Ulialde Kultur eta Gastronomia Elkartea, Ulialde elkartea bezela ezagutua, 1935eko uztailaren 21ean sortu zen Donostiako Gros auzoan, Trueba kalea 15ean, eta bere lehen presidentea Inozentzio Tolaretxipi izan zen. 1936an, Arbitza jauna (ez dakigu izena) aukeratu zuten Ulialde Batzokiko presidente berri bezala.

Ulialde Elkartearen logoa

Ulialde Batzokia bezala inauguratu zen, baina guda zibilean bere aktibitatea gelditu behar izan zuen eta diktaduran zehar ekintzak isilpean egin behar izan zituen. 1977an berriz ireki zen Ulialde Batzokia Jose Maria Soroako 10. zenbakian.

1977 eta 1986 artean, aktibitate ezberdinak egin ziren bertan, besteak beste Ulialde Euskaltegia. 1986an, Ramon Maria Lili kalean zegoen behin behienko egoitza batera aldatzen da, eta 1996an Biteri enparantzako 1 zenbakira aldatzen da. 2009an, azkenik, Bermingham 28ko egoitza berria erosi zen.

Aipatutako lehen etapan kultur eta kirol ekintza asko egiten ziren, besteak beste, Euskal Dantza klaseak (ezpatadantza, dantzariak...), euskara klaseak, poxpolinak, sukaldaritza klaseak, mus eta tute txapelketak, pelotari taldeak, txirrindulari lasterketak, musika abesbatzak. Ulialde Batzokiaren barnean Eusko Gaztedi Indarrako gazteek beraien aktibitateak egiten zituzten, eta baita Emakume Abertzale Batzako emakumeek ere.

2013an Ulialde Elkartea izenpean birfundatzen da, aipatutako Bermingham 28ko egoitzan, eta mota askotako aktibitateak egiten ditu Donostiako ekialdeko auzoetan (Gros, Egia, Ulia, Intxaurrondo eta Bidebieta).

2013ko birfundazioarekin, 80 urte lehenago egiten ziren aktibitatea berpiztu zen, hauek bezalako aktibitateak eginez: Sukaldaritza klaseak, Agate Deuna abesbatza, futbol taldea, sukaldaritza ekitaldiak, San Inazio Danborrada eta Ramon Labayen Zinema sarien banaketa.

San Inazio danborrada

aldatu
 
Ulialde Elkartea danborrada

2014 urtetik Ulialde Elkarteak Groseko kaleetan zehar ateratzen den danborrada bat antolatzen du. San Inazio egunez ateratzen da, uztailaren 31ean, Gros auzoko eta Gipuzkoako patroia zein EAJ-PNVrena ere baden patroiaren eguna ospatzeko.

Gaur egun, 150 kidez osatua dago: 120 heldu eta 30 haur, eta mixtoa da.

Danborradako danbor nagusia, elkarteko presidentea da, Josu Casal, eta barril nagusia, Uxue Iriondo da. Ibilbidea, Groseko auzoan barrena egiten du, elkarte gastronomiko nagusienetan geldialdia eginez, hala nola, Umore Ona, Kondarrak, Itsa Buru, Casa de Galicia edo Centro Burgalés.

Ramon Labayen zinema saria

aldatu
 
2015eko Ramon Labayen cinema saria. Ezk.tik esk.ra Josu Casal (Ulialde Elkarteko presidentea), Eneko Goia (Donostiako alkatea), Karra Elejalde eta Martxelo Rubio.
 
Ane Gabarain eta Gorka Aguinagalde 2016ko sari banaketan

Ulialde Elkartearen ekintzen artean, urtero ematen den Zinemako Ramon Labayen Saria dago, euskal aktore edo zinema zuzendariei, beraien ibilibideagatik ematen zaiena. Saria, Donostiako Zinemaldian zehar ematen da.

Sari hau, 2014ean sortu zen, Ramon Labayen, Ulialde Elkarteko kidea zendu zenean, Donostiako alkate izandakoa eta Donostiako Zinemaldiaren alde hainbeste egin zuen gizona gogoratzeko asmotan. Gogoratu beharra dago, Ramon Labayen Donostiako alkate izan zenean, Donostiako Zinemaldia egoera txar batean zegoela, eta berak, Pilar Mirórekin batera, berriz ere goreneko mailara igotzea lortu zutela zinema ekitaldia.

Sari banaketaren ekitaldia izan aurretik, elkartean bertan saritu eta Gros auzoko bizilagun eta elkarteko kideekin afari bat egiten da.

Saria bera, xumea da, Gros auzoko artista batek eginiko kuadro bat da, Kursaaleko jauregia ikusten delarik. Hala ere, sari ofizial honetaz gain, babesle ezberdinek, hainbat sari ematen dizkie sarituei, eta baita, afarira etortzen diren gonbidatuei.

