Laguntza:Administratzaileentzako gida

Orri hau oinarrizko gidaliburua da administratzaileek dituzten "botereak" nola erabili jakiteko. Egin ahal dituzten ekintzak nola burutu azaltzen da. Berauetako edozein egin baino arinago, wikipediako politikak irakurtzea gomendatzen da.

Orria ezabatzea aldatu

Sakatu ezabatu botoia ezabatu nahi den orrian bertan, goikaldean. alt+d laburdura ere erabil zenezake. Honek, ezabaketa baieztatzeko orri batera eramango zaitu. Bertan ezabaketaren arrazoia idatzi beharko duzu eta benetan ezabatzekoa bada Orria ezabatu botoia sakatu. Sarritan, arrazoia idazteko tokian artikuluko lehenengotariko karaktere batzuk azalduko dira. Begiratu eztabaidarik duen hau ere ezabatzeko. Begiratu baita zerk lotzen duen ezabatutako orrira eta lotura hauek kendu, berriz ez sortzeko. Ezabatzeko kategorian ezabatu beharreko, edo horrela eskatutako orriak biltzen dira.

Irudia ezabatzea aldatu

Orria berreskuratzea aldatu

Orriak artxiboan dauden bitartean berreskuratu daitezke. Euskarazko wikipedian ez dago arazo hori 2005 urtean sortu baitzen eta 2004ko ekainaren 8a baino lehenagokoak bakarrik ezin dira berreskuratu. Irudiak, ordea, 2006ko ekainaren 16tik.

Ezabatu zenetik orria ez bada berriz sortu, galdera bat edukiko duzu letra txikiz izenburuaren azpian zenbat berrikusketa zituen adieraziz ezabatu baino arinago. Bertan klikatuz, berrikusketa ezberdinak azaltzen diren orri batera eramango zaitu. Berrikusketa bakoitza aparte ikus dezakezu. Berrezartzearen botoia sakatuz gero, denak berreskuratzen dira. Nahi bada, bertsio jakin bakar batekin ere egin daiteke; bakoitzaren ondoan agertzen den kutxatxoa hautatu bakarrik egin behar da.

Bi orriren historiak batzea aldatu

Bi bide daude. Errazena:

1. «Okerreko» izena (artikuluari jarri nahi zaion izena ez, bestea) duen artikulua, mugitu izen «egoki»ra (artikuluari jarri nahi zaion izenera).

2. Atzera mugitu «okerreko» izenera.

3. Atzera mugitu izen «egoki»ra.

Horrela, bi artikuluen historiak ere batuko dira.


Bide zailena (nahiz eta teknikoki egokiena den):

1. «Okerreko» izena (artikuluari jarri nahi zaion izena ez, bestea) duen artikulua, mugitu izen «egoki»ra.

2. Joan artikuluaren historiaren orrira, eta klikatu «Ikusi orri honen erregistroak» (goian, ezkerrean).

3. Aukeratu bistaratu nahi diren edizioak (guztiak aukeratzeko, errazena «Alderanztu aukera» botoia sakatzea da).

3. Sakatu «Leheneratu» botoia.

Orria babestea edo babesa kentzea aldatu

Orrialde bat babesteko, orriaren goialdeko babestu botoian klik egin. Baieztapen orri bat azalduko zaizu, ezabaketa orriaren antzekoa. Bertan babesaren arrazoia idatzi daiteke eta ondoren baieztatu botoian klikatu. Ekintza hau erregistratua izango da babes erregistroan. Orrialde bati babesa kendu edo aldatzeko urrats berdinak egin behar dira.

Orri babestu bat aldatzea aldatu

Beti egiten den bezala, sakatu aldatu botoia. Desberdintasun bakarra, azaltzen den oharra da, gogorarazteko orria babestuta dagoela.

Irudia babestea edo babesa kentzea aldatu

Orrialdeak babestu edo babesa kentzeko modu berean.

Interfazea aldatzea aldatu

Orri hauek orokorrean egiten den bezala aldatu daitezke. Interfazeko mezuak Aparteko:Allmessagesen daude taula batean. Baina ez dira denak agertzen. Horretarako Aparteko:Allpages erabili ahal duzu eta Aukerak jartzen duen tokian «MediaWiki» aukeratu.

Erabiltzailea edo IP-a blokeatzea aldatu

IP maila blokeatzea aldatu

Erabiltzailea, IP edo maila desblokeatzea aldatu

Lehengora itzuli aldatu

Jarraitu gabeko orriak aldatu

Badago zerrenda bat inork jarraitzen ez dituen orriak biltzen dituena (Jarraitu gabeko orrien zerrenda). Bereziki garrantzitsuak dira bandalismoaren arriskua dela eta. Izan ere, Aldaketa berriak-en ez bada ikusten denbora asko igaro daiteke norbaitek zuzentzen duenerarte. Administratzaieleek bakarrik ikus dezakete zerrenda hau.

Ikus, gainera aldatu