Ongi etorri, Zariquiegui, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--TXiKiBoT 06:24, 7 Urria 2008 (UTC)

Bi Sizilietako Erresuma aldatu

Arratsalde on: Zergatik ezabatu dituzu nire aldaketak? Artikulua zabaltzeko nengoen, Garibaldiren inbasioari buruz ez du hitz egiten delako.

Zorionak! aldatu

Aupa! Beno, oraindik inork ez dizu zuzenean ongietorria eman, beraz nik ematen dizut. Eta gainera zoriontzea egiten zabiltzan lanagatik, Nafarroako udalerrietan informazioa gehitzea sekulako lana da eta horretan ondo zabiltza. Besterik gabe, agurtzea zen eta edozein duda edo galdera baduzu lasai lasai botatzea! Aio! -Theklan · ezt  · @   19:58, 15 Urria 2008 (UTC)

Izarra aldatu

 
Euskal Herriko herrien informazioa handitzeko egiten ari zaren lanagatik.
--Assar; (erantzun hemen) 08:51, 6 Azaroa 2008 (UTC)

Laburregia txantiloia aldatu

Aupa Zariquiegui! Lehenik eta behin, eta goian jarri dizutenarekin bat eginez, zorionak Nafarroako udalerriekin egiten ari zaren lanagatik! Horrekin batera, zera esan nahi nizun: "laburregia" txantiloia erabiltzerakoan, txantiloia jartzen ari zaren data ere jarri behar da, horrela: {{laburregia|2008|azaroa|21}}. Bestela txantiloiaren beheko aldean esaldi arraro bat agertzen da... Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 18:29, 21 Azaroa 2008 (UTC)

auzo infotaula aldatu

Iepa Zariquiegui!

Lehenik eta behin, zorionak herri eta auzo desberdinekin egiten ari zaren lanagatik, ikaragarria da eta oso garrantzitsua gerora wikipedian. Dena den, ez dakit {{Euskal Herriko auzo infotaula}} ezagutzen duzun, auzo desberdinen informazioa (argazkia, oina, koordenatuak, altuera...) jartzeko. Nahi izatekotan, erabili zenezake, informazio osagarria jartzeko, politago geratzeko... Zure esku. Ondo ibili eta hobeto izan. --Janfri; bai esan?   09:40, 7 Abendua 2008 (UTC)

Mila esker aldatu

Kaixo! Eskerrak eman nahi dizkizut Gallartu artikuluan biztanleriaren informazioa jartzeagatik. Nik ezin izan dut aurkitu. Esan al diezadakezu, mesedez, non aurkitu dezakedan Orozko udalerriko herri eta auzoen errolda urtez-urte?

Mila esker. Gabon pasa! Tximist - Zer berri? 21:07, 4 Otsaila 2009 (UTC)

Eskerrik asko berriz ere, uste dut ondo ulertu dudala. Tximist - Zer berri? 21:47, 4 Otsaila 2009 (UTC)

Eskerrak emanez aldatu

Eskerrak zuri, artikuluak eta bandaloak etiketatzeagatik! --Alfredo Beaumont 08:14, 6 Martxoa 2009 (UTC)

[1] pressed the wrong button ;) Finnrind 21:55, 10 Martxoa 2009 (UTC)

Nafarroako Domina aldatu

  Nafarroako udalerrietan geroz eta datu gehiago sartzeagatik, hona hemen Nafarroako Ohorezko Domina

-Theklan · ezt  · @   11:12, 9 Apirila 2009 (UTC)

Ez horregatik! Baina hor ikusten zaitut tematua Nafarroako udalerriekin eta nolabait animoak ematearren, badakizu. Bai, lan handia dugu egiteko, arlo guztietan. Ea artikulu kopurua gehitzeaz gain kalitatea ere gehitzeko aukerarekin gauden. Bakoitzak lagun bat konbentzituko balu Wikipedian idazteko... -Theklan · ezt  · @   11:25, 9 Apirila 2009 (UTC)

Tamainaren kalkulua aldatu

Iepa! Galdera bat... nola egiten duzu Euskal Herriko udalerrien informazioaren kalkulua egiteko? Oso ona iruditu zait egin duzun kalkulua eta beste gauza batzuetarako metodo berdina erabiltzea ondo legokeela uste dut. Sin mas, zorionak lanagatik. -Theklan · ezt  · @   14:16, 10 Apirila 2009 (UTC)

Ondo, suposatzen nuen horrela egiten zenuela, baina esperantza nuen metodo automatikoren bat aurkitu ote zenuen! Lan bikaina egiten zaude eta batez ere Nafarroako udalerrietan oso ondo ikusten da informazio gehikuntza hori. -Theklan · ezt  · @   14:33, 10 Apirila 2009 (UTC)

Txina: Udalerria / Udaltasuna eta Tibet aldatu

Egun on Zariquiegui. Bi kontu, zuk egin edo aldatutako artikuluei buruz:

