Udazkena lau urtaro edo urte-sasoietako bat da. Uda du aurretik, eta negua atzetik.
ipar hemisferioan, udazkena irailaren 21ean hasten da, udazkeneko ekinokzioan, eta abenduaren 21ean amaitzen da, neguko solstizioan.
Aldiz, Euskal Herrian udazkena denean, hego hemisferioan udaberria da. Udazkena, hego hemisferioan, martxoaren 21ean hasten eta ekainaren 21ean amaitzen da.
Zer gertatzen da naturan?
aldatuNaturan, udazkenean zuhaitzetako hostoak kolorez aldatzen dira; ura zuhaitzaren adar, enbor eta sustraietan geratzen da; ondorioz, hostoak lehortu, gogortu eta gehienak lurrera erortzen dira. Zuhaitzetatik eroritako hosto ihartuen multzoari orbela deitzen diogu.