Artea.

Artea haritzen familiako zuhaitz bat da. Klima lehorra gustatzen zaio, horregatik Euskal Herrian Mediterraneo isurialdean aurkitzen da gehienbat. Batzuetan kostaldean ere ikusten da.

Ezaugarriak aldatu

Enborra gogorra du, azala beltza eta zartatuta izaten du. Hosto txikiak ditu eta berde ilunak dira goitik eta grisak azpitik. Hostoak gogorrak dira eta ez zaizkio erortzen. Artearen fruitua ezkurra da.

Arteak 20 metrotako altuera hartzen du eta asko bizi da, 1.000 urte ere bai.

Erabilera aldatu

Euskal Herrian egurra eta ikatza erabili izan da. Extremadura eta Andaluzian zerriek artearen ezkurrak jaten dituzte.