  • Tibet (lurralde autonomoa) artikuluaren izenburua Tibet Autonomia Eskualdea ipiniko nuke nik. Eskualde, beste hizkuntza askotan (es, fr, en...) Region delako. Eta autonomo/autonomia aukera Espainiakoak esaterakoan Autonomia Erkidego esaten delako. Parentesiak kentzea ala ez, zure esku, baina beste hizkuntzetan gabe agertzen da...
  • Kategoria sortzean (eta Txinako bost Municipality horiek definitzean) udaltasun hitza erabili duzu. Egia esan, ez dut behin ere hitz hori ikusi eta ditudan hiztegi guztietan ez da inon agertzen. Agertzen direnak udalerri eta udal dira. Kontuan izan, ingelesezko municipality euskaraz udalerri dela, besterik gabe (ikusi Morris hiztegian) eta gaztelaniaz municipio eta municipalidad gauza bera direla (euskarazko udalerri eta udal bezala, adiera batzuetan behintzat). Gainera, Euskalterm eta Elhuyar hiztegietan municipio bakarrik agertzen da. Horregatik, nik Txinako udalak terminoa (eta kategoria) erabiliko nuke, Txinako udalerriak erabili nahi ez baduzu. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 12:38, 3 Maiatza 2009 (UTC)
Berandu, baina elkarrizketarekin jarraituz:
- Ondo ulertu badut, badirudi ados zaudela Tibet (lurralde autonomoa) artikuluari izena aldatu eta Tibet Autonomia Eskualdea ipintzeko. Oraindik denbora tartetxo bat utziko dut, zure erantzunaren zain, eta gero aldaketa egin.
- Ulertzen dut zuk emandako argudioak udaltasun erabiltzeko, baina gauzak ez ditut batere argi, batez ere Udaltasunaren azpitik, barruti, konderri, konderri mailako hiriak eta konderri autonomoak daudelako. Gainera, 3000 hiztegian agertzen dena, ez dago batere argi, bi kontzeptu bereizten baditu municipalidad hitzean: 1 (udal) eta 2 (udaltasun). Ez dago batere argi zer den bakoitza (udaltasun udal edo udalerri izateko gaitasuna izan daiteke, adibidez). Eta esan nizun bezala, udaltasun hori ez dut beste inon aurkitu... Gainera Wikipedia:Terminologia orrian ikus dezakezunez, 3000 Hiztegia ez da terminologia iturri nagusia... Hala ere, konponbide errazik ez dut ikusten municipality horrentzat. Agian udal-eskualde erabili daiteke, baina hori nik asmatu berria da eta, hortaz, oso badaezpadakoa. Bestela, ingelesaren bidetik eta errazena, municipality horientzat "udalerri" erabiltzea da, eta town-township horientzat "herri". --josugoni (erantzun hemen) 13:34, 9 Maiatza 2009 (UTC)

Ontziola aldatu

Kaixo Zariquiegui! Ikusten dut beste lan handi bat hartu duzula, itsasontzi guztiak zerrendatu nahi baitituzu. Nik gauzatxo bat bakarrik, itsasontziei (itsasontzia) jarriko nieke parentesi artean, bestea pertsonaren izena eta ontziaren izena nahasti baitaiteke. Ez duzu uste? -Theklan · ezt  · @   11:38, 19 Ekaina 2009 (UTC)

Txinari buruzko ataria aldatu

Bai, noski, zuk nahi duzun Txinari buruzko ataria burutzeko nere Irlandako atariaren txantiloiak erabili ditzazu lasai-lasai.

--Euskalduna (esaidak) 9:29, 2009ko ekainaren 24a (UTC)

Iepe Zariquiegui! Artikuluan Elgeako parkea falta da. 24 Mw-ekoa dela ikusi dut hemen. Gehitu al dezaket zerrendan? Beste gauza bat: zerrendako Mw-en batuketak ez du bat egiten eskuineko taulan dauden kopuruekin. Zergatik? Batzuk ez direlako eraiki oraindik? --Unai (esan) 17:21, 9 Uztaila 2009 (UTC)

Joño, arrazoi duzu! Ez dut ikusi! Barkaidazu!--Unai (esan) 17:55, 9 Uztaila 2009 (UTC)

Txinako hiriak aldatu

Kaixo Zariquiegui! Zer moduz zabiltza? Ikusten dut Txinarekin jotafuego hasi zarela. Bakoitzak artikuluak nahi bezala egiten ditu baina agian ez duzu baloratu hiri horietan jartzen duzunaz gain {{hiri orokor infotaula}} erabiltzea, informazio hori ordenatu eta koordenatuak eta bestelakoak jarri ahal izateko. Laguntzarik behar baduzu, esan, noski! Zaindu... -Theklan · ezt  · @   09:18, 11 Uztaila 2009 (UTC)

Esan ze gauza nahi duzun agertzea eta osatzen saiatuko naiz. Hala ere hiri orokor infotaularekin atal batzuk moldagarriak dira eta guzti hori ere jar daiteke. -Theklan · ezt  · @   18:10, 13 Uztaila 2009 (UTC)
Orain egin ahal dut, beraz zure esku... -Theklan · ezt  · @   11:52, 19 Uztaila 2009 (UTC)
Ea horrela nahikoa den: {{Txinako hiri infotaula}} -Theklan · ezt  · @   12:26, 19 Uztaila 2009 (UTC)
Ondo da! Gauza batzuk aldatu ditut, hala ere. Koordenatuak orain jarri behar dira, mapa agertuko delako beti (arazo batzuk zeuden, nahiz eta gero konturatu nintzen ez zirela txantiloi honetakoak). Nahi baduzu koordenatuena beti jarri behar ez izateko molda dezaket, baina uste dut informazio hori beti dela baliagarria. Bestetik nazionalitatearena gehitu diot, baita zuk esandako aldaketa, hiriko biztanleria zela jar zezan. Begiratu orain zenbat informazio jar daitekeen berriro ere eta nahikoa ez dela uste baduzu esaidazu, erraz gehitu baitaiteke eremuren bat. Bestetik gauza batzuk sinplifikatzeko beti Txinako bandera agertuko da. Hau agian mingarri egiten da, adibidez Tibet edo Uighurren kasuan... baina hori beste eztabaida bat da. Kentzea nahiago baduzu esaidazu ere! -Theklan · ezt  · @   13:02, 19 Uztaila 2009 (UTC)

