Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat

9
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Orain bost urte proiektu handi bati ekin genion Euskal Wikilarien Kultura Elkartetik: Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat. Proiektu honen helburua DBHko curriculumean agertzen diren kontzeptuak hobetzea zen, eta nabarmen egin dugu, Unibertsitateko ikasleekin batera, wikilarion indarrarekin, auzolanean.

Proiektuaren fase hau amaitzear dugu, baina azken bultzada bat behar du oraindik. Badaude artikulu batzuk, jada erdi garaturik daudelako, edo berauek lantzeko irakasle eta ikaslerik aurkitu ez dugulako, ezin izan ditugunak nabarmen hobetu. Artikulu horiek hobetzea izango da 2023an izango dugun erronka. Guztion artean egiten badugu, ederki borobilduko dugu erronka hau.

Lagundu nahi baduzu, hemen bi proposamen:

  • Lehentasunezko artikuluak: artikulu hauek goiko zerrendan egotez gain, Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan ere badaude. 30.000 bytetik gora baldin badute, bi zerrendak hobetzen ditugu, eta hizkuntzen arteko rankinean ere gorakada handia izango genuke. Une honetan 166 artikulu daude zerrenda honetan. Guztiak hobetzeko gai izango al gara urtea amaitu aurretik?
  • 2.000 bytetik beherako artikuluak: lortu al dezakegu zerrenda hau hutsik egotea urtea amaitu aurretik? Une honetan 138 artikulu baino ez daude.

Guztion artean lortuko dugu!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Gaizki ulertzen ez badut, artikulu bakoitzari 30.000 bit-etik gora sartu behar zaizkio, ezta?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Goiko zerrendako artikuluak "Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda"n ere badaude, eta beraz 30.000 bytetik gora izatea garrantzitsua da, hemen gora egiteko. Hala ere, ez dira zehazki 30.000, euskaraz byte kopurua pixka bat ezberdina da gauza berbera esateko, eta zerrenda honetan 27.400etik gora izatea da behar duguna. Borobiltzeko, hobeto 30.000, egunen batean irizpidea aldatuko balitz ere, ondo egoteko.

Gai hauetan guztietan posible da 30.000 bytetik gorako artikulu bat egitea, kasu batzuetan esfortzu txikiarekin ere.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Apirilaren 1eko egoera:

Martxo osoan lanean egon ostean, hau da egoera:

  • Lehentasunezko artikuluak: 166 falta ziren hilabete hasieran, eta 146 dira apirilaren 1ean. 20 artikulu hobetu dira erronka honetan. Erritmo onean goaz.
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez, lehentasuna ezarri beharko genuke. Neuri berdin zait batekin zein bestearekin jarraitzea, baina, zoritxarrez, biak batera ezin egin.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lan ezberdinak dira, eta batzuk gusturako daude batekin bestearekin baino. Ikusten duzunez, bietan egin ditugu aurrerapenak. Gehiago gustatzen bazaizu artikulu luzeak egitea, zurea lehentasunezko artikuluak dira. Ataza laburrak nahiago badituzu, bigarrena da errazena.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Apirila osoan lanean egon ostean, hau da egoera:

  • Lehentasunezko artikuluak: 166 falta ziren jarraipenaren, eta 126 dira apirilaren 30ean. 40 artikulu hobetu dira erronka honetan. Erritmo onean goaz.
  • 2.000 bytetik beherako artikuluak: 138 falta ziren jarraipenaren hasieran hasieran, eta 87 artikulu dira orain. 51 hobetu ditugu. Erritmo honetan, posible da uda baino lehen honekin amaitzea!
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Urte erdia joan zaigu, eta horrekin batera estatistikak egiteko garaia da. Hasiko naiz orokorretik:

  • Lehentasunezko artikuluak: 166 falta ziren jarraipenaren, eta 104 dira ekainaren 1ean. 62 artikulu hobetu dira erronka honetan. Erritmo onean goaz.
  • 2.000 bytetik beherako artikuluak: 138 falta ziren jarraipenaren hasieran hasieran, eta 75 artikulu dira orain. 61 hobetu ditugu. Erritmo onean goaz, baina oraindik falta da pixka bat.

