Txikipedia:Juanito Oiarzabal
Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga, ezagunagoa Juanito Oiarzabal ezizenaz (Gasteiz, Araba, 1956ko martxoaren 30a - ) arabar mendigoizalea da.[1]
Bere lorpenak
aldatuLehen zortzimilakoa (Cho Oyu) 1985ean igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen euskal herritarra bilakatu zen 1999an eta mundu osoan laugarrena izan zen oxigenoaren laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (Everest, K2, Kangchenjunga) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu. Zazpi Gailurrak ere igo ditu (munduko zazpi kontinente bakoitzeko gailurrik garaienak).
2009an, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea.
Helikopteroaren beharra izan zuela-eta, azkenaurreko jaitsiera konfirmazio zain badago ere, gaur, zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin.
Alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu.[2]
Tontor nagusiak
aldatuAmerika
aldatuAfrika
aldatu- 1988 - Kenya mendia (5.199 m), Kenya.
Asia
aldatu- 1985 - Cho Oyu (Tibet, 8.201 m).
- 1987 - Gasherbrum II (Pakistan, 8.035 m).
- 1992 - Nanga Parbat (Pakistan, 8.125 m).
- 1993 - Everest (Nepal, 8.848 m).
- 1994 - K2 edo Chogori (Pakistan, 8.611 m).
- 1995 - Makalu (Nepal, 8.465 m), Lhotse (Nepal, 8.516 m) eta Broad Peak (Pakistan, 8.047 m).
- 1996 - Kanchenjunga (Nepal, 8.586 m).
- 1997 - Manaslu (Nepal, 8.163 m) eta Hidden Peak (Pakistan, 8.068 m).
- 1998 - Dhaulagiri (Nepal, 8.167 m) eta Shisha Pangma (Tibet, 8.046 m).
- 1999 - Annapurna (Nepal, 8.091 m).
- 2001 - Everest (Nepal, 8.848 m), oxigeno barik.
- 2002 - Cho Oyu (Tibet, 8.201 m).
- 2003 - Gasherbrum II (Pakistan, 8.035 m), Hidden Peak (Pakistan, 8.068 m) eta Cho Oyu (Nepal/Txina, 8.201 m, birritan).
- 2004 - Ama Dablam (Nepal, 6.856 m) eta K2 edo Chogori (Pakistan, 8.611 m).
- 2008 - Makalu (Nepal, 8.465 m)
- 2009 - Kangchenjunga (Nepal, 8.586 m)
- 2010 - Annapurna (Nepal, 8.091 m). (Konfirmazioaren zain, jaitsieran helikopteroa erabili behar izan zuelako).
- 2011 - Lhotse (Nepal, 8.516 m).
- 2011 - Manaslu (Nepal, 8.163 m).
Europa
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Juanito Oiarzabal. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ Juanito Oiarzabal. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ Juanito Oiarzabal. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).