Info okerra aldatu

Aupa Zariquiegui! Wikipedia:Albisteak atalean 40.000 artikulua zein zen zuk jarritakoa kendu dut goizean nahastuta (arrazoiak Txokoan dituzu, 40.000. artikuluari buruzko eztabaidaren bukaera aldaera). Barka akatsagatik! --Orereta (erantzunak) 21:01, 16 Uztaila 2009 (UTC)

Europa aldatu

Bai, oraingoan arrazoia eman behar. Lehenengoan fede txarrik ez diot egotzi, baina behin baino gehiagotan egiterakoan... -Theklan · ezt  · @   19:28, 22 Uztaila 2009 (UTC)

Banderatxoak aldatu

Kaixo Zariquiegui! Zergatik aldatu dituzu artikuluko banderatxoak? Adibidez, Iruñea ez dago EAEn Nafarroako Foru Erkidegoan dago eta entrenatzaileak, euskadikoak izateaz gain, espainiarrak ere badira. Futbolkari 11:44, 1 Abuztua 2009 (UTC)

Ikusten da oso entziklopedia objetiboa dela.Futbolkari 22:43, 1 Abuztua 2009 (UTC)
Futbolkari, zu ere oso objetiboa zarela "ongi asko" ikusten dut...
--Euskalduna (esaidak hemen) 1:55, 2009ko abuztuaren 12a (UTC)

Translation of a short story aldatu

Hi my friend!

I would like to request something from you. Yes, translation. I hope, it's not a bad thing for you. Some years ago I wrote a (really) short story about a lonely man (actually symbolized the Saami nation). I translated into some languages and I thought, it would be great to have it more, like also in Euskara. I made this page, the English translation is somewhere there. You can put the Euskara translation there. Thank you again! Sorry for my disturb... -hu:User:Eino81

  Egina. Ez horregatik. Goraintziak Euskal Herritik Hungariara.
  Done. You´re welcome. Greetings from the Basque Country to Hungary.
--Euskalduna tell me here 02:25, 2009ko abuztuaren 15a (UTC)

Azalean nabarmendutako artikulua aldatu

Gabon Zariquiegui. Berdinketa dago Azaleko nabarmendutako artikulua aukeratzeko bozketan. Bozkatuko nahiko zenuke berdinketa hausteko? Milesker. --josugoni (erantzun hemen) 19:55, 30 Abuztua 2009 (UTC)

Milesker!--josugoni (erantzun hemen) 21:05, 30 Abuztua 2009 (UTC)

Cathal Brugha aldatu

Bai, Wikipedian hasiberritan sortutako artikulua da, ea ahal bezain azkar euskaratzen duda. --Euskalduna (esaidak hemen) 23:33, 2009ko abuztuaren 30a (UTC)

DEFAULTSORT aldatu

Iepe, Zariquiegui! Oker ez banago, {{DEFAULTSORT:Alduntzin, Itziar}} jartzen bada, ez da beharrezkoa kategoriaren izenean abizena gehitzea. Kategoria asko daudenean metodo hau nahiko egokia da, abizena behin bakarrik jartzen delako. --Unai (esan) 19:20, 9 Iraila 2009 (UTC)

Agurrak aldatu

[2] Aldaketa hau ikusita, nik egin ez nuena, harrrituta nago. Nork erabiltzen al ditu gure IPak? Hegibeltz 20:30, 12 Iraila 2009 (UTC)

Eskerrik asko informazioagatik. Hegibeltz 12:12, 15 Iraila 2009 (UTC)

Konderria edo konderria aldatu

Euskaltzaindiaren arabera, leku-izen generikoak letra xehez idazten dira. Trebiñuren kasua berezia da, udalerri baten izena baita, ez da konderri bat, Espainiar estatuan konderriak ez baitira existizen. Horregatik, Almeríako eskualdea letra xehez idazten da eta ez Almeríako Eskualdea. Ondo izan. --An13sa 19:31, 19 Iraila 2009 (UTC)

TUVISA aldatu

Espero dezagun baietz. ;) Urriaren 31 da alkateak jarri duen data.--Assar; (erantzun hemen) 22:02, 24 Iraila 2009 (UTC)

Thank you for your message, but I dont understand the Basque language. Sorry, I only inserted manually interwiki to italian voice for Ivan Antonovič Efremov. Hi and good for your job. --Eva4 02:01, 2 Urria 2009 (UTC)

Air China aldatu

Kaixo Zariquiegui, Txinako airelineen artikulurik sortu behar baduzu egokiagoa da {{Airelinea infotaula}} {{konpainia profila infotaula}} baino. Ondo izan! --An13sa 18:24, 15 Urria 2009 (UTC)

Barruti infotaula aldatu

Ba teorian jarri dut jada... arazoa zen zuk kopiatu duzuna EHrako eginiko bat zela eta horregatik ez zegoen ondo. Jarri dizudanak Txinako mapako kodea du. Frogatu ea zelan doan. -Theklan · ezt  · @   22:24, 17 Urria 2009 (UTC)

Konponduta! Orain biak dituzu! -Theklan · ezt  · @   09:54, 18 Urria 2009 (UTC)
Ba uste dut hori ere konpondu dudala... besterik aurkitzen baduzu esaidazu. -Theklan · ezt  · @   18:45, 18 Urria 2009 (UTC)

