Ama Dablam Himalaia mendikateko mendi bat da, Nepalgo 1. probintziakoa. Tontor nagusiak 6.812 metro ditu, eta baxuena den mendaldekoak 6.170 metro. Ama Dablamek "amaren lepokoa" esan nahi du; gandor luzeak alde banatan, ama (Ama) baten besoak bezala, bere haurra babesten, eta glaziar zintzilikaria, dablama bezala hartzen dena, emakume sherpek erabiltzen duten zintzilikari bikoitza, jainkoen irudiak dituena[1]. Zenbait egunetan zehar, Ama Dablamek ekialdeko zerua menderatzen du Everest mendiko kanpamentu nagusira bidaiatzen duen edonorentzat. Bere gailur altu eta aldapatsuengatik, batzuetan, Ama Dablam, "Himalayako Matterhorn" bezala ezagutzen da.

Ama Dablam
Datu orokorrak
Garaiera6.814 m
Prominentzia1.027 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak27°51′40″N 86°51′41″E / 27.8611°N 86.8614°E / 27.8611; 86.8614
Honen parte daHimalaia
MendikateaMahalangur Himal (en) Itzuli
Estatu itsasgabe Nepal
Nepalgo garapen-eskualdeaEkialdeko eskualdea
Nepalgo guneaSagarmatha Gunea
Babestutako-eremuaSagarmatha Parke Nazionala
Leku geografikoaHimalaia

Ama Dablam 1961eko martxoaren 13an eskalatu zuten Mike Gillek (Zeelanda Berria), Barry Bishopek (AEB), Mike Wardek (Erresuma Batua) eta Wally Romanesek (Zeelanda Berria) Southwest Ridge-tik. Altitudera ondo egokituta zeuden, negua 5.800 metrora igaro ondoren, mendiaren oinarritik gertu, Sir Edmund Hillary buru zuen "1960 – 61 Silver Hut expedition" espedizioan parte hartzen zutela.

Ama Dablamen II. Kanpamentua, harri-azaleratze batean dago, 6.000 metro ingurura. Askotan, azken atsedenleku bezala erabiltzen da, eskalatzaileak tontorrerantz abiatu aurretik.

Biratnagar probintziako hiriburutik 162 kilometro iparraldera eta Katmandutik 152 kilometro ipar-ekialdera dago, Ama Dablam Himalaiako mendirik ezagunena da baimendutako espedizioetarako. Ibilbiderik ezagunena Southwest Ridge da. 2006ko elur-jausi baten aurretik, eskalatzaileek, orokorrean, hiru kanpamentu ezartzen zituzten gandorrean zehar, III. kanpamentua glaziar esekiaren, Dablamaren, justu azpian eta eskuinean zutelarik. Glaziarretik askatzen den edozein izotz, normalean, ezkerretara joaten da, kanpamendutik urrun. Hala ere, elur-jausiaren ondoren, eskalatzaileek nahiago dute bi kanpaleku bakarrik ezarri arriskua gutxitzeko. Eskalatzeko baimena eta loturako ofizial bat behar dira Ama Dablam eskalatzen saiatzeko. Everestekin gertatzen den bezala, apiriletik maiatzera (montzoiaren aurretik) eta irailetik urrira izaten dira eskalatzeko hilabete onenak.

Igoera aipagarrienak aldatu

  • 1961 Southwest Ridge (VI 5.9 60deg 1500m) FA. Mike Gill (Zelanda Berria), Barry Bishop (AEB), Mike Ward (Erresuma Batua) eta Wally Romanes (Zelanda Berria). Sir Edmund Hillary buru zuen "1960 – 61 Silver Hut expedition" espedizioan parte hartu zuten.
  • 1979 Southwest Ridge SA. Martin Boysen (Erresuma Batua); Tom Frost, David Breashears, Greg Lowe, Jeff Lowe, Peter Pilafian, Jonathan Wright (AEB), eta Lhakpa Dorje (Nepal) gailurrera iritsi ziren apirilaren 22an elur ekaitz baten erdian, ondo finantzatutako film bat grabatzeko asmoz. Doug Robinson eta John Wasson (AEBetakoak biak) hurrengo egunean iritsi ziren tontorrera.
  • 1979 Lowe Route Hego Aurpegian (VI AI4 M5 1200m), FA Bakarka Jeff Lowe, 1979ko apririlaren 30ean.
  • 1979 North Ridge (VI 5.7 70deg 1600m). Raymond Renaudek eta Yvan Estiennek zuzendutako espedizio frantziar handi batean, 14 frantziar eta 4 sherpa (Nepal) igo ziren gailurrera hiru taldetan, 1979ko urriak 21-23 bitartean.
  • 1981 Northeast Spur to North Ridge (VI 5.7 70deg 1500m). Tim McCartney-Snape, Lincoln Hall, eta Andrew Henderson (Australia).
  • 1983 East Ridge (VI 80deg 1500m). Alain Hubert (Belgika) eta André Georges (Switzerland).
  • 1984 Southwest Ridge. Naoe Sakashita bakarka (japoniarra).
  • 1985 Ariake-Sakashita Mendebaldeko Aurpegian (VI 5.7 65deg 1400m). Masayuki Ariake eta Naoe Sakashita (japoniarrak).
  • 1985 Iparekialdeko Aurpegia (VI mixed 90deg 1400m) neguko igoera. Michael Kennedy eta Carlos Buhler (AEB).
  • 1996 Stane Belak Šrauf Memorial Route Iparmendebaldeko Aurpegian (VI 5.7 AI5 A2+ 1650m). Vanja Furlan eta Tomaž Humar (Eslovenia). 1996ko Urrezko Pioleta irabazi zuten.
  • 1996 North Ridge. Friedl Huber, Max Berger, Alois Badegruber eta Roman Dirnböcken alpetar estiloko igoera.
  • 1997 Bear Grylls
  • 2001 Northwest Ridge (VI Scottish 7, 2000m). Jules Cartwright and Rich Cross (Erresuma Batua).

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Ama Dablam - Alpinist.com» www.alpinist.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).

Kanpo estekak aldatu