Wikipedia:Txokoa/2008ko urria

Euskal udalerrien azentu ikurrak direla eta aldatu

Azkenaldian aldaketa eta eztabaida batzuk izan ditugu azentu-markak direla eta. Orain, euskal herrien azentu ikurrez zalantza komentatu nahi dut.
Badaude euskal udalerri batzuk azentu ikurra dutela euskal izen arautu gisa Euskaltzaindiaren arabera. Adibidez: Marañón, Lapoblación, Castejón, Cintruénigo, etab.
Izenburuak azentu-ikurrik gabe idazten ditugu euWikipedian. Baina artikuluaren testuan ikurra jartzen diegu (lehen hitzan gutxienez). Baina Euskaltzaindiaren Arabako heri izendegian -nik hor topatu dut kasualitatez- zera jartzen du: "Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da" (begiratu Lantaronen aipuan).
Beraz, ondo ari gara ala azentu-ikurra infotaulara mugatu beharko genuke? --Orereta (erantzunak) 17:31, 3 Urria 2008 (UTC)

Nire ustez, tildea infotaulako espainierazko izen ofizialetan soilik jarri beharko genuke, euskaraz tilderik ez baitago (Euskaltzaindia -nahiz eta kontraesanak izan, zuk ondo erakutsi bezala- eta Berriaren estilo liburua, 62. orrialdea). --Unai (esan) 20:16, 3 Urria 2008 (UTC)
Ni ere orain arte erabili dugun teoriaren aldekoa naiz, izenak euskal alfabetuarekin idaztea hau da, tilderik gabe. Politika bihurtzeko bozketa egin behar dugu. Bestalde, Frantziako departamenduen izenekin, Wikipedian Euskaltzaindiaren arauen aurka gaude, guk hemen izenak euskaratu egin ditugu. Marañon, Lapoblacion etab. herri hauen tildea gaztelerazko pronuntziazioetarako da, euskaraz pronuntziazioak ez ditugu zehazten, beraz izen euskalduna ez badago gaztelerazkoa baina tilderik gabe erabiltzekoaren alde naiz. Cintruenigo irakurtzea begi-mina ematen dit, Zentroniko bada euskaraz. Nolatan erabiltzen dugu Urdialaitz Castro Urdialeserako udalerria Euskal Herritik kanpo badago; eta Zentroniko Nafarroan egonda Cintruenigora pasatzen dugu? Gauza guzti hauek zehaztu behar ditugu. Beraz, orain arte bezala jarraitzearen alde, artikuluen izenburuetan tilde zein ikur arrarorik ez. Kabri, (erantzunak hemen)   11:09, 4 Urria 2008 (UTC)
Nire ustez bi kontu desberdin ditugu: a) orokorrean artikuluen izenburuetan tildeak jarriko ditugun (orain ez ditugu jartzen). Beharrezko ikusten bada eztabaida eta bozketa proposatu beharko litzateke politika gisa ezartzeko. b) Nik planteatu nahi nuena. Euskal izen arautu gisa tildea duten herriekin zer egin, kontuan hartuta Euskaltzaindiak dioela tildea euskal testuetan ez dela erabili behar. Ni kasu honetan (zalantzak nituen arren), Unai eta Kabrirekin ados nago: euskarazko izen arautua jaso baina tilderik gabe (gurea euskal testu bat den heinean). Azkenik, Kabrik dioenari helduz: niri ere min emanten dit Cintruenigo erabiltzea; baina horrela jarri behar dugula uste dut. Hau da, herrien izenetan Euskaltzaindiaren araua/proposamena jarraitu behar dugula uste dut, bestela eztabaida amaigabea litzateke eta horrela, gutxienez, irizpide gutxi gorabeherea finkoa daukagu. (Beste kontu bat da, Kabrik dioen moduan, erabaki horien logika. Norbaitek esplika baditzake ondo eotrriko litzateke). --Orereta (erantzunak) 11:30, 4 Urria 2008 (UTC)
Lapoblacionekin egon zen eztabaidan azaldu nuen bezala ez naiz tildeak jartzearen aldekoa hizkuntza bakoitzean hauek esanahi bat dutelako. Hala ere nire ustez artikuluan bertan bai jarri behar ditugula, baina ez izenburuan, asko errazten delako horrelako bilaketa. Adibidez, Lapoblacion artikuluan nik jarriko nukeena da
Lapoblacion (gazteleraz eta ofizialki1 Lapoblación) eta 1 hori erreferentzia izan dadila euskaltzaindiaren erabaki arraro horretara. Finlandiako izenak ere aipatu dira, eta bertan zeinu diakritiko guzti horiek beste esanahi bat dute, ez dira indarra silaba batean jartzeko baizik eta bokal bakoitzaren ahozkera zehatzteko. Euskaraz 6 bokal baino ez ditugu, beraz horietara mugatu beharko genituzke gure transkripzioak. Ingeleraz badituzte gehiago eta horregatik askotan jartzen dituzte jatorrizko hizkuntzaren zeinu guztiak. Berdina esango nuke txinerazko izenekin (japonieraz ere 5 bokal baino ez dituztelako). Txinan zeinu diakritiko guztiek entonazioa adierazten dute, hau da, pentragrama bat balitz bezala jokatzen dute eta ez dute zehazten, beraz, zein silaba den indartsuena hitzan. Beraz nik Mao Zedong jarriko nuke eta gero artikuluan jarri pinyin erabiliz zein zeinu dituen letra bakoitzak. -Theklan · ezt  · @   11:54, 4 Urria 2008 (UTC)

Norbaitek udalerrien izenen Euskaltzaindiaren arau horren lotura jartzea hemen ipintzea badu eskertzen dut. Kaskante Cascantera pasa bada Tutera Tudelara? Bestalde, (gazteleraz eta ofizialki1 Lapoblación) erabiltzea ongi iruditzen zait gaztelerazko izenak erabiltzen baditugu, eswikian sistema hau erabiltzen dute. Frantziako eskualdekin Euskaltzaindiaren arauak ez jarraitzea adostu genuen, zeren ez dugu berdina egiten Nafarroako udalerri hauekin? Ez dut inoiz ulertuko arau horren zergatia. Euskararen aurkako erasoa ematen du eta norena, Euskaltzaindiarena! :S Kabri, (erantzunak hemen)   12:12, 4 Urria 2008 (UTC)

Kabri, bai Cascanten bai Tuteran erreferentziak jarri ditut. Hemen bilatu zalantzak dituzun herriak: www.euskaltzaindia.net/eoda. (Eta Euskaltzaindiaren arabera, euskarazko izenak Cascante, Corella, -baina- Zarrakaztelu,... dira; baina hori Euskaltzaindiak azaldu behar du!). Orereta (erantzunak) 13:46, 4 Urria 2008 (UTC)

Euskarazko izen ofizialetan tilde duten herrien kasu korapilotsu honetan, bi proposamen atera dira: 1) Unaik proposatutakoa: Izena azentu-markarik gabe idaztea euskaraz (Arabako Herri Izendegian Euskaltzaindiak berak egiten duen oharrean oinarrituz: Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da). 2) Theklanen proposamena: Tilderik gabe jasotzea ere bai, baina ohar bat ipiniz udalerriaren izenaren "euskal era arautua" tildeaz dela. Nik biei alde onak ikusten dizkiet... Printzipioz 1.goaren alde egingo nuke, Theklanek proposatutako "ofizialki" horretan nahastu gaitezkeelako Euskaltzaindiaren ofizialtasunaren eta udalek finkatutakoaren artean. Hala ere, denok ados gaude artikuluen testuan (izenburuan ere, noski), tildea ez jasotzearekin. Bi proposamenen artean zeinen alde zaudete besteok? Edo zerbait gehiago aipatzeko? --Orereta (erantzunak) 21:02, 7 Urria 2008 (UTC)


Bistan denez, beheko eztabaidak (tildeak jarri edo ez, orokorrean) hau gainditu du. Beraz, ondo baderitzogu, segun eta zein erabaki hartzen dugun tildeei buruz orokorrean, ikusiko dugu zer gertatzen den -edo zer erabaki behar dugun- azentu-markadun izenak dituzten euskal udalerrien kasu honekin... Orereta (erantzunak) 13:32, 27 Urria 2008 (UTC)

Tildeak euskaraz aldatu

Kaixo guztioi:

Harri eta zur gelditu naiz ikustean euskarazko wikipedian atzerriko izenen tildeak eta gainerako ikurrak ez errespetatzea erabaki zela, eta horren inguruan zenbaitek emandako arrazoiak irakurtzean.

Tildeak eta, baten batek esan duen bezala, beste zeinu "arraro" batzuk ("arraroak" norentzat, baina?) beti eta uneoro errespetatu behar dira."Tildeen auzia" ez da, berez, auzi berezi bat, aparteko arreta merezi duena, baizik eta beste hizkuntzetako ortografia osatzen duten elementu askoetako bat gehiago, besterik ez. Horrela, ba, izen batek, bere jatorrizko grafiaz tildea badarama, euskaraz ere tildea jarri beharko litzateke, naturaltasun osoz. Honekin esan nahi dudana da "Rubén Darío" euskaraz tildearekin idatzi behar dela euskaraz "François Mitterrand" idaztean "ç" erabiltzen den arrazoi berberagatik (eta euskarak ez du, bere hitzekin, ç erabiltzen), edo "Margaret Thatcher" idaztean "Thatcher" eta ez "Zacher" (horrela ahoskatzen den arren) idatzi behar den arrazoi beragatik: izenaren jatorrizko ortografia errespetatzeagatik. "Beaujolais" idazten dugun bezalaxe, eta ez "Bojole".

Jakin al daiteke nondik datorren tildeei norbaitek dion "mania" hori? Euskaraz tildea ez omen da erabiltzen. Jakina, euskal izenek ez daramatelako tilderik!!!. Ez dieresirik (zuberera aparte utzita). Ez eta hizkuntza eskandinaviar batzuek erabiltzen duten "O makildun" hori (hemen idatzi nahi nuen, baina ez dut aurkitu letra berezien artean). Baina hemen hitz egiten ari gara euskaraz beste hizkuntzetako izenak idazteari buruz.

Izen horien grafia mantentzea errespetu kontu bat da. Bestela, zer eskubiderekin kexa gaitezke euskarazko izen bat guztiz hankazgoraturik idatzita ikusten dugunean?

Portzierto, euskaraz "W" ere ez da erabiltzen. Eta ederki ikusi dut "Washington" idatzita. "W" onartzen badugu, zergatik mania hori tilde eta gainerakoei?

Baina, gauza guztien gainetik, EZ dut onartzen, eta hori argi esan nahi dut, Euskaltzaindiaren arauei matxinatzea. Argi gera dadila: euskara guztiona da, ez wikipediako erabiltzaileena edo administratzaileena. Eta euskarari buruz erabakiak hartzeko zilegitasuna duen bakarra Euskaltzaindia da. Nor uste duzue zaretela, Euskaltzaindiaren arauak ez betetzeko? Gutxi batzuen artean eginiko bozketa sinple batekin Euskaltzaindiaren arauak lurrera botatzen hasiko al zarete?

Euskara guztiona da, ez zuena bakarrik. Eta, guztion izenean, Euskaltzaindia da erabakiak hartu ahal dituen bakarra. Wikipedia ez da zuen erresumaxka partikular bat. Egia da Euskaltzaindiaren erabaki asko eztabaidagarriak direla; niri ere haietako zenbait ez zaizkit batere gustatzen. Baina, kasu horretan, egin beharrekoa da biltzarretara, orotariko eztabaidaguneetara eta Euskaltzaindiarengana joan, edo artikuluak idatzi, eta bertan norberaren arrazoiak azaldu. Baina, arau bat aldatzen ez duten bitartean, bete beharrekoa da. Eta Euskaltzaindia ez baduzue errespetatzen, baizik eta soilik gogoak ematen dizuenean, izan zaitezte ausartak eta argi eta garbi iragar ezazue hori euskarazko Wikipediaren azalean. Jo, euskaraz lau katu gara eta, gainera, elkarri kontra egiten... etsigarria benetan.

Beste hizkuntzekiko errespetuaren argudioak balio ez badizue, nik pentsatzen nuen honako honek balio beharko zuela:

a) Zer esanik ez, Euskaltzaindiaren arauek: nola jaso dituen euskaraz "Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak" (32. araua) eta "Frantziako errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak" (36. araua). Ea euskaraz azentu eta marka diakritikoak onartzen dituen ala ez.

b) Era berean, Euskal Ikasmaterialgintzarako EIMA programako "Eskola liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak" liburuan euskararako ezartzen diren pertsona-izen ugarietako gutxi batzuk besterik ez aipatzearren, hona: Béla Bártok, Niceto Alcalá Zamora, Karl Böhm eta abar.

Euskarazko wikipediaren proiektuarekin erabat ados nago, eta oso gogotsu ekin diot nire ekarpentxoak egiteari. Horregatik, eskatzen dizuet birpentsa dezazuela tildeen kontrako jarrera hori.