Arakilgo Errotz aldatu

Aupa Zariquiegi! Wikipediara oso etorri berria, ikusiko zenuen "lehengo udalerriekin" ari naizela harri-koskorrak ipintzen. Arakil udalerrian ikusi dut Errotz zela falta zen herri bakarra eta gaur zabaldu dut artikuluxka. Bi gauza komentatu nahi dizkizut, zeuk konpon ditzakezulakoan: bata biztanleria-taula jarri dudala, Arakilgo beste herrietan dagoen berbera baina ez dakit nondik atera biztanle-datuak, zein iturri...zeuk izango dituzu. Bestea, ez dakidala zelan aldatu "Arakilgo herri aurkibidea" Errotz agertzeko; Sakanakoan bai agertzen dela. Eskerrik asko eta mila esker, langile fin! --Adrar 16:54, 19 Urria 2009 (UTC)

Mila esker, azalpen labur eta ulergarria; horrela ikasi egin dut zelan topatu eta erabiltzen diren txantiloiak; asko dut ikasteko...--Adrar 17:45, 19 Urria 2009 (UTC)
Mila esker berriro; beste iturri batzuekin batera dokumento hori (Variaciones de los municipios de España desde 1845) erabiltzen ari nintzen; den-dena ez du konpontzen baina ofiziala da eta horrela Trebiñu ere kontsultagarri daukagu.
Zalantzaren bat edo beste sortu zait; Gipuzkoan uste dut berraztertu beharko dela Arriarango kasua; espainierazko antzeko zerrendan Altzola ere agertzen da baina ez dago datu hau kontrastatzerik...; eta kontzeptualki zein unetatik deitzen zaion "udalerri" egitura bati apur bat labankorra da; orain Nafarroarekin ari naizela, zenbait kasutan (Arakil, Deierri, Goñerri, Gesalatz..) udalerri askoren fusioa baino, kontzeju zaharretan oinarritutako udalerri modernoaren sorrera dirudite...baina esan bezala iturri ofizial horrek hala agertzen ditu. Uste dut Iparraldekoak erabat sistematikoki landu ahal izango direla frantsesezko wikipediaren Anciennes communes des Pyrénées-Atlantiques artikulua arakatuz. Ondo izan. Adrar 18:29, 19 Urria 2009 (UTC)

Txingurri aldatu

Uste nuen gasteiztarra zela... Ondo ibili. --Unai (esan) 21:48, 26 Urria 2009 (UTC)

Besolla aldatu

Ez dakit zergatik Besolla herriarentzako berriz auzoentzako txantiloia erabili duzun. Nafarroarako herrientzako txantiloi berria duzu erabilgarri. Mesedez, aldaketaren bat egin behar baduzu, nire ezabaida orrian kontsultatu, mesedez.Jonba00 21:54, 30 Urria 2009 (UTC)

Besolla eta auzo infotaula aldatu

Barkatu ez erantzun izana. Koordenatuei dagokienez, aldaketa egin nuen, horregatik ez dut kontsideratu zu erantzutea. Hiri garraioari dagokionez, ez daukat aitzakirik, baina zure ideia ongi iruditzen zait.

Gaiari berriz helduz, Adrarrek egindako aldaketak berriz jerri ditut, baina txantiloiei dagokienez, uste dut Nafarroak egitura administratibo propioa duenez, txantiloi propioak egin beharko zirela ideia ona iruditzen zait. Eta beraz, gutxinaka, udalerri, kontzeju eta herri guztien taulak aldatu beharko zirela uste dut. Noski, eztabaidaketaren alde nago, eta eztabaidatu behar dela uste baduzu, aurrera. Esker mila. Jonba00 22:18, 30 Urria 2009 (UTC)

Nahiz eta zure aburua errespetatu, ez dakit zergatik esaten duzun txantiloia ez duzula gustoko, esan beharko zenuen txantiloiko mapa ez duzula gustoko, zeren eta txantiloiko gauza bekarra aldatu dudana izan da kolorea, mapa eta datu gehiago daudela. Beraz, ni ez nago mapa aldatzearen kontra, baina txantiloi propioak egin beharko zeirelaren alde nago. Azkenik, aipatu beharra daukat, ez naizela ari esaten egitura propioak izateagatik bakarrik, aldatu behar direla txantiloiak, baizik eta praktikoagoa dela (jendeari hobeago erakusteko Nafarroako egitura propioak eta hauen ezaugarriak) txantiloi propioak egitea. Beraz, txantiloi berriak dira: Datu gehiago sartu ahal izateko eta egitura propioak errespetatzeko, honek, zehaztasuna eta praktikotasuna dakar. Esker mila Jonba00 22:59, 30 Urria 2009 (UTC)

Oso ados nago zurekin gauza batzuekin eta desadostasun handia besteekin. Azalduko naiz. Alde batetik, ez beharrezkoa, baizik eta derrigorrezkoa iruditzen zait guztiek adostasun batera iritsi behar izatea, horretarako, alde onak eta alde txarrak aurkeztu beharko dira. Beste aldetik, niretzat gezurra da wikipedia txiki bat garela. Txikia adjektiboak, marginatasuna dakar askotan. Niertzat, hazten ari den wikipedia gara, eta horregatik, zehatzagoak eta "profesionalagoak" izan beharko ginen. Artikuluak irakurtzen dutenentzako, Iruñeko auzo bat, udalerri bat, kontzeju bat edo herri xinple bat maila berean daude, txantiloi berdina erabiltzen delako, hain zuzen. Eta gainera, artikulu osatu eta on bat sortu nahi baduzu, eta insistitzen dut, informazio gehiago sartu beharko zenuen txantiloian. Hasierako taula, artikuluaren aurpegia delako, eta honek, herriari buruzko oinarrizko informazioa ekarri behar duelako, eta oinarrizko informazioa Nafarroan da: Izena, armarria, bandera, koordenatuak, mapa, entitate mota, hizkuntza zonaldea, etab. Eskerrik asko. Jonba00 23:25, 30 Urria 2009 (UTC)

