Ivan I.a Moskukoa

Ivan I.a Moskukoa, edo Ivan I.a Danilovitx Kalita (errusieraz: Ива́н I Дани́лович Калита́; 1288-1340ko martxoaren 31), Moskuko printzea eta Vladimirreko printze handia izan zen (1328tik).

Ivan I.a Moskukoa
Ivan Kalita.jpg
Vladimir city.png
Grand Duke of Vladimir (en) Itzuli

1328 - 1340ko martxoaren 31
Alexander of Suzdal (en) Itzuli - Simeon of Moscow (en) Itzuli
Princely Arms of Novgorod (1672-1917).svg
Grand Prince of Novgorod (en) Itzuli

1328 - 1337
Aleksandr Mikhailovich of Tver (en) Itzuli - Simeon of Moscow (en) Itzuli
Coat of Arms of Moscow oblast.svg
Moskuko printze handia

1325 - 1340ko martxoaren 31
Yury of Moscow (en) Itzuli - Simeon of Moscow (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMosku, 1288 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaMoskuko Printzerria
Period of appanages
HeriotzaMosku1340ko martxoaren 31 (51/52 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of the Archangel (en) Itzuli
Familia
AitaDaniel I.a Moskukoa
AmaMariya Belozyorskaya, Vasilisa of Rostov
Ezkontidea(k)Helena of Smolensk, Grand Princess of Moscow (en) Itzuli
Ulyana (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRurik leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

Daniel I.a Moskukoaren semeetako bigarrena zen. Pereislaveko printze bihurtu zen 1304an. Bere anaia Juri I.a Moskukoaren oinordekoa izan zen 1325ean. 1328an, Urrezko Hordako Uzbeg Khan khanaren aurrean errenditu zen. Khanak, Duke Handi izendatu zuen aurrekoa, Tverreko Alexandre II Vladimirski, kargutik kendu ondoren.

1304ko abuztuak 4an, Moskuko Jasokundearen Katedralaren lehen harria jarri zuen. Tver suntsitu zuen 50.000 soldaduko armadarekin, Khanaren izenean, eta printzerriko biztanleek, euren zerga kobratzaileak sarraski batean hil ondoren. Balentriaren ondoren, Kahnak, Moskuko, Vladimirreko eta Errusia osoko Printze Handi titulua eman zion.

Ivan, erabaki irmoz, khanarekin aliantza bat bilatu nahi izan zuen lituaniarren inbasioetatik babesteko. Bere asmoa, bere printzerria errusiar lurretatik hedatu eta bere agindupean modu bakarrean gobernatzea zen. Urrezko Hordarekin eta kleroarekin ulertzea lortu zuen eta eliza ortodoxoaren buruzagitza, Vladimirretik Moskura eraman zuen.

Hil zenean, 1341ean, bere seme nagusia zen Simeoni, 26 hiri utzi zizkion, Vladimir eta Mosku horien artean, bere bigarren seme zen Ivani, 23, 21 Andresi eta beste 26 bere bigarren emaztea eta seme gazteenei. Jasokundearen katedralean lurperatuta dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan I.a Moskukoa Aldatu lotura Wikidatan