--Belkoainpe 12:49, 4 Urria 2008 (UTC)

Lasaitu motel, horrela ezingo dugu eztabaida positiborik eduki...
Ez dakit euskara norena den, baina badakit Wikipedia norena den. Bertan lan egiten dugun guztiona da, ez beste inorena. Ez, hau ez da erresumaxka bat, hau beste sistema politiko bat da. Eta beste norbaitek berea ere badela uste badu, euskaltzainburuak barne, has dadila lanean. Beraz, denon artean gauzak modu batera edo bestera izan behar dutela erabakitzen badugu, esaterako wikipedia euskalkietan egitea erabakitzen badugu, Euskaltzaindiaren arauei matxinatuta, hala izango da.
Hemen ez gara eztabaidatzen ari euskaraz nola idatzi behar den, baizik eta Wikipedian nola idatzi behar den. Beraz, ez nahastu bata eta bestea.
Azentu markari dagokionez: uste dut ez duzula aurreko hari osoa irakurri. Oreretak lehen mezuan zioen bezala, Euskaltzaindia bera kontraesanean dago. Arabako herri batzuen izenen kasuan, azentu marka duen bertsioa hobesten du (adib. Lantarón), baina gero azpian ohartxo bat jartzen du, "Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da" esanez. Ohartxo horrekin, niri behintzat, gauzak argitu baino gehiago nahastu egin dizkit. Zuk ulertzen duzu? Nola aplikatu behar da arau hori? Argituko diguzu, mesedez? Idatzi al dezaket "lapoblaciónen egon nintzen atzo"?
Ni Euskaltzaindiaren arauak beti betetzearen aldekoa naiz, baita hor goian aipatu diren Frantziako eskualdeen kasurako ere. Oreretak esan duen bezala, "Hau da, herrien izenetan Euskaltzaindiaren araua/proposamena jarraitu behar dugula uste dut, bestela eztabaida amaigabea litzateke eta horrela, gutxienez, irizpide gutxi gorabeherea finkoa daukagu".
Zalantzak daudenean Euskaltzaindira zuzenean jotzea gomendatu duzu. Ni prest nago beraiekin harremanetan jartzeko. Zenbat denbora uste duzu beharko luketela "lapoblación" arazoa argitzeko?
--Assar; (erantzun hemen) 23:49, 4 Urria 2008 (UTC)
Bai, lasai motel! Ez dago horrela jartzeko arrazoirik. Erabakia hartu zenean arrazoi batzuk eman ziren eta Wikipedia oso txikia zen, agian 5.000 edo 6.000 artikulu baino ez eta gehienak Euskal Herriari buruzkoak. Eta gogoratzen dut gainera zein eztabaida txikia eman zen Frantziako departamentuen inguruan (onar dezagun, euskaltzaindiaren erabakiak ez du inongo zentzurik kasu horretan!). Orain jende gehiago gaude eta eztabaida berriro egitea proposatu da, alde batetik Lapoblación horrekin dagoen arazoagatik, hau da, izen ofizialtzat bat hartzea eta gero euskaraz tilderik ez erabiltzea gomendatzeagatik. Eta bestetik zure erabiltzaile orrialdean diozun bezala kanpoko gaien inguruan ere idazten dugulako. Nik ez dut arazorik Köln (izen ofiziala), Koeln (ahozkera) edo Koln (euskaltzaindiak dioen bezala euskaraz tilderik gabe idazten delako) bezala idatzi behar dugun eztabaidatzeko. Are eta gehiago, ingeleraz emandako soluzioa ona dela uste dut: izen ofiziala eman eta ondoren bere ahozkera IPAren arabera. Baina gu ez gaude oso ohituak IPA horretara. Edo berriro aurretik plazaruttako arazoari helduz, nola idatzi behar dugu:
北京 jatorrizko grafiari helduz baina inork bere teklatuan ez dituen letrak erabiliz (gogoratu Þ edo Ð ere ez dituela inork bere teklatuan, nahiz eta letra normalagoak iruditu)
Beijing, mundu guztiak idatziko lukeen bezala (beno, jendeak Pekin idazten jarraitzen du eta hemen ere horrela zegoela konprobatu berri dut)
Běijīng, Pinyin idazteko modua jarraituz, eta berez txinera latinizatzeko metodo egokiena jarraituz, baina inork ez dituen e eta i horren gaineko zeinuak idazten.
Eztabaida sakona da, eta kasuan kasu aztertza baino hobe da politika orokorrak diseinatzea... guztion artean! -Theklan · ezt  · @   16:42, 7 Urria 2008 (UTC)
Assar eta Theklanek esan bezala, lasai Belkoainpe!
Tildeei dagokienez, uste nuen Berriaren estilo liburuan oinarritzen ginela tilderik ez erabiltzeko, ezta? Praktikotasunaren aldetik egokia dirudi. Ba al du norbaitek loturarik jartzerik Euskaltzaindiak marka hauetaz esaten duenari buruz?
Niri printzipioz ondo iruditzen zait ikur hauek izenburuetan eta testuetan ez erabiltzea, eta aldi berean artikuluaren hasieran -parentesi artean- aipatzea, datu inportantea da-eta jatorrizko hizkuntzan nola idazten den. —Orereta (erantzunak) 21:09, 7 Urria 2008 (UTC)
Kaixo guztioi:
Mezu hau idazten dut esateko laneko kontu batekin erdi itota egoteagatik ezinezkoa zaidala oraintxe bertan behar bezalako erantzuna (alegia, behar bezain luzea) ematea, ez baitaukat horretarako denborarik. Beranduenez ere, espero dut datorren asteburuan erantzutea.
Ni oso lasai nago, baina Euskaltzaindiaren erabakiak ez dira norberak bere neurrietara egokitzen duen janzki bat.
Dena den, ohartarazi nahi dizuet nire mezuaren arreta-gai nagusia ez dela Euskaltzaindiak herrien izenei buruz esandakoa. Horrexegatik erabaki nuen "tildeak euskaraz" izeneko beste gai hau sortzea, eta ez, ordea, aurretik zegoen eztabaidarekin bat egitea. Datorren asteburuan, beranduenik ere, sakonduko dut nire erantzunean, nire mezuaren nondik norakoak azalduz eta argudio guztiak jorratuz. Eztabaidaren mesedetan, eta ideiak argitzearen mesedetan, eskertuko nizueke nik emango dizkizuedan argudioei banan-banan erantzutea.
Oraingoz bukatu aurretik, ez nuke esan gabe utzi nahi azken urteotan euskarazko Wikipedia eraikitzen aritu zareten guztiok nire errespetua eta esker ona daukazuela, egin duzuen lan eskergarengatik. Gauza bat kritikatzea eta beste bat goraipatzea ez dira bateraezinak.
Esan bezala, asteburuan gehiago.
Ondo izan,

--Belkoainpe 23:53, 7 Urria 2008 (UTC)

Kaixo guztioi:

Asteburua iritsi da eta, emandako hitza betez, mezu hau bidaltzen dut, argi azaltzeko zein arrazoi dagoen, nire ustez, euskaraz jasotzen diren beste hizkuntzetako izen bereziak (pertsona izenak, toki izenak eta abar) beren jatorrizko ortografian errespetatzeko (tildeak, dieresiak eta antzekoak barne, horiek ere ortografiak agindutakoaren ondorio direnez).

Aurrekariak: Joan den astean, Rubén Darío-ri buruzko euskarazko artikuluan “Ruben Dario”jartzen zuela ikusirik, nik izenburua aldatu eta tildeak ipini nizkion. Egun hartan bertan, administratzaile batek (Kabri zen, oker ez banago) nire aldaketa desegin eta izena berriro ere tilderik gabe utzi zuen. Mezu bat utzi zidan, argudio honekin: “Eta zuk esandakoaren arabera Mosku Москва́ idatzi behar da ezta? Euskaraz ez da tilderik eta euskaraz idazten dugu euskarazko alfabetoarekin”. Unaik ere mezu bat utzi zidan, eta, besteak beste, hau esan zidan: “(...)Tildeei dagokionez, normalean hau aplikatzen dugu: Berria egunkariaren estilo liburua, 62. orr: Marka diakritikoak, hala nola azentuak eta dieresiak, ezabatu egiten dira, baina juntagailu kopulatiboak berdin utzi. Erabiltzen den diakritiko bakarra zubererako ü da. Alemanezko dieresia [¨] ordezkatzeko, digrafoa erabiltzen da pertsona izenetan. Ez bazaude ados, esan.”

Halaber, eginiko bozketa horren berri eman zitzaidan.

1.- Hasteko, argi utzi nahi dut nire arreta-gaia ez dela euskal udalerrien euskarazko izenari buruzko eztabaida hori. Iruditzen zait, hala ere, kasu horretan korapiloa dela herri horiek erdal izena izanik Euskal Herrian egoteak irizpide-kontrajarpen bat eragiten duela, ea zer irizpide nagusituko: gaztelerazko hitz horren jatorrizko ortografia ala Euskal Herriko berezko hizkuntzaren ortografia. Aitortzen dut kontu katramilatsua dela, eta gaur egun guztiz ebatzi gabea.

Baina, nire ustez, kasu zehatz horietan gertatzen den nolabaiteko eztabaidarekin ez genuke kutsatu beharko beste hitz-multzo askoz ere handiago bat, nire ustez inolako zerikusirik ez duena goian aipaturiko arazoarekin.

Beraz, zertaz ari naiz?

2.- Ari naiz, hain zuzen ere, euskarazkoak ez, baizik eta beste hizkuntzetakoak diren izen bereziez, euskaraz hitz horiek beste modu batean emateko tradizio argirik ez dagoenean (izan ere, euskarak tradiziozko hitz bat daukanean, adibidez Bordele, frantsesezko Bordeaux adierazteko, horri eutsi beharko zaio, jakina).

3.- Eztabaidagaia zehaztuta utzi ondoren, nik uste dut aitortu beharra dagoela ezen, oro har, euskarak atzerriko izen berezien idazkerari dagokionez, ez daukala tradizio handirik (tradizio gisa ulertuz, noski, denboran zehar modu iraunkor batean idazkera zehatz bat nagusitu izana). Eta ulergarria da; izan ere, eta alde batera utziz hitz atzerritarrak, orain dela zenbat denbora finkatu da euskarazko hitz peto-petoen ortografia? Urte gutxi batzuk besterik ez: hortxe daukagu “h” erabiltzearen edo ez erabiltzearen auzia, hain zaharra ere ez dena. Beraz, etxeko hitzekin tradizio laburra baldin badaukagu, kontuak atera nolakoa ote den beste hizkuntzetako hitzen idazkerari dagokionez: hutsaren hurrengoa, oro har. Bakoitzak egokien iruditu zaion moduan idatzi izan ditu izen horiek orain arte.

4.- Nik defendatzen dut euskarazko wikipedian beste hizkuntzetako izenak ematean haien jatorrizko ortografia erabiltzea. Horren salbuespena da kasuren batean hitz batek euskaraz bestelako idazkera tradizionala duenean (esan bezala, salbuespen hori oso gutxitan gertatuko da). Kasu horretan, noski, euskarazkoa erabili beharko litzateke. Baina gainerako guztietan, jatorrizko ortografia errespetatu.

5.- Esan zait: “euskaraz ez da tilderik eta euskaraz idazten dugu euskarazko alfabetoarekin”. Horri buruz, gogoeta hauek egin nahi ditut:

a.- “Euskaraz ez dago tilderik”. Jakina, euskarazko hitzek ez daukate tilderik. Baina, hain zuzen ere, hortxe dago koska: aztertzen ari garen hitzak ez direla euskarazko hitzak.

b.- Baieztapen hori errespetu-falta bat da atzerriko hitz horiekiko: euskaraz tradizionalki ez bada erabili bestelako hitz zehatz bat atzerriko hitz horien ordain gisa, ez daukagu eskubiderik, nire ustez, hitz horiek itxuraldatzeko eta mozorrotzeko. Euskaldunok gure hitzak erdaraturik ikustean hain luzaroan pairatu dugun errespetu-faltak konturarazi beharko liguke guri ere ez zaigula zilegi modu horretan jokatzea beste hizkuntzetako izenekin. Horren erakusgarri gisa, adibide bat: Iruñean badaude bi auzo, eraiki berriak. Haien izenak: Buztintxuri eta Euntzetxiki. Ba al dakizue gaztelaniazko testu batzuetan (ez guztietan, zorionez) nola idazten dituzten? Bustinchuri eta... Unzuchiqui (harrapazak/n!). Zuei hori ondo iruditzen al zaizue? Niri ez, behintzat. Baina, zuetako batzuek diozuenez, guk zilegi badugu beste hizkuntzetako izenak aldatzea, hortik ondorioztatzen da beste hizkuntzek ere gauza bera egin dezaketela euskarazko hitzekin. Beraz, euskarazko izenak errespetatuak izan daitezen eskatzen badugu, errespeta ditzagun guk ere beste hizkuntzetako izenak.

c.- Azkenik, baieztapen hori ez da batere koherentea. Izan ere, tildeak ez jartzearen arrazoia baldin bada “euskaraz existitzen ez direla”, ba, orduan... beste hizki asko ere ezin izango lirateke erabili, “euskaraz existitzen ez direlako”: c, ç, v, w, ø, å, eta abar. Baina nik euskarazko wikipedian idatzita ikusi ditut “François Mitterrand”, “Washington”, eta abar. Eta “o” ahoskatzeko zilegi al litzateke frantsesak erabiltzen duen “eau” erabiltzea? Nola idatzi beharko genuke, “Fontainebleau” ala “Fonteneblo”? Euskarak “o” esateko ez du inoiz “eau” idazten!!! Zergatik “François Mitterrand” bai, baina “Salvador Dalí” ez, baizik eta “Salvador Dali”? “Rubén Darío” ez, baizik eta “Ruben Dario”? Zergatik euskarazko wikipediak ez du“Alt Empordà” onartzen, baizik eta “Alt Emporda”, baina “Besançon” ordea, bai? Horrek agerian uzten du euskarazko wikipediak errealitatean ez duela erabiltzen “euskarazko alfabetoaren” ustezko irizpide hori.