Errepide txantiloia aldatu

Kaixo Zariquiegui! Errepideentzako txantiloi eder bat sortu berri dut, nahi izanez gero erabiltzeko: {{EHko errepide infotaula}} -Theklan · ezt  · @   22:48, 30 Urria 2009 (UTC)

Telepatia! Ikusi, kolore kode bat ere jarri diot, berez behar duena, eta koordenatuak jartzkeo aukera ere eman diot (badakizu zenbat gustatzen zaidan niri koordenatuenak!). -Theklan · ezt  · @   22:53, 30 Urria 2009 (UTC)

30 minutu aldatu

Oso sinplea, bi arrazoirengatik: Badaramat denbora bat kanpoan eta ez nuen ezta zorrotzegia izan nahi. Eta batez ere, askotan blokeaketa labur eta luzeekin gauza bera lortzen delako: momentuan pertsonak aspertzea ezin dutelako editatu eta joatea, berriz gogoratzen zaien arte. Blokeaketek bandalismoa ekiditeko balio behar dute, ez zigortu edo mendekurako. Dena den, eskerrik asko zure interesagatik. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 16:14, 3 Azaroa 2009 (UTC)

Iparraldeko herrien biztanleria aldatu

Aupa! Aurreko batean hegoaldekoez aholkua eman zenidan errolden gainean; orain "lehengo udalerriekin" Ipar Euskal Herrian nabil eta INSEEn begiratuta ere ezin dut lortu udalerriz (commune-z) azpitiko gaurko biztanleria datuak; udalerri-ohiek desagertu baino lehen zein biztanleria zuten non kontsultatu ere ez dut topatzen, hauek behintzat egongo dira. Ikus Burgue sortu berria, demografia falta da. Ideiarik? Mila esker eta ondo izan.--Lankide:Adrar (esan)

Ipar EH biztanleak eta infotaulak aldatu

Eskerrik asko hala ere, ez du ematen erraza izango denik. Aprobetxatzen dut beste kontu bat aipatzeko: ikusi dut zeure eztabaidan ere auzo-infotaulaz aritu zarela. Ibargoitiko taula pare bat aldatu nuen ez nahi gabe, baizik eta uste nuelako "udalerrikoa" (edo oso antzekoa den beste bat) ezartzen zitzaiola, Zaraitzuko herri batzuetan ikusi nuen bezala. Kontsultatu JonbaOOren eta neure eztabaida orriak: zelan ebatsi-adostu daiteke honelako kontu bat? Uneotan ehunka artikulutan auzo-infotaula dago udalerriz azpiko kasuetarako eta funtzionatzen du...Mila esker.--Lankide:Adrar (esan)

INSEE etab. aldatu

Aupa Zariquiegui! Ipar Euskal Herriko "auzoetako" erroldena, lan makala ez. Badirudi communetik beheragoa desagertzen dela, ez bada hiri baten arrondissement-distritoa. Fijatzen bazara, frantsesezko wikipedian ere datu batzuk ez dira zuzen ematen, fusioa baino lehen udalerri zaharretakoak eta gero, inongo oharrik gabe, udalerri berrietakoak; neu ari naiz azalpen osagarriren bat edo beste ipintzen baina pena da zehatzagoa ezin izatea, jadanik ez dakit nondik begiratu. "Herri-elkargoetan" ere ez da ezer berezirik eskaintzen. Google-ko jostailuez zer esan...jolasteko denbora falta dugula, ezta? Eskerrik asko eta segi indartsu.--Adrar

Bonjour. Sorry, I don't understand the language here. I think this is the user talk page of wikipedia of the language of Basque. Is this right? I come from Japan. I have heard that the language of Basque is very difficult for European people. Your name is Zariquiegui? Or this is wrong? I can read and write basic English. By the way, the following is message of English for the guide to eu-Embassy. I translated it into japanese.

EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
JA: あなたが、私たちの言葉を理解できず書けないが、何か質問や伝えたいと思うことがありましたら、どうか、大使館を訪ねてください。
大使館 == Embassy in Japanese

I'm afraid there is no person who understands and reads Japanese here. Thanks. --Stella maris 21:29, 13 Azaroa 2009 (UTC)

Euskal abestiak aldatu

Gabon Zariquiegui. Sortu ditudan euskal abesti batzuen artikuluetan hauen hitzak idatzi dituzula ikusi berri dut. Kontua da nik ere hori berbera egiten nuela eta abesti hauek garaikideak zirenez eta euren egileak oraindik bizirik egon, hauen jabego eskubideak edo copyrighta urratu nezakela ohartarazi zidaten. Horregatik zuk ipinitako hitzak ezabatu egin ditut. Nik normalean kanpo loturak atalean abesti horien hitzak agertzen diren webgune baten lotura jartzen dut, horrela hitzak wikipediazaleen eskura daude, baina jabego eskubideak urratzeko arriskua saiestu egiten dut. Esan didatenez, idaztekotan euskal abesti herrikoien hitzak idaz daitezke, euren egileak ezezagunak direlako edota jadanik hildako daudelako. Hortaz ohartzeko besterik ez zen. Ondo izan. --Euskalduna 00:29, 2009 azaroaren 14a (UTC)