 
Juanma Bajo Ulloa, 2017ko sari banaketan

Sarituak

2014ean Martxelo Rubio aktorea izan zen saritua

2014ean, sari banaketa ondoren, Martxelo Rubioren laburmetraia proiektatu zen.

2015ean Karra Elejalde aktore eta zuzendaria[1]

2016an, Donostia Europako kultur hiri izateagatik (DSS2016), bi saritu izan ziren: Ane Gabarain eta Gorka Aginagalde aktoreak[2].

2017an, Juanma Bajo Ulloa, zuzendari gasteiztarrari eman zitzaion saria.

2017an, sari banaketa ondoren, Juanma Bajo Ulloaren "Baby" film berriaren "teaser" bat proiektatu zen.

2018an, Jon Plazaola urretxuarrari eman zitzaion saria[3].

 
Itziar Ituño, 2019ko Ramon Labayen saria jasotzen

2019an, Itziar Ituño aktoreari eman zitzaion saria.[4] Itziar Ituño aktore ezaguna da, besteak veste Goenkale edo La Casa de Papel serietan parte hartu duelako.

2020 eta 2021ean, Saria hutsik utzi zen, Covid-19aren pandemia dela eta, ezin izan zelako sari banaketa ekitaldia ospatu.

 
Moriarti produkzioei eginiko sari ekitaldia 2022an. Gorrotxategi eta Aratz Erretegiarekin

2022an, Moriarti produktorari eman zitzaion saria. Moriartik azken urteotan, arrakasta handiko filmak egin ditu, besteak beste Loreak, Handia eta La Trinchera Infinita. 2022an, Balenciagari buruzko telesaila egiten ari dira.

Urtero ohi bezala, sari banaketaren aurreko afaria Aratz Erretegiak eta Gorrotxategi postre egileak egin zuten. Argazkian, sarituetako bat, Aitor Arregi eta sukaldariak agertzen dira.

2023an Loreto Mauleon donostiarra izan zen saritua[5]. Loreto, Ulialde bezala Gros auzokoa da, eta Feroz saria jaso zuen Patrian egindako lanagatik.

2024an Ramon Agirre[6] aktore donostiarra izan zen saritua. Ramon, ezaguna da Handia, Errementari, Agur Etxebeste! edo Irati bezelako filmetan parte hartzeagatik.

Agate Deuna abesbatza

aldatu
 
Ulialdeko Agate deuna abesbatza

1997 urtetik, Ulialde Elkarteak abesbatza bat antolatzen du, Agate Deuna den asteko larunbatean, Gros, Egia eta Intxaurrondoko zahar egoitzetara joateko, gure nagusiak alaitzeko asmoz.

Abesbatza, elkarteko 30 bat kidek osatzen dute, eta besteak beste zahar egoitza hauetara joaten dira:

  • Nuestra Señora de la Paz
  • Aldakonea
  • Hermano Garate
  • San Ignacio
  • San Jose de la Montaña
  • Kristobaldegi
  • Txara

Soccer Taldea

aldatu
 
Ulialde Soccer taldea

Ulialde Elkartetik era guztietako kultura eta kirola sustatu nahi da, eta filosofia horren barnean, Soccer talde bat patrozinatzen du. Talde honek, Loiolako Erriberan jokatzen den Soccerworldeko ligan jokatzen du

Futbol taldeak eboluzionatu egin du, eta azkenean, urte batzuz parte hartu ondoren, Socceren parte hartzeaz utzi du.

2019an, torneo ezberdinetan parte hartu dute, besteak beste, Lezoko Imanol Artola memorialean, nahiz eta emaitza nahiko txikiak lortu.

 
Zipotz jaiak 2019

Bestalde, 2019ko Groseko jaietako (Zipotz jaiak) txapelketan parte hartu dute, eta bigarren postua lortu dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Karra Elejalde sarituko du Ulialde Elkarteak» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
  2. Press, Europa. (2016-09-08). «Ane Gabarainek eta Gorka Aginagaldek Ramon Labayen Zinema saria jasoko dute irailaren 17an» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
  3. (Ingelesez) «Jon Plazaolak Ramon Labaien saria jasoko du» Otamotz 2018-09-03 (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
  4. Press, Europa. (2019-09-05). «Itziar Ituñok jasoko du aurten Ramon Labayen saria» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
  5. Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-09-13). «Loreto Mauleon aktoreak Ramon Labayen zinema saria jasoko du» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  6. Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2024-09-24). «Ramon Labayen saria jasoko du Ramon Agirre aktoreak ostiralean» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).

Kanpo estekak

aldatu