6.- Argi eta garbi esateko: euskarazko wikipedialari batzuek “mania” diezue tildeei, besterik gabe. Argi geratu den bezala, argudioa ez da “euskaraz tildeak ez direlako existitzen”. Beste ikur horiek ere ez dira euskaraz existitzen, eta ederki erabiltzen dituzue.

Mania, beraz. Arbitrarietate hutsa. Eta, bitxikeria gisa, esan nahi dut tristea iruditzen zaidala Josep-Lluís Carod-Roviraren izenari egin zaizkion erasoen artean egotea, orain dela hilabete gutxi batzuetako “Tengo una pregunta para usted” telebista-programa famatu hartan parte-hartzaileetako batek egin zionaz gain (gogoan izango duzue, ezta, nola “José Luis” deitu nahi zion eta Carodek nola exijitu zuen bere egiazko izenaz dei ziezaioten, hau da, “Josep-Lluís”), euskarazko wikipediak ere egiten diona, ez baitu “Josep-Lluís” gisa jasotzen, baizik eta “Josep Lluis”. Tira: agian, eskertzekoa eta guzti izango da “Joseba Koldo” jarri ez izana, ezta? Zeren eta, idazkeraren “euskaltasuna” babestea baldin bada euskarazko wikipedian erabilitako irizpidea...

7.- Adibide gisa aipatu izan zaizkit errusiera eta txinera bezalako hizkuntzetako izenak euskaraz ematearen inguruko buruhausteak. Gertatzen dena da, ordea, hizkuntza horien kasua ezberdina dela, ez baitute gure alfabetoa erabiltzen. Alegia, kasu horietan, transliterazio-problema bat planteatzen da: zehaztea gure alfabetoko zein hizki edo hizki-multzo diren beste alfabeto horietako hizkien baliokideak. Arazo hori ere aski konplexua da, eta ez bakarrik euskaraz: adibide gisa, joan zaitezte ingelesezko wikipediako “Fyodor Dostoevsky” artikulura, eta hortxe agertzen da, artikuluaren hasieran bertan, zenbat modu ezberdinetan idatzi izan den ingelesez idazle errusiar horren abizena. Arazo konplexua, bai, baina esku artean daukagunaz bestelakoa. Tildeen kasuan ez dago inolako transliterazio-arazorik: alfabeto berbera erabiltzen duten beste hizkuntzetako idazkera errespetatzean datza gakoa; ez beste ezertan.

8.- Orain arte emandako argudioekin ados ez bazaudete, eskertuko nizueke zehatz-mehatz esatea zeinekin ez zaudeten ados. Eztabaida guztiak aberasgarriak dira, baldin eta taxuzko argudioetan oinarriturik egiten badira, noski.

9.- Alabaina, badago puntu bat, gaur den egunean nire ustez inongo eztabaidarik onartzen ez duena: Euskaltzaindiaren nagusitasuna. Assar-ek esan du: “Ez dakit euskara norena den, baina badakit Wikipedia norena den. Bertan lan egiten dugun guztiona da, ez beste inorena. Ez, hau ez da erresumaxka bat, hau beste sistema politiko bat da. Eta beste norbaitek berea ere badela uste badu, euskaltzainburuak barne, has dadila lanean. Beraz, denon artean gauzak modu batera edo bestera izan behar dutela erabakitzen badugu, esaterako wikipedia euskalkietan egitea erabakitzen badugu, Euskaltzaindiaren arauei matxinatuta, hala izango da”.

Begira, Assar: “altuera hauetan” (nire lagun batek esango lukeen bezala) euskara batua ez den beste zerbait erabili behar dela esan nahi baduzu, ba... sentitzen dut, baina ez dut kaloria bat bera era gastatuko eztabaida horretan (dagoeneko makina bat gastatu ditut testu hau idazten). Euskara batuaren beharra eztabaidaezina delako, nire ustez.

Eta, argi eduki ezazu: “Ez dakit euskara norena den, baina badakit Wikipedia norena den. Bertan lan egiten dugun guztiona da, ez beste inorena” diozunean, lore-joko polit horrekin ateak irekitzen dituzu edonork esan ahal izan dezan “ez dakit euskara norena den, baina badakit nire lantegia/nire ikastetxea/nire denda/nire irratia/nire elkarte gastronomikoa... norena den”. Eta, horren arabera, nork bere esparruan bere nahierako euskara-mota erabil dezan. Eta hori ez da euskara batua. Badakizu zer den? Ba, euskara anti-batua.

Eta, euskara batua izan dadin, euskaraz egiten dugun guztiok gidaritza bakar baten pean joan behar dugu. Eta erabaki bat gustatzen ez zaigunean, hori alda dadin eskatu, gure arrazoiak azalduz eta horretarako prozedura erabiliz. Baina, jakina, matxinatzea askoz ere errazagoa da...

10.- Berria egunkarikoek nire errespetu eta miresmen osoa daukate euskararen alde egiten duten lan guztiarengatik. Baina, Euskaltzaindia bezalako erakunde bat daukagunean, ezin dut onartu hedabide baten estilo-liburuari lehentasuna ematea Euskaltzaindiak emandako arauen gainetik.

11.- Euskaltzaindiak bere 32. eta 36. arauetan tildeak eta bestelako ikurrak onartzen baditu (eta ez bakarrik Euskaltzaindiak, baita Euskal Ikasmaterialgintzarako EIMA programako liburuek ere, beste mezu batean aipatu nuen bezala), niri ez zait dudarik gelditzen euskaraz tildea erabili ahal dela, eta erabili behar dela, beste hizkuntzetako ortografien errespetuagatik eta praktikotasun hutsezko irizpide batengatik ere: zeren arabera onartzen dira ç-ak eta w-ak, adibidez, eta ez tildeak? Horri buruzko teoria konplexu bat formulatu behar al dugu, ortografia-ikur desberdinak beren zilegitasunaren arabera sailkatuko dituena, auskalo zer irizpideri jarraituz? Ez al da mila bider errazagoa, euskaraz bestelako tradiziorik ez dagoen kasuetan, beste hizkuntzetako izenak beren horretan onartzea?

12.- Zuek konbentzitzeko bururatu zaizkidan argudio guztiak hemen idazten saiatu naiz. Uste dut arrazoi sendoak eman ditudala. Ados ez bazaudete, aipatu mesedez zein diren zuen argudioak. Ez zaitezte nik esandakoaren aurka jar amorrazio hutsez kontra egin nahi izateagatik. Euskarazko wikipediaren kalitatea da niri axola zaidana. Hala ez balitz, zaudete ziur: mezu luze hau idazteko lana ez nuen inola ere nire gainean hartuko.

Eta hauxe da guztia. Mezua osorik irakurri duzuen guztioi, nire esker ona arretarengatik. Eta pazientziarengatik.

--Belkoainpe 04:02, 12 Urria 2008 (UTC)

Niri dagokidanez:
"...euskara batua ez den beste zerbait erabili behar dela esan nahi baduzu..." -> Nik esan dut Euskaltzaindiaren arauak (guztiak) betetzearen aldekoa naizela, ni neu, baina Wikipedia eraikitzen ari garen guztion artean beste gauza bat erabakitzen badugu (esaterako euskalkietan egitea), beste era horretara egingo dela.
"...ez dakit euskara norena den, baina badakit nire lantegia/nire ikastetxea/nire denda/nire irratia/nire elkarte gastronomikoa... norena den" -> nire herriko elkarte gastronomikoan bizkaieraz hitz egiten da, eta noski, ez dut onartuko Ibon Sarasola bazkide egin dadin, eta hurrengo egunean batuaz hitz egin behar dela esan dezan. Lehenengo, behintzat, artxo erre gozo bat prestatu beharko digu. :D :D :D
"...Euskaltzaindiaren nagusitasuna..." -> Bada beste batzuek zalantzak jarri dute nagusitasun hori behin baino gehiagotan. Begiratu hau, atzo bertako artikulua, eta hau. Baina auzia ez da hori. Auzia da, goian esan dudan bezala, Euskaltzaindiak euskara batuak nolakoa izan beharko lukeen esaten duela, eta wikipedialariok Wikipediak nolakoa izan behar duen erabakitzen dugula. Berriaren estilo liburua jarraitzea erabakitzen badugu (eta hala erabaki zen), bada liburu horretako gomendioak jarraituko ditugu. Berriro: Wikipedia ez da Euskaltzaindiaren webgune bat. Nik ez diot esango honi nola idatzi behar duen bere blogean, nahiz eta berak erabiltzen duen euskararen guztiz kontra egon. Berria egunkariari ere ez diot esango bere kazetariek nola idatzi behar duten.
Theklanek esan bezala, orain wikipedian jende gehiagok hartzen du parte, eta gaia berriro eztabaidatzeko eta lehen hartutako erabakiak berregiteko unea izan daiteke. Ez dakit. Ni erabaki horiek hartu ondoren hasi naiz lanean hemen, eta ez dagokit niri esatea erabaki horiek aldatu behar diren ala ez.
--Assar; (erantzun hemen) 09:48, 12 Urria 2008 (UTC)
Noski Euskaltzaindia Berriaren estilo-liburuaren gainetik dagoela! Inork ez du hori zalantzan jartzen! Baina ez ezazu asmatu Euskaltzaindia afera honetan tildearen aldekoa denik! Kontu hau zaharra da benetan, eta Euskaltzaindiak, JAGONET delako zerbitzuaren bitartez, erantzuna jada eman zuen:
« Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki erdarazko izen-deituren idazkeraz. Badu, ordea, jokaera nagusi jakina: alegia, begirune osoa dio hizkuntza bakoitzak beretzat finkatu duen idazkerari. Hori dela eta, mendebaldeko alfabetoa erabiltzen denean, bete egin behar dira jatorrizko hizkuntzaren ortografia estandarreko arauak (gaztelaniarenak, frantsesarenak nahiz dena delakoarenak). Salbuespen bakarra egiten da: ez da zorrotzegi jokatzen erdarazko marka diakritikoekin (izen-deituretako tildea, esate baterako, alde batera utz daiteke euskaraz idaztean erdarazkoak). Bestalde, zeuok erabaki beharko duzue zer-nola jokatu erdarazko grafiaz iristen zaizkizuen euskal deiturekin (enpresaren edo erakundearen "estilo-liburua" horretarako izaten da, besteak beste). Ez adiorik. »

—Joxe Ramon Zubimendi. JAGONETen arduraduna. Euskaltzaindia[oh 1]

Interesgarria dira itzul-zerrendako gainontzeko erantzunak. Adibidez, Elhuyarrekoek tildea errespetatzea adostu omen zuten, baina ez gainontzeko diakritikoak: http://osdir.com/ml/culture.language.basque.itzul/2001-06/msg00339.html --Unai (esan) 09:41, 12 Urria 2008 (UTC)

Beno... lehenik eta behin ni ez naiz filologoa, beraz ez dakizkit zeinu diakritiko guztien atzean dauden berezitasunak eta bakoitzaren erabilerak sortzen dituen hizkuntza-ezberdintasunak. Belkoainpek eginiko irakurketarekin ados egon banaiteke ere hainbat puntutan nire ustez arazoaren muina beste bat da: zorionez euskarazko wikipediak eta euskarazko komunikabideak oro har azkar hasten dira eta Euskaltzaindia, aldiz, geldi-geldi doa. Euskaltzaindiak ez dio erantzuten hizkuntzak behar dituen arazo guztiei eta horregatik gomendatzen dute eurek, goian agertzen den bezala, estilo-liburuak jarraitzea. Arazoa ez da hutsala, pentsa adibidez Myanmarren banaketa administratiboan. Logikoa dirudi Euskaltzaindiak ez esatea horren inguruko ezer ere ez, jende asko beharko luketelako gai ezberdinak aztertzen. Bada, Nola da transliterazio egokia: Rakhine estatua, Rakine estatua edo Rajine estatua? Eta Kachin estatua edo Katxin estatua? Ala Jatxin estatua izan beharko? Duda hauek ez dira existentzialak, baina sortzen dira idazterakoan. Beraz beste hizkuntza batetik geureratzerakoan beti sortzen dira arazoak eta horregatik daude filologo mordoa munduan transliterazioen inguruan pentsatzen. Beraz zeinu diakritikoak jartzerakoan aztertu beharko duguna da zein den ipintzen dugun muga. Ez naiz, esan bezala, filologoa, baina hona hemen nik zeinu hauen inguruan dakidana:

  1. Gazteleraz zeinu hauek erabiltzerakoan silabarik indartsuena zein den esaten digute. Adibidez ez da berdina esta edo está. Hala ere batzuetan bi hitz ezberdintzeko ere balio dute, maila morfosintaktikorik gorenean dagoenak izaten duelarik azentua (esta eta ésta). Hor ahozkera berdina da baina beste erabilera bat du azentuak. Euskaldunontzat bigarren kasuak ez du inolako eraginik, berez idazterakoan baino ez delako egiten ezberdintasun hori eta guk euskaraz idazten dugu. Baina lehenengo kasuak badu garrantzia gazteleraz eta galdera da... euskaraz? Hau da, euskaldun batentzat beharrezkoa da Ávila jartzea konturatzeko lehenengo A horrek duela indar handiena? Euskaraz silaba atonoak ba al ditugu? Eta modu berdinean erabiltzen ditugu? Nire ustez ez, eta askotan gipuzkoar batek eta bizkaitar batek hitzak modu ezberdinean azentuatzen dituzte. Adibidez nik Aita esaten dut eta nire lagun batzuek Aitá (edo Aitté). Beraz euskaldunontzat zeinu horiek ez dute hainbesteko esanahirik. Euskaltzaindiak berak dioenaren arabera irizpidea lasaia da kasu honetan, eta ez da beharrezkoa erabiltzea.
  2. Frantsesez ere azentuek bi gauza ezberdin erakusten digute. Begira dezagun é letraren kasua. Frantsesez letra hau e letraren aldaera bat da. Frantsesez erabiltzen denean idatziko é hori ahozkatu behar dela esan nahi digu. Adibidez prennés jartzen denean prene ahozkatu behar da, baina prennes idazterakoan prenn. Baina berdina da hizkuntza guztietan? É erabiltzen den kasuan honakoak dira (fr:É):
    • Hungarieraz: é alfabetoko 10. letra da eta bere soinua /eː/ da.
    • Islandieraz: é alfabetoko 7. letra da eta /jɛː/ ahozkatzen da.
    • Kashubieraz: é alfateboko 8. letra da eta /ɛ/, /ej/, /i/ edo /ɨ/ soinua adierazten du kashubieralki bakoitzean (dialektoak :D)
    • Uighureraz: /e/ soinua adierazten du idazkera latinoa erabiltzen denean. Arabiar alfabetoko ئې letraren baliokidea da.
    • Eslovakieraz eta Txekieraz: 12. letra da eta /ɛː/ soinua adierazten du.

Beste hizkuntza batzuetan zeinu diakritiko bat baion ez da, hau da, ez da bere horretan alfabetoko letra bat:

    • Katalanez eta Okzitanieraz é idazterakoan /e/ esaten da, hau da, Erdi-itixtako aurreko bokal ez-biribildua.
    • Frantsesez, esan bezala horrela idatezrakoan ahozkatu behar dela esan nahi du eta ahozkera ere /e/ da.
    • Italieraz ere azentu tonikoa dela esan nahi du eta ahozkera /e/ da.
    • Pinyin txineraren aldaera erabiltzen denean e soinuaren goiko doinua erabiltzen dela esan nahi du (pinyineraz gero idatziko dut gehiago, interesgarria baita Euskaltzaindiaren akatsetako bat ikusteko)
    • Portugaleran e baten gaionean tildea jartzerakoan /ɛ/ ahozkatzen da.
    • Vietnameran, ordea é jartzerakoan e esan nahi dute, baina txinera pinyinen bezala goiko doinuan.

Eta gainera beste kasu batzuetan ere erabiltzen da:

    • Ingelesez é erabili daiteke, baina bakarrik frantsesetik mailegatutako hitzentzat.
    • Nederlanderaz ere erabiltzen da, baina hitzak ezberdintzeko, gaztelerazko lehenengo kasuan bezala, een bat da eta één bakarra.
    • Eta bukatzeko kuriositate bat... Pokémon horrela idatzi behar da alfabeto-latinodun hizkuntza guztietan, hori baita bere izen ofiziala.
  1. Euskaraz ü erabiltzerakoan zuberoan egiten den soinuaren errepresantazioa da (/y/). Berdina al da hizkuntza guztietan? Ba batzuetan bai (hungariera, kareliera, turkiera, estoniera, azeriera, turkmeniera, pinyin, alemaniera eta tartariera) baina beste batzuetan ez: gazteleraz edo portugesaz ü hori gue edo gui ez dela ge edo gi moduan adierazteko balio du, baizik eta güe eta güi. Hau da, u hori ahozkatzen dela esan nahi digute. Kasu batzuetan ere, batez ere katalan hiztunek q letrarentzat ere erabiltzen dute. Transliteratu nahi badugu UE forma erabiltzen da gazteleraz, adibidez, ez pentsatzeko ii letra konbinazioa dela. Sueedira letra alfabetoan agertzen da eta tyskt izena du (literalki alemana) (es:Ü)
  2. Belkoainpek emaniko argudioan esaten da jatorrizko azentuazioa erabili behar dela. Ados egon naiteke, baina ikusten den bezala konplexua da. Har dezagun pinyinaren kasua. Hau da ofizialki Txinak erabiltzne duen bere hizkuntzaren latinizaziorako eredua. Zeinu diakritikoz beterik dago eta batzuetan bokal bat adierazten badute ere gehienetan entonazioa adierazteko balio dute. Txineraz entonazioa ez da txorrada bat, bi hitz oso ezberdin adierazteko balio dezakeelako. Norbaitek hau agertzen den filme bat ikusi nahi izatekotan La stella che non c'è filma ikus dezala (gazteleraz La Estrella Ausente). Zer dio euskaltzaindiak honen inguruan? Beno, ba berez ezer ere ez. Are eta gehiago MUNDUKO ESTATU-IZENAK, HERRITARREN IZENAK, HIZKUNTZA OFIZIALAK ETA HIRIBURUAK dokumentuan txinako hiriburua Pekin dela esaten digu, inolako errespeturik gabe bertako grafiarengatik. Gero ohartxo batean esaten digu Beijing ere onartzen dela. Beraz inongo zeinu diakritikorik ez diote jartzen, beste hiriburuetan bezala. Baina bertako grafia errespetatzea onartzen badugu, eta gure alfabetoa erabiltzea orduan Běijīng erabili beharko genuke ě eta ī letrak erabiliz. Lehenengoan kopiapega egin behar izan dut eta bigarrena beheko taulatxoan badugu. Beraz Euskaltzaindiak Txinaren inguruan emaniko argibide bakarrean esaten du lehenik eta behin ez egiteko kasu handirik txinatarrek euren grafiaren inguruan esaten dutenaren inguruan eta Pekin erabiltzea. Eta bigarrenik txinarekiko errespetu minimo bat eduki nahiez gero ba orduan Beijing ere erabili daitekela eta ohar zaitezte azenturik gabe egiten duela, fregau handiegian sartzea bailitzateke.
  3. Beste letra batzuen kasua ere berezia da. Ç z batekin aldatu behar al dugu? Barça esatean Barza esatea bezalakoa al da euskaldunontzat? Eta zein letra demonio da þ hau? Behean agertzen da, islandieraz erabiltzen da... eta islandiarrek alfabetoa latinoa erabiltzen dute, beraz letra hau alfabeto latinokoa al da? Ba ez, alfabeto eskandinabokoa da eta berez Th moduan transliteratu beharko litzateke. BAina Th euskaldun batentzat T da. Letraren izena Thorn da, euskaldun batentzat Zorn al da? Edo hori bakarrik hegoaldeko batentzat, Z espainoa horrela ahozkatzen delako? Eta letra hori mantendu daiteke jakinda gure teklatuetan ez dagoela? Ingelesek ere erabiltzen dute eta horrela idatzi beharrean y baten antza duen letra moduan erabiltzen dute. (en:Image:Ye Olde Pizza Parlor.jpg). W bikoitzaren kasua ere berezia da, euskaraz existitzen delako eta horrela onartzen baitu Euskaltzaindiak. Bide batez Washington da ize hobetsia.
  4. Aipatu duzu c letra. Bada, letra hau euskarazko alfabetoan existitzen da, kuriosoa bada ere. Eta euskaltzaindiak askotan hobesten du. Andalucíaren kasuan Andaluzia idatzi beharko dugu, eta Cantabriaren kasuan Kantabria. Baina Cádizen kasuan euskarazko izen ofiziala Cádiz ere bada, tildea eta guzti (?!). Hori bai, Córdobaren izen egokia Kordoba da, Krekin eta tilderik gabe... ah! eta Cáceresena Cáceres ere bada, hau da, ez Kazeres, ez Cazeres ez Caceres... berdin-berdina. Baina Palenciarena Palentzia ([1]). Euskaltzaindiak ere ez dut uste oso argi duenik letren erabilera, baina tira, errespetatu beharko zerbait diotenean.
  5. Orduan zer egin? Beno, hor daukagu esan bezala Berriaren estilo liburua. Nahiko zuzena da eta euskaltzaindiak hobetsi ez dituen kasu asko ere agertzen dira. Adibidez nola euskararatu (eta ez latinizatu) zirilikoz edo grekeraz idatzitako leku-izenak. Irizpide hori jarraitu genuen Vasili Kandinskiren kasuan, edo Fiodor Mikhailovitx Dostojevski idazteko. Edo bestela hori lizentzia publikoa ez duen liburu bat denez gure estilo liburua ere osa genezake... eta uste dut horretan gaudela.
  6. Hauek dira nire ideiak gai honen inguruan. Ikusten denez ez dut soluzio handirik proposatzen. Bakarra guk geuk muga batzuk zehazte da eta uste dut horretrako bai eztabaida honek bai eta egin daitezkeen ekarpenak ongietorriak dira. Guztion artean Wikipedian nola idatzi dezakegun argituko dugu eta horrela euskararentzat hobe. MAila batean Euskaltzaindiari ere fabore bat egiten diogu horrela, lana aurreratzen baitugu.
  7. Eta bukatzeko nire proposamena. Artikuluak inongo zeinu diakritikorik gabe idaztea eta gero artikuluan bertan nahi diren zeinu guztiak jartzea, behar-beste! -Theklan · ezt  · @   11:42, 12 Urria 2008 (UTC)
Pokémonarenak zeharo deskolokatu nau. --Unai (esan) 11:47, 12 Urria 2008 (UTC)

Kaixo berriro:

Assar, lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizut Mikel Hernández Abaituaren eta Alfontso Mujikaren artikuluen berri emateagatik. Biak oso gustura irakurri ditut, eta esaten dutenaren % 99arekin ados nago. Bereziki identifikatuta sentitu naiz Mikel Hernándezek “guzti hori/hori guztia” bitasun horri buruz esandakoarekin. Izan ere, niri biziki ernegagarri gertatzen zait “honentzat guztiarentzat” astunkote hori hobetsia egotea “guzti honentzat” lirainago eta linguistikoki ekonomikoagoaren aldean.

Poztu egin nau, halaber, zuk zure jarreraren nolabaiteko auctoritas-iturburuen artean aipatu duzun idazle horrek euskaraz idatzitako artikulu horretan bere abizena... tildez idazten duela ikusteak ;-)))

Artikulu horren azken esaldia da “Euskaltzaindiak gure kritikak eta desadostasunak behar ditu”. Erabat ados nago. Ni neu ere aski sututa egon izan naiz Euskaltzaindiaren zenbait araurekin eta, zer esanik ez, Hiztegi Batuan agertzen diren eta agertzen ez diren hitz askorengatik ere.

Hain argi ikusten ez dudana da esaldi horrek matxinada-eskubidea nork beretzat erreserbatzera dei egiten ote duen.

Oso positiboa iruditzen zait, ordea, jaun horrek egin duen bezala, nork bere iritziak oinarritzeko argudioak eskaintze aldera artikulu bat, edo behar adina artikulu, idaztea.

Alegia, Euskaltzaindiaren arauei matxinatu ordez, haiek aldatzeko presioa egitea. Artikuluak idatziz, edo edozein motatako biltzar nahiz topaketetara joanez eta bertan iritzia azalduz.

Iruditzen zait euskaltzainak hein handiagoan direla era guztietako proposamenak eskertzearen eta aintzat hartzearen ildokoak, haiei muzin egitearenekoak baino. Iruditzen zait, ez nago ziur. Baina, adibide soil gisa, esan ahal dizut orain dela hilabete inguru horrelako “topaketa” batean egon nintzela, nire desadostasuna (edo, nahi baduzu, “ez erabateko adostasuna”) agertu nuela Euskaltzaindiak argitaratutako liburu batean gure hizpidearekin zerikusirik ez duen zerbaiti buruz proposatzen zenarekin, eta erakunde horretako kargudun ez nolanahiko batek bere posta elektronikoko helbidea nik eskatu gabe eman zidala, proposamenak helaraz niezazkion. Keinu horrek zerbait behintzat esan nahi du, ez?