Txinako ataria aldatu

Epa Zariquiegui! Atariak begiratzen hasi naiz eta ikusi dut Txinako ataria zuk hasi zenuela eta lanean-edo dagoela. Galdetzen dizut ea ataria egiteko asmorik edo baduzun. Ondo segi!--An13sa 19:23, 20 Azaroa 2009 (UTC)

Zinemaldia aldatu

Gabon Zariquiegui. Gustatuko litzaidake esplikatzea zergatik uste duzun Donostiako Zinemaldiaren orrian ospatu zen egunetan zehar egin ziren aldarrikapenei erreferentzia egin behar dela. Wikipediako arauek garbi uzten dute hau ez dela aldarrikapen politikoentzako lekua, eta zentzu horretan aldarrikapen politikoei erreferentziak ez dute lekurik, are gutxiago Zinemaldi baten artikuluan. Pozten nau 'Historia' atalean lekurik ez duela onartu izateak; hurrengo urratsa logikoa erreferentzia hori guztiz kentzea da. Eta hori zuk nik bezala dakizu, ziur nago. Generalpoteito 20:45, 29 Azaroa 2009 (UTC)

Almas Dorrea aldatu

Arrazoi duzu. Izena berezia bada letra larriz jartzen da, baina tower hori generikoa bada letra xehez idazten da. Kasu honetan Almas Tower letra larriz da. Ondo segi.--An13sa 15:20, 5 Abendua 2009 (UTC)

Administratzaile proposamena aldatu

Administratzaile izan zaitezen proposatu dut hemen. --Assar; (erantzun hemen) 08:05, 21 Abendua 2009 (UTC)

Proposamenak norberak egin behar dituela "adostu" dugu. Hobe delako bakoitzak prest dagoen edo ez esatea. Horregatik nahi izanez gero zure izena eman dezakezu administratzaile izateko. -Theklan · ezt  · @   23:41, 23 Abendua 2009 (UTC)

Aupa! Zergatik ez duzu zure burua aurkezten?--Unai (esan) 12:16, 30 Abendua 2009 (UTC)

Bai, ondo legoke! -Theklan · ezt  · @   20:40, 30 Abendua 2009 (UTC)
Ez duzu izan nahi? Bandalismoaren aurka lan efektiboa egin ahal izango zenuke. Aurkeztu zaitez, joño! --Unai (esan) 10:17, 31 Abendua 2009 (UTC)

Malaga ez da Jaen aldatu

Kaixo Zariquiegui! Lanean jotasu zaude 50.000. artikulua lortzeko, baina azkenekotan akats bat egiten zaude: Malagako udalerri hauek Jaenen daudela jartzen zabiltza. Ondo legoke aldatuko bazenu! -Theklan · ezt  · @   20:39, 30 Abendua 2009 (UTC)

Azken elurtea aldatu

Beste gertakari meteorologikoei buruzko artikuluak idatzi dituzunez (eta txukun idatzi ere), ikusi en:Winter of 2009–2010 in Europe eta es:Ola de frío en Europa 2009-10. Adeitasunez. -- Marklar 18:27, 11 Urtarrila 2010 (UTC)

Administratzaile izan nahi? aldatu

Kaixo Zariquiegui. Administratzaile izateko bozketetan 4 lankidek zure alde bozkatu dute eta, beraz, nahi baduzu, administrazaile izan zaitezke. Baina ez duzu oraindik esan nahi duzun edo ez... -Theklan · ezt  · @   12:44, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Aupa Zariquiegui! Bozketan erabakitakoaren arabera, administratzaile egin ditut jada An13sa eta Joxemai erabiltzaileak. Zu ere administratzaile egin ahal izateko, zure baieztapena falta zait. Administratzaile izan nahi al duzu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:11, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Albisteak letra lodiz aldatu

Ba albistea nabarmenduz gero, albiste guztietan egin beharko litzateke, ez bakar batean soilik. Letra lodia bakar batean ikusi dudanez, kentzea iruditu zait logikoena. Nik ez nituzke albisteak letra lodiz jarriko... --Orereta (erantzunak) 19:48, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Nire IPa bandaloa? aldatu

Aupa Zariquiegui. Atzo nire lantokiko IPari bandalo deitu zenion konturatu gabe. Espero dut nahita ez izatea, kar kar.--Assar; (erantzun hemen) 07:34, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Langabeziaren albistea aldatu

Nik eitbko albiste hau itsatsi besterik ez dut egin. --Euskalduna; (esaidak hemen) 22:21, 2010ko otsailaren 3a (UTC)

Gas natural likidotua aldatu

Gabon Zariquiegui. Likidoturiko gas naturala > Gas natural likidotua aldaketa egin dut, horrela agertzen da Elhuyar guneko artikuluetan. Gainera, Petrolio gas likidoturen ildo beretik doa. Espero dut aldaketa ondo iruditzea. Besterik gabe, josugoni (erantzun hemen) 22:20, 15 Otsaila 2010 (UTC)

Langilearen domina aldatu

 
  Euskarazko Wikipedian artikulugintzan eta artikulu kopurua handitzen burututako lan nekagaitz eta etengabearengatik:
nere aldetik behinik-behin hona hemen Wikilari Langilearen Domina.