Eta orain, atalka egingo ditut estatistikak:

Matematika

Bost artikulu baino ez zaizkigu falta goiko zerrendatik: https://petscan.wmflabs.org/?psid=25042941

Matematika artikuluen luzeraren eboluzioa sei hilabetero neurtuta. Ikusten denez, 4.000 byte baino txikiagoak diren artikulurik ez zaigu jada falta.

Proiektua hasi genuenean batezbesteko luzera 4.246 byte zen. Gaur egun 13.185 byte da. Artikuluen luzera %210,5 handitu da.

EWKErne blogean idatzi dut honen inguruan: https://wikimedia.eus/2023/06/matematika-5-urteko-erronka-lortzear/

Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" mezuari erantzun
Garamugu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Matematikako hainbat textu hobetzen saiatzen ari naiz, eta galdera bat dut textuaren formatuaren inguruan. Normalean ekuazioren bat gehitu nahi bada lerro berri batean :<math> ekuazioa </math> eginez egiten da, matematikako artikuluetan aldagaiak textu barruan ditugunean ere normalean fonte matematikoa erabiltzen da, hau da, <math> aldagaia </math>. Dena dela, wikipediako textu askotan aldagaiak textuko fonte berdinean edo kursiban ikusi izan ditut. Nik hau aldatu egingo nuke, ez dakidan estilo arau batzuk jarraitzen dituzue edo nire erara alda ditzazket aurkituriko textuak?


Eskerrik asko!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Garamugu (eztabaidaekarpenak)

Hmm barkatu pixkat galduta nabil. Nik ekuazioak zuzenean kodez idazten ditut, lehenengo gidak ere bertan horrela idazten dituela dituri <math> aldagaiak </math> erabiliz... txantiloiak ekuazioari zenbaki bat esleitzeko dela dirudi, ez duk inoiz ikusi editatzen ari naizen textuetan, beharrezkoa da?

Baina bai laguntza horriak ondo azaltzen du! Math moduak onargarria eta aukerazkoa ematen du... Aske naiz aldaketak egiteko beraz? jajaja


Eskerrikasko pazientziagatik :)

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

@Garamugu: Ekuazio txantiloia aukera bat da, Bernoulliren printzipio artikuluan ikus dezakezu adibide bat. Formatu hori edo <math> erabilita gelditzen den formatua, zein nahiago duzun, bata ala bestea erabili dezakezu :)

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ups, ikusten dudanez, adibide horretan txantiloi barruan ere math erabiltzen du. Beno, aukerak dira, zuk zeuk ikusi egokiena zein iruditzen zaizun :)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Math aldagaia erabiltzea nahikoa da. Are, egokiena hori da. Maiz, hala ere, a + b = c idaztea errazagoa da idazten egotea baino, eta horregatik testu lauaz etorri ohi dira.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Garamugu (eztabaidaekarpenak)

Ah bai ikusi nuen! Baina 5 artikulu zeuden aurreko astean, oso azkar ari zarete lanean jajaja lagun dezaket :)

"Aldagai matematikoak textu barruan" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
"''The Signpost'': 5 June 2023" mezuari erantzun

Global ban proposal for Piermark/House of Yahweh/HoY

1
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

Apologies for writing in English. If this is not the proper place to post, please move it somewhere more appropriate. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen There is an on-going discussion about a proposal that Piermark/House of Yahweh/HoY be globally banned from editing all Wikimedia projects. You are invited to participate at Requests for comment/Global ban for Piermark on Meta-Wiki. Eskerrik asko! U.T. (eztabaida) 14:36, 4 maiatza 2023 (CEST)

Galerietan ezin argazkirik sartu

3
Ibai1984(e)k egindako laburpena

Argazki galerietan arazoren bat egon da, baina konpondu da.

Ibai1984 (eztabaidaekarpenak)

Egun on.

Azken egunotan ezin dut argazkirik gehitu galerietan. Hainbat ordenagailutan probatu dut eta berdina gertatzen zait guztietan.

Zuei ere gertatu zaizue?

Ibai

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Arazoa zehatzago esan dezakezu? nik neuk ez dut arazorik izan argazkiekin...