Zuk esaten duzu: “Nik esan dut Euskaltzaindiaren arauak (guztiak) betetzearen aldekoa naizela, ni neu, baina Wikipedia eraikitzen ari garen guztion artean beste gauza bat erabakitzen badugu (esaterako euskalkietan egitea), beste era horretara egingo dela”. Horri buruz, esan nahi dizudana da panpina errusiarren tankerako arrazoiketa horiek bertigo pixka bat ematen didatela. Nik esango banu “ederki, wikipedian halako euskara erabiliko duzue, baina nik, nire artikuluetan, nik erabakitako euskara-mota erabiliko dut”, orduan zer? (galdera erretorikoa da noski, ondotxo baitakit wikipediako administratzaileek beren botere bereziak erabiliz “nire euskara” hori “zuzenduko” luketela).

Theklan, asko eskertzen dizut zure azalpen xehakatua. Baina iruditzen zait horixe dela, hain zuzen ere, euskarazko testuetarako taxuzko irizpide bat erabakitzerakoan murgildu ezin gareneko ur sakona: desberdinketak eta sailkapenak egiten hasi, hizkuntza bakoitzeko zeinuek daukaten eginkizunari buruz, eta horren arabera euskarazko irizpidea moldatu. Sinpleena eta errazena, alde handiz, da beste hizkuntzetako hitzen ortografia bere horretan onartzea, euskarak tradiziozko beste hitz bat ez daukanean (alegia, ia beti).

Eta, berriro diot: bestelako alfabetoak erabiltzen dituzten hizkuntzetako hitzak euskaraz nola eman behar diren beste gai bat da; mesedez, ez sartu zaku berean.

Jokabiderik begirunetsuena, sinpleena eta errazena da gure alfabetoa erabiltzen duten beste hizkuntzetako izenak euskaraz beren horretan erabiltzea (esan bezala, euskarak tradiziozko beste hitz bat erabiltzen ez duen guztietan).

Eta oraindik ulertu gabe segitzen dut zergatik planteatzen ote dituzuen “(...) euskaldun batentzat beharrezkoa da Ávila jartzea konturatzeko lehenengo A horrek duela indar handiena?” bezalako galderak. Alegia, zergatik zalantza sortzen den tildearekin eta ez, adibidez, v-arekin (edo aurreko mezuan aipatu nituen beste letrekin). Azken finean, zergatik sortzen ote den izen horien idazkerako edozein elementuren inguruko mesfidantzarik. Alegia, kontua ez dela hitz horiei inolako eusko labelik ematea, edo eusko labelik merezi ote duten erabakitzen jardutea. Ez baitira euskarazko hitzak, eta beraz, ez digute eusko labelik eskatu.

Tira, prest nago eztabaidari eusteko, nahiz eta horrek denbora kentzen dion euskarazko wikipedia artikulu gehiagorekin aberasteko dudan nahiari. --Belkoainpe 00:26, 13 Urria 2008 (UTC)

"Hernández" -> Nik ez diot ezelango herrarik azentu markari. Euskaltzaindiak berak dituen zalantzak (edo agertzen dituen anbiguotasunak) Wikipedian nola konpon genitzakeen ebatzi nahi nuke, besterik ez. Hori bai, zin dagizut, Euskaltzaindiak nire abizena Saratsua idatzi beharko litzatekeela esan arren, nik ez dudala inoiz horrela idatziko (agian nire alabak bai, niri kontra egitearren ;-). Gainera, izen-abizenak nola idatzi behar diren uste dut beste eztabaida bat dela, ez zuzenean loturik hemen eztabaidatzen ari garenari.
Wikipedian erabakiak hartzeko mekanismoari buruz: bertigoa ematen badizute, sentitzen dut baina uste dut horrela dela Wikipedia guztietan, eta oker banago zuzen diezadala administratzaile batek. Eta noski, zuk zure artikuluetan Wikipedian denon artean finkatu ditugun arauak betetzen ez badituzu (esaterako, copyright-a daukaten testuak erabili), bada norbaitek aldatu egingo ditu artikulu horiek.--Assar; (erantzun hemen) 06:56, 13 Urria 2008 (UTC)
Et, et, et: niri bertigoa ematen didana ez da "Wikipedian erabakiak hartzeko mekanismoa", baizik eta euskara-kontuetan erabakiak hartzeko mekanismoa hankazgoratzea, Euskaltzaindiak onartu duen zeinu bat (tildea) beste norbaitek "ez euskarakotzat" jo eta baztertuz.
Eta "Wikipedian erabakiak hartzeko mekanismoa" aipatu duzunez, aurkitu ezinik nabil tildeari buruzko zorioneko bozketa horren emaitzak, zenbakitan. Beraz, zerorrek edo beste norbaitek argituko bazenidate nora jo behar dudan, eskertuko nizueke.
Egun ona pasa eta eutsi artikulugintzari.--Belkoainpe 09:39, 13 Urria 2008 (UTC)
Ea ba! Belkoainpe, lehenik eta behin ez jarri hain mesfidati administratzaileon lanagatik. Nik ez dut normalki besteen artikuluak zuzentzeko horrelako mania berezirik. Are eta gehiago, kontu teknikoak eta estilo orokorrekoak bai baina euskara perfectoa hablatzeko maneria ez dut oso ondo eramaten... izateagatik egaduna ere ez naiz.
Bigarrenik, hemen konpondu behar duguna beste arazo bat da: Euskaltzaindiak bi arau kontrajarri eman dituenekoa eta hori konpontzeko gomendio bat. Alde batetik tildeak jartzen dituzte zeinbat lekuren izen ofizialetan, bereziki Espainia direnean. Esan bezala oso absurdoa iruditzen zait (niri) Cádiz idatzi behar izatea eta ez Córdoba, baizik eta Kordoba. Baina kasua da hau Espainian baino ez dela gertatzen. Har dezagun gazteleraz hitz egiten duten Uruguay. Zorionez tildea duen hiriburu bat du eta beraz nire azalpenerako baliagarria da. Euskaltzaindiak dio Uruguay ez baizik eta Uruguai idatzi behar dugula eta Asunción ez baizik eta Asuncion (Zorionez ez dio Asuntzion!). Baina ez da y letrari nolabaiteko mania diola ez, ze zerrendan aurrekoa Papua Ginea Berria da eta bere hirigurua Port Moresby dela esaten digute, hau da, y grekoarekin.
Eta arau kontrajarria oraindik kontrajarriagoa da esaten digutenean euskarazko testuetan tilderik ez erabiltzeko hainbat izenen kasuan, aurreko gaian eztabaidatzen genuen Lapoblaciónen kasuan, adibidez. Zein arau jarraitu behar dugu, beraz?
Eta alfabetoko letrak sartzeak badu garrantzia, ez pentsa. Ze niretzat azentu direnak hizkuntza batzuetan alfabetoko letrak dira, adibidez suomiera eta hungarieraz. Eta beste batzuk letra arrarotzat har nitzakeenak erraz konpondu daitezke nire alfabetoarekin (aipatutako Þ=th).
Beraz hemen ebatzi beharrekoa da Euskaltzaindiak berak ematen duen gomendioa: horrelako arazoak norberak bere estilo liburuan konpon ditzala. Berriak badu konponbide bat, eta maila batean berdina erabiltzen saiatu gara... baina alda daiteke... proposamen zehatzik?
PD: Ez kezkatu hemen denbora galtzeagatik, hau baita entziklopedia hobeago bat egiteko metodorik indartsuena-Theklan · ezt  · @   09:52, 13 Urria 2008 (UTC)
Eztabaida interesgarri eta sakona! (Idazten ari nintzela, Theklanek erantzun du. Hau, beraz, Theklanek jarritakoa irakurri baino lehen idatzitakoa da).
Unaik -besteak beste- dioenarekin ados nago: Euskaltzaindiak ez du irizpide finkorik tildeei dagokienez. Bestela (aurrekoan nioen bezala), jarri mesedez lotura edo erreferentziaren bat. Beraz, ez dago eztabaidan Euskaltzaindiaren arauak jarraitu edo ez, kontu honen inguruak sekulako nahastea dagoela argi baitago (argigarria da Andaluziako probintzien kasua: Kordoba, Cádiz, Malaga... Gustu guztientzako arauak!).
Bestalde, ez zait errespetu falta iruditzen tilderik ez erabiltzea, jatorrizko forma erabiltzen badugu (euskaraz beste bat ez dagoenean, noski). Askoz adierazgarriagoa iruditzen zait "c"-ren ordez "k" jartzea (adb. Kordobarekin egiten duguna). Hala ere, errespetuarena ez nuke eztabaidaren erdigunean jarriko, guztiz subjektiboa izateaz gain oso zaila baita zehazteko. Horrekin jarraituz, Asturiaseko kasuan zergatik hobesten dugu askotan gaztelaniazko forma asturierazkoa -jatorrizkoa- baino? Zer esanik ez aragoieraren, okzitanieraren, gaelera desberdinen... hots, hizkuntza gutxitu gehienen kasuan. Botere kontuak horrelakoak dira. (Baina hau parentesi moduan hartzekoa da soilik, ez dut eztabaida desbideratu nahi).
Nire ustez, erabakirik badago Euskaltzaindiaren irizpide/proposamenak jarraitu behar ditugu. Baina tildeen kasuan argitu behar dugu ea "euskal testuetan" ere erabili behar ditugun, edo euskal udalerrien kasuan dioten bezala tilderik ez erabili (eztabaida desberdinak dira, erabat ados; baina puntu hori agian kontuan hartu behar dugu). Bitartean, ondo iruditzen zait Berriako estilo-liburuaren irizpideak jarraitzea eta, kasu honetan, tildeak ez erabilltzea. Eta Theklanekin guztiz ados: jatorrizko forma guztiak izenburua eta gero parentesitan jartzea.
Hala ere, momentuz gai honetaz ez dut askoz gehiagorik gehitzeko. Gustura irakurtzen segituko dut jartzen ari zaretena. --Orereta (erantzunak) 09:59, 13 Urria 2008 (UTC)
Ni ados nago Belkoainpek esandako kontuekin azentuei buruz. Agian zakar xamar esan ditu (dituzu), baina ados nago. Lapoblacion eztabaidan esan nuen, egokiagoa ikusten dudala artikuluen izenburua azentuekin agertzea. Hasieran, erabaki hori hartu zen euskaldun batek azenturik gabe bilatuko zuela artikulu hori (adibidez Joze Plecnik eta ez Jože Plečnik, guretzako berexi xamarra delako). Horrekin ados nago, baina berbideraketak ditugunez, zergatik ez artikuluaren izenburua ONGI idatzi eta gaizki edo errezatik berbideratu? Nik horrela egingo nuke, euskarazko wikipediaren zehaztasunaren izenean. --josugoni (erantzun hemen) 21:17, 13 Urria 2008 (UTC)
Uste dut eztabaida ez dela azentu marka jarri bai ala ez, baizik eta Euskaltzaindiaren arauak jarraitu ala ez, gaizki ulertu ez badut. Lapoblacionen kasuan, Euskaltzaindiak itxura batean kontraesanean dauden bi gauza esan dituenez, ez dakit zehazki Belkoainpe zeren aldekoa den.--Assar; (erantzun hemen) 21:39, 13 Urria 2008 (UTC)
Orduan, ba, bi eztabaida dira: bata azentuak ipini ala ez, bestea Euskaltzaindiaren "gomendioak" jarraitu ala ez. Ez ditzagun biak nahastu. Euskaltzaindiak berak dioen bezala, azentuen kontua (eta ez letra "arraroen" kontua) gure "estilo liburuaren" arabera erabakitzekoa da. Eta ni azentuak mantentzearen alde nago (Euskal Herriko leku eta pertsona izenak salbu), goian esan bezala, zehaztasunaren izenean. --josugoni (erantzun hemen) 22:07, 13 Urria 2008 (UTC)

Belkoainpe, bistan da ez dugula elkar ulertuko. Ez dago auzitan euskaraz nola idatzi behar den, baizik eta Wikipedian nola idatzi behar den. Eta ez dut jarraituko, argudioak errepikatzen hasita nago eta.