--Euskalduna; (esaidak hemen) 21:13, 2010ko martxoaren 24a (UTC)

Espainiako udalerriak aldatu

Aupa! Espainiako udalerrien artikuluak sortzerakoan kontu handiz egiaztatu egindako lana zuzena dela, mesedez, bestela zuzendu beharreko akatsak aurkitzea lan nekeza bilakatzen da ondoren. Udalerriren bat behar ez zen eskualdean sailkatuta zegoen (uste dut Safor eskualdean sartu dituzula Valentziako probintziako udalerri asko), eta interwiki batzuk gaizki zeuden; ondorioz, bot-ak ezin ditu ondo lotu artikuluok. Udalerriei, bestalde, tildeak ipini behar zaizkie, jatorriz idazten diren bezala. Ahal izanez gero, egiaztatu ondo datu hauek. Ondo izan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:23, 18 Apirila 2010 (UTC)

Ondo dago, lasai, baina akatsak dituzten zirriborroak ez genituzke Wikipedian publiko egin beharko. Norbere ordenagailuan fitxategietan gorde, adibidez, eta datuak moldatutakoan Wikipedian ipini. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:33, 18 Apirila 2010 (UTC)

Valentziako Erkidegoko udalerriak aldatu

Kaixo Zariquiegui! Gauzatxo bat, udalerriaren izen ofiziala gaztelaniaz bakarrik dagoenean gaztelaniazko izena jartzen da eta ez katalanezkoa, aldiz izen ofiziala bi hizkuntzetan dagoenean euskaraz katalanezko hobesten da. Ondo izan eta lan bikaina!--An13sa 19:20, 18 Apirila 2010 (UTC)

Aupa Zariquiegui! An13sa lankideak komentatu bezala, izen ofiziala hobesten dugu besterik erabaki ezean. Elebiduna denean, euskaraz katalanezkoa lehenesten da (Elx, Castelló de la Plana, Alacant...). Hortaz, batzuk aldatu ditut (Vila-real, Suera...), gaztelaniazko izena erabili baituzu. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 22:14, 19 Apirila 2010 (UTC)
Hemen erabiltzaile bat kexatu da Valentziako artikuluetako desinformazioagatik. Agian pasatu egin zaizu, baina Valentziako udalerrien artikuluetan akats asko dago (osatu gabe daudelako). Zuzenduko dituzu?--An13sa 13:14, 20 Apirila 2010 (UTC)

Emakumeen Bira aldatu

Hello, I wrote an article about this cycle race in the German Wikipedia and would like to know what the meaning of the name is. Can you help me please? --Nicola 07:21, 7 Ekaina 2010 (UTC)

Kaixo! aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, Capsot 22:05, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Salburuako Bulebarra 31 aldatu

Kaixo Zariquiegui. Aizu, artikuluaren izenburuan bi gauzatxo aldatu ditut, "Salburua" hitzaren deklinazioa (honetan oinarrituta), eta "Bulebarra" hitza minuskulan jarri dut, honetan oinarrituta (ez dut beste inon topatzeko denborarik izan, baina seguru naiz Euskaltzaindiaren erabaki bat dela). Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 14:15, 19 Ekaina 2010 (UTC)

Barkatu, berriro aldatu dut eta "Salburua bulebarra" idatzi dut, Gasteizko Udalaren kale-izendegian oinarrituta.--Assar; (erantzun hemen) 14:18, 19 Ekaina 2010 (UTC)

Eraikin altuak eta aldatu

Iepe! Zuk jarritako bi taula kendu ditut: Uribitarteko dorreena eta Eibarko dorrearena, uste dudalako BBVAren Dorrea zein Iberdrola Dorrea altuagoak (izan) direla (artikulu horietan badaude taulak jada). Oker banago, esaidazu! Aio!--Unai (esan) 17:36, 10 Uztaila 2010 (UTC)

Ados, ados. Ez dut ikusi "etxebizitza". Uste nuen eraikinei buruz ari zela orokorrean. Ondo segi!--Unai (esan) 19:24, 10 Uztaila 2010 (UTC)

Flora de la Torre aldatu

Flora de la Torre artikuluari erreferentziaren bat jartzerik bai? Bila aritu naiz, zer lanbide izan zuen-eta zehazteko asmoz, baina ez dut inon ezer aurkitu. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:44, 23 Uztaila 2010 (UTC)

Kaixo Zariquiegui. Quería agradecerte la bienvenida que me diste en mi página de usuario. Perdona por no escribirte en euskera, pero apenas llevo unas semanas estudiándolo: estoy con el Bakarka 1 y de momento lo más que puedo decir es Mutil hau gaztea da o Bost euro eta hogei zentimo :-D Soy de Valencia pero me gustaría saber algo de euskera. De momento poco voy a poder colaborar aquí, pero todo se andará. Lo dicho, eskerrik asko. Hurren arte! --Doyle 09:34, 31 Uztaila 2010 (UTC)

Andra Mari Andion aldatu

Kaixo, Zariquiegui. Herri horren izenaren bila aritu naiz entziklopedietan eta Euskaltzaindiaren izendegietan, eta ez dut inon horrela aurkitu; Auñamendi Eusko Entziklopedian Andion aipatzen dute. Erreferentziarik bai? Artikuluan bertan erreferentziak jartzea komeni litzateke. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:22, 10 Iraila 2010 (UTC)

Valentziako Erkidegoko udalerrien nabigazio txantiloiak aldatu

Kaixo, Zariquiegui. Dirudienez, Valentziako Erkidegoko udalerrien sailkapen tradizionala eskualdekakoa da. Beraz, beharbada hobe litzateke udalerri horien nabigazio txantiloiak eskualdeka egitea, katalanez egin duten bezala. Ingelesez ere eskualdekako sailkapena erabili dute nabigazio txantiloietan; ez dituzte txantiloi horiek kategoria bakarrean sartu, baina hemen ikus dezakezu adibide bat. Valentziako Erkidegoko udalerrien nabigazio txantiloiak egin dituzten ia beste hizkuntza guztietan ere, eskualdekako sailkapena erabili dute: frantsesez, aragoieraz, errusieraz eta waray-waray hizkuntzan.

