Elorri zuria (Araba)

Elorri zuria (Crataegus monogyna) zuhaixka handia da. Hostoerorkorra da, hau da, udazkenean hostoak erortzen zaizkio. Asko adarkatzen den espeziea da, adar ugari eta tamaina ezberdinekoak osatuz. Martxotik apirilera bitartean loratzen da, eta udan izaten ditu fruitu helduak.

Karrantzako arana
Elorri zuriez sortutako heskaia

Hegazti eta karraskariek asko estimatzen dute, eta, gainera, mustelido batzuen janariaren ohiko osagarria da, adibidez azkonarra edota azeriena ere. Triku, azeri, gineta, untxi edo lepazurientzako babes bikaineko heskaiak osatzeaz gain, lursailak banatzeko, bideak eta esparruak mugatzeko erabili izan da.

Zeintzuk dira elorri zuriaren atalak? aldatu

Azala aldatu

Azal grisaxka edo arrea du Elorri zuriak. Zimurtua eta lodia da.

Hostoak aldatu

3-7 lobuluk osatzen dute hosto bakoitza. Hortz txiki batzuk dituzte zerra modukoak eta oinarrian ziri forma estua dute, 10 eta 30 mm artean neurtzen dute. Perrexilaren antzekoak dira.

Loreak aldatu

Loreak, zuri-arrosa kolorea dute. 8 eta 15 mm arteko diametroa dute.

Fruituak aldatu

Fruituek puxika forma dute, sagartxo txikien modukoak, edo gerezien antzekoak, gorriak dira, 6 eta 10 mm arteko diametroa dute eta hezur bakarra dute barruan. Iraila eta urria bitartean heltzen dira fruituak. Jangarriak dira, baina ez dute ia zaporerik. Hala ere, oso jaki garrantzitsua da txorientzat.

Non aurkitzen dugu elorri zuria? aldatu

   Ba al dakizu    
Beren gogortasuna dela eta, bere arantzak iltze bezala erabili izan dira.
 
Zuhaitzaren bizi zikloa

Europan, iparraldeko Afrikan eta mendebaldeko Asian du jatorria eta munduko beste eskualdeetan espezie inbaditzailetzat jotzen dute.

Hezetasuna gustuko duen zuhaixka da, beraz Euskal Herri hezean oso ugaria da. Euskal Herriko hegoalde lehorragoan ere ageri da, batez ere ibarretan eta mendietan gotorturik.

Ekologia eta habitata aldatu

   Ba al dakizu    
Hainbat izen dituela: abilluri, arantzuri, ilurri, illurritze, ainurriatze, arantza, arantzalar, gabilluri, gurrillona, aranzibia.

Hezetasuna behar duenez, ez ditu lehorte luzeak gustuko. Lur sakon eta freskoetan du bere habitat atseginena eta beste zuhaixka espezie ezberdinekin bizi da baso mistoetan, ohikoa da artez eta gorostiz inguratuta ikustea, basoa beraren oihanpea osatuz.

Zuhaixka hauek garrantzia ekologiko handia dute intsektuak eta txoriak elikatzen baitituzte beraien lore zein fruituekin.

Taxonomia aldatu

Erreinua Plantae

Landare Loredun

Generoa Crataegus

Bitxikeriak aldatu

Senda belar modura bihotzeko gaitzak kontrolatzeko bezala ezagutzen da. Zainak dilatatu, odola mehetu eta bihotza babesten du, horretarako oinarrian dituen flabonoideak erabiltzen ditu. Horregatik, hainbat botiketan topa dezakegu.

   Ba al dakizu    

Tresna txikiak eta beren heldulekuak egiteko interes handikoa da.

Elorria oso erabilgarria da lasaigarri bezala, eguneko tentsioa jaisten laguntzen duelarik, insomnioaren tratamendurako baita ere oso erabilgarria da. Bestalde, buruko min, antsietate, bertigo, beroaldi eta tristurak murrizten laguntzen du.

Gizartean aldatu

 
Arantzazuko santutegia

Kondaira batek dio: Rodrigo de Balzategi izeneko artzain gipuzkoar batek, menditik ibiltzen zihoala, zuhaixka batzuen artean zintzarri bat entzun zuela. Hurbildu zenean, Ama Birjina baten irudia aurkitu zuen elorri zuri baten gainean eta, ikusten zuenari sinesgarritasunik eman gabe, "Arantzan zu!" oihukatu zuen, "Zu, elorri artean!" esan nahi duen esamoldea.

Istorioa edo elezaharra izan, Arantzazu hitza bera "Arantza" hitzaz osatzen da, "Elorri" bezala itzultzen dena, eta "zu" atzizkia ugaritasuna adierazten du, beraz, "Elorri ugari" esan nahi du.

Agerpen honen ondorioz, bertan Santutegi bat eraiki zen, honen azken buruan gipuzkoarren zaindaria izango zelarik, Arantzazuko Andra Maria.

Izan ere, gure elorri zuriagatik, bere dorreak arantzaz beteta ikusten ditugu, eta, horregatik ere, Arantzazuko Ama Birjinaren irudia, elorri enbor baten gainean eta zintzarri bat ondoan duela agertzen da.