Nik ere ez dut aurkitu bozketa orrian azentu markari buruzko bozketa, ezta Euskaltzaindiaren arauak jarraitu behar direla dioena edo Berriaren estilo liburua erabili behar dela dioena. Agian "sare zabalean" galdu egin dira. Norbaitek non dauden badaki... bestela ni prest nago Wikipedian Euskaltzaindiaren arauak jarraitu behar diren ala ez bozkatzeko aukera zabaltzeko bozketa orrian. Baita gainerako beste kontu horiek guztiak bozkatzeko ere.--Assar; (erantzun hemen) 21:39, 13 Urria 2008 (UTC)

Kaixo:
Nik honetaz guztiaz gogoan daukadana da:
1.-Izen zehatz batzuetan tildeak jartzean, kendu egin "zizkidatela", euskaraz tilderik ez erabiltzearen argudioarekin.
2.-Argudio horrek niri iritziz ez duela balio:
a) Ez direlako euskarazko hitzak, eta horregatik, haiei tildea jartzea, bekatua ez izateaz gain, nire ustez beharrezkoa da, hizkuntza horien ortografiarekiko errespetuagatik eta inolako koherentziarik ez daukaten portaeretan (tildea onartu ez baina ç bai, adibidez) ez amiltzearren. Eta koherentzia-gabezia hori esplikatzeko inolako argudiorik ez duzue eman inork (eta salaketa hori egitea ez da inor "zakarki" tratatzea, baizik eta arrazoiketa-akatsak agerian uztea).(Ah, eta arrazoiketa-akatsak ez dira konpontzen "wikipedian hala erabaki genuelako, eta kito" tankerako argudioak emanez).
b) Euskaltzaindiak tildea onartu duelako, eta horrenbestez, logika hutsekoa zen zerbaiti bere babesaren indarra gehitu diolako.
c) EIMA programako materialek ere (nik zenbaitetan aipatu ditudan arren, horiei buruzko aipamenik ez duzue egin) tildea erabiltzen dutelako. Alegia, ez dela bakarrik Euskaltzaindia.
Assar, adiskidetasunez: egia da ez dirudiela zu eta biok ados jarriko garenik. Benetan diotsut: ez dakit zer esan nahi duzun esaten duzunean "ez dago auzitan euskaraz nola idatzi behar den, baizik eta Wikipedian nola idatzi behar den". Euskara era horretan pribatizatzea ez da inola ere sartzen euskararen estandarizazioari buruz daukadan ideian.
Amaitzeko, nire proposamena:
1.- Euskal Herriko herri-izenen kasuan nola jokatu (zuek Lapoblación-en kasua aipatu duzue) ez daukat guztiz garbi, eta aukera guztiak defendagarriak iruditzen zaizkit.
2.- Gure alfabetoaz bestelakoak erabiltzen dituzten hizkuntzetako izenen transliterazioa euskarara nola egin behar den ez daukat ezta ideiarik ere. Gaia ezagutzen dutenek proposatzen dutena onargarria irudituko zait.
3.- Gure alfabetoa erabiltzen duten beste hizkuntzetakoak diren toki- eta pertsona-izenen kasuan, badakizue zer pentsatzen dudan.
Ondo izan,

--Belkoainpe 23:12, 13 Urria 2008 (UTC)

Belkoainpe: zer esan nahi dudan? Nire ustez, Wikipedian bozketa bat egin daitekeela Euskaltzaindiaren arauak jarraitu ala ez erabakitzeko, eta zure ustez hori ezinezkoa dela, Euskaltzaindiaren arauak derrigorrez jarraitu beharrekoak direlako.
Nire proposamena: gai hauen inguruko erabakirik ez dudanez inon idatzita ikusi, bozketa hauek abiaraztea proposatzen dut:
  • Euskaltzaindiaren arauak jarraitu, bai ala ez
  • Arau guztiak jarraitu
  • Arau batzuk bai eta besteak ez, bozketak eginez unean-unean arauak betetzen diren ala ez erabakitzeko
  • Beste araudi batzuk jarraitu
  • Euskaltzaindiaren arauak anbiguoak direnean:
  • Euskaltzaindiari zalantzak argitzeko eskatu (adibidez Jagonet zerbitzuaren bidez), eta bitartean Berriaren estilo liburua jarraitu (bide batez, liburu hori sarean al dago, ala paperean erosi behar da? Sarean denon eskura ez badago, agian aukera hau ez da bideragarria)
  • Berriaren estilo liburuaren proposamen guztiak jarraitu
  • Berriaren estilo liburuaren proposamen batzuk jarraitu, besteak bozkatu
  • Ez batak ez besteak asebetetzen ez gaituztenean:
  • ItzuL posta zerrendan arakatu eta galdetu
  • Euskararen inguruak irizpideak dauzkaten beste erakunde batzuetako erabakiak jarraitu, adibidez hauek: Elhuyar...
  • Aurreko guztiarekin arazoa konpontzen ez badugu, azken aukera:
  • Gure arteko eztabaidaren bitartez erabaki
--Assar; (erantzun hemen) 07:09, 14 Urria 2008 (UTC)
Ondo, zerbaitera iristen ari gara. Nik ere ez dut aurkitu bozketa horrena, baina gogoratzen dut egin zela, orain bi urte eta erdi edo izango zen, ni hasi nintzenean. Eta bestetik, nik nirean jarraitzen dut. Belkoainpe, zuk diozunez gure alfabetoa erabiltzen dutenetan zeinu guztiak onartzea aukera bat da. Baina nire duda da ea gaztelera eta frantsesa ez diren hizkuntzatan (beno, eta katalana eta italiera) azentua daukaten letrak alfabetoko letrak ere baldin badira, adibidez, ő hungarieraz ez da goian zeinu arraro bat duen o bat, baizik eta letra bat, bokal oso bat! Hau da, hungariarren dituzten 14 bokalak alfabetoan daude, eta azentu bitartez jartzen dituzte. Beraz ez da gure alfabetoa. Eta goian kasu pila jartzen nituen non é alfabetoko letra oso bat den.
Beraz, eta argia ematearren, Assarrek eman dituen bozketekin jarraituz, zaila da Berriaren estilo liburua jarraitzea, hau ez baitago, nik dakidala, sarean erabilgarri. Beraz gure estilo-liburua osatu beharko genukela uste dut.
Hala ere, bozka dezagun!-Theklan · ezt  · @   09:01, 14 Urria 2008 (UTC)

Eta argudioak ematen jarraituz. Euskaltzaindiak badu exonimoak topatzeko leku bat, Espainiako eta Frantziako probintzia eta departamentuez gain. Eta kuriosoa da guzti hauetan batean ere ez dudala azenturik aurkitu, nahiz eta jatorrizko hizkuntza badaudela ziur egon. Hala ere V, W eta Y bai agertzen direla: Europa, Afrika, Amerika... bat ere ez, nahiz eta Belmopán eta Asunciónek berez baduten berezko hizkuntzan.

Gainera 151. arauan ([2]) berriro ere gauza kontrajarriak ematen dira. Adibidez Alto Gállego ibaia euskaraz bai Alto Gállego bai eta Gallego Garaia esan daitekela jartzen du. Hau da, euskarazko forma erabiltzean (Altoren ordez Garaia) ez dela beharrezkoa azentu hori jartzea. Baina badirudi irizpide hori bakarrik Espainia eta Frantziako kasuetan erabiltzen dela, antzinako eskualdeen izenak emateko arauan ([3]) ez baitute azentu bat bera ere jartzen, naiz eta batzuetan logikoa diruien jartzea. Eta orduan erabakitzen dute munduko ibaien izenak ere arautzea ([4]) eta pozik eta alai Iguazúri ez diote jartzen baina bai Isère ibaiari. Eta Aintzirekin berdina, jatorrizko hizkuntzan (eta gazteleraz ere) azentua duen Lac Léman eta gazteleraz Lago Lemán dena euskaraz ez du azenturik ([5]). -Theklan · ezt  · @   10:10, 14 Urria 2008 (UTC)

Ulertu dudanaren arabera, honakoa da irizpidea Theklanek agertzen dituen bitxikeriak agertzeko: euskaraz idazten diren izenak (Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak) euskarazko ortografia arauekin idazten dira, baina euskaraz idazten ez direnak bertakoa edo jatorrizkoa. Kontua da jakitea noiz idatzi behar diren "euskaraz" eta noiz ez. Adibidez, zuk esandako exotoponimoen kasuan, euskaraz "aspalditik" idatzi direnak euskaraz eman dira: Paris, Erroma, Madril, Txina, Korinto, Aljeria etab. Gehienetan, hurbileko toponimoak dira (EHtik hurbil) edo bestela antzinako toki izenak (Antzinako Grezia, Erroma eta beste). Euskarazko testuetan ezohikoak direnak, ordea, jatorrizko grafia erabili dela uste dut (beste alfabeto batean ez bada, noski). Irizpidea hori dela uste dut. --josugoni (erantzun hemen) 11:37, 14 Urria 2008 (UTC)
Belkoainpe: EIMAren estilo-liburua, azentuari buruz:
« Nolanahi ere, ezin da beste aukera gaitzetsi (azentu grafikorik ez erabiltzea), Euskaltzaindiak, zenbaitetan, era biak onartu ditu eta. »

—EIMAren estilo-liburua, Onomastika atala, Atarikoak, Erdal diakritikoak, 22. orr., http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/ESTEKAK/ATARIKOA.pdf

EIMAk azentuen erabilera hobesten du, baina ez ditu gaitzesten, argi gera dadila. --Unai (esan) 14:02, 14 Urria 2008 (UTC)


Kaixo:

1.-Oraindik ere ez zait argi adierazi zergatik zenbait jenderi "alarma" pizten zaion tilde eta antzeko zeinuak jartzeko. Josugonik aipatu du bilaketak erraztearren. Nik ez dut uste soilik horregatik denik. Nolanahi ere, arazoa berbideraketen bidez konpontzearekin ados nago.

2.-Horrez gain, gogoeta gisa: euskaraz atzerriko hitzekin tildeak eta gainerakoak jartzen ez baditugu, ez dugu argudiorik izango Getaria eta Zumaia gaztelaniaz "Guetaria" eta "Zumaya" idatzirik ikustean protesta egiteko. Pentsatzen dut horretaz konturatuko zaretela.

3.- Argi gera bedi: nik ez dut inoiz esan Euskaltzaindiaren arau guztiak zuzenak iruditzen zaizkidanik. Eta guztiz ados nago Euskaltzaindiaren arau batzuei egiten zaizkien kritikekin. Assarrek gorago helarazi digun Alfontso Mujikaren artikulua, adibidez, Hiztegi Batuaren barne-koherentziarik ezari buruzkoa, oso argigarria iruditu zait. Eta Euskaltzaindiaren erabakiren bat kritikagarritzat jotzen denean, ez dut esan ezer egin gabe gelditu behar denik, baizik eta urratsak egin behar direla Euskaltzaindiari akatsak zuzenarazteko. Baina matxinada ez zait egokia iruditzen, hain zuzen ere Euskaltzaindiaren erreferentzialtasuna suntsitzen duelako, eta ezinbestekoa delako, euskararen ur nahasien korronte eta kontrakorronteetan murgilduta gabiltzanontzat, ardatz edo helduleku sendo bat edukitzea. Eta helduleku horrek okerreko seinalea bidaltzen duenean, egin beharrekoa, nire ustez, okerra zuzenaraztea da, baina ez, inoiz ez, helduleku hori deuseztatu edo hari bizkarra ematea. Dudarik gabe, Euskaltzaindiak erabaki desegokiak hartu izan ditu, baina hari bizkar emanez lortuko dugun gauza bakarra da berriro bakoitza bere kasa moldatzen ibili behar izatea. Euskaltzaindiaren arauak ez betetzea hari bizkar ematea da, eta bizkar emanez hura desprestigiatu egiten dugu eta haren erreferentzialtasunik gabe geratzen gara. Horren ordez, iruditzen zait hobe dugula jarrera bikoitz bat: a) arauen "nahitaezkotasunari" eustea, baina, aldi berean, b) arauak desegokiak direnean, protesta arrazoitua egitea eta haiek aldatu beharraz Euskaltzaindia ohartaraztea.

4.-Zuek aipaturiko kasuan edo kasuetan Euskaltzaindia kontraesanean erortzen bada, kasu horretan ezin da esan, nire ustez, Euskaltzaindiaren arau argi bat dagoenik, eta beraz, nire iritziz behintzat, zilegi dugu koherenteen iruditzen zaigun irtenbidea erabakitzea, Euskaltzaindiak kontraesan hori argitzen ez duen bitartean.

5.-Tildeei dagokienez, berriz, haien aldeko nire bi argudioak errepikatzen ditut: jatorrizko hizkuntzarekiko errespetua eta irizpide horren praktikotasuna eta koherentzia, zeinu guztiak onartzen baititu, batzuen eta besteen artean auskalo zer irizpideren araberako bereizketarik egin gabe (alegia, tildeen eta w nahiz ç bezalako hizkien arteko tratu-desberdintasuna).

6.- Oro har, wikipedia guztietan errespetatu egiten dituzte beste hizkuntzetako izen berezien tilde eta gainerako zeinuak (ez dut denbora asko izan hori guztiz egiaztatzeko, baina inpresio hori daukat).

7.- Theklan: nik ez dakit hungarieraz "é" eskubide osoko letra bereizi bat den ala ez, baina "é" hori euskaraz idazteko oztopo teknikorik ez daukagu gure teklatuetan, eta, bestetik, nik ez daukat adorerik hungarierazko abizen baten idazkera aldatzeko.