Euskaraz oraintxe dugun bezala probintziakako sailkapena erabili duen bakarra, italiera izan da. Gaztelaniaz ez dute Valentziako Erkidegoko udalerrien nabigazio txantiloirik egin.

Udalerrien nabigazio txantiloiak egiten lan bikaina egin duzunez, zer deritzozu katalaneko sailkapena oinarritzat hartu eta euskaraz horrela egitea? Laguntza behar izanez gero, lagunduko nizuke. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:48, 5 Urria 2010 (UTC)

Euskal Herriko pertsonarik zaharrenen zerrenda aldatu

Kaixo, Zariquiegui. [[:Eztabaida:Zerrenda:Euskal Herriko pertsonarik zaharrenak|Artikulu horren eztabaida orrian]] mezu bat dago, gaztelaniaz: Supercentenarios izeneko wikilari batek ehun urtetik gorako euskal herritar gehiagoren datuak emango omen dizkigu, nahi izanez gero. Euskal Wikipedian gai hori gehien landu duena zu zarenez, zure esku uzten dut. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:05, 26 Urria 2010 (UTC)

Herbehereetako udalerriak aldatu

http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Weststellingwerf&diff=prev&oldid=1817435, http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kollumerland_en_Nieuwkruisland&diff=prev&oldid=1817993. --Erik Warmelink 02:16, 25 Abendua 2010 (UTC)

2010 urtea amaitu denez... aldatu

  Bidaiari Onenari Saria 2010
Sari hau Euskarazko Wikipedian herrialde eta udalerrien artikuluetan lan ona egin duten lankideentzat da. Zure eztabaida orrian ohar hau ikusten baduzu, saria jaso duzulako da. Zorionak!

Lan bikaina egiten ari zarelako Herbehereetako udalerriekin!--An13sa 10:46, 27 Abendua 2010 (UTC)

Please, could you translate en:Podolsk into Euskara? Naturally if you have available time! aldatu

Good day to you! Could you, please, translate into Euskara the article, containing two-three sentences, about this city in Russia? I’d like to thank you in advance :)--Переход Артур 10:07, 13 Otsaila 2011 (UTC)

Thank you very much for the creation of the article ^_^--Переход Артур 11:08, 13 Otsaila 2011 (UTC)

Romney aldatu

aupa, Zer egin dezaket euskara hizkuntzen zerrendan ager dadin?

Bandaloen txikitzailearen saria aldatu

 
Honen bitartez, bandaloak txikitzeko gailu honen saria ematen dizut, orain arte bezain fin bandalo aldrei aurre egiten segi dezazun. --Xabier Armendaritz   2012-11-13, 08:13 (Eguzk.)

Bilboko metroko infotaula aldatu

Aupa! Infotaulen inguruan aditua zarela ikusi dut, eta Bilboko metroko artikuluan gaztelerazko bertsioan dagoen eskema bera jarri nahi nuen euskarazko bertsioan, baina ez dakit zelan egiten den, gaztelerazko bertsioan infotaulan |mapa_bs = kodea eta gainerakoa jarrita, eskema txukuna ateratzen da. Aldiz euskarazko bertsioan kodea jarrita ez du funtzionatzen... Jakingo zenuke zuk zelan egiten den? Mila esker!

--Laukatu (eztabaida) 20:22, 16 abendua 2012 (UTC)

Re: Ongietorria aldatu

Eskerrik asko! Dituzula egun bat ona. --Metrónomo (eztabaida) 20:41, 18 abuztua 2013 (UTC)

Kaixo, Renfe artikulua babestuta dago eta ez dago artikuluan eztabaida egiterik. Artikuluaren izena ez litzateke izan beharko "Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles"? Renfe izena akronimoa delako, diot. Ez dakit aldatzerik egongo den. --Laukatu (eztabaida) 15:49, 7 uztaila 2014 (UTC)

Your advanced permissions on eu.wikipedia aldatu

Hello. A policy regarding the removal of "advanced rights" (administrator, bureaucrat, etc.) was adopted by community consensus in 2013. According to this policy, the stewards are reviewing activity on wikis with no inactivity policy.

You meet the inactivity criteria (no edits and no log actions for 2 years) on the wiki listed above. Since that wiki does not have its own rights review process, the global one applies.

If you want to keep your rights, you should inform the community of the wiki about the fact that the stewards have sent you this information about your inactivity. If the community has a discussion about it and then wants you to keep your rights, please contact the stewards at m:Stewards' noticeboard, and link to the discussion of the local community, where they express their wish to continue to maintain the rights.

If you wish to resign your rights, you can reply here or request removal of your rights on Meta.

If there is no response at all after approximately one month, stewards will proceed to remove your administrator and/or bureaucrat rights. In ambiguous cases, stewards will evaluate the responses and will refer a decision back to the local community for their comment and review. If you have any questions, please contact the stewards.

Yours faithfully, --MarcoAurelio (eztabaida) 19:46, 5 urtarrila 2019 (UTC)