wikimedia Board of Trustees recently initiated important changes in the way that money is being distributed within the Wikimedia movement. As part of this, a new community-led "Funds Dissemination Committee" (FDC) is currently being set up. Already in 2012-13, its recommendations will guide the decisions about the distribution of over 10 million US dollars among the Foundation, chapters and other eligible entities.

Now, seven capable, knowledgeable and trustworthy community members are sought to volunteer on the initial Funds Dissemination Committee. It is expected to take up its work in September. In addition, a community member is sought to be the Ombudsperson for the FDC process. If you are interested in joining the committee, read the call for volunteers. Nominations are planned to close on August 15.

--Anasuya Sengupta, Director of Global Learning and Grantmaking, Wikimedia Foundation 20:02, 19 uztaila 2012 (UTC)

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

More opportunities for you to access free research databases aldatu

The quest to get editors free access to the sources they need is gaining momentum.

  • Credo Reference provides full-text online versions of nearly 1200 published reference works from more than 70 publishers in every major subject, including general and subject dictionaries and encyclopedias. There are 125 full Credo 350 accounts available, with access even to 100 more references works than in Credo's original donation. All you need is a 1-year old account with 1000 edits. Sign up here.
  • HighBeam Research has access to over 80 million articles from 6,500 publications including newspapers, magazines, academic journals, newswires, trade magazines and encyclopedias. Thousands of new articles are added daily, and archives date back over 25 years covering a wide range of subjects and industries. There are 250 full access 1-year accounts available. All you need is a 1-year old account with 1000 edits. Sign up here.
  • Questia is an online research library for books and journal articles focusing on the humanities and social sciences. Questia has curated titles from over 300 trusted publishers including 77,000 full-text books and 4 million journal, magazine, and newspaper articles, as well as encyclopedia entries. There will soon be 1000 full access 1-year accounts available. All you need is a 1-year old account with 1000 edits. Sign up here.

You might also be interested in the idea to create a central Wikipedia Library where approved editors would have access to all participating resource donors. Add your feedback to the Community Fellowship proposal. Apologies for the English message (translate here). Go sign up :) --Ocaasi (talk) 02:14, 16 abuztua 2012 (UTC)

Sei urte ondoren, indarberrituta aldatu

Gaur, 2012ko abuztuaren 29an, 6 urte bete dira nire lehenengo artikulua argitaratu nuenetik (Pink Floyd). Honekin batera, gaur ere nire 400. artikulua argitaratu berri dut (Oroimen immunologikoa). Bide luzea egin dut gure wikipedia honetan, Biologiari buruzko artikulu franko sortuz eta osatuz. Mezu honen bidez nire poza konpartitu nahi dut zuekin guztiekin, euskal wikipedia egunero aurrera ateratzen duzuen langile finekin, gure wikipedia toki oso duin batera eraman duzuen lagunekin. Zorionak guztioi eta gora euskal wikipedia! -Josu (eztabaida) 18:36, 29 abuztua 2012 (UTC)

Bikain, gustuko ditut zuk bezala aldaketa gutxi baina sakonak egiten dituzten wikilariak!--Assar; (erantzun hemen) 18:54, 29 abuztua 2012 (UTC)
Zorionak, txo!! --Marklar (eztabaida) 19:20, 29 abuztua 2012 (UTC)

Request for Comment: Legal Fees Assistance Program aldatu

 

I apologize for addressing you in English. I would be grateful if you could translate this message into your language.

The Wikimedia Foundation is conducting a request for comment on a proposed program that could provide legal assistance to users in specific support roles who are named in a legal complaint as a defendant because of those roles. We wanted to be sure that your community was aware of this discussion and would have a chance to participate in that discussion.

If this page is not the best place to publicize this request for comment, please help spread the word to those who may be interested in participating. (If you'd like to help translating the "request for comment", program policy or other pages into your language and don't know how the translation system works, please come by my user talk page at m:User talk:Mdennis (WMF). I'll be happy to assist or to connect you with a volunteer who can assist.)

Thank you! --Mdennis (WMF)01:54, 6 iraila 2012 (UTC)

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

Wikidata is getting close to a first roll-out aldatu

 

(Apologies if this message isn't in your language.)

As some of you might already have heard Wikimedia Deutschland is working on a new Wikimedia project. It is called m:Wikidata. The goal of Wikidata is to become a central data repository for the Wikipedias, its sister projects and the world. In the future it will hold data like the number of inhabitants of a country, the date of birth of a famous person or the length of a river. These can then be used in all Wikimedia projects and outside of them.

The project is divided into three phases and "we are getting close to roll-out the first phase". The phases are:

  1. language links in the Wikipedias (making it possible to store the links between the language editions of an article just once in Wikidata instead of in each linked article)
  2. infoboxes (making it possible to store the data that is currently in infoboxes in one central place and share the data)
  3. lists (making it possible to create lists and similar things based on queries to Wikidata so they update automatically when new data is added or modified)

It'd be great if you could join us, test the demo version, provide feedback and take part in the development of Wikidata. You can find all the relevant information including an FAQ and sign-up links for our on-wiki newsletter on the Wikidata page on Meta.