8.- Azkenik, eta bukatzeko: Euskaltzaindiaren arauak anbiguoak direnean, egokiena iruditzen zaiguna egiteari ongi deritzot. Eta, kasu horretaz aparte ere, zerbaitekin ados ez bagaude, adierazi egin beharko geniokeela uste dut. Baina bozketa-gai gisa guztiz desegokia iruditzen zait planteatzea ea Euskaltzaindiaren arauak orokorrean, eta bloke gisa, beteko ditugun ala ez.

Ondo izan, --Belkoainpe 23:54, 14 Urria 2008 (UTC)

Ondo, ikusten dut akordio batetara heltzen ari garela. Nik ere ez dut uste Euskaltzaindiaren arauak blokean ez onartzea erabaki ahal dugunik. Ez da ez koherentea ez ona Wikipediarako. Euskaltzaindiak baldin badio batik-bat idatzi behar dela batipat beharrean, ba tira, ondo, egingo dugu, ez dut arazorik. Baina Euskaltzaindiak arau kontrajarriak ematen dituenean zeini egin kasu da eztabaidagai dagoena. Hau da, aldi berean euskarazko azentua duela esan eta gero euskarazko testuetan ez jartzea esaten duenean. Edo bakarrik Espainia eta Frantzian dauden leku-izenetan jartzen duenean, eta ez beste herrialdetan. Horretara zihoan lehenik eta behin Asuncion hiriaren kasua (gaztelera argia da eta ez dute jartzen, eta ez da euskaratuz dela bestela Asuntzion jarriko zutelako Palentzia bezala) edo Léman lakua, non Suitzan dagoenez ez dioten jartzen Frantziako hiriei ematen dieten pribiliegioa, é bat edukitzea. Beraz badirudi Euskaltzaindiak Espainia eta Frantziako hiriei baino ez diela tildeak edukitzeko aukera ematen, eta hala bada gure arazoa berdina da: Belgikan, Danimarkan edo Perun dagoen hiri batek ere merezu al du tildea?
Eta birzuzenketena guztiz ados nago, noski... baina zeinetik birzuzenduko dugu? Hau da, Köln hiria izango al da artikulu nagusia, Koln ala Koeln? Hori da niri duda sortzen didana. Besterik gabe, ea gai hau ahalik eta azkarren ixten dugun, eztabaida ez luzatzearren! Aio! -Theklan · ezt  · @   11:20, 15 Urria 2008 (UTC)
Niretzat guztiz beharrezkoa da Wikipediaren arauetan esatea Euskaltzaindiaren esanak jarraitzen diren ala ez (hori hemen esaten da), eta erabaki hori nola hartu den argi eta garbi adieraztea. Azken hau falta da. Bestela, zein argudio eduki daiteke Lemoa eta Juan_Román_Riquelme artikuluak ez direla horrela idatzi behar eta batuaz idatzi behar direla esateko? Eta oraindik ere, nik uste dut kontu hau ebazteko modurik onena bozketa bat egitea dela.
Beste kontu bat ere argitu behar da: Euskaltzaindiaren erabaki guztiak beteko diren ala ez. Orain ez dira guztiak betetzen. Eta Berriaren estilo liburuarena ere bozkatu beharko litzateke (inoiz bozkatu ez bada).
Horiek gutxienez. Goian aipatu ditudan besteak agian ez dira hain beharrezkoak.
--Assar; (erantzun hemen) 20:50, 15 Urria 2008 (UTC)
Nik planteatuko nukeena da nola jokatu Euskaltzaindiaren arau bat edozein arrazoirengatik (kontraesanean dagoelako beste arau batekin, edo dena delakoagatik) argi ez dagoenean, edo gai bati buruz inolako araurik eman ez duenean.--Belkoainpe 21:23, 15 Urria 2008 (UTC)
Ondo, orduan bozketa bakarra behar dugu:
  • Zer egin dezakegu Euskaltzaindiak arau kontrajarriak ematen dituenean?
    • Eztabaidatu eta politka propio bat definitu.
    • Euskaltzaindiari galdetu.
    • Berriaren estilo liburua jarraitu.
    • Ezer ere ez.
Zer iruditzen? -Theklan · ezt  · @   16:08, 16 Urria 2008 (UTC)

Niri egokia iruditzen zait. Dena den, eta tildeei dagokienez arazoa zehaztearren, galdera bat: Zuen ustez, Euskaltzaindiaren jarrera kontrajarria edo anbiguoa (edo nahi duzuen adjektiboa erabili) da: 1.- Euskal Herriko herri izenen kasuan ? 2.- Espainiako eta Frantziako estatuetako toponimoen kasuan? 3.- Mundu osoko era guztietako izenen kasuan? 4.- Beste kasuren batean (azaldu, mesedez)? --Belkoainpe 15:16, 17 Urria 2008 (UTC)

Orain erantzutea nahi duzu? Nik uste dut nahiko argi utzi dudala:
  1. Bai, kontraesankorra da.
  2. Bai, kasu batzuetan bai eta beste batzeutan ez duelako azenturik jartzen.
  3. Bai, ez duelako Espainia eta Frantziako eredua jarraitzen nahiz eta gaztelera edo frantsesezko izenak izan.
  4. Bai, munduko beste hizkuntzatan zergatik ez duen jartzen ez duelako azaltzen eta zergatik ç, w eta y onartu behar ditugun ez duelako adierazten aldi brean.

-Theklan · ezt  · @   15:56, 17 Urria 2008 (UTC)

Bozketarekin ados. Arau zehatzik ez dagoenean da eztabaidatu beharrekoa.
Belkoainpek esandakoari: nik eztabaidan jarrituako errepikatzen dut: Euskaltzaindiak badu azentu-marken inguruan erabakirik? Belkoainpek baietz dio, Unai lankideak ezetz. Eztabaidan ez da balizko arau horren lotura edo erreferentzia jarri.
Leku batzuetan (euskal udalerrien kasuan behinik behin, goian loturak) ikusi dugu Euskaltzaindiak dioela "euskal testuetan tildea ez dela erabili behar", nahiz eta euskal izen arautu gisa tildea duena proposatu. Hori beste kasu guztietara hedatzen den da nire zalantza nagusia. --Orereta (erantzunak) 15:55, 17 Urria 2008 (UTC)
Kaixo. Nere ustez, Euskaltzaindiak dituen kontraesan edo anbiguetateak argitu gabe jarraitzen duten bitartean, orain arte egin dugun bezala jarraitzea da. Hau da, hitzak tilderik gabe idatzi. Bestalde, "ç" (w, y) nola idatzi behar dugun ere eztabaidatu behar dugu, gazteleraz "s" bihurtzen dute "ç" baina agian guk ezin dugu erabaki nola egin behar den baizik eta Euskaltzaindiak. Euskaltzaindiak argitu behar du euskaraz azentuak ezabatu zein hizki "arraroak" errespetatu behar diren. Bitartean orain arte jarraitu behar dugulakoan nago, euskaraz azenturik ez. Kabri, (erantzunak hemen)   13:53, 19 Urria 2008 (UTC)

Ba, nire ustez, gauzak argitzen ez diren bitartean, irizpide sendo bakarra da izen arrotzen ortografia arrotza errespetatzea. Beste ortografiak errespeta ditzagun zein bere esparruan, haiek ere gure ortografia errespeta dezaten. Erreziprozitate-kontua ere bada. Bestela, gogoan izan: ez kexatu, gaztelaniaz, irizpide berarekin,"Zumaya" eta "Guetaria", "Unzuchiqui" eta "Bustinchuri" jartzen badituzte.--Belkoainpe 08:32, 20 Urria 2008 (UTC)

Hori jada eztabaidatu dugu Belkoainpe. Gaztelerazko wikipediak erabaki hori hartu zuen, gaztelerazko izen bat eman daitekeenean berau erabiltzea (adibidez, begietan min ematen didan Marquina-Jeméin). Baina eztabaida ez da hori oraindik eta uste dut ez dugula elkar ulertzen. Euskaltzaindiak ez du esaten nola erabili behar diren tildeak, beraz ez dugu argibide handiegirik ere jarraitzeko. Baina aldi berean Espainiako eta Frantziako eta soilik Espainia eta Frantziako izenak erabiltzen direnean jartzen du tildea. Hau da, nahi baduzu Espainia eta Frantziako artikuluetan tildeak errespetatuko ditugu, nahiz eta hori kontraesankorra den "euskarazko testuetan tilderik ez erabiltzearen" arauarekin. baina hortik jatorrizko ortografia GUZTIAK onartzera pausu bat dago, esan bezala, eta ez dut errepikatuko, hizkuntza batzuetan é ez delako ´ bat duen e bat, baizik eta letra oso bat, bere ahozkera eta guzti. Beraz hor transliterazio bat egin beharko genuke, eta ez sinpleki azentua kendu. Ni prest nago tildeak jartzeko, ez dut arazorik, baina ez behintzat Euskaltziandiak hala dioenaren aitzakiapean, horrela ez delako. -Theklan · ezt  · @   11:35, 20 Urria 2008 (UTC)
Theklan:
1. Orain arte hemen aipatu diren argudio guztien argitan, zehaztuko zenuke, mesedez, zergatik begietan min ematen dizun gaztelaniazko testu batean "Marquina-Jeméin" ikusteak?
2. Esan duzu: "Hau da, nahi baduzu Espainia eta Frantziako artikuluetan tildeak errespetatuko ditugu, nahiz eta hori kontraesankorra den "euskarazko testuetan tilderik ez erabiltzearen" arauarekin. baina hortik jatorrizko ortografia GUZTIAK onartzera pausu bat dago". Horren aurrean, gogora ekarri nahi nuke Unai Fdez. de Betoñok hemen ipinitako hitz batzuk, JAGONETeko arduradun Joxe Ramon Zubimendirenak: "Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki erdarazko izen-deituren idazkeraz. Badu, ordea, jokaera nagusi jakina: alegia, begirune osoa dio hizkuntza bakoitzak beretzat finkatu duen idazkerari. Hori dela eta, mendebaldeko alfabetoa erabiltzen denean, bete egin behar dira jatorrizko hizkuntzaren ortografia estandarreko arauak (gaztelaniarenak, frantsesarenak nahiz dena delakoarenak). Salbuespen bakarra egiten da: ez da zorrotzegi jokatzen erdarazko marka diakritikoekin (izen-deituretako tildea, esate baterako, alde batera utz daiteke euskaraz idaztean erdarazkoak)". (beltxez ipinitako hitzak nik nabarmendu ditut).
Hitz horietatik nik ulertzen dudana da mendebaldeko alfabetodun hizkuntzetan ortografia beti errespetatu behar dela, eta errespetu hori tildeetaraino hedatzen dela. Eta, ezer zalantzagarri izatekotan, tildeak ez erabiltzearena dela, baina "lasai": hori ere (alegia, tildeak ez erabiltzea) onartzen dela.
3. Nik ez dakit hizkuntza batzuetan "é" zeinuak letra-kontsiderazioa duen, baina, dena delako kontsiderazioa izanda ere, zer tekla sakatu dituzu hori idazteko? Letra-kontsiderazioa izateari buruzko zure ohartarazpen hori interesgarria iruditu zait, baina ez dakit zenbateraino den muntaduna esku artean daukagun gai hau ebaztean. Bestetik, ez dut ulertzen zergatik egin beharko ote litzatekeen zeinu horren transliterazio bat: ezin al da "é" gisa utzi, besterik gabe?