Ibai1984 (eztabaidaekarpenak)

Orain ondo dabil. Arazoa konpondu da. Baina azken egunotan ez zitzaidan agertzen argazkiak gehitzeko aukera.

Barkatu molestatu izana!

MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

17:14, 29 maiatza 2023 (CEST)

"Growth team newsletter #26" mezuari erantzun
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Bandalismo patruilatzen ari den wikilari batek bandalo aktiboak blokeatzeko eskakizuna non egin galdetu dit. Horretarako leku propiorik ez, eta egokiena txokoan salatzea dela esan diot.

Azken aldian badaude hizkuntz gutxituetan bandalismo ekintzak desegiten dituzten hainbat wikilari aktibo. Hauektako batzuk ordea, edizioak desegin bai, baina ezin dituzte IP bandaloak blokeatu, eta ez dute blokeoak eskatzeko toki propiorik.

Agian bandaloak blokeatzeko eskakizunak egiteko toki propio bat behar genuke, eta erdal hizkuntzetatik bertara heltzeko era erraz bat bilatu. Ez dakit beste hizkuntza batzutan horrelakorik duten/nola egiten duten.

Uste dut komeni litzakeela gure wikipedia "garbi mantentzen" ari diren erabiltzaile horiei gauzak erraztea.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Zer izango litzateke, bandalo salaketak jartzeko wp orri bat? euwp adminen orria izango litzateke, nik uste, horiek baitute gaitasuna bandaloak blokeatzeko.

Orria aurkitzen laguntzeko, komeniko litzateke esteka bat Txokotik bertatik.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Unean bertan bandalismoa egiten ari direnak blokeatzeko eskatzeko, batzuetan patruilatzen ari direnek aldaketak desegin ondoren berriro ere bandaloek aldaketak egiten dituztelako. Blokeo azkarrak alperriko lan asko aurrezten du.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
"Bandalo aktiboak blokeatzeko non eskatu" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
"Selection of the U4C Building Committee" mezuari erantzun
Garamugu (eztabaidaekarpenak)

Egunon!

Wikipedian hasi berria naiz eta galdera bat dut edizioari dagokionez. Ingeleseko wikipedian artikulu batean beste bateko laburpen bat gehitu nahi baduzu, baina irakurleak artikulu luzera gidatuz, {{Main|Titulua}} gehitu dezakezu. Nola egin nezake berdina euskarazko wikipedian?


Eskerrikasko!

Galdera hauek beste nonbaitean egin beharko banituzke esaidazue mesedez, galdu xamar nabil jajaja

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Behean erantzunaː

Oraina (eztabaidaekarpenak)

{{nagusia|Titulua}}

Ondo izan eta eskerrik asko

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beste aukera bat da {{sakontzeko}} erabiltzea. Berdin egiten da, {{sakontzeko|artikulua}}.

Editore bisualarekin baldin bazaude, eta ez kodean, orduan Txertatu > Txantiloia Sakontzeko/Nagusia. Eta hor egin klik 1 jartzen duen lekuan, eta idatzi zein den artikulu nagusia.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Garamugu (eztabaidaekarpenak)

Oh eskerrik asko denoi! Uste baino errazagoa da kodean editatzea :)

Garamugu (eztabaidaekarpenak)

Agian beste galdera bat egin dezaket bertan. Artikulu bat idazten ari banaiz, baina luzea izanik egunetan zehar bertan lanean ari banaiz, hau nire horri pribatuak egitea gomendatzen duzue edo pixkanaka aldaketak publikatzea?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Artikulua lehendik badago, {{lanean}} txantiloia jarri dezakezu orri hasieran. Gogoratu lana bukatzen duzunean txantiloi hori kentzea. Beste aukera bat, zure proba orrian idatzi, aprobak egin, eta behin argitaratzeko moduan iksuten duzunean artikulu berria sortu/artikulan gehitu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eta, hala ere, Wikipediako artikuluak ez dira inoiz amaitzen. Posible da betetzen joatea "lanean" jarri gabe ere. Gomendagarria da, hala ere.

"Laguntza eske" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
"''The Signpost'': 22 May 2023" mezuari erantzun