Lur hiztegitik sartutako informazio okerra aldatu

Kaixo. Akatsa gertatu da informazioa sartzerakoan. Artikulu hau Hegoafrikako talde etnikoari buruzkoa da, eta sartutako informazioa (oraingo 3. paragrafo osoa) alderdi bati buruzkoa da. Artikulu berria sortu behar da horretarako (ez dakit zein alderdiri buruzkoa den). Momentuz, edukia hemen utziko dut: Hego Afrikan alderdi politiko eskuindarra, Botha jeneralak 1910. urtean sortua. Era askotako baldintzatan izan bada ere (alderdi nazionalistekiko aliantzak), alderdi hau gobernuan egon zen sortu zenetik. Hego Afrikako europar zuriek betidanik bultzatu duten sistema arrazista gorpuztu nahirik, Afrikako gainerako herri guztien eta, oro har, mundu osoko estatuen gaitzespena jasoagatik apartheid delako politika ezarri zuten 1948. urtean. Azken urteotan alderdi horretan sortzetik indar handia izan duten talde eskuindar arrazista amorratuen aurkako jarrerak sortu. --Orereta (erantzunak) 00:50, 27 abendua 2011 (UTC)

Zein alderdirena da informazio hori, urteak kontuan hartuta Afrikaner Party ez. National Party akaso? --Orereta (erantzunak) 23:12, 29 abendua 2011 (UTC)

Botha jenerala Louis Botha izan liteke.--Xirkan 23:30, 29 abendua 2011 (UTC)

Hegoafrikar Alderdia da, artikulu horretara eraman dut informazioa. Eskerrik asko abisuarengatik, Orereta, jakinaraziko diet Elhuyarkoei. --Xabier Armendaritz   2011-12-30, 16:43
"Afrikaner" orrira bueltatu.