Ondo izan. --Belkoainpe 18:52, 20 Urria 2008 (UTC)

Ez dit hainbeste minik ematen tilde bat ez ikusteak qui eta J ikusteak baino, baina horrek berdin dio. Ni prest nago, noski, jatorrizko grafiak idazteko, baina nik egiten dizudan galderan é jarri dut (ő jarri nezake) nire galdera delako ea letra hori mendabaldeko alfabeto gisa har dezakegun edo ez. Hau da, mendebaldeko horretan bakarrik gaztelera eta frantsesez dauden letrak hartzen diren, latinetik eratorritako guztiak edo baita Islandiakoak ere. Ulertzen nora heldu nahi dudan? -Theklan · ezt  · @   09:40, 22 Urria 2008 (UTC)

Nik uste dut baietz, zuk aipatzen dituzun horiek ere mendebaldeko alfabetoko hizkiak direla. Baita, nire ustez, "ñ" bera, urrunagora joan beharrik gabe. "ç" onartzen badugu, "w" onartzen badugu... nik uste dut horiek ere onartu beharrekoak direla, koherentziaz jokatu nahi bada. Bestalde, kontuan hartu behar da ordenagailuak direla gaur egungo idazketa-lanabesak, eta ordenagailuek normalki aukera eskaintzen dutela edonolako hizki bereziak idazteko, dela modu batean, dela bestean. Ditxosozko tildeei dagokienez ere, adibidez, garai bateko arau hura, gaztelaniaz letra larrietan tildea jartzea beharrezkoa ez zela zioena, nik dakidala moldiztegietan zeuden muga teknikoen ondoriozkoa zen. Laburbildurik, tankera horretako oztopo teknikorik ez daukagun garai honetan, nik uste dut zuk aipaturikoei ateak ireki behar dizkiegula, zirkunflexu, tilde eta gainerakoekin batera.--Belkoainpe 16:19, 22 Urria 2008 (UTC)

Bale. Orduan bozketa hau proposatzen dut:
  • Euskarazko Wikipedian jatorrizko hizkuntzan tildeak dituzten artikuluetan tildeak jarri beharko genituzke?
    • Bai, beti.
    • Bakarrik Espainia eta Frantziako izenak jarraituz (Euskaltzaindiak araututakoaren arabera)
    • Ez, inoiz ez.
Eta baiezkoa izatekotan:
    • Artikulu nagusiak tildea eduki beharko luke eta tilderik gabe dagoenetik birzuzenketa egin.
    • Artikulu nagusiak tilderik ez izatea eta tildearekin duenarekin birzuzenketa egitea. Artikuluan jatorrizkoa jartzea.
Zer deritzozue bozketa honen inguruan ? -Theklan · ezt  · @   19:55, 26 Urria 2008 (UTC)
Ados. Hainbeste eztabaidatu ondoren bozketa egiteko unea iritsi da. --Orereta (erantzunak) 20:30, 26 Urria 2008 (UTC)
Nik oraindik ulertu ez dudana zera da: ž, č, ç, ñ, ő, ø, å eta besteak azentuak diren ala ez, bozketa honetan sartzen diren ala ez... --josugoni (erantzun hemen) 21:29, 26 Urria 2008 (UTC)
Beno, badirudi horiek ere hartzne direla azentutzat, hau da, alfabeto latinoaren aldaera sinpletzat. Beraz bai, sartzen dira. Hala ere jar dezakegu goian beste apartado bat, bokaletan baino ez dioena... -Theklan · ezt  · @   11:10, 27 Urria 2008 (UTC)

Bozketaren lehenengo atalda zabalik dago: Wikipedia:Bozketak/Tildeen erabilera euskarazko Wikipedian -Theklan · ezt  · @   12:44, 27 Urria 2008 (UTC)

Eta bozketaren eztabaida ere bai. ;)
Eta eztabaida hori bukatutzan eman genezake... bozkatzeko ordua da! -Theklan · ezt  · @   19:54, 30 Urria 2008 (UTC)

Wikieguraldia aldatu

Kaixo guztiei! Beno, asteak daramatzat ideia batekin buruan bueltaka eta atzo martxan jartzea erabaki nuen, inori kontsultatu gabe, aina oraindik ere ofiziala egingo ez delako. Ideia etorkizunean izan dezakegun wikialbisteak horretan eta orain dugun Wikipedia:Albisteak orrialdean Euskal Herriko eguraldia jartzeko tresna bat jartzea litzateke. Horretarako Wikipedia:Albisteak/Wikieguraldia txantiloia eta azpitxantiloia multzoa sortu ditut eta aldi berea Wikiproiektu:Wikieguraldia ere sortu dut, tresna hau hobetu eta guztien artean elkarlana areagotzeko. Badakit horrelako tresna batek egunerokotasunek lana behar duela eta agian berau eguneratzeko programa bat egin beharko litzatekela (honen inguruan ez dut ideia handirik, beraz beste norbaitek ere lagundu beharko luke), baina nire ustez ikastolak eta bestelako interesa duten hainbat herritar gurera erakartzkeo balio dezake. Gainera tresna hau martxan jarrita eguneroko eguraldi erregistro libreak ere gorde daitezke inongo arazorik gabe, tresna eraginkor bat sortuz eguraldiaren analisirako eta gure artikuluak indartzeko.

Beno, ba zuen ekarpenekin eta ideiekin Wikiproiektu hau aurrera eraman dezakegu edo agian etorkizunerako gorde. Ekarpenik badituzue agian hobe han bertan egitea, wikiproiektuaren bitartez eztabaida bakarra egon dadin. -Theklan · ezt  · @   23:03, 8 Urria 2008 (UTC)

Ezingo al litzateke orri hau lotu eguraldia ematen duen zerbitzuren bati? Zalantza daukat, alde batetik, teknikoki posible ote den, eta bestetik, datu horiek wikipedian erabili ahal izango liratekeen lizentzia librerik ez badaukate. Beste ideia, erabiltzaileek egunero datuak sartzearena, ez da gauzatzeko erraza...--Assar; (erantzun hemen) 06:46, 9 Urria 2008 (UTC)
Ez dakit posible izango ote den. Nik ideia gisa bota dut eta orain agian beste norbaiti ere dagokio garatu eta errekurtsoak aurkitzea. Hala ere nire ustez ikastoletako informatika orduetan zerbait interesgarria egitea erabakiko balute hau izan liteke lan horietako bat, gero erregistratuta gera daitekeelako eta aldaketa txiki batzuekin eguneroko taulak ere sortu daitezkeelako. -Theklan · ezt  · @   10:51, 9 Urria 2008 (UTC)
Euskalmetek argi uzten du. Diru publikoz eginikoa da baina Administrazio Orokorrak baino ez du jabetza intelektuala... hori bai, hori nor den esatea zaila da, noski! -Theklan · ezt  · @   11:14, 9 Urria 2008 (UTC)
Izatez, datuak publikoak dira, azken batean tenperaturak edota eguraldiak berdina izaten jarraitzen du. Administrazioa baldin bada datuen jabea, ez al litzateke jabego publikoko edukia izango, BOE eta antzekoak diren bezala?--Janfri; bai esan?   11:41, 9 Urria 2008 (UTC)
Datuak publikoak dira, noski, baina eurek argitaratzen dituztenez jabetza pribatua dutela adierazten dute. Gainera EAEko biztanle guztiek ordaindu dituzte euren diruz, beraz eurena izango litzateke euren erabilera. Eta BOE publikoa da, baina ez dakit zein mailararte kopiatu eta itsasi daitekeen beste leku batean. Agian eurei galdetzea litzateke hoberena, baina... ez al da hobe jendearen parte-hartzeaz eraikitzea horrelako tresna bat? Azken finean hori beta bat baino ez da, hobetezeko proposaturiko tresna bat. Nire hasierako ideia ikastetxeak batzeko ideia bat zen... baina ikusten dut oraindik ez hemen ez Zabaldun ez dagoela boluntario gehiegirik horrelako lanetarako. -Theklan · ezt  · @   11:45, 9 Urria 2008 (UTC)
Ikastetxeak? Polita litzateke, baina uste dut nahiko lan edukiko dugula eskoletatik datozen bandalismoak desegiten. Beste aukera bat, AEMET: "La información meteorológica de esta página Web se ofrece gratuitamente a los ciudadanos para que pueda ser utilizada libremente por ellos, con el único compromiso de mencionar explícitamente cada vez que las utilice para los usos distintos del particular y privado. Se autoriza a los usuarios de Internet a poder establecer enlaces a páginas de nuestro Web, en cuyo caso agradecemos nos comuniquen vía correo electrónico (webmaster@inm.es) la realización de los mismos." Ez al da hori CC-BY argi eta garbia? Hala ere, hauek ez dute Iparraldeko informaziorik ematen...
Estatu Batuetako eguraldi zerbitzuak ere bere datuak modu libreak banatzen dituela ikusi dut. Noiz ikasiko dute Euskalmetekoek?.--Assar; (erantzun hemen) 12:28, 9 Urria 2008 (UTC)
Kar, kar! Bai, ikastetxeetako bandalismoa desegitea zaila da, baina nire ustez bandalismoa ematen da irakasleek "Denbora librea" ematen dietelako wikipedian editatzeko edo. Hau da, zerbait konkretua egingo balute horrelakoak ekidinko genituzke. Bestetik AEMET horren antzekoa den Frantziako agentziaren bat bilatu beharko genuke eta horrela izango genituzke datu ezberdinak Euskal Herri osokoak. Eta Weather hori ere begiratu dut eta ez da arraroa, EEBBko agentzia gubernamental guztiek dena domeinu publikoan argitaratzen dute, normala den moduan. Baina badirudi euskalmetek beldurra duela. Egun hauetan EiTBren beta webgunearekin gertatu den berdina da, hasieran cc-by lizentziapean argitaratu eta gero atzera bota eta copyrighta jarri. Badirudi ez dagoela diru publikoz ordaintzen den zerbait erabiltzeko aukerarik, berez Administrazio Orokorra horien jabea bada suposatzen dudalako Ibarretxe bera dela copyrightaren momentuzko jabea... eta ziur berak ere ez dakiela. Gutun bat idatziko al diegu? -Theklan · ezt  · @   12:34, 9 Urria 2008 (UTC)

Betawiki update aldatu

  • Currently 94.08% of the MediaWiki messages and 15.80% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 11:21, 12 Urria 2008 (UTC)
  • Currently 95.81% of the MediaWiki messages and 12.15% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 10:03, 10 Azaroa 2008 (UTC)

Irudi:tik fitxategi:ra aldatu

Kaixo guztiei! Beno, datozen egunetan irudiak sartzeko Irudi: izen-tartea aldatuko da eta Fitxategi: modura pasako da. Hau ingelerazko Image:/File: itzulpenari dagokio. Beraz bi gauza egitea beharrezkoa litzateke:

  1. Itzulpen egokiena den esatea.
  2. Ez da beharrezkoa izango, berez Irudi: jartzen duenean oraindik jakingo duelako zertaz ari den, baina ez legoke gaizki bot batekin aldatzen joatea.

Besterik gabe. -Theklan · ezt  · @   09:09, 14 Urria 2008 (UTC)

Hau oraindik ez dabil, ezta?--Assar; (erantzun hemen) 08:30, 22 Urria 2008 (UTC)
Oraindik badirudi ezetz... informazio gehiago hemen en:Wikipedia:Bot_owners'_noticeboard#Canonical_namespace_change_coming:_Image:_-.3E_File: -Theklan · ezt  · @   09:33, 22 Urria 2008 (UTC)

Reunión rural aldatu

Kaixo tronkos!!

  • Os escribo para proponer la traducción de es:Reunión rural a euskera y por si alguien quiere colaborar con el es:Portal:Rural, bien traduciendo, bien participando como queráis. Salud !! --Dhidalgo 11:30, 14 Urria 2008 (UTC)

Bertsolariak aldatu

Oso bertsolari gutxiren biografiak daude gure wikipedian. Kontua da Bertsozale elkartearen webgunean hainbat bertsolariren biografiak agertzenn direla. Hortik edukiak kopiatu al daitezke? Izan ere, Bertsozale elkartearen webgunean ez da agertzen erreferentziarik egile eskubideei buruz, ez copyright, ez ezer. -----------xa2

Ez bada agertzen esplizituki lizentzia librea dutela ezin dira kopiatu. Hori bai, erreferentzia gisa har daiteke aipatzen bada, beti ere kopia zuzen bat ez bada. Baina oro har copyright egoera zein den jartzen ez duten webgune guztiek copyrighta dute. -Theklan · ezt  · @   11:24, 20 Urria 2008 (UTC)

Filipe Ederra aldatu

Adizue! Sarrera egin dut eta Firefoxen ondo ikusten dut, baina Explorerren dena zentratuta ateratzen da. Non dago kakoa? Eta beste gauza bat... Filipe Ederra deitu beharko genioke, ez? Felipe jartzen du... Koro 10:34, 29 Urria 2008 (UTC)

Nahi baduzu, nik alda dezaket, baina zerorrek ere alda dezakezu, "Mugitu" botoia erabiliz. Artikulu honetaz ari zara, ezta?--Assar; (erantzun hemen) 11:02, 29 Urria 2008 (UTC)
Beno, ba egin du Josugonik...--Assar; (erantzun hemen) 11:09, 29 Urria 2008 (UTC)
Bai. Hurrengoan mantsoago egingo dut ;) --josugoni (erantzun hemen) 11:11, 29 Urria 2008 (UTC)
Eeeeeeeeei! Hau da poza! Lehen ez dut nahikoa betarik hartu eta, Filipe Ederra txukuntzera joan naizenerako, dena egina! Eskerrik asko bioi. Gauzatxo bat bakarra falta da: Explorerren jarraitzen du testu guztiak zentratuta...—Koro 19:33, 29 Urria 2008 (UTC)

Testuak zentratuta eta etzanak aldatu

Korok goian dioen bezala, testuak zentratuta eta formatu etzanean agertzen zaizkit niri ere, baina soilik erabiltzaile anonimo gisa nabigatzen dudanean. Erabiltzaile erregistratu gisa banago, ongi ikusten dut dena. Niri Firefoxen-Ubuntun gertatzen zait.--Assar; (erantzun hemen) 20:00, 29 Urria 2008 (UTC)

Baita niri ere, Explorerrekin. Anonimo bezala sartuz dena gaizki ikusten da, baina edozein orrialde ez soilik Filiperena. Erru genreala da monobooketan izan behar du nere ustez. Ufaaa ea nola konpontzen dugun zeren hori ez da normala. Kabri, (erantzunak hemen)   22:11, 29 Urria 2008 (UTC)
Gainera euskarazkoan bakarrik gertatzen da. Beste Wikipedia batzuetan sartu naiz eta han dena ondo doa... --Orereta (erantzunak) 11:33, 30 Urria 2008 (UTC)


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found