For further discussions please use this talk page (if you are uncomfortable writing in English you can also write in your native language there) or point me to the place where your discussion is happening so I can answer there.

--Lydia Pintscher 13:16, 10 iraila 2012 (UTC)

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

Zer pentsaturik ematen du aldatu

Berri interresgarria gaurko El Pais egunkarian:

Gibraltar tiene enchufe en Wikipedia. - --Joxemai; (erantzunak) 06:42, 20 iraila 2012 (UTC)

Berrian irakurritakoa aldatu

Berriro egunkarietan gaude (eta horri esker mapetan Zaramak abesten zuen moduan). Zorionak Galder!. --Marklar (eztabaida) 19:15, 22 iraila 2012 (UTC)

Upcoming software changes - please report any problems aldatu

 

(Apologies if this message isn't in your language. Please consider translating it)

All Wikimedia wikis - including this one - will soon be upgraded with new and possibly disruptive code. This process starts today and finishes on October 24 (see the upgrade schedule & code details).

Please watch for problems with:

  • revision diffs
  • templates
  • CSS and JavaScript pages (like user scripts)
  • bots
  • PDF export
  • images, video, and sound, especially scaling sizes
  • the CologneBlue skin

If you notice any problems, please report problems at our defect tracker site. You can test for possible problems at test2.wikipedia.org and mediawiki.org, which have already been updated.

Thanks! With your help we can find problems fast and get them fixed faster.

Sumana Harihareswara, Wikimedia Foundation Engineering Community Manager (talk) 02:51, 16 urria 2012 (UTC)

P.S.: For the regular, smaller MediaWiki updates every two weeks, please watch this schedule.

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

Fundraising localization: volunteers from outside the USA needed aldatu

Please translate for your local community

Hello All,

The Wikimedia Foundation's Fundraising team have begun our 'User Experience' project, with the goal of understanding the donation experience in different countries outside the USA and enhancing the localization of our donation pages. I am searching for volunteers to spend 30 minutes on a Skype chat with me, reviewing their own country's donation pages. It will be done on a 'usability' format (I will ask you to read the text and go through the donation flow) and will be asking your feedback in the meanwhile.

The only pre-requisite is for the volunteer to actually live in the country and to have access to at least one donation method that we offer for that country (mainly credit/debit card, but also real-time banking like IDEAL, E-wallets, etc...) so we can do a live test and see if the donation goes through. All volunteers will be reimbursed of the donations that eventually succeed (and they will be low amounts, like 1-2 dollars)

By helping us you are actually helping thousands of people to support our mission of free knowledge across the world. Please sing up and help us with our 'User Experience' project! :) If you are interested (or know of anyone who could be) please email ppena@wikimedia.org. All countries needed (excepting USA)!

Thanks!
Pats Pena
Global Fundraising Operations Manager, Wikimedia Foundation

Sent using Global message delivery, 16:57, 17 urria 2012 (UTC)

ArgipenBila, argipen orrietara daramaten loturei antzemateko tresna berria aldatu

Vivaelceltaren laguntzaz itzuli eta ezarri dut, eta dagoeneko badugu artikuluetan argipen orrietara daramaten loturei antzemateko tresna. Erabiltzaile bakoitzak bere hobespenetako «Gadgetak» atalean aurkituko du tresna hori aktibatzeko aukera (ArgipenBila tresnari dagokion laukian klikatuta). --Xabier Armendaritz   2012-10-18, 08:10 (Eguzk.)

Cambios en la Wikipedia en español aldatu

Perdón por escribir en español, pero no sé euskera. Agradecería la traducción de este mensaje.

Wikipedia en español se encuentra en proceso de migrar al uso exclusivo de la extensión Babel. Agradecería que aquellos usuarios que tengan una página de usuario allí y estén usando alguna etiqueta de usuario que informe sobre su dominio de lenguaje (Wikipedia:Babel) por favor se actualice al nuevo sistema, que las plantillas obsoletas se irán borrando a medida que vayan quedando en desuso. Para más información véase es:Wikipedia:Babel y meta:Babel extension. Gracias, --Metrónomo (eztabaida) 18:41, 17 azaroa 2012 (UTC)

Euskalbar 3.11 argitaratu dute aldatu

Assar lankideak eta Julen Ruizek Firefox nabigagailurako Euskalbar gehigarriaren bertsio berria argitaratu berri dute. Egunero euskal hiztegiak erabiltzen aritzen garenontzat ezinbesteko bihurtu den tresna zoragarri horren bertsio berriarekin, Euskaltermen kontsultatzeko aukera ezarri dute berriro. Azalpen gehiago, hemen: http://euskalbar.eu/euskalbar-3-11-euskalterm-berriro-kontsultatzeko-moduan/

Mila milioi esker, Asier eta Julen! --Xabier Armendaritz   2012-12-03, 11:58 (Eguzk.)

You're welcome ;) Bide batez, Assar eta Julen lankideak.--Assar; (erantzun hemen) 15:27, 3 abendua 2012 (UTC)